Bukatu da hau ere, aurretik emozioa eta nolabaiteko erreparoa eragiten duten bizipen gehienak bezala eta hemen nago, ezin ordenaturik bizitako guztiak.
Gogorra izan da eta atsegingarria aldi berean, astebururo denbora lapurtu dit eta ordainetan balazta jarri eta nire buruarekin izan eta pentsatzeko aukera eskaini. Eskerrak konplize izan zaituztedan asteroko gogoetetan! Zuen lana eta irakasleon animoak akuilu izan dira nirea egiteko; ezin nuen inola ere galdu halako talde ederraren parte izatearen aukera.
Sakona da ikastaroak nigan utzitako arrastoa; eraman ditu berarekin nituen lotsa eta beldur batzuk eta loratu ditu hainbat poz eta ilusio. Aldi baterako irrintzia dut aldarri eta GORA BORROKA FEMINISTA! lelo.
Bueltarik ez duen bidea elkarrekin egiten jarraituko dugu, indartsuago, beteago.
Pena bakarra besarkada birtuala izan beharra!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina