2015/12/21



Aste honetan lantzen diren gaiak hauek dira:

  •    Errepresentazioaren garrantzia espazio fisikoetan
  •    Errepresentazioaren garrantzia espazio birtualetan
  •    Aniztasunaren errepresentazioaren garrantzia ikus-entzunezko eta espazio literarioetan eta
  •    Denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea


Gai guzti hauek nahiko landu ditugu gure ikastetxeetan eta mintegietan nolabait beharra ikusten delako gauzak aldatzeko.

Bilboko eskola baten esperientzia ezaguna eta zabalduta erabili ohi dugu patioaren erabileraren azterketa, erreflexioa eta aldaketak egiteko, Zamakola ikastetxea da, La Peña auzoan kokatuta dagoena.



Nolakoa da errepresentazioa espazio birtualetan?

Aste honetan Donostian gertatutako egoera batek ondo azaltzen du gaur egungo egoera.

Orain dela egun batzuk aurkeztu da Donostia 2016 aurkezpenarako bideoa.



Agian izan duzue aukera egun hauetan ikusteko edo bideoaren inguruan sortu den iskanbila entzuteko.

Aurten Donostiako Udalako berdintasunerako Kontseiluan sartu naiz partaide bezala eta horregatik berehala jaso izan dut honen berri. Aukera izan dut ikusteko eta egia esan … lotsagarria dela esango nuke.

Hemen duzue  Steilas sindikatuak egindako denuntzia:

Steilas pide retirar un vídeo de Donostia 2016 porque 'invisibiliza a las mujeres'


El sindicato Steilas ha exigido hoy la retirada de un vídeo promocional de San Sebastián 2016, Capital Europea de la Cultura, al entender que "invisibiliza a las mujeres" y, en sus escasas apariciones, es de manera "estereotipada en roles tradicionales". La central sindical del ámbito de la enseñanza se ha mostrado "indignada sobremanera" cuando, según afirma en un comunicado, ha visualizado a través de las redes sociales un vídeo de DSS2016.EU que, bajo el lema "Cultura para convivir", pretende al parecer reflejar la diversidad de la población vasca pero en el que se "ha olvidado reflejar la mitad de ciudadanía con la que conviven. Según la descripción que hace Steilas, en el anuncio audiovisual aparece primero un aizkolari, después un pelotari y "tras esperar un buen rato, por fin puede verse a una mujer"."Los hombres tienen prácticamente todo el protagonismo" y "ocupan los primeros planos", mientras que las mujeres aparecen "en una cantidad prácticamente insignificante" y algunas lo hacen "bailando y medio desnudas", ha denunciado."Parece ser que ésta es la imagen que tienen de las mujeres, escasa y estereotipada en roles tradicionales", ha señalado el sindicato, que ha criticado que se realicen este tipo de vídeos "con dinero público". Al alcalde, Eneko Goia, y a "otros partidos políticos" que el pasado fin de semana "salieron a la calle para denunciar una presunta violación en Amara", Steilas les ha dicho que "además de hacer denuncias y aparecer en las fotos, hay que tomar medidas" para construir "una sociedad basada en la igualdad".Como sindicato de la enseñanza, ha recordado que "la invisibilización y la reproducción de estereotipos son problemas clave en la lucha por conseguir una sociedad igualitaria" y tilda de "increíble" que "esta representación tan sesgada de nuestra sociedad venga de la mano de la administración pública".
Bilera bat konbokatu genuen astearterako Emakunderi eskatzeko informe bat bideoari buruz. Ez dugu denborarik izan, gaur esan didate ofizialki erretiratu dutela bideoa.

Hau da adibide bat baino egunero daude holakoak. Zer gertatzen da? Denbora guztian emakumeak adi egon behar? Zeinek egiten ditu enkargua bideoa diseinatzeko? Zeinek diseinatzen du? Zeinek ikusten du bukatuta dagoenean eta baimena ematen du argitaratzeko? Nik jaso dudan informazioa hau da: eragindako indar feministak, 2016ko bideoa erretiratzea lortu dugu!. Hau da gaur egungo errealitatea, zoritxarrez.

Testuan agertzen diren hainbeste ikerketek diotena oso interesgarria iruditu zait. Adibidez Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Hezikert ikerketa Taldeak (UPV/EHU) 2014an aurkezturiko Hezkidetzaren egoerari buruzko azterketa diagnostikoa Gasteizko ikastetxeetan (0-18 urte) atal berezia eskaini zioten espazioaren erabilerari. 

Taula batean laburbilduta:


Oraindik baditugu ba erronkak gure ikastetxeetan:

  •    Espazioaren erabilera: patioak, aldagelak, komunak…
  •   Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
  •   Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea
  •  Desberdinkeriak detektatzea, kontziente egitea, aldaketetarako bideak irekitzea

2015/12/20

Errepresentazioa irudikatzen

Gaiari buruzko laburpen eran esango neuke
Oso gai interesgarria aste honetakoa ere. Oraingo honetan errepresentazioa eta denboraren erabilera ditugu hizpide. Oso eremu zabaleko kontzeptuak direnez, hezitzaileon egunerokotasunean erabat presente diren gaiak. Itxuran soilik berdinkidea dan hezkuntza-sisteman, hau ez da berez suertatuko, izan ere, esku hartze hezkidetzaile kontzienterik definitu ezean, sexismoaren zikloa etengabe erreproduzitzen baita.
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen moduan honako hau interesgarria aurkitu dot:

[PDF]Berdintasunezko jolasa Hezkidetza eta espazioaren ...

www.hernani.eus/eu/ficheros/9_11451eu.pdf
· Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak atalean Bermeon aipagarria dan emakume bat aztergai izan dot: Salomé Campos. 
 XX. mende hasieran, Campos ahizpak, Julia, Felicia, Eufemia eta Salome Bermeoko arrain kontserben artisau lanetan hasi ziren, bitartean nebak, Dionisio eta Ponciano, itsasoko lanetan zenbiltzan.
Beraien ospea arin zabaldu zen eta 1920.an ospeari esker, fabrika barri bat irekitzeko aukera zuten, handiagoa eta prestatuta produkzio goraldiak aurrera atera al izateko. Urte batzuk geroago, arreba nagusiaren -Julia- eta bere senarraren heriotzaren ostean, Salome bakarrik hasi zen zuzentzen negozioa.
Salome beti izan zen andereen gaitasunen defendatzaile finkoa. Egun batean, portuan, eztabaida bat sortu zen gizon eta emakumeen trebetasunen arteko diferentziei buruzkoa. Salomek ebatzi nahi zuen asuntoa, itsasoan lan egiten zuten gizon guztien aurrean apustua eginez: Bermeoko portutik ondoko Izaro uharte-arte igeri egitea zen erronka. Esan beharrik ez, bere ideia irribarre batzuekin erantzun zela erronkaren data finkatzerako orduan.
Iraileko goiz batean, batel baten joan ziren gizonak lagunduz Salome, portuko uretan murgildu zen eta Izaro bidean hasi zen igeri egiten. Kantauri itsasoko 2 milia egin zuen besakadaz besakada, izugarrizko esfortzuarekin eta bere borondate zein izaera zigiluaz.
Bere balentriak erronka eta Bermeoko herri guztiaren errespetua eta ezagutzea irabazteko balio izan zion. Hau dela eta, bere izaera bakarra eta errepika-ezinaren omenaldia.
Salome Campos igeriketa bere irudiaren ordainetan egiten da eta zelan ez, etorkizun nekaezin eta esfortzudun batengatik borrokatzen duten andere eta gizon guztien ordainetan.
«Fue una firme defensora de la capacidad de las mujeres y en una ocasión surgió una apuesta que quiso zanjar con el reto de nadar hasta la isla de Izaro»
Brazada a brazada logró cubrir las dos millas que le separaban desde el muelle hasta su meta y su gesta le sirvió finalmente «para ganar, además de la apuesta, el respeto y el reconocimiento de todo el pueblo», recuerdan.

Se desconoce la edad en la que Salomé llevó a cabo su hazaña, «seguramente fue antes de casarse, con 15 o 16 años», tantean; aunque lo que sí es casi seguro es que tuvo como contrincante a otra mujer. «Por lo que cuentan tuvo que abandonar a mitad de carrera agotada por el cansancio», 


Nire ustez, guzti  hau ikastetxean lantzeko erronkak, aste honetako irakurgaian agertzen diranak litzakez:
Hezkuntza sistemaren erantzukizuna da:
● Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.

Gaian esandako moduan: “Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusietariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuko baitira.

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen

Aste honetan, errepresentazioa eta denboraren erabilera izan ditugu hizpide. Errepresentazioak espazio fisikoetan, espazio birtualetan eta ikus-entzunezko eta espazio literarioetan duen garrantzia ikusi dugu; denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea ahaztu gabe.

Irakurgaia irakurrita, emakumearen errepresentazio maila baxua dela ondorioztatzen da, horrek, berez, emakumearen jarduna, ekintzaletasuna eta ekarpenak gutxiago direla esan nahi ez badu ere.

Espazio fisikoetan gizona da nagusi; Tolosaren adibidea hartuta, bertako kaleak aztertzen hasiz gero, emakumezkoen izena dutenak hiru besterik ez direla ikusi ahal izan dut: Andre Mari kalea, Santa Klara kalea eta Madalen kalea, hain zuzen ere: http://c2.nekar.com/eu/kale-planoa/?localidad=31
Kaleei dagokinez beraz, emakumeak ez dira oroimen sozialaren parte.

Txitxi Orbegozo artistak 2009.urtean egindako “Kuttunak” izeneko proiektua aipatzekoa da. Herriko pertsonaia ezagunak omentzeko helburuarekin, erretratu sorta bat egin zuen, Tolosako kaleetan zehar jartzeko. Hirutik bi, emakumeenak dira: Sor Vicenta eta Teresa Gónzalez “La pirula”.





























Jardueraren inguruan jasotako datu eta ondorioei dagokienez, atera dezakedan ondorio nagusiena, ikus-entzun munduan behintzat, sexu-genero estereotipoen antolakuntza apurtzen dutenak badaude, emakumeak direla da (Millenium-eko trilogiako Lisbeth Salander adibidez); gizonezkoak aldaketa gutxiago jasaten dituzte beraien ezaugarri, izaera, jokaera, etab.-en inguruan, estereotipatuagoak daude.


Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak honako hauek izango lirateke:

  • Ikasgeletan berdintasuna sustatu eta praktikan jartzea espazioari dagokionez ere.
  • Neska eta mutilen parte hartzea ahalik eta parekideena izan dadin saiatu, bai parte hartze kopuruari, bai eta denborari dagokionez ere.
  • Errepresentazioaren garrantzia eta denboraren erabilerarena erakutsi ikasleei, hori barneratu eta beraiek ere kontzienteki, aldaketa txikiak egiten hasteko.
  • Patioetako antolamendua aztertu eta sexu arrazoiengatik eginiko banaketa deuseztatu, erabilera berdindu bat aplikatuz.



ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN



Agerian ikusi dugun gisan, aipatzen ez dena ez da existitzen. Zentzu horretan, espazioetan errepresentazioak  berebiziko garrantzia  du. Beste behin, espazio publikoan emakumeen lanari eta bizitzari erreferentziarik ez egiteak espazio publiko eta pribatuaren arteko banaketan sexuak duen pisu eta indarra agerian geratzen da.  Sistema patriarkalak ongi baino hobekiago daki sexuen arteko botere harremana manten dezan,  sexu bakoitzari jendartean eremu guztietan nolako papera eta rola egokitu. Esparru honetan ere, egoerari aurre egiteko, emakumeon aitortza, presentzia eta protagonismoa bermatu behar ditugu, gure ikastetxeetatik hasita.
Espazio fisikoen  alderdi bat da segurtasunaren pertzepzioa. Emakumeok hiri, herri edo auzoetako espazio askotan ez gara seguru edota eroso sentitzen. Ez daude emakumeon begietatik eraikiak. Horren aurrean  orain bi urte ikastetxe batean ekimen bat burutu genuen. Ikasle batek sexu eraso bat jasan ondoren hasi zen guztia. Ikasleekin bildu eta gertakarian arreta jarri genuen. Bizipenei tartea eskaini genion. Zer gertatu zen, gertaerak zer piztu zigun, emozioak eta beldurrak identifikatu, entzun eta aurre egiteko estrategiez aritu ginen. Emakume gisa kalean zehar eta batez ere toki batzuetan nola sentitzen ginen aztertu genuen. Ikasleak asko motibatu ziren, ilusioz eta gogotsu hartu zuten erronka, beraiek aktibatzea lortu genuen, ondorioz,  “Maremore” ikasle talde bat sortu zuten, emakumeak bildu eta antolatzeko. Herriko gune ilunak identifikatu genituen eta hauetako bat aukeratu eta bizia eman genion, pasabidea marraztuz. Bertan besteak beste beldurra, sexismoa eta tratu onen inguruko mezuak margotu genituen. Hemen ekimeneko bideoa eta argazkiak.


 


Aurten, azaroaren 25aren harira, antzeko ekimena burutu dugu. Ikasleak, gurasoak, herritarrak, udala… deialdi zabal bat eginez denak elkarrekin bildu eta gune ilun bat zer den hitz egin eta hausnartzeaz gain, herriko gune ilunak identifikatu ditugu. Jarraian, gune horiek bisitatu, gertuagotik ezagutu eta beraietan erosoago senti gaitezen hartu beharreko neurriak aztertu ditugu. Hemen ekimeneko bideoa

Gure ikastetxeetan ere, egoera berdinak erreproduzitzen jarraitzen dugu eremu ezberdinetan: komunetako egoera, patioaren banaketa, erabilera eta jabetza, ikasgelan neskek eta mutilek hartzen duten espazioa, erabilera eta denbora…
Argi dago aldaketak estrukturalak eta sakonak izan behar dutela eta horretarako baldintzak izatea bermatu behar dugula.
Ikastetxe gisa hartu beharreko erronkak:
-Ikastetxeetako espazio ezberdinen okupazioa eta diseinua aztertu eta mutil eta neskeen arteko berdintasuna lortzeko erabilera hezkidetzailea proposatu. Horretarako erabilerari dagokionean bestelako jolasak (jolas kooperatiboak) bultzatzeaz gain, estrukturalki ere aldaketak bermatu. Adibidez ikastetxe bakoitzeko patioen diagnosi bat eta aldaketarako aukerak identifikatu: transformazio errealak martxan jarriz. Patioaren berrantolaketan ikasleen parte hartzea eragin.
- Herrian, historiaren zehar egon diren emakume ospetsuen biografia ikertu.
- Herriko kaleen izendegiak aztertu.
- Ikus-entzunezko eta espazio literarioetan eskaintzen diren emakumezko eta gizonezko ereduak ikasleekin errebisatu balore sexistak identifikatu ahal  izateko.
- Teknologi berrien erabilpenaren arriskuak ere aztertu era sakonean estereotipo sexistak ez hedatzeko ikasleen artean.



ERREPRESENTAZIOA eta DENBORAREN ERABILERARI BURUZKO HAUSNARKETA

1. Laburpena eta balorazio pertsonala:


Emakumeon errepresentazioa bai espazio fisikoetan, bai birtualetan ez da merezi duguna, gutxienez, populazioaren erdia garela bakarrik kontuan hartzen badugu. Adibide asko daude: kaleen izenen %10 soilik dira emakumezkoenak, kirol nesken taldeen presentzia txikia komunikabideetan eta ospakizun sozialetan, ikastetxeetan, patioen eta pasabideen okupazioan…
Argi dago gurekin zer ikusirik ez duten espazioak ditugun neurrian, ez ditugula leku atsegintzat hartuko eguneroko bizitzan behar sozialak garatzeko.
  
Paco Cascónek hezkuntzan gatazken inguruko esku hartze bat kontatzen du bere hitzaldietan: bigarren hezkuntzako ikastetxe batean, patioa beti futbolean aritzen ziren mutilen gunea zela ikusita, bertako irakasleek patioaren kudeaketa hezkidetzailea lortzeko, martxoaren 8an, patioa nesken gunea izatea proposatu zuten. Beraien harridurarako, martxoaren 8an neskak bai egon ziren patioan, baina futbol zelaia inguratzen, ez barruko espazioa hartzen; mutilak futbolean aritzen zirenean, okupatzen zuten espazio bera hartzen. 
Ondorioz, esku hartze horri zerbait falta zitzaiola eta, neskeei eman zitzaien aukera beraien gustuko okupazioa egiteko, eta orduan bai, erdiko espazioa ere hartu zuten.


Espazio birtualetan errealitatea gazi-gozoa izan daiteke: emakumeon presentzia ez estereotipatua gehiago ikusi ahal da, baina genero mikroindarkeria ere errez topa dezakegu.
Eta horiexek dira, internet eta telebista, gazteek gehien erabiltzen dituzten ikusentzunezkoak (ez ditugu tituluak aipatu nahi, baina  telesail penagarriak,  batez ere) eta beraien eraikuntza identitarioan eragin handiena dutenak. Beraz, genero estereotipoak barne-barneraino grabatuta gelditzen zaizkie.

Emakunderen zuzendariak dioen bezala, hezkuntza sistemak ikasleen entretenimendu bisualen eta literarioen aukeraketan eragin handiagoa izan beharko luke, eredu berdinkideagoak bistarazteko. Arazoa da, hezkuntza sistemari ahalmena eman behar zaiola hori egin ahal izateko. Adibide bat izan liteke, gaur eguneko erlijio-denbora horretarako ematea.



2. Ikerketa edo proposamen baten aipamena:

Aspaldikoa da, baina oso esanguratsua, Marta Brancasek 1998an idatzitako Bilboko emakumeen gida. 700 urteko historia liburuaren barruko ikerketaren emaitza: Bilbo hiri modernoan emakumeen erreferentzia zuten espazioen %4a bakarrik zen , eta garrantziaren araberako parametroetan, gizonezkoenaren inbertsioan, hirigunetik gero eta urrunago, emakumeen presentzia gero eta handiagoa; kale txikietan, auzoetako eremu baztertuenetan…..

 Baina, guretzat gaurkotasun osoa du Marijose Urruzolak 2001-2002an idatzitako Eskola hezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibideak dokumentuak, guztiz erabilera praktikoa ekartzen digulako, ikastetxeetako errealitatea isladatzeko.


3. Jasotako datuak eta ondorioak:


Badakigu, gure inguruan bestelako egoeretan dauden ikastetxeak daudela, baina gurean, nahiko errealitate parekidea aurkitu dugula esan dezakegu.
Ez da kasualitatea, izan ere, alde batetik, eraikuntzaren kalitate espaziala nahiko handia da, eta urtez urte hezkidetzan egindako lan guztiak emakumeon presentziak berezko pisua izatea ere lortu du.

Hala ere, badago asko hobetzeko, adibidez, gorputz hezkuntza ikasgaiaren barruan, nesken ahalduntzea falta zaigu, eta ez bakarrik espazioaren erabilpenari dagokionean, jarduera fisikoak aukeratzerakoan eta aktiboki presente egoterakoan ere bai.


4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

  • Adibidez, oso interesgarria iruditu zaigu azken HIK HASI aldizkarian Ekarpenak 1 atalean Amalia Barquín eta Izaskun Uribesalgoren “Formazioa kirol hezitzailean” artikulua, kirola gizarte-dinamizazioarekin eta gizarte-berrikuntzarekin lotzen delako, eta gure ikasleen adinean oso presente dagoelako.  Beraz, hezkidetza ikuspegia txertatzea bideragarriagoa litzateke, eta ikasgai hau gure ustez oraindik ez dago desiratzen dugun  berdintasun mailan.
     

  • Gure ikasleen ohiturak inbertitzeko, erlijio orduan, ikusentzunezko eta literatura eredu ez estereotipatuak ikusi eta aztertzea. 
  • Beste hainbat proposamen egin daitezke, adibidez, herriko kaleen izenak aztertu eta proposamen berdinkide berriak luzatu udaletxeari, ikastetxe bertan aretoen edo espazio berezien izenak guretzat erreferente izan daitezkeen emakumeen izenak jartzea.

    • Gure ikastetxean, esaterako, liburutegiari orain gutxi hil zaigun lankidearen izena ipini diogu (Lola Goirizelaia Ruiz de Asua liburutegia).
    • Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzuko arduradunek egindako lan eta ahalegin handiei esker gaur egun herrian kale birek eta areto batek daramate emakumeen izenak (amabirjina edota santa ez direnak)

      • Eugenia Idoiaga emaginaren  kalea
        Eugenia Idoiaga (1895-1989)
        Eugenia, mende osoan zehar gernikar belaunaldi desberdinak munduratzen lagundu duen emagina dugu. Bere bizitzaren zati handi bat Gernikako umeen jaiotzetan eman du.
        Eugenia, Domingo Alegria medikuari laguntzen hasi zen emagin lanetan. “La partera” ezizenarekin ezagutua izan zen Gernika osoan.
        Omenaldi goxo bat ere  eskaini egin zitzaion, bere eskuei esker jaiotakoek antolatuta, hil baino urte batzuk lehenago. 1989an hil zen 94 urte zituela.
      • Elbira Iturri kalea
        Elbira, maila ekonomiko altuko familian jaio zen eta honek ahalbidetu zion emakume eskolatua izatea. Bere garaiko emakume gehienak ez bezala, ikaketak burutu eta kultur maila handia eskuratu ahal izan zuen.Gernikar emakume abertzaleen artean, bere izena azpimagarria da Emakume Abertzale Batza eta Eusko Ikastola Batza-ko partaidea izateaz gain, 1934,urtean Gernika-Lumoko lehenengo ikastolako zuzendaria izan zen.