#olarizu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#olarizu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/07

“NO SE NACE MUJER, SE LLEGA A SERLO” Simone de Beauvoir




Gure egoera salatzeko eta gure eskubideak aldarritzeko ordua da

ASKE IZAN NAHI DUGULAKO ETA BIZIRIK JARRAITU NAHI DUGULAKO!

Lau haizetara ohi egin, ipuinak kontatu, abestu, hitz egin, zarata atera, idatzi, entzun, ikasi, … nahi duzun erara, baina altza gaitezen emakumeok, ALTZA GAITEZEN PERTSONOK! Bizitza duin eta aske bat izateko jaio garelako, gure erabakiak hartu eta epaituak izan gabe bizitzeko.


Eta hori aldarrikatzeko armarik indartsuena daukagu, HEZKUNTZA. Aprobetxatu dezagun hori, kolorez jantzi ikasleak, aniztasuna baloratu eta maite dezaten, horretaz gozatu eta are gehiago horretaz harro egon daitezen. Badaude bideak, badaude baliabideak, … jarri gaitezen martxan!!




Ikastaro honek mundu berri bat zabaldu nau, ez bakarrik hezkidetzaren inguruan. Bizitza ikusteko eta bizitza bizitzeko ikuspuntu berri bat eman nau, begiak zabaldu dizkit. Orain arte errealitatearen alderdi txiki bat ikusten nuen eta orain argiago ikusten dut dena.

2016/03/13

Tratu onak

Gerra gorputza, amatasuna, gerra sexualitatea, gerra da transa, emakumea, azal beltza izatea, gerra da gaua, gerra da plaza, gerra prekarietatea, denborarekin hasten dihoa hanka tarteko katea. Aske ta pozik bizi nahi degu, hau ez da gure bakea
Oraindik hamaika gerra zabalik ditugu gure jendartean. Emakume izate hutsagatik baztertzen eta gutxiesten gaituztenak.


Baina badaude tratu txarren eta indarkeriaren kontra lan egiteko moduak. Ikasia duguna desikastera eramaten gaituena, esperientzia eta bizipenen bitartez. “Buesnos tratos” Teresa Pinedak sortutako kanpaina bateko txostena da, bertan bigarren hezkuntzako ikasleei antzerkiaren bitartea, jendartean ditugun keinu, hizkuntza eta jarrerez konsziente egitera laguntzen die, eta modu honetan tratu onak sustatzera. 
Zenbait eskoletan lan egiteko era hau praktikan jarri dute jada eta erantzun oso ona jaso izan dute ikasleen aldetik:

Izan ere antzerkilaritza ikasleei eskaini ditzakegun ekintzarik oso eta aberasgarrietako bat da, gainera txikiei gehien gustatzen zaien ekintzetakoa izaten da. Bertan gaitasun desberdinak lantzen dira zeharka, hala nola, hiztegia, adierazteko ahalmena, ikasketa, jendartean dauden ohiturak eta betebeharrak, kultura, beste pertsonen aurrean hitz egiteko gaitasuna, … 
Honekin lortuko genukeena emakumeak beraien buruak defenditu baino, gizonezkoen eta jendartearen jarrera matxistak aldatzea.
Askotan komentatu izan dut, hezkidetzaren inguruan eskolak lan handia daukala egiteko eta erronkak bertan jarraitzen dute, hala nola:
  • -          Eskolako materiala aztertu, berregin edota aldatu.
  • -          Irakasle eta hezitzaileak gaian formatu.
  • -          Gure ikasleenganako hiztegia eta hizkuntza moldatu.
  • -          Errespetuzko jarrerak bultzatu.

2016/03/04

"DISCULPEN LAS MOLESTIAS"


EGUNERO ikusten ditut indarkeria matxistaren keinuak, txikiak badira ere, edonon edonoiz agertzen dira. Telebista, iragarki, poster, nahi gabe, jendartean bizitzeagatik, egunero, ikusten diren milaka irudiengatik jasaten dugu indarkeria matxista. Horrek ez du esan nahi, ordea, horretaz kontziente garenik. Orokorrean jendeak badaki indarkeria matxista dagoela, oraindik ere gizon batzuek indarkeria matxista erreproduzitzen dutela. Baina gaia ez doa haratago, ez dakite, indarkeria hori “ZAPLASTADA” BATETIK HARATAGO doala. Gure jarrerek, komentarioek, zer esan handia daukate, baina jendea oraindik ez da horretaz konturatzen.



Eusko Jaurlaritza 2012an “Emakumeen kontrako indarkeria matxista EAEn” egindako txostenean honelako datuak ikusi daitezke, jendarteak erasoen larritasun egoerari buruz galdetzean:

Esanguratsuak dira datu hauek. Pertsonok ez dakigu zenbatetaraino ukitzen gaituen arazo honek, bai emakume eta baita gizonei ere. 




Argazki hau ikusi nuenean oso oso egokia iruditu zitzaidan, hau ere askoren ahotan “EXAGERADA” batzuen esaldia izango litzateke. Beldurgarriena, nahiz eta gu ez konturatu egi hutsa dela. Emakumeak hitzen ari gaituzte eta jendartearentzako oraindik ez da egoera larri bat; ez da lehen mailako gizarte arazoa. Beraz orain da momentua altxatu eta ezetza emateko: ESAN DOT EZETZ!

2016/02/27

Gatazkak

Gai oso interesgarria iruditzen zait gatazkarena. Izan ere, lehenengo aldiz, unibertsitatean, gai hau jorratu genuenean aurretik inoiz ere ez nuen horretan pentsatu. Ez nintzen kontziente zein puntutaraino lagundu ahal digu arazoak modu zuzenean konpontzea. Horretarako gatazkaren inguruko hausnarketa bat beharrezkoa da eta gure egunerokotasunean momentu oro gertatzen den horretaz konturatzea.


Gatazka zer den baina gatazka zer ez den definitzea puntu klabeetako bat dela uste dut:


"Gatazka da, bi pertsona edo gehiagoren elkarrikintzean duten helburu bateraezinak dituztenean edota horrela uste dutenean" Paul Lederach
"Gizakiaren berezko egoera da gatazka" Mendel
"Gatazka berez ez da txarra nahiz eta gizakiok gatazkn aurrean kaltegarri erantzun" Pallares
"Gatazka hasieratik existitzen da" Muller
Beraz:
- Gatazka ez da biolentziaren baliokidea.
- Gatazka ez da momentu zehatz bat, prozesu bat baizik.
- Gatazka ez da ona edo txarra.

Gatazkak ikusteko beste perspektiba bat izanda, gatazken aurrean gure erantzuna desberdina izateko gai izango gara. Modu positibo eta zentzudunago batean, alegia. Horretarako garrantzitsua iruditzen zait gure ikasleei txikitatik beraien arazoak beraien artean konpontzeko aukera ematea.
Hezkidetzaren helburuetako bat ANIZTASUNA modu positiboan eta aberasgarrian ulertzea da. Aniztasun horretan ezinezkoa da gatazkarik ez egotea, horregatik, hain zuzen ere, da hain garrantzitsua kontu hau. Norbanako bakoitza desberdina dela eta guztiak errespetatzen eta onartzen baldin baditugu, jendarte askoz ere aberasgarriagoa eta irekiagoa izango genuke. Askoz ere baketsuagoa eta zabalduagoa.
Emakume gizonen arteko berdintasunaren inguruan gatazka sortzen denean, egunerokotasunean, gai horri trataera bat ematea oso zaila iruditzen zait. Jokaera eta pentsaera batzuk hain ditugu bereganatuta, horrek dakartzaten ondorioak ikusteko gai ez garela. Eta horrek izugarri kezkatzen nau. Jende gaztea, oraindik ere, ideia batzuetan tinko jarraitze horrek beldurtzen nau, kezkatzen nau. Eta ez dakit nola horri aurre egin. Horregatik eskolak dituen erronkak ez dira makalak:
-          Ikasleak lehenengo urteetatik IKUSPEGI KRITIKOA garatzen laguntzea.
-          Estereotipo matxistak erreproduzitzen duten jarrerak IDENTIFIKATZEA ETA SALATZEA.
-          Eskolak erabiltzen dituen BALIABIDEAK aldatu edo egokitu.

-          Hezkuntza HEZKIDETZAILEA sustatu eta bermatzea.

2016/02/21

Heziketa afektibo-sexuak hezkidetzailea

Oraindik ere gehienetan gure erreferenteak alderdi afektibo eta sexualetan BIKOTE HETEROSEXUALak izaten dira. Eta errealitate horretatik kanpo geratzen den guztia arrotzatzat jotzen dugu. Gainera jendarteak eta gu geu ere gure idealak gizon eta emakume heterosexual ZURI eta ARGALetan ditugu jarriak modu honetan, inkontzienteki sistema patriarkala erreproduzitzen jarraitzen dugu; non SEXUA GIZONEN KONTUA den eta ez emakumeengan, bestela putakumea zarelako. Horren aurrean oraindik ere heziketa afektibo-sexualen inguruan FORMAKUNTZA handiago behar dela ukaezina da. Modu honetan harreman osasuntsuagoak eraikitzeko eta gu geu izateko ASKATASUN handiago izango dugulako. Baina hau eskolaren lana izan ez ezik, gurasoena ere bada.
  • ERREFERENTZIAZKO PERTSONAK:

  • BERDINATASUNA/BEGIRUNEA:

  • GORPUTZAK:

  • DESIRA, emakumeak/gizonak:

  • Heziketa afektibo sexuala ESKOLAN:
  

  • Heziketa afektibo sexuala ESKOLAN/ETXEAN:



Eskolaren erronkak:
- Hezitzaileak FORMAKUNTZA afektibo-sexualean heztea.
- GURASOEENTZAKO formakuntzak antolatu.
- Ikasleak TXIKITATIK heziketa afektibo-sexual hezkidetzailean hezi.
- ERRESPETUA sustatu.

2016/02/07

IDENTITATEAREN GAKOAK

Pertsona oro galdetzen dio bere buruari nozbait ¿nor naiz ni? erantzuna bilatzeko esperoan gure bizitzako alderdi desberdinak begiratzen ditugu. Besteekiko harremanak, gure lanbideak, hobby-ak, aurretik hartutako erabakiak, eta abar. Denok bilatzen dugun zoriontasuna bilatzeko, nire ustetan, oso garrantzitsuak dira bakoitzak jarraitzen dituen baloreak. Azken finean gure izaera bideratzen duten aldagai garrantzitsu eta pisutsua direla uste dut.

Ildo horretatik, gure eskolak lantzen dituen baloreak gure ikasleen etorkizunean eta beraien identitatearen eraikuntzan zer esan handia dutela uste dut. Ekintza eta esperientzia guzti hauek gure identitatearen eraikuntzan islatzen dira; izan ere txikitatik bereganatzen ditugun baloreak gureak egiteko aukera handiak ditugu. “La identidad personal es una parte de la personalidad, esa parte que podemos imaginar, inventar, crear y escoger, con nuestras posibilidades y limitaciones individuales y situacionales, por nosotros mismos. Nuestra capacidad de elegir, de decidir, es ciertamente limitada. No obstante, en este ámbito se define la libertad humana, la cual concebimos aquí como nuestra capacidad de autodeterminación posible. Consecuentemente, refiriéndonos al propio sujeto, delimitamos los principales dominios formativos para la autodeterminación posible, desde la que cabe desplegar el descubrimiento de las estrategias educativas pertinentes para la construcción autónoma de la identidad.” (Antonio Bernal Guerrero, 2009). 


Hauek dira gure eskolak bere oinarrian transmititu nahi dituen baloreak:
Gaztelaniako 5 C-engatik zehaztuak datoz: Kontzienteak, Gai, Konprometituak, Errukiorrak, etaSortzaileak diren pertsonak.

Beraien eta inguruneko errealitatearekin Kontzienteak. Errealitate hori ulertzeko Gai eta pertsonei hurbiltzeko behar adina enpatiarekin, eta era Errukiorrean haiekin Konprometitzen dira oraina eta etorkizun hobea eraikitzeko, era Sortzailean”

Genero identitateari dagokionez, lan handia dago oraindik egiteko hala ere, gure ikasleak erabateko askatasunean garatzeko ez direla guztizko baliabideak ematen uste dut. Adibidez identitate sexualaren garapenean ez dut uste modu askean hezten ari garenik gure ikasleak. Adibidez, inauteriak pasa direla esanguratsua izan da pasilloetatik jarri dituzten irudiak eta apaigarriak: Neskak printzesaz edo sorginez jantzita eta mutilek spiderman edo super-heroiaz … Horren atzetik inkontzienteki ikasleei bidaltzen dizkiogun mezuez ez gara konturatzen.

Hori izan liteke eskolako hobetzeko puntu bat, ikasleen identitatea bere osotasunean eraikitzeko askatasuna bermatu. Horretarako:
-          Adibide desberdinak erabili daitezke gelan.
-          Eskolan zehar jartzen diren apaingarriak jarrera ez baztertzailea dituztela bermatu.

2016/01/28

ORIENTAZIO AKADEMIKOA


Pigmalion Efektua pertsona batek beste batengan duen fede edo iritziak bigarren pertsona honek izan dezakeen errendimenduan nola eragin dezaken deskribatzen duen efektua da. Subjektu konkretu batengan jarritako itxaropenek subjektu horrek izango duen errendimenduarekin duen zuzeneko erlazioa baieztatzen du. Horrela, pertsona batengan ezarriak dauden itxaropenak positiboak ala negatiboak izan, horren ondorioz emango den pigmalion efektua ere halakoa izango da.


Gizartean, lan munduan eta baita eskolan ere pigmalion efektu horren ondorioak maiz ikusten dira, bai modu indibidualean eta baita modu kolektiboan ere. Izan ere 1968 urteko egindako esperimentu batean, "La clase dividida", argi ikusi daiteke efektu honen ondorioak; nahiz eta esperimentuaren helburua enpatia garatzea eta besteen lekuan jartzeko gaitasuna lortzea izango litzateke, baina zeharka besteengan ditugun espektatiba horiek nola eragin dezaketen ere ikus daiteke.
Berdina gerta daiteke gaur egun eskoletan nesken egoerarekin konparatuz gero.

Azken finean, jendarteak modu inkontzientean, gehienetan, transmititutako balio eta espektatiba batzuk ditugu neskengan edo mutilengan. Horrek neska horien eta mutil horien etorkizunean ondorio garrantzitsuenak izango dituzte, dudarik gabe. Ondorio horiek aztertzeko 22 urteko bi neska eta bi mutilei galdera oso sinple batzuk egin dizkiet:
“Imajinatu zure burua 20 urte barru eta erantzun galderak: - zein da zure ogibidea? - Norekin bizi zara? – Seme alabarik baduzu? Zenbat? – Nork egiten ditu etxeko lanak? – Zure bizitzan garrantzitsua den zerbait aipatu nahi duzu?”
Argi dago ikerketa izateko nahiko pertsona gehiago izan beharko liratekeela; baina hauek lauon erantzunetan honako ondorioak dira aipagarrienak:
·         Lanbideari buruz bakoitzak gustatzen zaion horretan lan egitea nahi dute laurok: irratian erredaktore bezela, heziketa eta komunikazioa erlazionatzen duen lekuren batetan, medikua edota musikako irakaslea.
·         Bi neskak eta mutil batek ezkonduak edo bikotekidea izan nahi dute.
·         Hiru pertsona horiek seme-alaba bat baino gehiago izan nahi dituzte.
·         Etxeko lanak bion artean, seme-alabekin batera (ahal duten neurrian), egingo dute lauetatik hiruk. Laugarrenak (neska), bera etxetik kanpo lan egiten eta bere bikotea etxekogizon izaten imajinatzen du bere burua.
Nire ustez ez da kasualidadea 4 pertsonatik 3k ezkonduta edo bikotearekin bizitzea nahi izatea. Oraindik ere gizarte presio ikusezin bat dago, zeinek gure amatasun eta aitatasun izaera indartu eta gure nahiak horretara bideratzen dituena (batez ere neskengan).

Horretarako bikotea izatea da gehiengoak nahiago dutena. Etxeko lanen kontua aipatzean teorikoki oso onartua dago bion arteko lana dela, arazoa gero errealitatean gertatzen dena izango litzateke. Interesgarria da neska batek esandakoa, bere bikotea etxekogizon izango zela; izan ere askotan ez da egoera hori ematen eta noizbait ematen baldin bada, alpertzat jotzen dugu bere burua.

Honen aurreak eskolak dituen erronkak honakoak izan daitezke:
-          Genero estereotipoak erreproduzitzen dituzten baliabideak kendu edo moldatu.
-          Adibide anitzak erabili praktika hezitzailean.

-          Eskolan bertan langile anitzak, estereotipoen erori gabe, izan (kontratazioa pertsonaren balioarengatik kontratatuz adibidez).

2016/01/24

CURRICULUM-BALIABIDEAK

Curriculumari buruz hitz egiten ari garenean ez da gai makala. Guri, irakasle bezala bide bat markatzen, baina aldi berean gure irakaskuntza mugatzen duen zuzendaria da. Baliabideak bide hori jarraitzeko eta ikasleak modu esanguratsuan ikasteko erabiltzen dugun materialak izango lirateke. Bide hori denontzako izateko asmotan gure baliabideei errepaso bat egitea eta aldaketak egitea ezinbestekoa da, izan ere gizartea aldatzen doan heinean irakaskuntza eta bertako materialak ere aldatuz joan beharko lirateke, aipatutako ikasleen ikaskuntza esanguratsu hori lortzea nahi baldin badugu behintzat.

Aste honetan berriro ere nire proposamena literatur aldetik dator, izan ere alderdi garrantzitsua iruditzen zait eskoletan lantzea. Txikienetatik hasita heldutasunerarte liburu eta ipuinek ematen dizkiguten onurak izugarriak direlako. Beraz horretan oinarriturik, gure eskolako ipuinak ikuspegi hezkidetzaile batetik aztertzeko gomendio batzuk hartu ditut Urtxintxa eskolak sortutako gidaliburu batetik.
Literaturak pertsonon lehenengo urteetan mundua ulertzeko eta bertan bizitzeko ahalmenak garatzen laguntzen digu eta gure inguruko mundu horretan bizi ahal izateko gutxika ezagutzak eraikitzen goaz ikasketa desberdinen artean. Gainera sentimenduak ulertu eta interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta are gehiago gizartea kritikatzeko baliabideak ematen dizkigute liburuek. Helburua haurrak beraien irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna indartzea izango litzateke, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskainiz. Aipatzekoa da, era berean, haurtzaroan eraikitzen dutena ondorioak izango ditu haur horren etorkizuneko garapenean ere.
Ipuinen azterketa egiteko gai desberdinak kontuan izan beharko ditugu: funtzioak, psikologikoa, afektiboa, hizkuntza, estetikoa, intelektuala, soziala, pertzeptiboa eta morala; adina, hau da, norentzako bideratuta dagoen; egungo ipuinak sexistak diren edo ez diren zergatiak; eta ipuin horiek ez sexistak izateko jarraitu beharreko gomendio batzuk.

Ipuinek sexismotik aldentzeko eta hezkidetzaren aldeko jarrerak izateko honako ezaugarriak bete beharko lituzkete, beste batzuen artean: Emakume eta gizonen balio positiboak neurri berean bultzatu, pertsona eredu berria lortzeko. Gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa agertu eta ez borroka. Normalizatuta dago ipuinetan pertsonaia maskulinoa gudara, borrokara doala. Agresibitatearen errefortzua da. Umeentzako literaturak berdintasunerako bidea zabaldu eta bultzatu behar du. Esparru afektiboa eta profesionalaren arteko adiskidetzea, hau da ausardia, ekimena, afektibitatea, sentimenduen adierazpena, etxeko lana eta kalekoa pertsonaia guztien ezaugarriak izatea. Emakumeak lanbide desberdinetan agertzea. Eredu gehienak oraindik maskulinoak dira. Irudiak eta testuak berristu eta gaur egungo errealitatera egokitu beharko lirateke; …
Horretan lagungarria izango litzateke bide batez, ezaugarri hauek saihestea: Eredu maskulinoan murgildu eta feminitatearen ezaugarriak baztertu, neska ausartak, borrokalariak, beldurrik gabekoak… baina inoiz ez sentimenduak adierazten dituztenak. Betiko eredu maskulino nagusia bezala mantendu eta femeninoa gutxietsi. Genero desberdintasunak gainditzen saiatu eta beste desberdintasunak mantendu.
Eskoletan erabitzeko material eta ipuin ez sexista batzuk aurkezten dizkigu Urtxintxak baita ere: http://www.urtxintxaeskola.org/edukia.php?id_kat=81&lang=eu&mota=finkoak

Hau horrela eskolak izango dituen erronkak hauek izango lirateke:
-          Eskolako materialen azterketa egitea.
-          Material sexistak baztertu edo moldatu.

-          Material ez sexistak lortu edo sortu.

2016/01/17

Partaidetza

Emakumeek jendarteko arlo desberdinetan duten partaidetza ez da gizonezkoek dutena bezain haindia. Egoera hau ez da kasualitatea, izan ere emakumeari historian zehar bere iritzia emateko edo parte hartzeko beti arazoak jarri izan dizkiote, bere irudia eta ahalmenak gutxietziz.
Gaur egungo jendarte patriarkalaren oinarriak eta iritziak oraindik ere oso barneratuta ditugu eta, egoera honetan, Elena Martinez Tolak (EHUko irakaslea) honela definitzen du emakumeon egoera «Emakumeek gehiago erakutsi behar dutela ikusten dute, eta nekatzen dira». Esaldi hau emakumeak zuzendaritza taldeetan egoteko ditugun oztopoak ikertzean esan badu ere, gure sistema guztira orokortu daitekeela uste dut. (iturria: http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/807243.pdf )

Ildo honetatik jarraituz, aurretik aipatutako Martinezek egindako ikerketak “zuzendaritza postuak: berdintasunaren ameskeria” ematen dizkigun datu batzuk honako hauek izango lirateke:
·           Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresa publiko zein pribatuetan, zuzendaritza postuen %30 betetzen dituzte emakumeek.
·           Europako Batasuneko batez bestekoa EAEtik hurbil dago: %32.
·           Espainiako eta Hego Euskal Herriko enpresen gainean egindako azterketa: bertako 1.000 enpresa handietako %76k ez dute emakumerik administrazio kontseiluetan.
·           IBEX 35 indizeko enpresetako goi postuetan ere emakume gutxi dago; 35 enpresotan 516 zuzendaritza postu daude, eta haietan 31 emakume baino ez, %6 alegia.
Adibide gehiagotan ere ikusten da emakumeari egindako bazterkeria hori, hala nola, Emakundek kirolen arloan egindako ikerketa batetan “emakumezkoen partaidetza kirolean”. Ikerketa honek informazio baliagarria ematen digu, historiari begiradatxo bat emanez, kirol arloan emakumeen egoeraren inguruan. Bertatik ataratako paragrafo hau esanguratsua izan daiteke egoera honetari buruz hausnartzeko: “Kirolari buruzko azterketa hau amaitzeko, azpimarratu behar da emakumezkoen partaidetza nazio baten modernotasunaren erakuskari soziologikoa izan daitekeela, eta hango egiazko demokrazia eta eskubide berdintasunarena ere bai. Nazio bat modernoa dela esateko sexismoaren tabuak desagertu behar dira, gizonezkoek normalean praktikatzen duten edozein kirol egin nahi duten emakumeenganako inolako bereizkeriarik ez da izan behar, eta instituzioek bi sexuentzat antolatu behar dituzte kirolak. Artean ere arras urrun gaude gure nazioan modernotasun horretara iristeko, baina mentalitatea aldatuko duen hazia ernatu da eta gizartearen balore eta ohituren aldaketaren abiada biziagotu egin da, zentzu horretan etsigabe saiatu diren emakume aitzindariei esker. ”

Arlo sozio-poltikoan ere emakumearen parte hartzea handiago izan behar duela eta horrek jendarteari emango dizkion aberastasunak, ikuspuntu desberdinak izateko (eskubidea dugulako, elkarrizketa sortzeko, eta abar) azaltzen du hurrengo bideoak:
Hau horrela ez dago dudarik, gizartean emakuemeak dugun parte hartzea mugatua dagoela, eta horrek egunerokotasunean parte hartze txikiago izatera eramaten gaitu inkontzienteki. Azekeneko urteetan proiektu edo arau desberdinak jarri dira martxan emakumeon parte hartzea sustatzeko, hala nola, Nafarroan (http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/49A0C152-616E-46B3-B8FB-07FBEF87508F/206390/CuadripConjuntasEusWEB.pdf ), Gipuzkoan (http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2104886/gunearen-aurkezpena--politikan-emakumeen-parte-hartzea-sustatuko-du/ ), …
Hezkuntza zentroek eta ikastetxeek asko dute egiteko ere. Baina lan horretan ez dira bakarrik eta zerotik hasten, izan ere gure inguruko herri askotako udaletxeek nahiko ekimen sortu dituzte; besteak beste: Azpeitin, «Azpeitiko adin eta errealitate desberdinetako emakumeen arteko komunikazioa eta elkartasuna bultzatu nahi ditugu. Hortaz aparte, udaletxeko beste arlo guztietan genero ikuspegia modu transbersal batean txertatzea nahi genuke. Azpeitiko emakumeen partehartzea sustatu nahi dugu eta antolatzen diren ekimenekin emakumeok gizarte egituraren ondorioz ditugun diskriminazio egoerei buruzko kontzientzia hartu. Betiko roletatik atera eta errealitatearen kontzientzia hartzeko balio behar dute»; Donostian, emakumeen etxeekin; Gorlizen, http://www.gorliz.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Gizarte-Eskubideak/Orrialdeak/Igualdad.aspx ; …
Ikastetxeek, egoera honen aurrean erronka hauek izango lituzkete:
-          Eskolako materialak, jolasak eta abar aukeratzerako orduan, emakumeen iritziak kontuan hartu.
-          Ikasleei egunerokotasuneko erabakietan murgildu.
-          Eskolan dauden talde batzordeetan emakume eta gizon kopuru berdinak egotea.

2015/12/20

Errepresentazioa

Historioan zehar emakumeen irudia eta lorpenak isilarazi eta lapurtu dituzte gizonezkoek. Eta oraindik, gaur egun, matxismo eta sistema patriarkal horren arrastoak ikusten dira gure inguruetan. Gure hiri edo herrietako kaleak, plazak, … begiratuz gero, askoz ere gehiago dira gizonen izena dutenak. Emakumearen irudia gutxiesteko eta gizonen bezain garrantzitsuak ez garela adierazteko modu sutila da. Hori gutxi balitz, emakumeen izenak dituzten kaleen ehuneko handi batek, orokorrean, erlijioarekin erlazio estua dute, denak Santak izanik. Bilbon adibidez 911 kale eta toki publiko daude. 31k dute emakume izena, baina Birjinak kenduta, emakume errealak 16 bakarrik dira. Emakumeak herritarren erdia izanik, gutxiegi, ezta? Ziur naiz beste emakume askok merezimendu guztiak dituztela aitortza xume hori jasotzeko.


Egoera honen aurrean, argi dago aldaketa bat behar dugula. Emakumeon eskubideak aldarrikatuz. Gizon eta emakumeen izenak gure herri eta hirietan parekatuta egotea lortzea da helburua, hau da, emakumeek historian zehar izandako garrantzia eta izandako lorpenak goraipatu eta defendatu, kale, plaza eta eraikinei beraien izena ezarriz.
Besteen artean Euskal kulturako emakume aitzindariak izan daitezke Hélène (1812-1889) eta Blanche (1815-1886) Feillet margolariak. Parisen jaioak biak, Baionan bizi izandakoak eta Miarritzen hilak. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan zabaldu berri den erakusketan daude ikusgai haien lanak, izenburu honen pean aurkeztuta: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian. Aitzindari eta ibiltari. Baionatik Bilborainoko paisaiak eta jendea jaso zituzten beren marrazki, litografia eta akuareletan, eta baita argitaratu ere liburutan: Album des deux frontières (bitxia izenburua) eta Guide du voyageur de Bayonne à St-Sébastien, besteak beste.


Jendarteak eta eskolak berak landu beharreko erronkak honako hauek izan beharko lirateke:
·           Jendea egoerarekin kontziente egin.
·           Eskoletan historian emakumeek izandako garrantzia ezagutzera eman.
·           Hiri eta herriak, jendarteak, emakumeei beraien merituak aitortzeko garrantzia ezagutzera eman.


2015/12/13

Hizkuntza komunikazioa

Euskarak genero gramatikalik ez daukala pentsatzen du askok, ondorioz, ez dela sexista, baina beste modu batzuetan agertzen da genero bereizketa. Baina gizon, ezkondu eta langileentzako sortutako jendarte batek, patriarkatu horren kutsadura du alderdi guztietan, baita hizkuntzan ere.
Susmo eta aurreiritzi asko dago hizkera femeninoaren inguruan. Honi buruz hitz egitean dauden usteak hauek dira, Cameronen arabera:
  • Etorririk eza (hitz egitean emakumeek ez dute gizonezkoek duten jariotasuna).
  • Esaldi amaitugabeak (emakumeek hizketa informala darabilte, ahozko komunikazioa dute oinarri).
  • Hurrenkera logikorik gabeko hizketa (pentsamendu logiko-matematikoa gizonezkoena denez, gai batetik bestera “saltoka” hitz egiten dute emakumeek).
  • Galdera doinuko baiezkoak (auto-estimu baxua berriro ere, besteen onespena behar dute emakumeek bere hizketarekin jarraitzeko).
  • Gizasemeek baino gutxiago hitz egitea (bere sexu/generoari “dagokio” hitz egiten egon beharrean entzutea, rol pasibo-hartzailea “beraiena” den heinean).
  • Konpetentziazkoak baino kooperaziozko estrategien erabilera (konpetitibitatea balio maskulinoa omen da, arlo publikoa maskulinoa omen den bezala).
Ikus daitekeenez, hizkera femeninoaren ezaugarri hauen atzean pentsamolde patriarkala/androzentrikoa agertzen da, rol femeninoa eta maskulinoa zehatzen dituena, bakoitzari portaera eta balio jakin batzuk emanez, sexu/genero bereko pertsona guztiak arau orokortzaileen bidez berdindu nahian.
Amelia Barquinek honela hitz egiten du hizkuntza eta sexismoaren inguruan:


Noiz hasi zinen hizkuntzaren erabilera sexista aztertzen?
Feminista naizen aldetik, beti interesatu izan zait gaia, beti aztertu dut nire inguruko errealitatea, beti izan naiz zorrotza ikusi eta entzun ditudan gauzekin. Gaztetan, ikusten nuen haurrekin hitz egiteko garaian oso modu ezberdinean jokatzen genuela haur hauek neskak edo mutilak zirenean. Gaztelaniaz askotan agertzen zen generiko maskulinoaren gaia. Euskaraz desberdina zen; esaten zen euskaraz ez zegoela erabilera sexistarik, baina apur bat sakonduz gero, ikusten da ez dela horrela. Batez ere horrek erakarrininduen. Duela 15 urte gaia sakonago jorratzen hasi nintzen. Geroago, aukera izan nuen EHUko Berdintasunerako Masterrean parte hartzeko, eta han hizkuntzaren erabilerari buruzko modulu bat eman nuen.
Esan al dezakegu hizkuntza bat ez dela berez sexista?
Bai, kontu honen inguruko ikuspegia aldatu egin da. Lehen esaten zen hizkuntza batzuk besteak baino sexistagoak zirela, eta ranking moduko bat egin zen: gaztelania oso sexista zen eta euskara, berriz, apenas. Gerora ikusi da ez dela egokia hizkuntzei buruz honela hitz egitea. Erabilera da gakoa: erabiltzaileak aukeratzen du, hizkuntzak berak ez du ezertara behartzen.

Hiztegian bilatutako zenbati hitzei erreparatuz gero, argi dago, euskaraz ere, emakume eta gizonen arteko diferentzia nabarmena markatzen dela. Femeninoa den hitz bat azaltzeko orduan, azalpen eta lotura gutxiago egiten dituzte, maskulinoan egiten duten baino, adibide sinple bat emateko:
-          Emakume: iz. Sexu emeko pertsona, bereziki heldua dena.
-          Gizon: iz. Sexu arreko pertsona, bereziki heldua dena. 2. (herr.) senarra. 3. Ik.gizaki. GIZON(A) IZAN. Gizonari esleitu ohi zaizkion ezaugarri onen jabe izan. Hori da gizona izatea.
Eta gazteleraz ere horrelakoak agertzen dira. Esanguratsua da Mafaldak aldarrikatzen duen hau:


Beraz eskolan, lehenengo eta behin irakasleok gure hizkuntzaren eta gure hitzen garrantziaz konturatu beharko ginateke. Gure ikasleengan duen garrantziaz jabetu eta aldatzeko eta hobetzeko saiakerak egin.Argi dago ez dela eginbehar makala, baina gu izan behar gara eredu txikientzako. Beste erronken artean, liburu, ipuin, hau da erabiltzen dugun materialen hizkuntza eredua errepasatu eta horren aldatu. Edota materiala bera aldatu, beharrezkoa balitz. Pausu txiki hauekin aldaketaren lehenengo erantzunak ikusi ahal izango ditugula ziur nago.