2021/02/07

Orientazioa guztion ardura da


 

 

 

Aste honetako irakurgaia irakurtzean, orientazio eta aukera akademikoak batez ere pisu handia DBH eta Batxilergoan daukala egiaztatu dut. Baina orientazioan begirada sakona jarriz gero, Hau Hezkuntzatik landu beharko dela esango nuke. Askotan, tutoreengan -tutoretza saioetan- edo kontsultore/aholkulariengan jausten da pisu gehien, batzuetan itolarri eta erredura sentsazioraino. Horregatik, inguru hezitzailean gauden pertsona guztiok ardura bat daukagu, gure barrura begiratu eta behatu ea gure praxian diskurtso ez diskriminatzailea/hizkuntza ez sexista erabiltzen dugun, espazio eta baliabideak era desorekatuan erabiltzean kritika eta esku-hartzea daukagun, partaidetza parekidea bultzatzen dugun, neskei arreta gutxiago ematen diogun, jarrera bortitzak aintzat hartzearren, balio eskasagoa neskek esandakoari ematen diogun, espektatiba bereziak jartzen ditugun generoaren arabera... Kontzientzia pizten badugu orientazio hezkidetzaileagoa emango dugu ez da erronka erraza. Eta indarrak jarri nahiko nituzke nire gaian, GHn, egon badaude hausnarketa honen inguruan eta hemen utziko dizuet haietariko bat. Eta gidabat zaharra bada ere (1990) oraindik erabilgarria da.

 

 

Eta erronka honekin jarraituz, ondo legoke neskak tradizioz gutxietsi izan diren esparruetan ahalduntzea eta mutilei kontzientzia piztea, enpatia bultzatzea eta desikasi araztea biolentzia genetikoa denik.

Horregatik, aurreko edizioetako post-a bi aukeratu ditut Ainhoaren “Orientazio hezkidetzailea, kontraesanak gainditzeko erronkak”, argi uzten duelako orientazioa Haur Hezkuntzatik hasten dela;

eta Ainorena “Orain aldatzen, etorkizuna eraikitzen”, lelo eder bat eskaintzen duelako: orain eskaintzen dugunak etorkizunean eralda dezake.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina