2017/12/16

AIPATZEN EZ DENA EZ DA

 

"Kultura sexistatik mintzaira sexista dator, eta mintzaira sexistak iraunarazi egiten du sexismoa kulturan." Agurtzane Juanena.


Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Hitzak adierazpidetzat erabiltzeko gaitasuna; hitzezko adierazpidea, sistema edo egituratzat hartua. Komunikatzea ahalbidetzen duen ikur sistema ez hitzezkoa. Mintzaira.
Horrela definitzen du euskaltzaindiaren hiztegiak hizkuntza hitza. Baina hizkuntza arau gramatikalez osatutako hitzak baino gehiago ere bada. Hizkuntzak herri batek edota pertsona batek bere burua ezagutu eta ulertzeko zein gainerakoak ezagutarazteko sortzen duen bitartekoa dela adierazten du Bilgune Feministak. Bat nator adierazpen horrekin.

Nolanahi ere, hizkuntza ezinbestekoa da gizakiaren garapenean, alde batetik, oso lotuta dagoelako pentsakerarekin, eta bestetik errealitatea, izendatu bai, baina interpretatu eta sinbolikoki sortu ere egiten duelako.  Hizkuntza, jendarteak eta historiak sortutakoa da eta gure pentsamoldea baldintzatzen du eta munduari buruz dugun ikuspegia mugatzen. Hizkuntzaren bidez errealitatea izendatzen dugu, etiketak jartzen. Baina errealitate hori interpretatu eta sinbolikoki sortu ere egiten dugu, abstrakzioak jarrita. Horrela adierazten du Emakundek, Hizkuntza hitzak baino zeozer gehiago, hizkuntzaren erabilera ez sexistarako proposamenak gidan. Argi azaltzen du Teresa Meanak ere bideo honetan ideia bera.


 
Hortaz, hizkuntza jendartea eraikitzeko tresna den aldetik egoera horren isla da, are gehiago, batzuetan egoera hori areagotu egiten du. Jakina da, jendarte sexista patriarkal batean bizi garela eta hortaz, hizkuntza ere sexista izan ere bada. Horrela aipatzen du Agurtzane Juanena idazleak. Ildo beretik ere Ibon Sarasola idazle eta hiztegigile ohiak honakoa aipatzen du, "gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da". 

 
 

Baina zer gertatzen da euskararekin? Amaia Alvarez Uria-k esaten duen lez, euskarak ez du genero markarik eta horren ondorioz jendeak pentsatzen du ez dela sexista, baina beste modu batzuetan agertzen da genero bereizkeria. Amelia Barquinek Tribuaren berbakeko "euskara sexista ote?" saioan azaltzen duenez,  ez luke esango euskara sexista denik, erabileran dago gakoa, erabilerak izan daitezkeelako sexistak edo arrazistak. Amaia Alvarez Uriak artikulo honetan azaltzen duena ekarri nahiko nuke gogora, izan ere, oso argi azaltzen duela iruditzen zait.
 
"Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, hizkuntza araua eta erabilera da, sistema bikoitza alegia. Saussurek langue (hizkuntza) eta parole (hizketa) ezberdintzen zituen eta Chomskyk competence (gaitasuna) eta performance (jarduera, ariketa). Hizkuntzak eta errealitateak elkarri eragiten diote beraz, eta honen ondoren galdera bat agertzen zaigu: zer da sexista, hizkuntza ala erabilera? Aditu batzuen hitzak erabiliko ditut honi erantzuna emateko:
  • “Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du” (Agurtzane Juanena).
  • “Hizkuntza errealitatearen sortzailea da eta munduak sortua aldi berean” (Uri Ruiz Bikandi).
  • “Euskara kultura sexista batean murgildutako hizkuntza ez-sexista da” (Linda White).
  • “Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira” (Begoña Muruaga)
  • “Ezin dugu hitz egin... ‘hizkuntza sexista’ri buruz, baizik eta hizkuntzaren ‘erabilera sexista’ri buruz... hizkuntzak... aukera ugari ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko” (Emakunderen proposamenetan)


 
Gai honen inguruan bi iritzi daude nagusiki; lehenengo iritziaren arabera harreman dialektikoa dago arauaren (sistema, hizkuntza edo gramatika ere deitutakoa) eta erabileraren (hizkera eta mintzaira ere deitutakoa) artean, hau da, hizkuntzaren bi aldeek dute zeresana eta hauek biak kontuan izan behar dira sexismoa gaindituko bada. Bigarren iritziaren arabera kultura/errealitatea da sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko da eta, honen ondorioz, ez dago hizkuntzan aldaketarik egin beharrik edo, behintzat, ez da lehentasunen arteko eginbeharra hizkuntzaren sexismoarena. Azken iritzia da zabalduena eta honen harira egin dira gaur egun ezagutzen ditugun gomendio asko; hauen arabera erabilera da sexista (hizkuntza-sistema ez da sexistatzat jotzen).
 
Gure ustez, argi dago erabilera ez-sexista egiteko aukera ematen digula euskarak. Hala ere, erabilera sexista egiteko aukera dagoen neurrian ez al da hizkuntza hein batean sexista? Gainera, onartzen badugu gaztelania, frantsesa, ingelesa... beste hizkuntza (batzu)k sexistak direla, zerk ezberdintzen du euskara?"

 


Hortaz, aurretik aipatutako lehenengo iritziarekin bat nator.  Horregatik, lanabesa ere izan daiteke, oraingo egoera irauli eta azpikoz gora jartzeko. Hezkidetzak, proposamen ugari zehaztu ditu, ikastetxeetan zein jendartean lantzeko erronken artean. Honakoak nire ustez garrantzi handia dutenak:
 

 
- Hizkuntzaren sexismoaz eta androzentrismoaz ohartu eta agerian jarri.
- Inbertsiaoren legea praktikan jarri.
- Hitz eta kontzeptu berriak sortu eta erabili.
- Gutxiespen zentzutan erabilitako terminoak, edozein fobia eta indarkeria adierazten duten termino eta espresioak baztertu.
- Umoretik sexismoa ezabatu.
- Irudietan arreta jarri genero estereotipoak gainditu eta diskurtsoa ez maskulinizatzeko, genero ikuspegia eta aniztasuna txertatuz ikonografian.
- Gorputz jarrera eta doinuetan arreta jarri guztiekiko begirunea adieraziz.
- Pertsona guztien parte-hartzea aztertu.
- Hizkuntzaren erabileraren eztabaida mahaigaineratu eta sentsibilizazioa burutu.
- Hizkuntza hezkidetzailea esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzizkoa, ikonografikoa).
 
 
 
 

Erronka hauetan lagungarri ditugun giden artean, Amelia Barquin-en Euskararen erabilera ez sexista gidaliburua aukeratu dut. Generoaren azterketa sakona egiteaz gain, hizkuntzaren erabilera sexistaren adibide ugari ematen dituelako.
Berauek identifikatzeko hausnarketak burutu eta proposamenak ere agertzen dira. Kultura sexista eta androzentrista batean hezi eta bizi garenez gero, errealitate hori hizkuntzaren erabileran azaltzen du, generodun nahiz genero-gabeko hizkuntza erabiltzaile garen aldetik. Horregatik, baliabide oso aproposa iruditu zait, generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak aztertzen baititu. Jendarteko sektore anitzek egindako eskakizunei erantzuna ematen dielako eta berdintasunean beste urrats bat ematea ahalbidetzen duelako.
 


 
Bukatzeko aurreko edizioetako Amaia Chueca-ren post hau ekarri nahiko nuke gogora, izan ere, gaiaren inguruan baliabide ugari eta hausnarketa sakona burutzen duela iruditzen zait. Bertan agertzen den, Judith Butler-en bideoan gainera, hizkuntza batek gauzak aldatzeko  ahalmen subertsiboa duelaren ideiak erakarri nau.


Hitzez hitz errealitate sexista isildu!

Astero legez, Hezkidetzan lantzeko ditugun pauso ezberdinak aztertzen gaude. Oraingoan, Hizkuntza eta Komunikazioa dira gure borroka. Hizkuntza sexista da? Edo hizkuntza horren erabilera al da diskriminazioa sortzen duena?

Egunero entzuten dira emakumeenentzat mingarriak diren esaldi edo esaerak. Público egunkariak argitaraturiko artikulu batean, bideo baten bidez azaltzen dira arestian aipatutako hizkuntzaren erabilera matxistak. Bideoa LOLAk  egindakoa da (Twiterren: @BuzzFeedLola) eta bertatik atera ditzakegun adibide batzuk hurrengoak dira:

                                                    “Relaja la raja”
                                         “Así es como visten las busconas”
                                “De verdad las tías no aceptais una broma”
                                                  “Mujer al volante…”
                                              “Eso es de marimachos”

Erabilera ezegoki hauek ekiditeko Filologian aditua den Teresa Meana Suarezek aurkeztutako “Porque las palabras no se las lleva el viento…”  idatzia aztertzea interesgarria da. Gida honek, hizkuntzaren erabilera androzentrista eta sexista saihesteko estrategiak eskaintzeaz gain, titulazio eta ogibideei zein dokumentu administratiboei buruzko analisia egiten du. 


Bestalde, oso deigarria iruditzen zait Euskaltzaindiak sorturiko EUSKAL IZENDEGIAn neutroak diren izenak emakumezko edo gizonezkoentzat bihurtu izana. Izan ere, aurreko asteetan aztertu ditugun estereotipoek sortzen dituzten eragozpenak ikusi ondoren, jaioberriari izen bat ala beste jartzerakoan bere bidea markatzen hasten gara, norberak erabakitzeko aukerarik eman gabe. Ume bati izen femenino edo maskulino bat jartzen diogun momentutik hasten gara genero bereizketa egiten. Arazo hori, izen neutroen zerrenden bidez eragotzi daitekeela deritzot. Idurre Eskizabel  kazetariak egindako ikerketa interesgarri batean historian zehar Euskal Herrian egondako izenen ibilbidea azaltzen du.
Gai honekin lotura duen Leire Imaz Zubiar kideak iaz sorturiko posta gomendatzen dut. Bertan, gurasoek hautaturiko izenak umeengan duen eragina komentatzen du.

Gure lana eskolan, etxean zein kalean arazo honi aurre egitea denez, egun lan egiten dudan ikastetxean hartutako neurri bat konpartitu nahiko nuke zuekin. 2. batxilerreko ikasleek azken ikasturtea amaitzen dutenean Agurreko jaialdi bat egiten da. Bertan, ohitura izan da beti “Agur Jaunak” abestea. Duela urte batzuk, Hezkidetzaren alde lan egiten duen irakasle taldeak abestiaren letra moldatzea erabaki zuten, emakumeak ezkutuan uzten zituen kanta zelako. Gaur egun, beheko bideoan ikus dezakezue abesterakoan erabiltzen den letra berria. 

 Eta zeintzuk dira orduan etorkizunari begira ditugun erronkak?

-    -   Keinuzko zein ahozko hizkuntza iraingarria identifikatu eta desegitea.
-    -   Diskurtso berrietan emakumeak bistaratzea.
  - Esaldi, broma edo testu diskriminatzaileak egunerokotasunetik desagerraraztea. Mingarriak diren esaldiak ez dira bromak, ez dira txiste edo umoreak.
-   - Idazterakoan eta hitz egiterakoan kolektibitate guztiak kontutan hartzea.


2017/12/15

IZENA BADU, BADA!!





Gabonak hortxe dauzkagu… Eta Olentzeroa laister etorriko zaigu!! Mungian dagoen Olentzeroaren etxea, miresgarria da, harrigarria…  IZENADUBA Basoa, bertan dago… Izenaduba Basoan dena magiko da, pertsonai mitologikoek bizia hartzen dute eta istorioak, kondairak eta elezaharrak kontatzen dituzte bisitari ezberdinei une zoragarriak sortaraziz.
Joan nintzen lehenengoan konturatu nintzen, basoaren izenaz… Mitologiari hitza jartzen bagenion, errealitatea bihurtzen genuen… Pertsonai mitologiko horiei buruz hitzeginez gero, egunen batean errealitatea izan zirela sinistu genezakeen… hori dela eta, nire post honetako izenburua, IZENADUBA Basoari omentzeko da… 
 
Izena du ba!! Esan nion behin blogger bati… Erderaz hitzegin bazuen ere, euskaldun amorratua da… Kontua da, bere bloogean, hizkuntzari buruzko argazki bat zintzilikatu zuela non esaten zen: “Las/os niñas/os están encantadas/os de jugar todas /os juntas/os en el parque”. Bere mezuan argi uzten zuen, zein zatarra zen hori irakurtzea eta horrelakoak mezprezatzen zituen. Nik beste era batzuk daudela komentatu nion, eta gure on line solasaldi horretan, “concejal” hitza, relativo al concejo zela eta ez zela la concejala erabili behar komentatu zidan. Eta hori egitearen ez aldekoa azaldu zen… baina esaten omen duenagatik, emakumeen alde dago, honen aurkako indarkeria gaitzesten du… baina hizkuntza aldatzeko punturainooooo… EZ!!
Kontuz!!! Hizkuntza ez da horren erraz aldatzen, sakratua baita… Beti dago norbait tontakeriak direlakoan… Zorionez, hinkuntza pertsonok erabiltzen dugu, eta horren famatua den RAE horri hankaz gora hainbatetan jarri diogu… Eta Zorionez, aldaketak arinago eman dira erabileran, eta gero hiztegian…
Aurreko ikasturteetatik aukeratu dudan posta, Mirenena da. Bere leloarekin guztiz bat egiten dudalako eta gaiaren inguruko, nire funtsezko ideia ederki jasotzen duelako. Hitzegiten dugun era, gure izaeraz ere dihardu. Hizkuntzarekin komunikatu, edukiak partekatzeaz gain…, gu nolakoak garen azaleratzen du… Begiruneaz, kontzientziazioaz, sentiberatasunaz… dihardu.





Emakundek badauka batzorde bat, non aholkua topatu dezakegu… “Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da BEGIRA Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.”
Mugikorrean deskargatu daiteke, eta mintzen gaituzten hitzak, salatu…

 


Nik uste, jendartea sintsibilizatu behar dugu hizkuntzaren erabileraz… ez da gauza bera euskeraz zein erderaz ari dena, hizkuntza batean edo bestea erabiltzerakoan mezu, jatorri, erosotasunaz, ama hizkuntzaz… dihardu. Ez da gauza bera gay zein beste hitz bat erabiltzea, homosexual batez aritzeko… Ez da gauza bera, emakumeez aritzen garenean, eta sorginaz ari bagara… Hizkuntza poteretsua da eta jendartearen pentsakera aldatzeko balio du… Ez ditzagun mesprezatu gure HITZAK…