2021/02/03

ORIENTAZIOA, NIRE BAITAN ERE HASTEN DA

Aste honetako lana aurreko asteko postaren jarraipena da. Gaur sakonduko ditudan gauza asko aurretik hasitako lan batetik datoz eta.

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna izan denez, honen inguruan hainbat datu esanguratsu aurkitu ditut. Aste honetan hauek azpimarratuko ditut. Juana Hernandez-ek, Ebaluazio Zuzendaritza Nagusiko kontseilari teknikaria, desgaitasunen bat duten nesken eta emakumeen hezkuntzarako eskubideari buruzko erradiografia orokorra egin du. Zentzu horretan, azpimarratu du “hay dos tercios más de niños escolarizados que niñas” eta existe una clara sobre representación de niños con discapacidad frente a niñas con discapacidad en las aulas, que se intensifica con el Trastorno del Espectro Autista (un 20% sobre un 4% respectivamente)”. 

Eskola-curriculum orok helburu bat du, helburu argi bat, eskolarizazio garaian gure ikasle GUZTIEI orientazio akademikorik onena eskaintzea.

Eskolatzearen azken helburua?

Hezkuntza baten ikuskera nagusia, pertsona berreskuratzea eta sendotzea eta haren duintasuna errespeta dadin nahi duena. Eskubideen jabe, bere buruaren errealizazioaren jabe eta bere bizitza pertsonal eta sozialaren jabe.

Nola lortu?

Pertsonak izaten eta gizakiak eraikitzen.

Zein helburu ditu hezkuntza ekitatibo batek?

  • Nortasun pertsonalaren eta kulturalaren garapena gizartean eta gizakien artean errespetua eta defentsa sustatzea.
  • Pertsona bakoitzaren kontzientziaren garapena sustatzea.
  • Bizitza sozialetan partehartze arduratsua sustatzea eta pentsamendu kritikoa sortzea.
  • Giza eskubideak babesten dituzten eta generoen arteko ekitatea sustatzea.

Zein dira orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik?

Zalantzarik gabe, IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA prozesuan daude oinarriturik. Erronkak, aldi berean gakoak dira. Egia esan, ardatz pedagogiko hezkidetzaileak, nik uste.

Hezkuntza parekidean askatasunak eta dialogoak duten garrantzia azpimarratu nahi nuke.

Hezkuntzan, curriculum-edukiek gehiegi presionatzen gaituzte, pertsona osoa prestatzeak duen garrantziaz jabetu gabe. Haurrak izan behar dira protagonistak.

Hezkuntzaren oinarrietako bat ASKATASUNA da. Haur guztiek dute kalitateko irakaskuntza jasotzeko eskubidea, berdintasunari dagokionez, baina, era berean, beharrezkoa da pertsona bakoitza bere nortasunaren esparruan prestatzea, guztiak desberdina bait gara. Beraz, pertsonaren hezkuntza-garapena askatasun-esparru batean egin behar da. La libertad se aprende ejerciéndolaClara Campoamor.

Bost urtetik aurrera, neskek mutilek baino muga handiagoak izaten dituzte adimendunak direla uste izateko, eta, ondorioz, konfiantza galtzen hasten dira beren gaitasunetan, askatasuna galtzen.

Emakumeek ez ezik, gizarte osoak ere bizitza duinagoa eta askeagoa izateko nahitaezkoa da genero-ekitatea bultzatzea. 

Beste aldetik, hezkuntzaren betebeharra da hezkuntza-komunitateko kide guztien bizikidetza eta lankidetza bultzatzea. DIALOGOA ezinbesteko tresna da ulermena errazteko eta bizikidetza hobetzeko. Iritzien arteko ezberdintasuna elementu eratzailea den gizarte bateko kide izateko, hala nola, pertsona guztiak onartzeko elkarrizketa erabiltzen ikasi behar da. Defendatu beharreko balioa da, elkarren ezagutza, ulermena eta ulermena bultzatzeko, adostasuna zabaltzeko eta desadostasun egoeretan bizikidetza hobetzeko. Beraz, ikaskuntza dialogikoa ikasleen orientazio akademikoan oinarrizko helburutzat hartu behar da. 

iturria: teleline

Dakigunez, Hezkuntza sistemak ez dira parekideak, hezkuntzaren jarduera guztietan indarrean dirau sexu bereizkeriak. Ikastetxeetan egunerokoan ematen diren osagai sexistak oraindik ere presente daude, ikasgaien ikuspegia guztiz androzentrikoa izatean gaiz, edukietan emakumeak batzuetan ahaztuak izateaz gain, etorkizuneko pertsonak egun jendarteak goraipatzen dituen balore maskulinoetan hezituak dira.

Post hau gomendatu nahi dut aste honetan. Oso egokiak iruditu zait Marian Morenoren “Queremos coeducar” liburutik ateratako jarraibideak, orientazioak eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak.

Hobekuntza moduan hausnarketa txiki hau gehituko nioke. Gazteen hitza kontuan izan behar dugu eta nork bere irizpideak izan behar ditu berdintasuna eta pentsamendu kritikoa sustatuko duten erabakiak hartzeko.

Aste honetako mezu hezkidetzailerik? Pentsa zure gaitasunetan, ez zure mugetan.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina