Feminismoa, emakume eta gizonak eskubide eta aukera berak
ditugun pertsonak garela sinestea da. Beraz, esan daiteke, emakumeen eskubideak
eta estatusa zabaldu eta sakontzea helburu duela. Lan horretan, historian zehar,
feminismoak aldarrikapen ugari egin ditu. Hala nola, ondorengo lerroetan
hainbat ekarpen aipatuko ditut nire egunerokotasunean esanguratsuenak izan
direnak.
Lehena, emakumearen boto eskubidea da. Pentsa
espainian emakumezkoen sufragio aktiboa lehenengoz 1933ko azaroaren 19an eman
zen. Emakume guztiok izan beharko
genuke gure iritzia emateko edo erabakiak adierazteko ekintza askatasuna. Uste
duguna baino dugu esateko, egiteko. Erabakitzeko gai gara eta nire eskubide
horrez baliatzen naiz nire aletxoa usteko.
Bigarrena, hezkuntzarako eskubidea da. Gaur egun
zorionez, emakumeek egindako lanaren fruitu da hezkuntza eskubidea. Berari
esker ez bazen, ez nintzateke gaur egun hezitzaile izango. Asko dugu eskertzeko;
izan ere, hezkuntza da, gaitasunak eta trebetasunak garatzeko eta gizartean
modu aktiboan parte hartzeko bitartekari nagusia. Horrez gain, aipatu nahiko
nuke hezkuntza sistemak izan duen
bilakaera; eskola segregatua, mistoa … pausoz pauso eskola hezkidetzailea
eraikiz.
Hirugarrenik,
emetasun mistikaren “amaiera”. Hau
da, emakumeak, ama eta emazteak baino askoz gehiago garela. Eta zaintza ez dela emakumeon parera soilik. Baina tamalez, gaur oraindik ere, etxeko lanak
eta emakumeok betetzen ditugun zerbitzu asko baloratuak eta partekatuak izan
daitezen borrokan jarraitu behar da.
Behin
ekarpenak aipaturik, jarraian, hezitzaile
bezala jorratu beharreko 2 gai feminista plazaratuko ditut.
1.- Emakumeak
bistaratzea. Historia, mitologia, artea, kultura … gizarteko ezagupenetan
ere emakumeen ikuspuntua txertatzea. Emakumeak protagonista izatea, mendeetan
zehar izan duten papera aitortzea eta ikusgai bilakatzea. Izan ere, historia beti gizon eta gizonen ikuspuntutik kontatua izan da.
2.- Hurbileko
komunitatearen azterketa. Komunitateko alderdi ezberdinak aztertu ondoren,
gainditu beharreko eremuak identifikatu eta esku hartzeak diseinatu. Hala nola,
estereotipoen apurketa, hizkuntza sexista, espazioaren erabilera … etab. Horretarako
euskarri interesgarriak izan daitezke, jolasak, ipuinak eta antzerkiak
esaterako.
Hori guztia kontuan
izanik, hau da nik hautaturiko aurreko
urteko ekarpena: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismo-guztiak-besarka-ditzagun.html. Ekarpenak, bizipen errealak
partekatzen ditu lehen eskutik, etxean bizitako errealitatea plasmatzen du.
Horrez gain, erabat ados nago aipatzen den ideia honekin: feminismoak lorpen
ugari egin ditu baina oraindik batzuen garapen osoa aldarrikatzen jarraitu
behar dugu. Hala nola, sexu-askatasuna, lan- postu bat izateko aukera
berdintasuna, soldata- aldea … Gainera,
emakume ezberdinen ahotsak ere plazaratzen ditu; testigantza anitzak.
Azkenik, emakume
feminista bat aukeratzekotan, nik Angela Davis hautatuko nuke. Gaztetatik,
borroka eta ekintzarako prest egon den emakume kementsua.
Emakume feminista
Angela Yvonne Davis ( Birmingham, Alabama, AEB, 19944ko urtarrilaren
26a) Politikari marxista eta
filosofiako irakaslea. Beltzen eta
emakumeen eskubide zibilen aldeko borrokan dihardu, pentsamendu eta diskurtso
marxista ardatz hartuta.
Esan daiteke, hiru
osagaik zeharkatu dutela Davisen bizitza: emakumeen eskubidek, ezkerrik
egindako lana askapen soziala lortzeko, eta espetxe politika. Txikitatik, lehen
eskutik bizi izan zuen segregazio fisikoa, auzo zuri batean hezi baitzen.
Gaztetan, Pantera Beltzen jardueratik oso gertu zegoen, baita alderi
komunistarengandik ere. Azkenean, alderdi komunistan sartu zen.
Bi ekarpen handi egin
ditu:
“Black
is beautiful” esaera hedatzen lagundu zuen. Botereak itsusiak garela dio,
baina ederrak gara; botereak bazterrean uzten gaitu baina gu erdigunean
ezarriko gara. Beltzak gara eta harro gaude.
Esklaboak bai, baina ez dugu nagusiaren modukoa izan nahi.
Bigarren ekarpena zapalkuntza
guztien baturari buruzkoa da. Angela, emakume, beltza, lesbiana eta
komunista da, borroka bat eta bakarra. aldarri batera egin zituen: utikan
esklabotza eta gora emakumeen eskubideak.
Bere bizitzan elkartasun hitza aipatzea ere funtsezkotzat jo dut.
Izan ere, 1970. Urtean, kartzelan zegoen eta hiru heriotza zigor egozten
zizkioten. Horren aurrean, munduko txoko guztietatik babestu zuten “Free
Angela” kanpaina. “ Horrek guztiak erakusten du zer den mugimendu bat, sortzen
diren harremanak, ezezagunekin ere egiten diren harremanak, lotura emozionalak,
globalean aritzearen sentsazioa”.
Angela
Davis: “Martin Luther King eta Nelson
Mandela dira ezagunak, baina autobusetako boikota emakumeek hasi zuten”