ASKE BIZI, ASKE MAITE EZ DAGO GALTZERIK!
Identitatearen garapen prozesua, bizitza
osoan zehar, hasieratik amaierara dinamikoa
eta etengabekoa da. Bakoitzaren bizi esperientziak bai ingurune sozialean,
afektiboan baita hezkuntza eremuan
bakoitzak izandako bizi historia gure identitatearen eraikitze prozesuaren eragileak dira.
Pertsonok izateko eta sentitzeko baita agertzeko moduak amaigabekoak eta anitzak dira gu garen bezain anitzak. Honegatik identitateak anitzak diren heinean, sexualitatea bizitzeko, sentitzeko eta gozatzeko modu eta aukera anitzak dira ere.
Aniztasunaren diskurtsoa politikoki zuzena izatera bihurtu da feminismoa instituzioetan sartu denetik gaur egun, hezkuntzaren ikuspegi berriaren parte da. Aurrerapauso bat suposatzen du baina teoriatik praktikara salto handi bat dago. Esaten duguna eta egiten dugunaren arteko koherentzia ba al dago?
Eremu hezitzailean aniztasun sexualari buruz lantzeko ondorengo erronkak identifikatuko nituzke:
Erronka orokorrak
· Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
· Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
· Heziketa afektibo sexuala ez heteronormatiboa sustatzea
Erronka Zehatzak
· Ikastetxeek, sexu eta generoaren aniztasuna lantzen duten erakundeak ezagutzea haiekin kontaktuan jartzeko eta behar besteko informazioa jaso ahal izateko.
- Haurrekin gaia jorratu ahal izateko mate-rialak edukitzea eta horiek non bilatu ditzaketen jakitea.
- Sexu-genero aniztasuna eta genero arauen
apurketak ikasgelan haur guztiekin
lantzeko, zein genero arauak apurtzen dituen haurren fa-miliekin lanean aritzeko baliabideak
eskaintzea ikastetxeko irakasleei.
- Sexu genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleentzako ikastetxeak INGURU SEGURUAK eskaintzea INGURUA HEZKIDETZEA.
Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitezkeen material ikus entzule desberdinak
gomendatu nahiko nituzke:
ΓΌ Haurrentzako laburmetrai gomendagarriak
Mobile: https://www.youtube.com/watch?v=Z2EftZ3wkmM Leevi Lemmety (2010).http://www.rainbowproject.eu/material/es/mobile.htm
Papa’s boy: https://www.youtube.com/watch?v=vTmUpQbJ_HI Ve-rena Fels (2010).http://www.rainbowproject.eu/material/es/papas_boy.htm
ΓΌ Guraso eta irakasleentzako dokumentalak
SΓ© quiΓ©n soy: https://www.youtube.com/watch?v=V1dd8wUX7-U Los reporteros, (2014).
El sexo sentido: https://www.youtube.com/watch?v=PoJLRuS5D0U Documentos TV (2014).
From Lucas to Luus: https://www.youtube.com/watch?v= 7B5HU0gUGY
Charlotte Hoogakker, rainbow project (2005).
Holly Siz-The light: h t t p s : / / w w w . y o u t u b e . c o m / w a t c h ? v = Cf79KXBCIDg Holly Siz (2013)
ΓΌ Transexualitatea bizi duten haurren errealitatea: https://www.facebook.com/ChrysallisEuskalHerria/videos/vb.634727083338095/759837227493746/?type=2&theater Aingeru Mayor (2015).
*A**Aurreko urteetako post-en artean desberdina eta erakargarria egin zait Emakume bizardunon iraultza . Testigantza pertsonala izateaz gain gorputz anitzen gaia du mami eta ondo baliatzen du ikasleekin hainbat aurreiritzi eta esterotipo zalantzan jartzeko.
ΓΌ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina