2021/02/04

ARRAKALAK

 


Aste honetan behaketa egin dut EMAKUNDE eta Europa mailan dauden beste organu ofizialen datuen analisia eginez. Emakume eta gizonen arteko lan-arrakalaren analisia egin dut.

 


 

Eusko Jaurlaritza-k egindako inkesta batetik EITB-k hurrengo titularra atera du: "Euskaldunen ustez, soldata arrakala dago, baina ez dute norbere enpresetan atzematen". Titularra kuriosoa da, niretzat kontraesana da. Artikulu honetan egindako inkestatik datuak komentatzen dituzte, artikulua irakurtzera animatzen zaituztet datu horiek ezagutzeko. Iritzien artean hurrengoak aurkitzen ditugau:

Elkarrizketatuen aburuz, gizonek emakumeek baino anbizio handiagoa dute (% 28), emakumeek gizonek baino interes gutxiago dute politikako ardura postuetan (% 25) eta, azkenik, oso gutxik uste dute emakumeek politikan ardura postuak betetzeko behar diren dohain eta gaitasunik ez dutela (galdetutakoen % 5).

Bestalde, herritarren gehiengoaren arabera, garrantzitsua da berdintasuna sustatzea beraientzat (galdetutakoen % 99 "guztiz ados" edo "ados" daude horrekin), gizarte justu eta demokratikoa ziurtatzeko (% 98) eta enpresentzat eta ekonomiarentzat (% 97).

Gehiengoak modu positiboan baloratzen ditu gizonek berdintasunaren alde egiten dituztenak: gizonek bikotekidearekin etxeko lanak berdintasunez partekatzea (% 99k "oso ondo" edo "nahikoa ondo" ikusten dute), gizonek seme-alabak zaintzeko baimena hartzea (% 96), gizonek lagunei aurka egitea broma sexistak eginez gero (% 78) eta gizonek beren burua feministatzat jotzea (% 68).

Orain, orientazio akademikoari erreferentzia eginez, aurreko urtetako "Guztiok mugak gainditzen" posta aukeratu dut. Hauxe aukeratu dut ORIENTASARE aipatzen duelako, oso leku interesgarria baliabideak topatzeko. ORIENTASARE Euskal Autonomia Erkidegoko orientatzaileen sarea da. Atal honetan Hezkuntza Orientazioaren eremuan dauden albisteak aurkituko dituzue.

Gaurkoan, OSALANek enpresei egiten dien deiarekin amaituko dut. Bideo honetan enpresetan hezkidetza plana egiteko animatzen ditu eta pautak ematen dizkie.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina