Atal honetan zehar
orientazioari buruz gogoeta egin behar izan dugu. Datuek erakusten dutenez,
STEAM arloarekin erlazioa duten erdi-mailako eta goi-mailako ikasketetan
emakumeen presentzia (nahiz eta pixkanaka aldatzen doan) gizonezkoenarekin
alderatuta baxuago izan ohi da. Lorena
Fernándezek (U. de Deusto) dionez, “Neskek mezu
ugari jasotzen dituzte, zientzia haientzat ez dela pentsarazten dietenak".
Gainera, matrikulatutako
ikasleen artean gehiengoa diren emakumeen presentzia lausotu egiten da
kategoriaz igo ahala. Joera
hori larriagotu egiten da STEM diziplinetarako (Zientzia, Teknologia,
Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko siglen arabera). Gradu horietakoren
batean matrikulatutakoen % 36 baino ez dira emakumeak, tesien % 37 emakumeek irakurtzen
dituzte, irakasle eta ikertzaileen % 30 betetzen dute eta % 23 baino ez dira
katedradun izatera iristen.
Lehen oztopoa
gainditu eta zientziarekin erlazionaturiko ibilbidea burutu nahi badu emakumezko
batek, bigarren oztopoarekin egiten du aurrez aurre: diskriminazioarekin.
Emakume ikertzaileen egoera eta bizi dituzten zailtasunak argi azaltzen ditu Victoria Lópezek, albaitaritzan doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Albaitaritza Fakultateko genetikako katedraduna dena, segidako bideoan:
Berak dioen moduan,
ezinbestekoa da berdintasunerako hezkuntzan denbora inbertitzea eta ahaleginak
egitea. Gaur egun oraindik emakumeak zientzia munduan duen diskriminazioa
izugarria da. Adibidez, zientzia biomedikoetan emakumeen erdia baino gehiago
lanaldi osoko ikertzaileak izan arren, % 15 baino ez da katedraduna izatera
iristen.
EHUko datuak erakusten duten moduan, gurean ere joera berdina da. Nahiz ikertzaileen kopurua antzekoa izan emakume eta gizonen artean, postuak igo ahala, nabarmenki jaisten doa emakumeen presentzia. Hau da, “garrantzia akademiko” eta soldata baxueneko baina ezegonkortasun handiagoko postuetan (irakasle atxikia) emakumezkoak dira nagusi, baina titulartasuna lortu ahala, gizonezkoen kopurua nabarmenki handiagoa da.
KATEGORIA |
EMAKUMEAK |
GIZONAK |
Unibertsitateko katedraduna |
88 |
247 |
Irakasle titularra |
366 |
448 |
Eskolako irakasle titularra |
74 |
90 |
Irakasle agregatua |
420 |
353 |
Irakasle atxikia |
314 |
244 |
Ikertzaile iraunkorra |
34 |
32 |
Ikertzaileak |
656 |
603 |
Aurreko edizioetako NONDIK
NORAKO KONTZIENTZIA posta gomendatu nahiko nuke. Ikaskideak
dioen moduan “inork EZ du aukeratzen EZER inolako KANPO eraginik gabe” eta hori
da hain zuen ere nire ustetan, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusiena: gizartearen
(guraso, senide, irakasle, lagun…) aurreiritziak eta genero rolak. Horiekin
apurtzea ezinbestekoa da eta horretarako lanbide ezberdinetan eta postu
ezberdinetan dabiltzan erreferenteak izatea beharrezkoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina