Legeak egon arren, txarto aplikatzen badira paper buztia besterik ez daukagu, pasaden astean irlandan argitaratutako epaia argi uzten duenez.
LEGEAK IZAN BEHAR
DIRA
ESKUBIDEEN ISLADA.
GIZONEZKOAK ZEIN
EMAKUMEZKOAK
ELKARREKIN BIZITZEKO
ARAUA.
LORTU DITUGUN ESKUBIDEAK
BENETAKO EGIA BIHURTU DIRELA ZIURTATZEKO
NABARITU BEHAR DITUGU ETXEAN, KALEAN ZEIN LANEAN.
Aurreko urtetako lanen artean, orain dela bi urteko Goretti
Eskalzaren sarrera aukeratu dut, titulua sakona da eta guztiz ados nago berarekin
nire akrostikoan irakur dezakezuenez: LEGE
BAT(ZU)EK SOILIK EZ DU(TE) BERDINTASUNA EKARRIKO.
Sarreran islatzen du egia borobil bat: legeak ez badira
aplikatzen eta errealitatea bihurtzen ZERTARAKO BALIO DUTE?, eta Marian
Morenoren elkarrizketa argi uzten du aurreko pentsamendua.
Legeak lege, lan
alferra egiten ari garela uste dut:
Nola agertu gaitezke hezkidetza-arduradunok
klaustro aurrean esatera heziberrik esaten duela hainbat ekimenei bultzada eman
behar diegula, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu den Cristina Uriarte -irakasle
zein ikuskatzaile guztion arduradun nagusia- Hondarribiko
alarde tradizionalaren defendatzailea agertzen denean edo "sexuagatik
segregatutako hezkuntzak ez duela diskriminatzen” adierazten duenean.
Heziberrin
agertzen diren bi xede
deigarriak dira niretzat:
- · 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumeko 17. Artikuluan: Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.
- 1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:
- c) Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten.
Ekonomia irakasgaian zaintza horiek ekonomia ortodoxak ez
duela kon
tuan izaten azaltzen diegu ikasleei. Ekonomia feministak bai izaten du
kontuan, baina ekonomia korronte hori ez dago kurrikulumeko programazioan
islatuta. Harrigarria ezta?.
- · Genero indarkeriaren aurkako politikak:Egiaztatzen bada, edo susmo sendorik badago, neska-ikasleren bat tratu txarrak edo sexu indarkeria jaso edo jasotzen ari dela baita ikasleren baten ama bada, dagokien neurriak martxan jartzeko premia ziurtatu. Halaber, zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa eman.
Beste aldetik, hezkidetza-legediarekin ikusten ditudan erronken artean hauek ikusten
ditut:
1.- legeak errealitatea bihurtu.
Legeak badaude baina
gero legegileek interpretazio maliziosak egiten dituzte. Zertarako orduan
denuntzia egin?.
Legeak badaude baina gizartean ez dira aplikatzen,
zertarako orduan?
2.- 127/2016 DEKRETUA, irailaren 6koa, Batxilergoko
curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen dueña, bere 25. Artikuluaren
5. Puntuan horrela dio: “ Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen
diren material didaktikoetan, hezkidetza-helburuak azalduko dira. Bestalde,
hizkuntza ez da modu sexistan erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta
estereotipatu gabekoa bermatu behar da. “
Ekonomia liburuetan ( 4. DBH, 1. Batxilergo eta 2.batxilergo
irakasgaietan) emakumeek egindako ekonomiako ekarpen batere ez da agertzen.
Noizko legea aplikatu? edo Zertarako sortu legea bestela?
Amaitzeko, legeek berdintasunaren alde ari direla
irakurri dut aste osoan zehar. Orduan zergatik bost urte izango ez duen
neskatoak desberdintasunak daudela konturatu da?
Agian legeek bere lana ez
dutelako egiten? Agian legeak betearazi behar dutenek bere lana ez dutelako
egiten? Agian gizarteak ez dugulako behartzen legeak bete behar dutenei haien
lana egin dezaten?