Aste honetako ekarpena aurreko ikastureetako Maiderrek legediaren inguruan egin zuen hasnarketa aipatu nahiko nuke, batez ere legeek eguneroko errealitateari egokitzeko moldagarriak behar dutela izan adierazten duelako.
Lege asko errealitatetik nahiko urrun sumatu izan ditut; II. HEZKIDETZA-PLANA,
EAE-KO HEZKUNTZASISTEMARAKO
BERDINTASUNAREN ETA TRATU
ONAREN BIDEAN
2019-2023 planak eta bertan zehazten diren zutabeak, etapa bakoitzerako zutabeen zehaztapenek, helburu eta ekintzen xehetasunaek, errealitatera gerturatzen gaitu.
Honek behar luke ikastetxe bakoitzaren erronka, zer mailatan betetzen ditugu 8 zutabeek eskatzen dizkiguten ekintzak, gure indargune eta ahulguneetatik abiatuz, adosturiko eta idatzitako hezkidetza plana errealitatean egokituz, gure eginez joan eta bertan agertzen diren 3 helburu estratejikoei aurre egin:
Eta aipatzen diren 3 helburu estartejiko nagusiak betetzeko bideak jartzea:
1. Prestakuntzaz, egiturez eta pertsonez hornitzea,
hezkidetzako eskola-eredua era koordinatuan eta integralean bultzatzeko, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta
Bigarren Hezkuntzako etapetan.
2. Genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea ikastetxean burutzen diren ekintza guztietan.
Komunikazioan, eguneroko ekintzetan, curriculumean, jai egun eta ospakizunetan,
3. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun
eraginkorra emateko mekanismoak
Pasa den urteko hausnarketak begira, hurrengoa aukeratu dut: sexualitatearen inguruko hausnarketa egiten baitu eta kasu honetan, oso beharrezkoa iruditzen baizait. Nik neuk ere hortik bideratuko dut neurea.
Legedi plan honetatik enuen ezer ezagutzen beraz, dena azpimarra dezaket, baina esan bezala, harreman afektibo-sexualei ematen dien garrantzia azpimarratuko dut, garrantzi handikoa baita txikitatik heziketa egokia ematea gai honetan; ni gaztea naizen arren, nire belaunaldiak ez du horrelakorik izan (21 urte) eta gainera, internetaren erraztasunekin birproduzitzen diren jarrerak ere irentsi ditugu eta hau batez ere, jai eremuetan oso nabarmena da.
Beraz, berriz 7.zutabeari eutsiko diot: "7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere." Eremu honetan eragintea beharrezkoa iruditzen zait baina oso tabu handia da oraindik gurean, beraz, gaia planteatzerako orduan bortitza izan daitekeela baita (pare bat aldiz sexologia klaseak izan ditugu, eta oso eredu androzentriko eta heterosexuala erakusten zutela alde batera utziz, klaseko neska-mutilok lotsa zela eta ezin genuen naturaltasunez hartu eta ikasi).
Bukatzeko, egia esan, legedia egotea garrantzitsua iruditzen zait, marko legala egotea ezinbestekoa delako, baina era berean, legeak arau hausteak zigortzeko soilik balio dute, hau da, egin eta gerokorako. Eta gainera, bizitzaren joan-etorrian helarazi izan didaten mezu nagusia beti berdina izan da: legeak egon badaude, baina ez dute ezertarako balio. Tira, ez dakit, nahiko ezkorra naiz gai honekin, baina ala ere hauen existentzia beharrezkoa iruditzen zait.
Aurreko edizioetako ikastarokideen artean Andoniren "LEGEAK ERALDATU DEZAKE GIZARTEA" aukeratu dut. Erabat ados nago ematen dituen argudioekin eta asko gustatu zait parekidetasun errelaera iristeko azaltzen dituen erronkak. Asko dira ezagutzen ez nituen legeak eta are gutxiago, hezkuntzari egiten dieten ekarpenak. Bereziki aipatuko nuke Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a). Interesgarria iruditu zait, HEZKUNTZA esparruak argi eta garbi adierazten dituela, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan:
Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak:
Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
Aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitza ereduen errespetua.
Curriculuma eta material didaktikoak:
Hezkuntza Administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute.
Pertsonak, prestakuntza eta egitura:
Administrazioak genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute
Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin
Eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.
Guzti hau lortzeko ezinbestekoak ikusten ditut: Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa, prestakuntza, esperientziak partekatzeko sareak, proiektu hezkidetzaileak, hezkidetza arduradunen izendaketa, jarraibide eta material lagungarriak eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak, besteak beste. Baino, zer dagokigu bakoitzari? Irakasleak, Berritzeguneak, Administrazioa, Ikuskaritza ...
Irakaslegoari, profesionaltasuna. Bere lanaren oinarri den Dekretua eta gidak ezagutzea eta horren arabera jokatzea. Etengabeko formakuntza eta sentsibilizazioa bere lanaren oinarriak direla sentitzea.
Berritzeguneko kideei: Hezkidetzan formaturik egotea, Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa eskaintzea eta erraztea, esperientziak partekatzeko sareak sortzea, proiektu hezkidetzaileetan bidelagun izatea, jarraibide eta material lagungarriak ezagutaraztea, indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak partekatzea ...
Ikuskaritzari legea betetzen dela ziurtatzea.
Administrazioari honek guztiak aurrera egin dezan baliabideak ematea (pertsonalak, ekonomikoak, ...).
Legeek esaten dutena bermatuko balitz, aurrera pausoak nabariak izango lirateke. Ez dut negatiboa izan nahi, aurrera pausoak eman direla ikusten dut, Euskal Hezkuntza Sistema hobekuntza prozesuan dago. Epe laburrean, aldaketa eta esfortzuen emaitzak ikustea zaila da, azken finean,sistema patriakala gizartean errotutako sistema da, eta aldaketak ikustea kosta egiten da. Baina ezin dugu etsi, sinesten dut, danok errenkada, indarrez, norabide berean emanez gero, gauzak aldatzeko gai izango garela.
Aurreko
edizioetatik honako post hau aukeratu dut, hausnarketa zuzena eta azalpen
garbiak ematen dituelako bideoez lagunduta.
Legeak gora eta
behera ibili ostean, arreta deitu didan puntua, jada IV.eta V. planeko
helburuen artean, bizitza pribatu eta domestikorako , autozaintza eta besteen
zaintzarako (elkar ardura eta zaintzaren etika) beharrezkoak diren ezagutza eta
konpetentziak curriculumean barneratzea agertzen dela izan da.
Heziberri 2020 planeko xedapen orokorretan,
Oinarrizko Hezkuntza zein Batxilergo eta Pertsona Helduen Hezkuntzaren barruan,
pertsonen garapen osoa eta bizitzaren esparru (pribatu, domestiko, publikoa)
eta egoera guztietan aritzeko beharrezkoak diren konpetentziak lortzea, bai
maila pertsonalean eta sozialean ere aipatzen da.
Harritu nau batez ere, aspalditik
itxuraz kontenplatua zegoelako, baina gero emaitzetan ez dakit nik batere
antzeman den azken urte guzti hauetan. Esparru domestikoaren aipamena egiten
da, pertsona baten garapenean ia ezinbesteko eremua dela iruditzen zait, baina
ni hezkuntza eremutik kanpo nagoenez, ez dakit kasu gehiegi egin zaion asmo
honi.
Argian argitaratutako elkarrizketa batean
adierazitakoagatik, Marian Morenok uste du irakasleek gauza asko egin
ditzaketela beraien egunerokoan eta adibide gisa etxeko lanen inguruko jakintza
hezkuntza arloan sartzearen garrantzia azpimarratu du: “Etxeko lanak egiten
jakiteak ezinbestekoa den autonomia ematen digu. Etxeko lanetan ez da
erantzunkidetasunik egon. Gu lan munduan sartzen gara, baina gizonak ez etxeko
lanen esparrura”. Horregatik, uste du garrantzitsua dela erantzunkidetasuna,
pertsonen zaintza eta gurasotasun berdinzaleak bezalako gaiak eskolara
eramatea.
Honekin lotura
zuzena izango luke, 2019an Hezkuntza Sailak buruturiko EAEko Hezkuntza-
Sistemarako II: Hezkidetza- Plana , Berdintasunaren eta Tratu Onaren Bidean –en
azaltzen diren 8 zutabeen artetik bosgarrenak, Autonomia pertsonala eta
independentzia ekonomikoa:
Hezkidetzak
etxeko espazioan ere jartzen du arreta, eta hori hiru norabidetan egiten du:
lehendabizi, pertsona guztiek behar dute autonomia izan beren
egunerokotasunean; bigarrenez, pertsona guztiei aitortu behar zaie (gehienak
emakumeak) beste pertsonen zaintzetan ardatz izan direla, eta egun direla; eta
hirugarrenez, etxeko eremuaren errealitatea aztertzea, etxeko lanen eta gizon
eta emakumeen zaintzaren banaketa desorekatuan historikoki eta gaur egun ematen
diren desparekotasunak aztertzea. Horren ondorioa da lanaren banaketa sexuala
eta, hortaz, desparekotasuna eta diskriminazioa azaleratzea. Era berean, eta
aurrekoarekin oso lotuta, independentzia ekonomikoa landu behar da,
independentzia pertsonala eskuratzeko oinarri gisa. Jakina da independentzia
ekonomikoa funtsezkoa dela tratu txarreko harremanetatik ihes egin eta bizitza
genero-indarkeriatik urrun berregiteko. Gainera, lan ordainduaren gaiari dagokionez,
azpimarratzekoa da oraindik ere emakumeak gehiengoa direla okerren ordaindutako
lanpostuetan, baita menpeko pertsonak zaintzeko kontziliazio-neurriak eskatzen
dituztenak ere. Kristalezko sabaia ere errealitate dugu gaur egun,
soldata-arrakala, hainbat lanposturen eta ibilbide akademikoen feminizazioa,
beste hainbaten maskulinizazioa, etab. Hori dela eta, hezkidetzak oreka lortu
nahi du, etxeko eremuan eta eremu publiko eta okupazionalean; etxean gizonen
eta emakumeen arteko benetako erantzunkidetasunik gabe, desoreka handia egongo
da eremu publiko edo profesionalean gizonen eta emakumeen arteko
desparekotasuna alderantzikatzeko.
Gai honek duen
garrantziaz ohartuta eta oraindik egiteko dagoena ikusita, balioen aldaketa
sustatzea ezinbestekoa da hezitzaileen lana norabide egokian bideratzeko.
Beraz, Curriculumaren transformazioari dagozkion egitekoen artean legoke
oraindik ere: etxeko lanak, autozaintza eta pertsonak zaintzeko beharrezko
ezagutzak sartzea, bizitzaren jasangarritasunerako ezinbestekoa dela aitortu
eta balioan jarriz.
Aurreko edizioko aipamena Yolanda Artorena aipatuko dut berak zehazten dituen erronkekin eta ateratako kritikekin erabat ados nagoelako, beste aldetik proposatzen duen ariketatxoa oso erraza eta eraginkorra debate sortarazteko iruditu zait: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018_11_18_archive.html
Eta berak aipatzen duen aurreko edizioko Patricia Oregirena, osos oso erakargarria iruditu zait, gustu haundiarekin eginda:
Legedia ezagutu ezaguna nuen baina izenburuan aipatu dudan moduan Legediatik Haraino joan beharko ginateke, ALDAKETETARA.
Adibide mordo ditugu legediatik kanpo gelditzen direnak, paso egiten dutenak eta baita legediaren zirrikituetatik ihes egiten direnak be.
Legedia idaztearekin ez da nahikoa, bete behar da, intentzio politikoa behar da eta era berean legedia betearazteko beste neurri konkretu batzuk ezartzea.
Hortik aurrera bakoitzak gure egunerokotasunean aurrera eraman geure eskoletan eta beste gune hezitzaileetan. Horrela pixkanaka pixkanaka aldaketetarantz abiatuz.
Bermatu behar dena aintzinako logoa da: ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT!!!
Hezitzaile modun nik benetako indarrak jarriko nituzke Heziberrik diona jarraitzean eta Hezkidetzako II Plana aurrera eramatean.
Nahiko ondo azalduta ta zehaztuta dugu, eta bere 8 zutabeetan oinarritzen geure lana gauza pilo garatuko genituzke:
1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien
ekarpen soziala eta historikoa.
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako
elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia
ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak
eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku
hartzea.
Hona hemen Hezkidetzako benetako maistra den Marian Moreno Llaneza II Planaren aurkezpenean oparitu zigun "txarla" ederra:
Hortik aurrera eragileen inplikazioa ezinezkoa da, sinesten, formakuntza jasotzen, konpromisoak lortzen...
Eskubideak berez bermatzen ez direnez, berdintasuna sustatzeko legeak behar ditugu, babesle eta arautzaile, emakumeak berdintasunean hazi eta hezteko eskubideak aurrera egin dezan, edonon.
Lege hauek hezkuntza prozesuei arretaz begiratzen diote, baita geure Erkidegokoek ere, baina behin baino gehiagotan arreta deitu dit esan izan denean “boluntarioa” dela. Uste dut
II. Hezkidetza Plana Euskalduna Jauregian aurkeztu zenean ere zalantza horrekin irten ginela, oholtza gainetik bi aldiz honelako aipamenen bat egin baitzen.
Ez dago dudarik legeak agintzen duena ezin dela boluntario batzuen erantzukizuna izan, eragile guztiok gaude inplikaturik, guztiok! Bestela nola Euskal Eskola Publikoaren Legeak eta gainerako lege eta dekretuek dioten bermea lortu? Irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatu beharra? Edukiak berrikusi eta zuzendu? Etxeko lanak eta zaintzak egin ahal izateko behar den prestakuntza eskaini? Material didaktiko guztia hezkidetzaile izan? Hizkuntza ez- sexista bermatu? Indarkeria matxista prebenitu, detektatu, esku-hartu?
Aurreko ediziotakoetatik Ixar-en post-a aukeratu dut Legea Vs praktika izenburua duena eta oraindik ezartzeko dauzkagun esku-hartzeei buruz gogoeta egin arazten diguna.
Bertan eskaintzen digun akrostikoa ere bikaina iruditu zait eta hemen berriz jaso nahi dut:
Eskola prestakuntza eta gizarteratze espazio pribilegiatua dela badakigu, baina eraldatzailea izatea edota balio menderatzaileei jarraikortasuna ematea zalantzan jarri beharrean guri dagokigu; guztion berezitasunaz aberastu ala gaitzetsi; harreman eredu berriak tratu onean oinarrituta eraiki ala…?
Bide hezkidetzaile horretan egiten jarrai dezagun: BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN.
Hezkidetza sexuen arteko berdintasun printzipioan oinarritutako hezkuntza planteamendua da. Aukera-berdintasuna du helburu, eta ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak markatzen duen ildoetako bat izan behar du. Hezkidetzak zeharkako elementua izan beharko du jarduera guztietan (hezkuntzan, administrazioan, orientazioan, kulturan …). Batzuetan, gure ikastolan bertan egoera kezkagarriak ikusten ditugu: sexuaren araberako rol desberdinak hartzea, estereotipoak betikotzeko arriskuarekin; desoreka joko-espazioen erabileran; hizkuntzaren erabilera sexista hautematen dugu batzuetan; genero-gatazkak kudeatzeko protokolorik eza …
Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsuak izango dira gure ikastetxeen errealitatea aztertuko dugun lehen une horiek.
Tresna desberdin asko ditugu ikastetxe bakoitzeko esparru ezberdinak aztertzeko.
Behaketa-tresna horiek honako alderdi hauetan bana daitezke:
Kanpo-harremanak
Dokumentu ofizialak
Kontziliazioa
Espazioak
Denborak
Patioak
Irudiak-Kartelak
Berdinen arteko harremanak
Bilerak
Ahozko hizkuntza
Hezkidetza-proiektua duten ikastetxeen jarraipenari buruzko mintegian, tresna horien analisiaren lehen une hau lantzen ari gara, eta aurten espazio komunetan eta jolastokian jarriko dugu arreta batez ere.
Bestalde, II. Hezkidetza Planaren zutabe ezberdinen azterketa ere egiten ari gara eta lehenengo saio honetan lehenengo zutabea lantzen dugu: pentsamendu kritikoa.
Horretarako, beharrezkoa zen ikastetxean dugun errealitatea aztertzea.
Plantilla hau erabiltzen dugu jada egiten genuena eta planteatzen genituen erronka berriak ikusteko.
Aste honetan hezkidetzaren marko legalaren inguruan hausnartzeko eta aztertzeko aukera izan dugu. Era honetan Hezkidetzak EAE izan duen ibilbidea ere aztertzeko parada izan dugu.
Post honen helburua, beraz, hezkidetzaren inguruko legediaren hausnarketa bat egitea izango da.
Lehenik eta behin, hainbat lege irakurri eta aztertu ondoren, hauek dira lege hauetatik ateratako kontzeptu garrantzitsuenak:
Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpen bat aukeratu beharko banu, Maiterena aukeratuko nuke. Post interesgarria eta sakona izateaz gain, hainbat baliabide eskaintzen ditu. Horien artea, Mari Jose Urruzolak egiten duen hausnarketa baten bideoa dago oso interesgarria iruditu zaidana. Urruzolak dio, egungo gizartea eraldatzeko ezinbestekoa dela hezi gaituzten balio tradizionalak alboratzea, bestela ikasle guztiak kaltetuak izango dira eta gizartea bere horretan jarraituko duela. Urruzolak dio beste mota bateko pertsonak hezteko, 5 ardatz aztertu behar direla:
Ugalketa lana behatu eta aztertu beharra dago.
Pertsona guztiak kalitatez eta ongizatez bizitzeko gakoa aztertu.
Gaur egungo gizarteko sexualitate eredua aztertu.
Botere politiko eta ekonomikoa berdin banatzen irakastearen inguruko hausnarketak.
Kultura femeninoak zein maskulinoak eskainitako balio positiboetatik abiatuz, balio sistema berria sortu.
II HEZKIDETZA PLANA. 8 zutabeak.
Hezkidetzari bidea ematen dioten hainbat lege zeudela ezagutzen nuen, baina ez nekien hainbeste zirela ezta batzuen edukia ere. Aste honetan egindako azterketa eta hausnarketari esker konturatu naiz lege gehienek printzipio berdintsuak defendatzen dituztela, eta urteak aurrera egin ahala printzipio horiek mantendu egiten direla. Hau da, ematen du legeek ez daukatela behar besteko oihartzunik ikasgeletan.
Hori dela eta, uste dut, II HEZKIDETZA-PLANA, BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN plan eraginkorra izan daitekeela, izan ere, zehaztapen maila ona duen plana dela uste dut. Argi dago zeintzuk diren eginbeharrak eta nor den horiek betetzearen arduraduna.
Aste honetan, Legedia ondotik ezagutzeko izan dudan aukerari esker, ondorio garbi bat atera dut: Hezkuntza komunitate osoak dauka erantzukizuna eskola hezkidetzailea eraikitzeko. Hau da, ezinbestekoa da guztiok formakuntza jasotzea eta betaurreko moreak janztea. Ikasleek eskubidea baitaukate eskubide eta aukera berdintasunean heziak izateko!!
LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡
Jakin banekien bai, hainbat lege, dekreto, proiektu indarrean geneuzkala, batzuk ere ezagutzen nituen, baina aztertzen hasi arte ez nuen uste batetik hainbeste zirela eta bestetik legeriak hezkidetzari bidea ematen diola, baina gero legeri hau ez da ailegatzen gure ikasgeletara.
Zer gertatzen da bidean?
Nik uste kasu batzuetan bitartekariek eta koordinatzaileak ez direla ailegatzen ikastetxe eta ikasgeletara edo egiten badute ez dira eraginkorrak, beraz beste estrategia esku hartze batetan pentsatu beharko dugu.
Karmelek aurreko edizioan esandakoarekin bat egiten dut Legeak egon arren, txarto aplikatzen badira paper bustia besterik ez daukagu, pasaden astean irlandan argitaratutako epaiaargi uzten duenez.
LEGEAK IZAN BEHAR DIRA
ESKUBIDEEN ISLADA.
GIZONEZKOAK ZEIN EMAKUMEZKOAK
ELKARREKIN BIZITZEKO ARAUA.
LORTU DITUGUN ESKUBIDEAK
BENETAKO EGIA BIHURTU DIRELA ZIURTATZEKO
NABARITU BEHAR DITUGU ETXEAN, KALEAN ZEIN LANEAN.
Hauxe falta zaigu, lortu ditugun eskubideak lege markoari esker betetzea jendarte guztian eta bereziki gure ikas komunitatean.
Dexente dira nire ustez, legeriaren barne ez zeuden xedeak, baten bat aipatze arren irakaslearen taldeari buruzkoa: Oina >Hezk. Dekret. 27.artik. 3.4. puntuak Batx. Dekret. 26.atik.2. eta 3. puntuak.
- Irakasleen presentzia orekatua ikasgai eta esparru guztietan.
- Irakasle zuzendari organuei jakinarazi emakume eta neska mutilen indarkeria zentzu oro. Protokoloa martxan jarri: kudeatu, kalitatezko esku hartzea.
Atentzioa deitzen nau, ikastetxean lanean ez ditudalako nabaritu gehiegi nabaritu puntu hauek kontuan hartzen direnik.
Azkenik gogoan eduki behar ditugu gau eta egun hezkidetzaren 8 zutabeak II. Hezkidetza Plana, Berdintasun Tratu Onaren bidean (2019)
1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomiko.a
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.
Irakasle eta hezitzaileentzat lege markoa eta II. Hezkidetza Plana, berdintasun tratu onen bidean benetan aurrera eramatea eta errealitate egitea litzateke desioa, goazen ba hau errealitate egiteko esku hartzea.
Legea, gizartean baloratzen duena
gauzatzeko tresna bat da; edo hori da behintzat bere funtzioa. Hezkuntza Inklusioa
lantzen duen gidan
agertzen den bezala errealitatearen hiru dimentsio hartzen dira kontutan
gizarte-egoera bat aldatu nahi denean: kulturak, politikak eta praktikak.
Hezkidetza helburu badugu, hiru
dimentsoak hartuko ditugu kontutan. Beheko irudi honetan inklusioa aipatzen
duen lekuak, inklusioa-hezkidetza irakurriko dezagun, hezkidetza-kulturak,
hezkidetza-politikak, hezkidetza-praktikak kontutan hartuz. Hezkidetza
inklusioa delako: denon presentzia, denon partaidetza eta denon lorpena eta
ikaskuntza. Parekidetasunean.
Hitz ugari erabili ditzakegu hezkidetza-legediari
buruz hitz egiterakoan: legeak zilegatasun
osoa duten erabakiak dira, eskubideak bermatzea dute helburu, ardurak ezartzen ditu, prozesuak proposatzen
ditu, babes-neurriak planteatzen
ditu eta betebeharrak ere bai. Kultura
baten adierazgarri da eta ordurarte dauden praktika egokiak ere jasotzen dute.
Hau da, hezkidetzarako legedia teorĆa eta praktikarako tresna garrantzitsua
dira: hori bai, erdibidean pertsona eta erakundeen erabakiak daude eta baliabideak
ere bai. Marrazki batetan jasota:
Legedia hurbilagotik ezagutu
ondoren, hezitzaileontzat osa baliogarria izaten da garatzen ditugun planen
eragina ezagutzea. Tokian toki gertatzen denaren berri badugu ere, ikuspegi
globala izatea estimatzen bait dugu. Zentzu honetan, IVEI-ISEIk 2017an
argitaratutako Genero-Berdintasuna
LHn eta DBHn EAEn txostena interesgarria ikusi dut.
Legedia legedi, Hezkidetza
lantzeko gako pare bat ditugu eztabaidagai: noraino da borondatezkoa hezkidetza bultzatzea? Eta ba al dago momento honetan
nahiko baliabide baldintza onetan hezkidetza planak aurrera eramateko?
Ikastetxeko egiturak, koordinazio denborak, material prestaketa,
sensibilizazioa eta hausnarketa prozesuak lidergoa eta jarraipena eskatzetik
aparte, “ekintza”ren kulturan tarteak aurkitzea eskatzen du: gelditu eta
pentsatzeko tarteak. Baina hori, gai askorekin gertatzen ari zaigu, ezta?
Gure ikasleekin “gelditu eta
pentsatzeko” tarte bat aurkituko bagenu, zer esango lukete galdera hauen
inguruan? (Index for inclusiĆ³n, 2013)