Hau dela eta, eskola hezkidetzailearen erronken artean emakumeen presentzia eta protagonismoaren bitartez, emakumearen nortasuna aldarrikatzea da. Objektu izatetik, subjektu eraginkorra izatea ahalbidetzen duen prozesua bermatu behar du hezkuntzak. Orain artekoaren irakurketa zuzendu eta aurrera begira, ahalduntzearen bitartez objektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasa.
Landutakoaren inguruan, bi ideia nagusi azpimarratu nahi ditut. Batetik, emakumeek arlo guztietan izan eta dugun protagonismoa landuz, identitatea, autoritatea eta boterea eskuratzea ahalbideratu. Horretarako ezinbestekoa da ahalduntze prozesu sakona. Bestetik, eta aurrekoa gauzatu ahal izateko esparru egokiena eta eraginkorrena heziketa da. Gure eskolak paradigma aldaketerako aparteko guneak dira.
Emakume aintzindariei dagokionez, Maria Jose Urruzolaren figura eta haren lana aipatu eta goraipatu nahi nuke. Hezkidetza gaietan aintzindari, egun arlo honi dagokionez bizi ditugun egoera gehienak aurreikusteko gaitasuna izan zuen emakumea. Denbora pasa arren, bere ekarpenak eta lanak, oraindik ere, egunerokotasunean lekua dutelako eta lan egiteko tresnak eskeini zizkigulako.
Iazko ekarpenen artean, Aidak eta Itsasok (Gernika BHI) landutakoa aipatu nahi nuke, http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/emakumeen-presentzia-eta-ekarpenei_62.html Bertan, “ekofeminismoa”ren aipamena egiten dute eta honen baitan sistema patriarkalak ekologia-feminismoa ardatzean duen eragina.
Eremu hezkidetzailearen ERRONKAK:
- Emakumeen lan eta ekarpenak bistaratzen hasi. Horretarako beharrezkoa da arlo desberdinetan (zientzia, historia, artea, hizkuntzak,,,,,) erabiltzen ditugun baliabideen errebisioa.
- Emakumeen ekarpenak baloratuak izan ez direnaren arrazoiak landu. Ikasleekin sistema patriarkalak erabiltzen dituen tresnen inguruan hausnartzeko eta identifikatzeko ahalmena landu.
- Orientazio mailan, nesken ahalduntzea bideratu. Hau egin ahal izateko, ezinbestekoa da, ezkutuan mantendu dituzten emakume askoren lana bistaratzea. Erreferentzialtasuna eta gaitasuna landu.
Nola ahal zuten, gure aintzinako aitonek, hain era dotorean margotu? Nola ahal izan zituzten, basapiztien aurka esku hutsez borrokatzen ziren astapotro haiek, hain irudi airosoak sortu? Nola ahal izan zituzten haitzetatik ihesi airean doazen marra hegalariok marrazterik? Nola ahal izan zuten … ? Ala amonak ziren?
http://www.argia.eus/blogak/iraitz-agirre/2016/10/16/eta-armintzako-artistak-gure-amonak-izan-baziren/