2021/01/31

BALIABIDE HEZKIDETZAILEAK GIZARTE JUSTUAGO BATERAKO

 


    Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoak hausnatu ditugu, azkenengo urteetan  hizkuntzaren inguruko  egindako legediak eta Heziberrin azpimarratzen da klaseetara eramaten ditugun material guztiek Hezkidetza kontuan hartu behar dute.

Horretarako " alderdi indibidualenetan oinarritutako prestakuntza eredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza-ereduak bultzatu , lekuan lekuko ikastetxeetarako premietara egokitutako proiektuen bitartez eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan".



    

 

Gizarte justuago eta enpatikoagoa sortzeko ikasleen

 garapen integrala bultzatu behar du eskolak: Garapen

 fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala,

 morala, afektiboa eta  emozionala, estetikoa eta

 espirituala.



Guzti hau oinarrizko-konpetentziei esker garatuko da: Hitzez, hitz gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, elkarbizitzarako konpetentzia, ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia eta izaten izateko konpetentzia.



Aurreko edizioetako Begoña Burgoaren  sarrera aukeratu dut. Bere esaldi bat azpimarratuko nuke: " Hezkuntzaren klabe nagusienetarikoa irakaslea da; hortik dator aberastasuna eta pobrezia ere"



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina