2019/10/05

Aurkezpena (nire lehen ekarpena talde-blogean)


Kaixo guztioi:


Duela bi edizio ezagutu nuen ikastaroa, sareetatik irakurtzen nituen noizbehinka ikasleek blog honetan argitaratutakoak, eta orain ni naiz idazten ari dena! Oso pozik nago, gogotsu ikastaroari ekiteko eta datozen 22 asteetan zuekin batera bidea egiteko. Unai Villena naiz, 1980an jaiotako elgoibartarra. Industria Ingeniaritza ikasi nuen eta energia berriztagarrien alorrean lan egin hainbat urtez, baina betidanik izan ditudan kezka sozialek eta hezkuntzarekiko interesak pixkanaka-pixkanaka hezkidetzaraino hurbildu naute.


Sorkin, Jakintzen iraultegia” elkarteko kide naiz eta gaur egun bertan dihardut lanean asko estimatzen ditudan lagunekin batera. Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren alorrean lan egiten dugu, besteak beste, “bizitza erdigunean kokatzen duten jakintza” deitu diegunak bultzatzen. Ikuspegi hezkidetzailea oinarrizkoa da gure lanean eta horregatik nago hemen: ikuspegi hori indartzeko, zuengandik eta zuekin ikasteko, hasita dauzkadan hainbat hausnarketei jarraipena emateko eta dauzkadan iritziak, zalantzak eta jakingura konpartitzeko. Oraingoz (badakit ikastaroak aurrera egin ahala ziurrenik hori aldatuko dela) bi gauzatan sakondu nahi nuke bereziki: STEAM alorretan hezkidetza nola landu eta nola lan egin mutilekin hezkidetzaren alde.


Nire interes eta zaletasunei dagokionez, asko ditut eta askotarikoak dira, baina bat aipatzekotan literatura esango nuke. Irakurle konpultsiboa eta sortzaile afizionatua naiz (bata zein bestea, denbora daukadan garaietan, aspaldi luze honetan nahi nukeena baino askoz ere gutxiago) eta ahal dela taldean egiten ditut jarduera horiek: irakurle-taldeetan parte hartzea gustatzen zait eta baita sorkuntza proiektu kolektiboetan ere.

Animalia bat banintz, aske bizi den bat izan nahi nuke, gizakiengandik eta edozein zibilizaziotatik urrun, Amazoniako txoko galdu batean. Hauxe, adibidez:

Egunaren arabera kolore bat izan naiteke (egun gorriak ditut, beltzak, berdeak, urdinak, moreak, horiak...) eta musikarekin ere antzerako zerbait gertatzen zait: garai bakoitzak bere soinu-banda du. Ez dut abesti maitatuenik, baina gaur eta orain Izaki Gardenak taldearen Amaieratik hasi partekatu nahi dizuet:



Oso gogoko ditudan guztiak bezala, abesti honek ere nitaz (gutaz) hitz egiten duen sentsazioa daukat: nahiko aldrebesa naiz batzuetan, etengabe nabil neure buruari galderak egiten (baita erantzunik ez duten horietakoak ere), eta ez naiz erraz etsitzekoa. Dena daukagu aldatzeko, goazen bada!

Aurkezpena

Kaixo taldekideok:
Iratxe Oiarbide naiz, baina "Jarrillera" izenez ezagutuko nauzue foroan. Izen honen zergatia da nire herrikoei horrela deritzotela. Bilboko eskerraldekoa naiz eta alde honen barruan Portugaleten bizi naiz.

Orain arte, lehen hezkuntzako irakasle gisa lanenan ibili naiz, baina orain dela bi urte  Berritzegunera joan naiz, Hezkidetzako mintegia eramanez.

Zergatik hemen, "goikoen" aginduta. Une honetan nahiko lanpetuta , nekatuta  eta ez nire une onenan nabil. Baina , beno, tira, ikasteko mina dut eta ziur nago kurtso honetan asko ikasiko dudan. Honez gain, talde oso polita eta plurala osatzen ari garela iruditzen zait.

Ondo ezagutzen nautenek langilea, kementsua eta sinesten dudanean borrokazale amorratua naizela esaten dute. Hori dela eta, hezkidetzaren aldeko borrokan beti ibili naiz, agian, nire amatxuaren hitzak gogoratzen dudalako "Hija , se una mujer independiente para que nadie te domine".  Horrexegatik, animalia izango banintz txepetxa izango litzateke, Mikel Laboaren "Txoria txori" abestiak gogoratuz (askatasun indarra dela eta)

Kolorari dagokionez, bien artean nago:
1.- Urdina itsasoa gogorazten didalako (familia marinelaren munduan ibili da)
2.- Morea; hainbeste aipatutako berdintasuna lortzeko asmoz, beti.









Bukatzeko, hona hemen nire abestia:



Arratsalde on


Arratsalde on,

Amaia Zubeldia Rodríguez naiz.

Bikotearekin batera hiru seme-alaben guraso naiz, eta, idazten ari naizen dataren arabera ikusiko duzuenez, zereginak azken unerako uzten dituen horietarikoa.

Mutrikuko BHIn Gaztelania eta Literaturako irakasle naiz (aurten DBH3n), eta baita Batxilerreko lehen mailan "Hesigabezi" izenez deitu dugun ikastetxeko aukera gai propioaren irakakasle. Bertan, hezkidetza eta elkarbizitza ardatz izanik hainbat zeregin eramaten ditugu aurrera, eskolako bizitza eta eskolako kideen arteko harremanak eraldatzen edo hobetzen saiatuz. Horrez gain, iazko ikasturtez geroztik Ikasketa Buru izendatu ninduten eta guztira ezin iritsita nabil.

Aipatutako ikasgaiak eta iaz eta aurtengo ikasleei erantzun ahalik eta osatuena eskaintzeko asmoz eta ezagutza berriak eta diskurtso sendoa eraikitzeko asmoz eman dut izena ikastaroan. Ikasteko gogoz hasi naiz, nahiz eta kezkatuta hasi naizen, eskatuko didanari erantzun ahal izango ote diodan ala ez.

Lan talde birtualean aritzeko lankiderik onena ez dut uste naizenik, nahiz eta prest egoten naizen eskaini ahal dudan edozer partekatzeko. Ikasleekin aurrera eramango ditudan esperientziak eta eskolan dugun Hezkidetza Planean egingo ditugunak askotan izango ditut mintzagai, eta interesgarri iruditzen zaizkizuen heinean, zuekin partekatzeko prest nago.

Animaliak ez ditut bereziki gogoko, nahiz eta, harrigarria dirudien arren, bi ditugun etxean (Marilin katua eta Xola txakurra), baina irakurtzea bereziki gustatzen zait. Delibesen "El hereje" da nire kuttuna. Koloreez hitz egitean, aurreko ikasturtean gure eskolako patioan eginiko eraldaketaren hasiera etortzen zait burura (aipatuko dizuet aurrerago eginiko eta egiteke dugun lana), feminismoak ekarri ahal izango ligukeen eraldaketaren argazkia iruditzen baitzait:




AURKEZPENA

KAIXO!!! 


Hona hemen nire aurkezpena:



2019/10/04

NIRE AURKEZPENA-IXI




                 
Itziar Urkola Goenaga naiz, txikitandik Ixiar eta gaur egun Ixi, benetan gustuko dudan izena.
Ibarrako Uzturpe ikastolako orientazio eta bizkidetza taldeko kide izateak ekarri nau ikastaro honetara baina pertsonalki lanean, etxean, kalean hezkidetzan esku hartu nahi izateak  sortzen dizkidan emozio gazi-gozoek bultzatu naute.
Kezka pare bat buruan:
-Ikastaroan proposaturikoak patxadaz egiteko tarterik hartzeko gai izango al naiz?
-Foro, blogg, sare sozial,...mihia atera moldatuko al naiz?
Baina...ikasteko eta ikasitakoak desikasteko gogoz.
Zuekin esperientziak eta ezagutzak, praktika onak eta ez hain onak partekatzeko ilusioz.







Aurkezpena


Oihana Sanchez Artieda naiz, 43 urteko emakume tolosarra baina Andoainen bizi dena. 2 haurren ama naiz eta lanean ez banago, beraiekin ematen dut denbora gehien.

Gizarte lana eta gizarte integrazioa ikasitakoa naiz, giza bazterkeriaren alorrak erakarri bait nau beti. Horregatik, hezkidetza abiapuntua duen gizarte eredua bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait.

Hezkuntza ez formalean aritutakoa, hainbat urtez begirale gisa ( jangela, ludoteka, udaleku,auzolandegi…), baina nire ogibidea, ia bizitza erdian, antzerkia izan da.
Jai parekideagoak egitearen asmo batean parte hartu genuen duela urte batzuk , auzo elkartetik,( berdintasun saila tarteko) eta  horretan dihardugu.

Ikastaro honetatik, arlo ezberdinetan eskuhartzeak gauzatu ahal izateko tresnak eskuratzeko itxaropena dut, ikasi, desikasi eta datorrenari jarrera irekiarekin erantzunez. Ikusi dudanez, esperientzia handiko pertsonaz osatua dago taldea eta ea nik ere ekarpenik egin dezakedan.

Taldean lan egitea oso gustoko dut, baina online modalitatea erabat berria da niretzat, erronka bat alegia, gauza ezezagunen aurrean oso karratua bait naiz.
Bestalde, familia eta lagunak ezinbestekoak ditut . Jasangaitzak egiten zaizkit umiltasun falta eta zurikeria.

Kolore bat une honetan:


Animalia beti:


Abestietan, ez da lan erraza hautaketa bat egitea, baina horra elkarren artean zeharo ezberdinak diren 3 estilo:

Anestesia taldearen “Erantzun” (90eko hamarkadako testuinguruan idatzia eta gaur egunera ekar daitekena: Eraso gehiagorik ez erantzunik gabe!).

Silvio Rodriguezen “Y Mariana”.

Los chicos del maíz-en “Barrionalistas”, auzo izaera tinko.

Bukatzeko, antzezlan gomendio pare bat, nire uste apaletik:
“Lur” antzezlana, haur eta helduei zuzendua eta “Ovarios verdes fritos”, hau helduentzat.

Oparoa izan dadila ikastaroa denontzat, animo!

AURKEZPENA ANDER ALONSO



2019/10/03

Mónica Calvo aurkezpena 2019-2020





Resultado de imagen de dibujos de cuadernos     Kaixo guztioi.

Mónica naiz, Mónica Calvo 46 urteko Santurtzirra. Haur eta Lehen hezkuntzako irakaslea (Bigarren urtea Barakaldoko Berritzegunean lanean), Psikomotrizista eta Haur eta Gazte literaturan masterra dut. Bi mutil zoragarrien ama naiz ere, haiekin nire begirada zabaldu eta aberastu egin da.

Zergaitik hemen, ba ezetz esaten ez dakidalako, gonbidea luzatu zidaten eta hementxe nago. Kuriositatea dut, bihurria naiz eta “ikasle” sentitzen naiz. Ziur nago gustora arituko garela eta pila ikasiko dudala, prest nago!!!!!!

Guztiok Hezkidetzarekiko ardura dugula pentsatzen dut. Dena den, sarritan okertzen gara ezjakintasunean mugitzen garelako (ni barne). Bidea jorratzeko hausnarketa ta aldaketak eragin behar ditugu, bestela aurrerapenak ezin dira gauzatzen. 
Ikastarotik ikuspegi aberastea espero dut.


Ondo ezagutzen nauten lagunek kementsua eta entzule ona naizela esaten didate. Besteengandik umorea eta kritika eraikitzailea eskertzen dut.

Kolore gehienak atsegin ditut. Garai batean larrosaren kontra nengoen baina oker nenbilela konturatu nintzen. 
Bat aukeratzekotan berdea nahiago. Natura eta honek suposatzen duen guztia gogora ekartzen didalako.
Resultado de imagen de color verde

Resultado de imagen de pajaro
Animalia ez dut izan nahi, kokilduta ditugu. Bat izatekotan, Galapago irletan bakean bizi diren  txori espezie ezezagunen bat.

Musika asko atsegin dut, hizkuntza, erritmo eta estilo anitzetakoa. Kantatzen amaitzeko, doinu alaia aukeratuko nuke, guztiok dantzan jartzen gaituena. Zer moduz Donna Summer pixkat? Sakatu dantza egin nahi baduzu



Aurkezpena


Arratsalde on denoi!!

Pilare Muxika Lopetegi naiz eta neure aurkezpenarekin hasteko, esan, lehenbizi Donostian Irakasle-eskolan ikasi nuela eta segidan Euskal Filologia Gasteizen, orain dela 35 urte baino gehiago! Gipuzkoako Goierriko bi Institutuetan lan egin nuen urte dezentez.

Baina Erreforma garai haietan gure ikastetxean berritzaile fama genuen (eta benetan hala zen!) eta aholkularitzarako tentatu ninduten  Ordiziako Berritzegunean (orduan PAT) aholkulari izateko,  ekipo bikain bikainarekin… Asko zor diet inguruan izan ditudan lankide guztiei. Hiru urtetara zuzendaritzarako proposatu ninduten eta gaurdaino.
 
Eta zer egiten du Berritzeguneko zuzendari batek honelako ikastaro batean? Betidaniko behar eta nahi pertsonala, profesionalki Elkarbizitza-Hezkidetza mintegiaren arduradun eta erreferente izatearekin uztartzeak duen eskakizun mailari erantzutea: auto-analisitik gakoetara eraldatzeko.

Herriko eta eskualdeko literatur tertuliatan parte hartzen dut eta geure artean solasaldiak egin ondoren, batzuetan idazleekin zuzenean izaten gara. Honela,  Hezkidetzaz 1362 km euri lanaz Goizalde Landabaso eta Garazi Goia Imaz-ekin aritu gara orain oso gutxi  eta iaz Arantxa Urretabizkaiarekin Bidean Ikasia muinetaraino landu genuen. 
Tertuliek duten  eraldatzeko potentzialtasuna  handia dela uste dut, hezkuntza barnean zein edozein taldetan. 

Ikastaroa denon artean eder egin dezagula!



Kaixo mundua!

Kaixo!

Igor Gaminde Garrido, Bilbotar mutil jatorra, nauzue. Hemen "Bihar" bezala agertzen naiz (historia luzea izenarena)

Gaur egun konpetentzia digitalen trebakuntzan aritzen naiz haur, nerabe, gazte eta pertsona helduekin Bilboko PantallasAmigas-egin. Bertan gailu konekatuei buruz aritzen gara, eta baita hauekin sortzen ditugun arazoei buruz ere.

Honen aurretik elektrikaria, euskara irakaslea, sukaldaria, community manager, informatika teknikaria, eta informatika irakaslea FPn eta hainbat akademiatan. A! Eta baita gaur egun ere Kirol Esataria :-). Twitterren #AgurtuEsataria traola ikusten baduzue, ni naiz ;-p

Oso garrantzitsua iruditzen zait pertsona guztiak kontutan hartzea hezkuntzan eta bizitzan, eta ez bakarrik generoaren ikuspegitik. Horrela, etorkizuna (eta oraina) eskuetan daukatenek beste pertsonak kontutan izatea errazago izango dutela uste dut.
Hezkidetza hau lortzeko aukera polita dalaren ustetan nago, eta nere gabeziei aurre egiteko ikasi behar dudala argi daukat.

Ondo segi!

AURKEZPENA

Aupa,
hara noa!!!
Jasone nauzue,neure burua definitu....buff....definizioa bakarrarekin ezinezkoa....hainbeste gauza denak batera nahastuta non pupurri itzela agertuz doa ezagutu heinean...
Makek bere momentuan blogean egindakoa oso gustokoa izan dut, baina ondino ez naiz gai horrelakoetara heltzeko eta denbora beharko nuke oin ikasteko (inoiz ez duguna ezta?); beraz bereak diren definizio batzuk nireganatuko ditut (Feminista, Euskalduna, Laguna, Hurbila, Hiztuna...) beste batzuk laga (Ausarta, Berritzailea, Entzulea, Kuriosa, Klasikoa batzuetan...) baten bat gehitu (Hezitzailea, Ama, Borrokalaria, Burugogorra, Tematia,...) eta idazten jarraituko dut (ze apur bat Astuna be banaiz jajaja).



Pedagogia ikasi nuen bere momentuan eta hezkuntza munduan ibili naiz betidanik aisialdian hasita gazte garaietan, hezkuntza formalera pasatuz, eta ya 1999tik Bigarren Hezkuntza eta zikloetako irakasle zein Orientatzaile modun; Berritzeguneko mundua probatuta bidean, momentu honetan hortxe nabil HPB aholkulari moduan.
2012-2013 kurtsoan EHUko Berdintasun masterra egin nuen eta Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa atera zenean tentatuta ibili nintzen baina azkenean... bapez.....
Orain aukera hau sortu da atean joka eta aprobetxatu nahi dut nola ez...
Lan haundia seguraski, baina opari haundiagoa seguru.

Hezkidetzako gaiak betidanik ikutu nau, eta feminismoan murgildu nintzenetik gauza askori izena jarri diot, izkutuan neuzkan beste asko ikusi ditut,...eta ingurukoak lagunduta desikasten eta berikasten nabil egunero bizitza "feministagoa" bihurtzeko saiakeran edo nahieran gutxienez.

Momentu hauetan bizi garen egoera hain gogorra eta jasaezina iruditzen zait non aldaketak bilatu behar ditugula argi dekot, eta hemendik bide bat badoala uste dut, besteak beste noski; fronte guztiak zabaldu behar direnez....(" a grandes males grandes remedios" esaten dena)..., ta ni horretarako banator hona gogotsu benetan.

Beldur apur batekin teknologiarekin, ze sare sozialak eta gustokoak baditut ere, ez nago oso jantzita gai honetan. Baina beno, zuon laguntzarekin aurre egingo diogu.

Zer gehiago????

Kolorea: morea zalantza barik aunke beste aldetik Ortzadar osoa beti inguruan... hobeto.
Animalia: printzipioz ez naiz oso animal zalea, baian hemen aukeratzeko...Dortoka esango dut (bizitza pertsonaleko arrazoi desberdinetatik).
Pertsonaia: sorgina (atzo, gaurko eta etorkizunekoak).
Abestia: asko eta asko, "palo" guztietakoak gainera (beste behin ere..."aniztasunak aberasten gaitu"ela sinisten dudalako).
Baina bukatzeko justu pasa den egunean gogorarazi zidaten bat jarriko dut pozitiboki bukatzeko sarrera hau eta ondo hasteko ikastaroa.

(Txarango taldea: "Agafant l'horitzó" https://youtu.be/e2pEx7PAb30 )








2019/10/02

AURKEZPENA




Kaixo ekipo!☺️👋🏾

Hemen doa nire aurkezpena... aitortu behar dizuet kostatzen zaidala nire burua aurkeztea... besteen aurrean nolakoak garen azaltzea ez zait bat ere erreza eğiten... baina tira! Horretarako erabaki nuen formakuntza honetara apuntatzea, erronka berriei aurre egiteko eta... badirudi hau izango dela lehenengoa...

Nire izena Nere da, bai, berez Nerea da, baina txiki-txikitatik gorrotatu izan dut izen hori, agian errieta egiteko bakarrik erabiltzen zutelako. Beraz, hemendik aurrera, Nere izango naiz!

Betidanik, txikitatik,  jakin izan dut zer nahi nuen ikasi, zertan lan egin, beraz, gaur egun nire lana afizioa ere bihurtu da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako diplomatua naiz, aurten bost urteko gelan nago tutore bezala. Nire etxetik urrun dagoen errealitate batean bizi naiz, Araba Errioxan, errealitate ezagun bat jada, sei urte daramatzat hemen lanean. Sei urte hauetan, esperientzia, emozio, sentimendu ugari bizi izan ditut, eta jende asko ezagutu ere. Horien artean aipatuko nituzke Laguardian bertan nire pisukideak izan zirenak, lau neska zoragarri. Haiekin konturatu nintzen ez nintzela bakarra, egia zela bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak ikasiak zirela... hor hasi nintzen, nire buruan neukan denari izena jartzen, hor hasi nintzen nire motxilan begiratzen... eta horregatik nago hemen, nire motxilaren inguruko hausnarketa sakona egin nahi dudalako, nire ikasleak  eta persona guztiak sozialki berdinak, gizalegez desberdinak eta guztiz askeak nahi ditudalako.

Gogotsu sentitzen naiz erronka berri honi aurre egiteko, baina urduri ere banago... ez dakit kapaza izango naizen nire buruari zuku guztia ateratzeko... hori bai! Dena emateko prest nago, hausnartzeko, eskemak aldatzeko, desoroso sentitzeko, elkarlanean aritzeko, gauzak partekatzeko... zuengandik ikasteko! Eta horrela, pixkanaka, gaur egungo jendartea aldatzen joateko!

Kolore bat izatekotan... denak gustatzen zaizkit!!! Arrosa izan ezik... beharbada txiki txikitatik saiatu direlako nire feminitatearen aldeko borroka egiten eta arrosaz inguratutako bizitza eduki dudalako! 😂
Animali bat....... itsasoko edozein!!!! Itsasoak lasaitasuna ematen dit... oroitzapen ederrak ekartzen dizkit!

Bukatzeko, abesti bat... musika nire egunerokotasunean oso presente egoten da... momentu honetan indarrak biltzeko askotan Fuel Fandangoren  "Toda la vida" entzuten dut!!!!!!



Honekin nire aurkezpena bukatutzat ematen dut!!!!!!!!!!
Aste ona izan!!!!!!!!!!

Aurkezpena: Itziar

Kaixo denoi,

Ni Itziar Salaberri naiz, Txurdinaga Berritzeguneko aholkularia. Hezkidetza mintegian 6 urte daramatzat eta banuen gogoa formazio bikain hau izateko.
Beti Bigarren Hezkuntzan egin dut lan, bai irakasle moduan, bai aholkulari moduan.

Hezkidetza mintegian ari naiz duela 6 urte, eta askotan bakarrik sentitu naiz gai hau lantzen, horregatik zuekin foro bat osatzeak pozten nau hainbeste. Orain Hezkidetza lantzea ez da izango nire harrikada, harrikada pertsonala, baizik eta talde batekoa, edo agian, gure bizitza hobetzeko beharra.

Beste alde batetik, nire keskak ditut. Uste dut ikastaro honen exijentzia maila altua dela eta nik denbora faltan nabil nire bizitzan garai honetan, baina ahalik eta hoberen egiten saiatuko naiz.




Aurkezpena

Kaixo denoi,

Maider, Bermeotik. 
Soziologia ikaslea naiz eta hau bukatzeko GRALa falta zait (udan Guatemalan egon naizela aprobetxatuz bertako gai bat landu nahiean ibili naiz, baina alboratu egin dut) eta nire gaia ingurugiroan zentratuko da; azken aldian euskal basoetako monolaborantzaren inguruko ikerketa egitea planteatzen nagoelarik.

Kurtso honi dagokionez, jada egina duen lagun batek gomendatu zidan, interesgarria ezik, egun lan askotan eskatzen dutelako. Baina egia esan, ezer gutxi dakit hezkidetzaren inguruan, nire inguru sozialean hezitzaile gutxi ezagutzen ditudalako (izan zaiteke?), graduan ez dugulako landu (ezta Hezkuntzaren Soziologia ikasgaiean edo ez dut gogoratzen behintzat) eta zuzenean, hezkuntzaren inguruko ideia gehiegi ez dudalako.

Etorkizunera begira ez dakit lan akademikoetan ibili nahi dudan edo mundu hauetatik urruti joan, adibidez, aspalditik nabil arotz lanak ikasi nahian eta beno, ez dakit, denbora dut pentsatzeko. Oraingoz ikastaro honetan gauze berri anitz  ikasteko prest nago!

Bukatzeko, aspalditik oso gogoko dudan abestia utziko dut Berri Txarraken "Errari". https://www.youtube.com/watch?v=tJYHIC2rikQ

AURKEZPENA

Kaixo!!

Maider nauzue, aurten garaiz iritsi naiz ikastaroan izen ematera (zein ongi!!). Iaz hezkidetzaren inguruan gehiago sakondu behar eta nahi nuela ohartu nintzanean, kurtso honen berri izan nuen baina berandu zen bertan parte hartzeko.

Elkar ezagutzen ez garenez, laburbilduz, Haur eta Lehen Hezkutzako graduak atera nituen duela ez gutxi. Gaur egun, etengabeko formakuntzaren garrantzia kontutan izanik, Psikomotrizitate erlazionaleko ikastaro batetan nabil ikastaro honekin batera.

Ikasteko eta lan egiteko gogo handiz, hezkidetzaren inguruan gehiago sakondu eta hausnartzeko beharrara sentitzen dut. Niretzako eta baita lan eremurako ere. Egun, Pasaiako Gaztelekuan egiten dut lan eta askotan gai hau nerabeekin lantzea ez zait erraza egiten, horregatik, lanketa pertsonala zein profesionala egitea beharrezkoa iruditzen zait.

Espero dut elkarbanatuko ditugun ekarpen eta  bizipenetatik asko ikastea. Honekin batera, hezkidetzaren inguruko ikuspegi sakonago bat izatea ere.

Bestalde, ezin izan nuenez aurrez aurreko saiora joan  zuek ni hobe ezagutze aldera labur esan nahiko nuke, pertsona alaia naizela, ongi pasatzea gustuko dudala eta horretarako nire lagunekin baita familiarekin eta nire buruarekin denbora pasatzea beharrezkoa dudala. Era berean, gauzak ordenean izatea ere gustoko dut. Ordenak lasaitasuna eta segurtasuna ematen baitit.

Asko luzatu gabe, elkarlanean arituz gogo biziz nago ikastaro hau biztzeko!!😄



AURKEZPENA : AINHOA PARRA

Kaixo!
Ainhoa Parra Sánchez naiz. Ingeles, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea. 
Azken 8 urtetan Eibarko Berritzegunean lanean daramazkit, eta behin hasierako urduritasunak pasata, esan dezaket nire lanaz gozatzen dudala egun : Irakasleen aurrean aurkezpenak egiten hasi baina lehenagoko minutuetako adrenalina, amaierako gogobetetasun sentsazioa, proiektu berriak, erronka berriak ...
Eta... erronka berrien artean, aurten, Hezkidetza arduraduna izatea.
Beraz, ikastaroa aukera paregabea da erronka honi aurre egiteko, eta baita, nola ez, egunerokotasuna beste modu batean behatzen ikasteko eta horren arabera jarduteko.


Nire aurkezpena. Rosana Madariaga.

Hezkidetzan Esku Hartzen
Kaixo guztioi,
Rosana naiz, Abandoko Berritzeguneko HH eta LHko aholkularia. Hezitzaile lanbidea maite dut, tresna bakarra mundua aldatzeko dela pentsatzen baitut . Freirek esaten zuen moduan “Hezkuntzak ez du aldatzen mundua, aldatzen ditu pertsonak mundua aldatzeko”.

Hezkidetzaz bustita egon naiz gaztetatik: ikastaro, topaketa, eta batzorde desberdinetan parte hartu dut. Pedagogian lizentziatua, Hezkuntza Bereziko Masterra eta azkenik HHko Magisteritza (dena aldrebes!!! ) egin nuen. Eskolen usainak eta soinuak faltan botatzen ditut. Batek daki, egunen batean bueltatuko ote naiz…

Nahiz eta fama txarra izan, berritzeguneko aholkulariok lan handia ta polita daukagu: berriztapen proiektuekin, formakuntzekin eta egunerokotasunean ikastetxeei sortzen zaizkien zalantza eta gatazkekin. Ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara. 

Gogo guztiekin eta espektatiba altuekin hasten naiz ikastaro honetan, baita ere pixka bat beldurtuta lan zama dela eta. Baina… bidetik bidea egingo dugu!!! 
yes we can bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/10/01

Nire aurkezpena



Aurkezpena -Josune

Arratsalde on denoi,

Josune naiz Hezkidetzan esku hartzeko kurtso honetan izena eman dut, gaian interesa dudalako eta sakondu eta batez ere eguneroko lanean prestatuago esku hartzeko aukera emango didalako. Egun hezitzaile, irakasle...garenontzat beharrezkoa iruditzen zait, hain oinarrizkoa den berdintasun- parekidetasunean aurrera pausuak ematen jarraitzea, beraz agenda topera izan arren talde lanerako eta bakarkako lanerako prest. Denon artean elkarlana ezinbestekoa da eta aurrera egiteko. Prestakuntza batzuk eginak ditut maila honetan, baina honen berri izan nuenean oso interesgarria iruditu zitzaidan eta hementxe nago prest!
Egun Haur Hezkuntzako Lanbide Heziketako goi graduan nabil lanean, beraz primeran datorkit. Aurrez aurreko saiora ezin izan nuen joan goiz eta arratsaldez klaseak ematen ditudalako.
Ondo izan eta animo!



hezkidetzan esku hartzen bloga bilaketarekin bat datozen irudiak

nire aurkezpena


Kaixo guztioi:

Jose Manuel Palacios Navarro naiz, maisua eta psikologian lizentziatua. Azken ikasturte hauetan hezkuntzako administrazioan egiten dut lan, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzan, hain zuzen ere.

Berritzeguneetan ere zenbait ikasturte eman ditut, beti aniztasunari erantzuteko programetan, baita kulturartekotasun arloan ere. Testuinguru haietan Hezkidetza beti izan da abiapuntu inportante bat.

Gustuko dut lantaldeetan aritzea, izan ere, moldatzeko gaitasuna eta besteengandik ikasteko joera daukat.  Era berean, gauza bera eskatzen diet gainerakoei.

Nire kolorea urdina, itsasokoa delako, eta nire animalia txakurra, asko eta asko korrika egiteko kapazak direlako.

Abesti dezente daukat buruan, baina azken bolada honetan Drexleren Dame una noche de asilo izeneko abestiaz goxatzen ari naiz, izan ere, maite zaitut esateko oso modu goxoa iruditzen zait.

Hezkidetzan gehiago sakontzeko ikastaroa aukera paregabea izan dadila espero dut.

Agur.

AURKEZPENA

Kaixo denoi!✋
Saioa López Eizagirre naiz, baina TXIÑI ezizenez ezagutuko nauzue foro honetan. Izen horrek badu historia berezia, nire Galiziako amabitxi eta gure amaren arteko sormena baita.
Duela 5 urte, ikastaro honetan apuntatzeko aukera izan nuen, baina Eibarko Berritzeguneko mintegian egindako zozketan ez zitzaidan suertatu eta oraingoan, "goikoen" aginduz, hemen nago, nekatuta eta ez nire momentu onenean, baina era berean, gogotsu, bizitza pertsonalerako nahiz lanerako ezinbestekoa deritzodalako.
Lan-talde birtualean aritzeari, ederto deritzot, batetik, beldurra kenduko diodalako kontu hauei eta bestetik, eroso sentitzea ere garrantzitsua delako eta lanetik, nahiz etxetik, zuekin harremanetan jar naitekeelako. Ni neu, pertsona irekia, esku zabala eta tematia ere banaizela diotsuet.
Ikastaro honetan, zuengandik, irakasleengandik...asko ikastea espero dut eta baita, beste kontu batzuk desikastea.
Kolore bat aukeratzekotan...ezingo nuke, egia esan. Ortzadarrarekin geratzen naiz, bere konotazio eta kolore guztiekin. Ni neu ez nau gauza batek definitzen, tokian tokiko edota egunean eguneko kolorea dut, hainbat gauzak baldintzatuta (baina ez naiz kontsideratzen batere konplikatua😋). Animalia bat aukeratzekotan...bakarra...txakurra aukeratuko nuke, bere izaera fidelagatik, besteak beste. Asko gustatzen zaizkit🐶💘(baserrian bizi naiz eta bi ditugu, Pintxo eta Bost).
Azkenik, nire gustuei buruz idatziko dizuet. Beno, asko gustatzen zait idaztea, uste dut nabaritu duzuela. Idazlanak zein iritzi artikuluak sarritan idatzi ditut, Euskal Filologoa naiz eta hori beti maite izan dut, baina bereziki bertsoak idaztea gustatzen zait. Era berean, dantza egitea, parrandak egitea, bidaiatzea, inguruko umeekin egotea, garagardoa🍺eta ardo zuria🍸, jatea, lagunekin egotea, zinea, serieak, amarekin eta ahizparekin egotea, bikotearekin egotea, nire laneko kontu "batzuk" jijiji...eta pertsona hezkidetzaileak maite ditut!💜💛💚💙💓Ai eneee...Abesti gustukoena!! Suuus...Hemen ezin esan bat, Zea Maysen Elektrizitateatik hasi eta Rocio Durcaleraino...200 esango bainituzke🙆
Itxaropentsu nago ikastaro honi dagokionez...beste mundu bat irekiko zaidala sumatzen baitut!👌