2018/11/09
BEREIZKETA NATURALA ALA ARTIFIZIALA?
Iazko edizioko Fionaren "erre gintuen su berbera gara" izeneko posta gustatu zait.Feminismoaren definizio garbia eta mugimendu honekin izandako esperientzia pertsonalak plazaratzen dtuelako.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/11/erre-gintuen-su-berbera-gara.html
Hezitzaile modura landu beharreko gaien artean bi hauek aipatuko nituzke:
Istorian zehar, liburuetan agertzen ez diren baina istoria egin duten emakumeak ezagutzea. Badirudi emakumeok beti hutsetik hasten garela.
Hedabideetako irudi, publizitate,...aztertzea, jasotzen ditugun mezuen eragina ahalik eta txikiena izan dezaten.
MARIE CURIE
Zientzialari poloniarra, fisikan eta matematiketan lizentziatua izan zen. Maria Salomea Skłodowska zen bere izena eta Curie hartu zuen Pierre Curie-rekin ezkondu ondoren.
Erradiazioaren ikerketako aitzindaria izan zen. Bere ikerketei esker, bi elementu berri aurkitu zituen: erradioa eta polonioa. Modu honetan Marie Curie Nobel saria jasotzean lehen emakumea bihurtu zen, zehazki Fisikakoa. Baina ez da dena hor bukatzen, urte batzuk beranduago lortu zuen bigarren aldiz sari hau, nahiz eta, Kimikan, kasu honetan. Horrela Istorioan lehen pertsona izatera pasatu zuen modalitate desberdineko bi Nobel sari lortzean.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina