Hona hemen aste honetako gaian landutakoan oinarrituta sortu dudan akrostikoa:
Gauza ugari esan daitezke orientazioaren eta aukeren inguruan irakurgaian ikusi dugun bezala, baina ni zaintza partekatuan oinarrituko naiz; izan ere, iruditu zait gai honetako hausnarketarako (4. aukera) egindako elkarrizketetan ere alor horrek kale egiten duela.
Argi dago zaintza
partekatuak bere bizitzako garrantzia duela. Jarraitzen badugu pentsatzen
emakumeen kontua baino ez dela, emakumeak ezin izango dira lan-merkatuan sartu
eta aukera-berdintasunarekin aritu bai lanaldi-motari dagokionez, bai
lan-motari dagokionez… Eta horrek, dakigunez, beste ondorio batzuk dakartza: independentzia ekonomikorako zailtasuna, prekarietatea…
Egungo osasun-egoerak
ondorio latzak ekarri(ko) ditu, eta zaintzaren alorrean ere nabaria da. Hona
hemen adibide xume bat:
Eta horri aurre egiteko
edota egoera arintzeko proposamen bi:
https://www.emakunde.euskadi.eus/gizoneus/-/gizonduz-covid19/
Horrekin lotuta, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko lehenengo
erronka landuko dut. Foroan ikusi genuen nerabezaroan hasten direla neskak
autoestima galtzen; eta, aipatu berri dudan bezala, nik ez nuen orientaziorako
materialik jaso 3. mailako tutorea izan nintzenean. Kontua hartuta
neska-mutilek estereotipoak lehenago jasotzen dituztela, egokiago deritzot honi
heltzea hain berandura arte itxaron barik.
Bigarren erronka, ostera, dagoeneko aipatu dut: zaintza partekatuari
bultzada ematea.
Azkenik, gogoratu nahi dut ostiralean Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango dela, eta hori gai honekin ere lotuta dagoela. Hona hemen Saninazion eta
Deuston egingo duten ekimenaren berri:
https://www.deia.eus/bizkaia/bilbao/2021/02/08/deusto-san-inazio-homenajean-mujeres/1097738.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina