Iazko ikaskideen
post-etatik hurrengoko hau aukeratu dot:
“TRATU ONETIK ELKARBIZITZA POSITIBORANTZ”
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/tratu-onetik-elkarbizitza-positiborantz.html
Aukeraketa
honen arrazoia testuaren koherentzian
dago batez ere. Baina baita proposatzen dituen baliabideen kopuru eta
kalitateagatik ere. Bere sarrera ez da batere leuna, horren zuzena den
baieztapen honekin kolpatzen baitu irakurlea hasieratik: “Ikastaroa aurrera joan den heinean, behin eta berriz
agerian geratu da itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten
badu ere, eskolak ez
duela berdintasunean hezten”.
Baina
arazoa aurkeztu ondoren irtenbidea
ere proposatzen du, eta horretan datza post honen kalitatea nire ustez:
Eskolaren azken helburua ikasle
bakoitzaren garapen integrala den
neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle
bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste
honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz.
Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara.”
Ikasleekin lantzeko
aproposa izan daitekeen baliabide eta abesti/bideo bat aurkeztu:
Nik
hain ederra den abesti herrikoi hau proposatzen dot: “Maitiak galde egin zautan”.
Kontuz
zeren abestia ospetsua bada ere, bere garaian Aita Donostiak jasotako doinua
eta egun denok ezagutzen doguna ez dute zerikusirik. Dena dela, atal honetan
hitzak aztertuko ditugu, eta ez musika.
Hain
ospetsua eta doinu ederra daukan kantu herrikoi honek baditu bertso batzuk zeintzuk
gaurko ikuspegi guztietatik ez zutenak pasatuko inolako filtrorik. Horregatik utzi behar al dogu berau
abesteari? Ez dot uste hori ere irtenbidea denik. Agian hobeto da ikasleei
azaltzea zer dagoen hor azpian, zein den testu horren eratorria eta
testuingurua. Bai gaiagatik eta bai eskatzen dabien jakintza mailagatik agian
DBH3-4 mailetarako iruditzen zait egokiena.
MAITIAK ERRAN ZAUTAN
TESTU NORMALIZATUA
MAITEAK ESAN ZIDAN
KANTUTEGIA
Cancionero Vasco
ARGITALPENAREN URTEA
1994
ARGITALETXEA
EUSKO IKASKUNTZA
ARGITALPEN TOKIA
DONOSTIA
JASOTAKO TOKIA
SARA
BILTZAILEA
AITA DONOSTIA
(Eratorria:
Eusko Ikaskuntza / Euskal Kantutegia)
https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-2287/
Lehen
bertsoa guztiz suntzitzailea da kulturaniztasunaren ikespegitik. Emakumeari
bere bikoteak galdetu dio ea polita den, polita bai, baina azal kolore beltza
duela… Arrazakeri (eta matxista ere? Ohartu emakumeari atsekituta dagoela hain
zuzen ere) kutsua duen testu honen eratorria kristauen bibliaren barnean, Salomonen
“El Cantar de los Cantares”-en oinarrituta omen dago. Irakurri dezagun lehenik
euskal kantuaren bertsioa:
“Maitiak erran zautan
Pollit nintzanez;
Pollit, pollit nintzela,
Bainan larrua
beltz”.
Eta orain aztertu ditzagun
aipatu dogun bibliako hurrengoko bertsoak:
"Beltza naiz, baina barregarria, Jerusalemgo alabak,
Quedarreko dendak bezala, Salmaren
pabiloiak bezala. "
"Beltzarana naiz, baina ederra,
Jerusalemgo alabak,
Quedarreko dendak bezala, Salomonen
pabiloiak bezala. "
1abestia
Hortaz, egun horrenbeste kritikatzen doguzan erregaeton musika erritmoarekin batera datozen hitzak, benetan
kritikagarriak badira ere gehienak, agian horrelako adibide bat plazaratzea ere
ez legoke txarto. Azken finean KULTURA GUZTIETAN daukagu zerbait aztertzeko eta
iritzi kritikoz ber-ikusteko. Dena dela, zein polita den abesti hau Imanol
abeslariaren abotsean… (doinu desberdina
baina hitz berdinak)
https://www.youtube.com/watch?v=bh8Up4J9fQA
Zein dira zure ustez hau
guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak?
Nire
ustez eta aurrekotan behin baino gehiagotan esan dodanarekin bat eginik,
zailagoa ikusten dot gai hau tratatzea gizarteko eremuetan hezkuntzan tratatzea
baino. Azken fienan, gutxienez Ikasleak irakasleak zer esaten duen entzungo du
eta askok kontutan hartu eta barneratu ere. Aldiz, gizartean kontu hauek beste
historia bat dira. Erosotasuna, inertziak, pauta kulturalak, erresistentziak,
urteetan “irabazitako pribilegioak”,… Hau da, esango genuke zoritxarrez ia
guztia kontra dagoela.
Hezkuntzara
murgilduz erronka nagusi bat autoestimua
lantzea izango litzateke nire iritziz. Hona hemen zer esaten dozkun HEZIBERRI
2020-k autoestimuari buruz IKASTEN ETA
PENTSATZEN IKASTEKO KONPETENTZIA atalaren barnean:
“Gertatu direnak ulertzen laguntzen
dute norberak sortutako ideiek, planteatutako egoerari erantzuna ematen, nork
bere jokabidearen ardura hartzen eta autokontzeptu positiboa eta autoestimu
baliotsua garatzen”. (76.or.)
Eta aurrerago
NORBERA IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA barnean, autorregulazioari eta autorrealizazioari
buruz hitzegiterakoan honako hau diƱo HEZIBERRI-k:
“Autoestimua garatzea,
hau da, norbere buruaren gaineko balioespen positiboa eta errealista (dimentsio
afektiboa)”. (94.or.)
Aurrerago, Norbera izaten
ikasteko konpetentzia:
“Adimen emozionala garatzeko aukera
handiak ematen ditu ikaskuntza arlo honek. Eguneroko bizitzako egoerak
antzezteko aukera ematen digu jolasaren testuinguruak, eta antzeztean bizi
dituen egoera askotarikoen bidez, emozioak eta portaera motorra
autorregulatzeko aukera izango du ikasleak, baita errealitate-oinarri doitua
izango duen autokontzeptua eta autoestimua
lantzeko ere. Era berean, autokontzientzia, autokontrola, motibazioa, enpatia
eta harremanen kontrola landuko ditu, funtsezko direnak gure nortasuna modu
harmonikoan eta orekatuan garatzeko”. 145.or.
Hortaz,
dokumentuetan bada ere bideak nolabait markatuta daude. Orain Laster heldu
behar zaigun curriculum berrian agian zerbait aldatzen da eremu honetan ere:
onerako izan dadila!