2015/10/09

ISABEL NAUZUE !!!




Azkenik, aurkezpena egiteko denbora!!!!  Bai poza!!!! (eta lasaitasuna…)
 Isabel Casares nauzue. Santurtziarra jaiotzez eta bihotzean izan arren, Portugaleten bizi dena.


Pasa den ikasturtetik  Ortuellako Berritzeguneko kidea, baina ibilbide luzea eta oso- oso aberasgarria egin duen emakumea naiz eta “emakume” hitza expreski erabili nahi dut, nire ustez, urte hauetan zentzu horretan ere aaaasko “hazi” baitut. 

Hezkuntzan, lanean hasi nintzenetik, nire semeek esaten didatenez “aurre istorioan”,  30 urte  pasa dira beti gauza berriak ikasteko grinaz eta Hezkuntza ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko asmoarekin… Hau dela eta, Haur Hezkuntzako andereño 20 urtez edo izatetik, herri ikastetxe baten zuzendaria izatera eta… hona hemen! ihaztik Hizkuntza Normalkuntza Aholkularitzan lanean eta aurten, baita Hezkidetza Aholkularitzan ere.

Zer dela eta ni hemen? Zelan ez!!!  Nire bizitza osoan izan dudan “borroka” horixe izan delako. Familia  guztiz “patriarkala” zen eta aitak “habiendo dos mujeres en casa” esaldiarekin bukatzen zituen  gatazka guztiak eta egun santu osoan, behin eta berriro aldarrikatzen nuen emakumea izateagatik ez nintzela ezberdina, nire nebari zegozkion eskubide eta betebehar berberak eskatzen nituela. Garai hartan…noski! amak ere emakumea izateak  egoera hori zekarrela onartzen zuen.

 BAINA IRABAZI EGIN DUT!! eta gaur egun nire neba Santurtziko “Gizon Ekimen” taldean eta Euskal Herri mailan “Gizon Sarea”-n aritzen da partaide eta hizlari askotan, aitatasun eta maskulinatate berriak defendatzen ditu eta emakumezkoen ondoan “borrokatzen” du. Ama ere “feministatu” duGU BION ARTEAN eta guztiz ezberdin ulertzen du oraingo gizartean emakumea izatea. Beraz… emakumea sentitzeaz lortu ditudan “arrakastekin” harro sentitzen naiz,   oraindik, lan asko geratzen zaigulakoan , peleatzen jarraitzeko prest egon arren.

Harreman aldetik ere, zorte handia daukat. Oso lagun minak ditut, laguntza, aholkua eskaintzen dizkidatenak eta haiei esker, nire buruarenganako konfidantza garatzen lortzen ari naiz. Oso lotsatia naiz (hobetu behar dudan lehenengoa) eta zaila egiten zait nitaz gauza onak esatea (beitu bigarren erronka!), baina nire lankide eta lagunen iritziei kasu egiten badiet… lortu nahi dudanerako buru gogorra ( lanean… autonomia edo nire independentziaren ikuspuntutik…), enpatikoa eta lagunekin “a muerte”. Eta hobetu behar dudan hirugarrena, agian… ez dudala dena hainbeste pentsatu behar. Hori esaten didate.
Nire ustetan, oso ondo ezagutzen naute eta guztiz ados nago aurreko guztiarekin… tira ba!!! Isabel eutsi goiari!!!


Bukatzeko…interesak, zaletasunak, ilusioak… une honetan lanean kokatzen ditut, nire bizitza pertsonalean "hazten" ere oso gustora sentitzen naiz eta. 
Hezkidetzaren gaia asko gustatzen zait, beraz, ikastaro honetan falta zaidan formakuntza akademikoa areagotuz, pertsonalean pausutxuak ematea espero dut eta aldi berean, zuen laguntzarekin, gogoan dudan xedea seguru lortuko dudala: Hezkidetzaren bitartez euskararen erabilera ikastetxeetan areagotzea, ikasleen euskararekiko jarrerak lantzea, emozioak euskaraz adierazteko gai izatea, hau da, euskara “hezkidetzaile” bihurtzea….


Orain arte irakurri eta ikusi dudanagatik, talde potente osatu dugulakoan, gure artean laguntza emateko eta baliabideak, ideak… partekatzeko prest. Nire aldetik, talderako lan egiteko asmoa eta zuengandik asko ikasteko desioa.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina