2022/03/21

TRATU ONEN BIDEZ HARREMANDUZ

 


 

Hirugarren blokea ixteko modu paregabea iruditu zait tratu onen eta zaintzaren garrantzia azpimarratu, eta hauen inguruan aritzea aste honetan zehar, pertsonalki, asko gustatu zaidalarik irakurgaian zehar norbere buruarekiko daukagun harremanari eskaintzen zaion tartetxoa; harreman kontzeptuaz aritzean, pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da persona barrukoarena. Beraz, norbere buruarekin harreman osasuntsu bat izateko, beharrezkoa da “gure mundua” ondo osatuta egotea, honi denbora eskainiz zein hau zainduz.

 

Horrez gain, ikastaroa aurrera joan den heinean, behin eta berriz agerian gelditu da -aste honetan ere bai- eskolak ez duela berdintasunean hezten eta kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batekin esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.

 

Aurreko edizioetako hausnarketak irakurtzen, Martaren Tratu onetik elkarbizitza positibora sarrerarekin egin dut topo, zeinetan baliabide anitzak eskaintzeaz gain, hezkuntzarekiko ikuspegi kritikoa erakusten eta elkarbizitza positiborako proposamenak plazaratzen dituen.

 

Bizbizipen-ikaskuntzaren defendatzaile irmo gisa, jolasak eta gorputz-dinamikak, norberaren bizitzan aplikatutako kontzeptu berriak irakasteko eta ulertzeko tresna zein baliabide lagungarritzat jotzen ditut. Hauen bidez ikasleriaren bizipenekin konektatu genezake, modu horretan gaia lantzeak, eraginkortasun handaigoa izango duelarik.

 

Lan egiten dudan elkartean, Erraietan Barrena izeneko proiektu bat daukagu, zeinaren helburu nagusia, jabekuntzatik zein tratu onen lanketa, analisitik eta sustapenetik, indarkeriaren prebentzioa egitea da. Hona hemen unitate didaktikoa interesik izanez gero.

 

Horrez gain, The Lunch Date izeneko laburmetraia uzten dut eskuragarri jarraian, zeinak harremanen inguruko eztabaidarako bide interesgarria eskaintzen duen:

 


 

Azkenik, hezkuntzaren arloan landu beharreko erronkei dagokienez, autoestimuaren lanketa azpimarratu nahiko nuke lehendabizi, honek eragin zuzena izango baitu pertsona bakoitzaren garapen integralean zein honek bere buruarekin zein besteekin sortuko dituen harremanetan. Horrez gain, irakaslegoaren etengabeko formakuntzaren, material zein baliabide didaktikoen uneoroko ebaluazio zein hobekuntzaren eta hezkuntza komunitate osoaren inplikazio eta erantzukidetasunaren beharra azpimarratu nahiko nuke.

 

Ikastaro osoan zehar, gazteriaren artean ematen diren tratuek zein harreman afektibo-sexualek, bereziki arduratzen nautela adierazi dut, funtsezkoa iruditzen zaidalarik, berdintasunean oinarritutako heziketa afektibo sexuala hezkuntza sistema arautuan txertatzearen alde borrokan dihardugun bitartean, horrelako proiektu, programa, material zein dinamika aurera eramatea.

 

Jarrai dezagun beraz, hezkidetzaren bidean gure aleak uzten!

 

 

TRATU ONAK JOMUGAN

 

 Tratu onak sustatzea eta harremanak zaintzen jakitea ezinbestekoak dira ongizatea lortu nahi badugu, zalantzarik gabe. Bide horretan, garrantzia aitortu behar diegu, eta merezi duten lekua eskaini,  bai eremu hezitzaileetan, bai gainerakoetan.

   Hain zuzen ere, horretxekin du zerikusi zuzena iazko ekarpen honek

Ikasle bakoitzaren garapen integrala lortzeko, askatasunean eta berdintasunean heztea behar-beharrrezkoa da, eta horretarako ezinbesteko gako dira tratu onak. Modu horretan baino ez baitugu bermatu ahal izango elkarbizitza positiboa. 


   

 Hona hemen eskola-emankizunetan ikasleekin taldean komentatzeko zilegi diren ikus-entzunezko bat eta abesti bat: 

Hezkuntzan zaintza eta tratu onak lantzeko erronken artean —dagoeneko, asko aipatu dituzue—, honako bi hauek azpimarratuko nituzke:

Dominazio-menekotasun erreprodukzioa errotik mozteko eta estereotipoen sustapen etengabea luperatzeko, beste eredu batzuk zilegizko eta egokiago direla transmititzea. 

- Heteropatriarkatuak ezarritakoari lotzen zaizkion ereduak bistaratu, aurrena, eta eredu  egokiak eta parekideak, ondoren. Amaitzeko, ikasleei uste zutenaren eta dutenaren arteko alderaketa eskatu, idatziz.

Norbere buruarekin eta gainerakoekin (ikaskideekin, neba-arrebekin, lankideekin, bizilagunekin...) harreman positibo eta aberasgarriak lantzea.  
 
- Lehenengo, hainbat eredu eskaini: egokiak eta baztertzekoak. Gero, gogoeta egin, taldean, autokritika ardatz.

    Blogetan! Blog izarren bila - Blogak

HARREMANAK ZAINDUZ, TRATU ONAK BETI

 

Aste honetan harremanak zaintzearen eta tratu onak sustatzearen inguruan informazio ugari jaso dugu.

    Tratu onen/txarren identifikaziorako ondoko infografia interesgarria iruditu zait, nerabeekin lantzeko, 3. edota 4 DBHn, Balio etikoetan, tutoretzan.

     Proposamen positiboa eta eraikitzailea dakar: errespetoa, askatasuna, hezkidetza eta konfidantza eraikitzeko esaldi edota adierazleak diseinatu eta zintzilikailuetan jarri, ateetan edota zintzilik jartzeko. 



    Bestalde, Euskal Herrian Harremonakegitasmoaren aurkezpena ere interesgarria iruditu zait; harremanak eta tratu onak, pertsona desberdinen begirada eta ikuspuntutik egiteko hausnarketa bideratzeko egitasmoa, herri desberdinetan martxan jarri dena.



  
    • Bertan, ondo egoteko, zailtasun eta arazoen aurrean dugun jarreraz jabetzearen garrantzia lantzen da. Jendearekiko daukagun jarreraren arabera, ondo edo gaizki gera gaitezke. 
    • Bestetik desiratzeko moduak eta erak identifikatzeko dinamika planteatzen du; horretaz gain desiren kudeaketaz, esparru pertsonalean eta bikote harremanen esparruan, hausnarketa proposatzen du.

    Aukeratu dudan postean zaintzaren etikaz eta justiziaren etikaz hausnarketa egiten da, eta elkar zaintza batean oinarritutako gizarte orekatu baten alde egin behar dugula.

Horretaz gain, ekofeminismoa ere aipatzen du, feminismoaren eta naturaren arteko lotura sortzen duena. Helburua bizitza erdigunean jarriko duten gizarteak sortzea da, hau da, bizitzaren iraunkortasuna lehentasun gisa jartzea.

    Ekofeminismoa eta zaintzaren etikaren inguruan Alicia H.Puleo-ren hitzaldi interesgarria entzuteko aukera ere dago postean. 


Hau guztia hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkak:

  • Autoezagutza landu, norberaren gorputza onartu eta maitatu. 

  • Autoestimua garatu

  • Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean; EZ esan, behar denean.

  • Maitasun erromantikoaren mitoak eta ondorioak ikuspegi kritikoaz aztertu eta maitasunezko harreman osasuntsuak landu. 

  • Hizkuntza hezkidetzailea,  elkartasunerako jarrerak erakutsi.

  • Laguntza eskaini.

  • Bizitzaren iraunkortasunaren aldeko jarrerak erakutsi

Bukatzeko, tratu onak eta elkarbizitzaren inguruko bideoa: Dia Mundial da Gentileza 2022


“bizitzaren aurrean betaurreko moreak eta betaurreko gozagarriak janzteko urratsak egitea da gakoa”.

(Arremanitzeko kidea den Axi Baglietok zaintza erdigunean jartzearen inguruko artikuluan esandakoa). 


2022/03/20

Etxeko lanak eta senideen zaintza: baliotasun handiko jarduerak

 



Iazko sarrera hau gomendatzen dut   Tratuonak eta harremanak kudeatzeko zazpi printzipioak, oso ondo laburbiltzen dituelako gure ikasleei irakatsi behar dizkiegun kalitatezko bizikidetza positiborako printzipioak:

1.         

1.                  1.Autonomia pertsonalaren printzipioa

2. Mendekotasunak prebenitzeko printzipioa

3. Boomerangaren printzipioa

4. Banakotasuna aitortzearen printzipioa

      5. Natur moraltasunaren printzipioa

      6. Aldez aurreko autoaplikazioaren printzipioa

2. Mendekotasunak prebenitzeko printzipioa

3. Boomerangaren printzipioa

4. Banakotasuna aitortzearen printzipioa

      5. Natur moraltasunaren printzipioa

      6. Aldez aurreko autoaplikazioaren printzipioa



Ikasleekin honako bideo hau landu genezakela uste dut:  AnaMagab.    Bideoan, Ana Magabek eskatzen du etxeko-lanak eta zaintzako lana lantzat har dadila.

Gure jendartean, etxean lan egiten duen eta seme-alabak zaintzen dituen emakumeak ezer egiten ez duen pertsonatzat hartzen da askotan, itxuraz ez duelako ekoizten, baina kontzientziatu behar dugu haurrak, adinekoak eta gaixoak zaintzen dituen pertsonarik gabe jendarteak ezingo lukeela aurrera egin.

Honako Blog hau ere aurkitu dut Berdintasunaren alde lanegiten non jarduera pilo bat aurki ditzakegun ikasleekin lan egiteko mailaka. Jarduerak lantzeko hainbat bideo eta baliabide daude. Esaterako, honako bideo hau

etxeko lanen banaketa     


Irakasleok ikasleekin landu behar dugun erronketako bat da etxeko lanak egiten dituen pertsonak eta haurrak zaintzen aritzen denak duten garrantziaz kontzientziatzea, pertsona hauek gabe gizarteak ez luke aurrera egingo.







Tratu onak harremanetarako ardatz

 



* Aurreko edizioetako Martaren "Tratu onetik elakarbizitza positibora" sarrera aukeratu dut. Oso sarrera landua iruditu zait, baliabide piloa eskaintzen dituelako eta biok ildo beretik goazela ikusi dudalako. Bioi iruditu zaigu oso kontuan hartzeko ideia honakoa: itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.

*Ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezkeen baliabideak hainbat daude, eta nik hurrengo hauek aipatuko ditut:

Egunon printzesaLaburmetraia honek hainbat urte dituen arren, oso erabilgarria da DBHko ikasleekin erabiltzeko beraiengandik oso gertu ikusten dituzten eszena eta egoerak aztertuko dituztelako. Neska gazte batek bere egunerokotasuneko eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak islatzen ditu. Gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. 


Honako material hau ere oso egokia iruditzen zait: Nafarroako Amodio zintzoen gida

Eta beste hau ere bai:
Bizikasi Tratu txarrak, tratu onak



* Hau guztia lantzeko erronka nagusia, noeberak egin beharreko lana dela da. Hauek dira guk geuk egin beharrekoak:

  • Autoezagutza landu eta onartu zarena, badituzun alderdi on guztiak identifikatuz.
  • Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptu ez estereotipat
  • propioa sortuz.
  • Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gab
  • Konparaketak alde batera utzi.
  • Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean.
  • “Ez” esan, behar duzun guztietan.
  • Autodefentsa estrategia anitzak garatu.

Eskolaren azken helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara.