2022/04/20

AGURRA

LASTER ARTE!! 

Ikastaro honek garapen pertsonal handia ahalbidetu dit. Aitortu behar dut izena ematen dudanean gure eskolako ama batek horretara animatzen nauelako eta ikastaroari buruzko informazio askorik ez nuelako eman nuela izena, baina oso egokia izan da eta asko pozten naiz pertsona gisa asko hazteko aukera eman didalako.

Gai askotan sakontzeko eta hausnartzeko aukera eman dit. Haietako batzuei buruz ez neuzkan oso argi ideiak, eta beste batzuei buruz, nahiz eta une askotan errefexionatuko nukeen, askoz sakonago egin dut.
Segurtasun handiagoa eman dit gai horietako askori buruz hitz egiteko eta nire iritzia balioan jartzeko. Ikasturte honetan konturatu naiz nire begirada aldatu egin dela eta zorionez ezin ditudala betaurreko moreak kendu, hemendik aurrera haien bidez ikusten dut dena. Horri esker, orain askoz ere kontzienteagoa naiz jasaten ari garen egiturazko matxismo eta indarkeria horretaz, eta gure esku dagoela errealitate hori aldatzeko urrats txiki horiek ematea.
"Libres" gai errebindikatiboa da, etorkizunari buruzko mezu itxaropentsua uzten duena. Etorkizun arduratsuagoa, askeagoa eta, batez ere, feministagoa.

ELKARREKIN LIBRE IZANGO GARA!!!




HURRENGORA ARTE!

 

Batzuetan lan asko izan dugun arren, aitortu behar dut ikasi egin dudala. Nire inguruan dagoena beste era batera ikusten ikasi dut  eta ikusitakoaren hausnarketak lagunekin eta familiarekin partekatzen ikasi dut.  Eskertu nahi diet Ikastaro kideei partekatu dituzten baliabideak, estekak, albisteak, abestiak… Ikastaro honen zati interesgarri eta garrantzitsuenetako bat izan delako.

Hezkidetzari dagokionez, oraindik bide luzea dago egiteko, baina uste dut gu guztiok jadanik hasi garela gizon eta emakumeen arteko etorkizun berdinzaleago baten oinarriak sortzen. Eutsi goiari!