Isabel Casares nauzue. Santurtziarra
jaiotzez eta bihotzean izan arren, Portugaleten bizi dena.
Pasa den ikasturtetik Ortuellako Berritzeguneko kidea, baina
ibilbide luzea eta oso- oso aberasgarria egin duen emakumea naiz eta “emakume”
hitza expreski erabili nahi dut, nire ustez, urte hauetan zentzu horretan ere
aaaasko “hazi” baitut.
Hezkuntzan, lanean hasi nintzenetik, nire
semeek esaten didatenez “aurre istorioan”,
30 urte pasa dira beti gauza berriak ikasteko grinaz eta Hezkuntza
ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko asmoarekin… Hau dela eta, Haur Hezkuntzako
andereƱo 20 urtez edo izatetik, herri ikastetxe baten zuzendaria izatera eta…
hona hemen! ihaztik Hizkuntza Normalkuntza Aholkularitzan lanean eta aurten,
baita Hezkidetza Aholkularitzan ere.
Zer dela eta ni hemen? Zelan ez!!! Nire bizitza osoan izan dudan “borroka” horixe
izan delako. Familia guztiz “patriarkala” zen eta aitak “habiendo dos mujeres en casa”
esaldiarekin bukatzen zituen gatazka guztiak eta egun
santu osoan, behin eta berriro aldarrikatzen nuen emakumea izateagatik ez
nintzela ezberdina, nire nebari
zegozkion eskubide eta betebehar berberak eskatzen nituela. Garai
hartan…noski! amak ere emakumea izateak
egoera hori zekarrela onartzen zuen.
BAINA IRABAZI EGIN DUT!! eta gaur
egun nire neba Santurtziko “Gizon Ekimen” taldean eta Euskal Herri mailan
“Gizon Sarea”-n aritzen da partaide eta hizlari askotan, aitatasun eta
maskulinatate berriak defendatzen ditu eta emakumezkoen ondoan “borrokatzen” du. Ama ere “feministatu” duGU BION ARTEAN eta
guztiz ezberdin ulertzen du oraingo gizartean emakumea izatea. Beraz… emakumea sentitzeaz lortu
ditudan “arrakastekin” harro sentitzen naiz, oraindik, lan asko geratzen zaigulakoan , peleatzen jarraitzeko prest egon arren.
Harreman aldetik ere, zorte handia
daukat. Oso lagun minak ditut, laguntza, aholkua eskaintzen dizkidatenak eta
haiei esker, nire buruarenganako konfidantza garatzen lortzen ari naiz. Oso
lotsatia naiz (hobetu behar dudan lehenengoa) eta zaila egiten zait nitaz gauza
onak esatea (beitu bigarren erronka!), baina nire lankide eta lagunen iritziei
kasu egiten badiet… lortu nahi dudanerako buru
gogorra ( lanean… autonomia edo nire independentziaren ikuspuntutik…), enpatikoa eta lagunekin “a muerte”. Eta hobetu behar dudan hirugarrena,
agian… ez dudala dena hainbeste pentsatu behar. Hori esaten didate.
Nire ustetan, oso ondo ezagutzen naute
eta guztiz ados nago aurreko guztiarekin… tira ba!!! Isabel eutsi goiari!!!
Bukatzeko…interesak, zaletasunak,
ilusioak… une honetan lanean kokatzen ditut, nire bizitza pertsonalean "hazten" ere oso
gustora sentitzen naiz eta.
Hezkidetzaren gaia asko gustatzen zait, beraz, ikastaro honetan falta zaidan formakuntza akademikoa areagotuz, pertsonalean pausutxuak ematea espero dut eta aldi berean, zuen laguntzarekin, gogoan dudan xedea seguru lortuko dudala: Hezkidetzaren bitartez euskararen erabilera ikastetxeetan areagotzea, ikasleen euskararekiko jarrerak lantzea, emozioak euskaraz adierazteko gai izatea, hau da, euskara “hezkidetzaile” bihurtzea….
Hezkidetzaren gaia asko gustatzen zait, beraz, ikastaro honetan falta zaidan formakuntza akademikoa areagotuz, pertsonalean pausutxuak ematea espero dut eta aldi berean, zuen laguntzarekin, gogoan dudan xedea seguru lortuko dudala: Hezkidetzaren bitartez euskararen erabilera ikastetxeetan areagotzea, ikasleen euskararekiko jarrerak lantzea, emozioak euskaraz adierazteko gai izatea, hau da, euskara “hezkidetzaile” bihurtzea….
Orain arte irakurri eta ikusi
dudanagatik, talde potente osatu dugulakoan, gure artean laguntza
emateko eta baliabideak, ideak… partekatzeko prest. Nire aldetik, talderako lan
egiteko asmoa eta zuengandik asko ikasteko desioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina