2017/01/20

Partaidetzaz

Akrostikoa:

IIIIOZTOPOAK
IIIIIIIGAITASUNA
IIIIIIIIIIIIIIHARREMANAK
SUBJEKTUA
IIIIIIIIIIIIIIIIIIIAKTIBOA
IIIIIIIIIDENTITATEA
IIIIIIIIIIIIIIIIIIBERDINTASUNA
IIIIIIIIIIIIERREFERENTEAK
IIIIIIIIIIIIIIMOTIBAZIOA
IIIIIIIIIPROZESUA
IIIIIIIIIIIIIIIIIIIIAHALBIDETZEA

Iazko ikastarokide baten post-a:

Iazko sarrera bat aukeratzerakoan, Aida eta Itsaso (Gernika BHI)-renakin geratu naiz. Oso sarrera mamitsua iruditu zait: Partaidetza parekidearen inguruko hausnarketa.

Partaidetzaren inguruan behatu duzun aspektu interesgarriren bat aipatu:

Aste honetan zehar landutakoa ikusita eta nire inguruan honen inguruan eztabaidatu ostean, ondoriozta nezake:

- Generoa eta partaidetza kontu politikoa direla, oso lotuta daude herritartasunarekin eta gizonek zein emakumeek herritar izateko eta gauzatzeko eskubidea eta gaitasunarekin: iritziak eman, nork bere beharrak eta interesak defendatu, gizartearen eraldaketarako konpromisoa izan…
- Guztien ahotsak entzun daitezen estrategia egokiak erabili behar direla baita sortu daitezkeen gatazkak modu etikoan tratatzeko baliabideak izatea ere.
- Aldaketa, gatazka eta boterea modu aktiboan erabili behar dela, desorekak identifikatuz eta guztien protagonismoa onartuz.
- Partaidetza ez dela egoera estatikoa, prozesua baizik. Horrek esan nahi du etengabe zaindu eta eraiki egin behar dela.
  
Inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatu:

“Proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko bat duzu hurrengo orriotan”. Horrela dio "Partaidetza: Gurekin bada, izango da" proiektuak.


Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien materiala da eta giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira bertan, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko.

2017/01/19

Partaidetza parekidea

Labur esan behar badut irakurgai honetan ateratako ondorio nagusia honakoa litzateke:
Emakumeon ahotsa atera eta entzun dadin estrategia egokiak erabili behar dira, ahaztu gabe generoa eta partaidetza kontu politikoa direla eta oso lotuta daudela herritartasunarekin. Horrrenbestez, gatazken kudeaketak ere garrantzia handia hartuko du partaidetza lantzen ari garenean. 


Iazko ikastarokideen egindako sarreren artean asko gustatu zait #BegoMorea-k eginikoa. Besteak beste, eremu hezitzailean erabilgarriak izan daitezkeen material interesgarri pila bat aipatzen dituelako. Hementxe duzue bere sarrera.

Nire inguru hurbilean, bigarren hezkuntzako ikasleek dituzten parte hartzeko ereduak aipatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Are gehiago, irakasleok parte hartzeko eredu horietan egiten dugun esku hartzeaz ausnartu behar dugula iruditzen zait niri. Askotan aipatu da mutilek irakasleon arreta handiagoa jasotzen dutela (nerabezaroan behintzat oso nabarmena da desberdintasuna). Irakasleok gehienetan mutilen portaera kaskarragoa izaten dela aitzakiatzat hartzen dugu aipatutakoa justifikatzeko. Baina ez ote dago tresnarik arreta ezberdintasun hori parekatzeko? Irakaskuntza eraldatu beharra dago partaidetza eredu berriak eratu nahi baditugu. Irakaskuntza tradizionaletik at, ikaskuntza kooperatiboko egiturak erabiltzen baditugu (adibidez) arreta maila berdintsuagoa lortzea posible liteke.



Inguru hezitzailean erabilgarri izan daitekeen honako baliabide hau oso interesgarria iruditu zait. Gainera, ikasleei irakasleak eskeintzen dien arretari dagokionean suertatu daitezkeen ezberdintasun horiek lantzeko ere erabilgarria izan daiteke materiala. Blokeko irakurgaian ere berau aipatzen dela konturatu naiz. Dena dela, hain iruditzen zait erabilgarria, berriz ere aipatzea erabaki dudala.

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien material honetan, giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko konpromisoa hartuta.

Materiala ez dago bereziki hezkidetzarekin lotuta, baina egokia iruditu zait parte hartzea zentzu zabalean lantzeko.

Eta bukatzeko, emakumeen partaidetza sozio-politikoaren inguruko bideo bat uzten dut, interesgarri egingo zaizuelakoan.


Partaidetzaz bi hitz




    Parekidea
           Askea
              eRraztu
            apurTu
                      Aukerak eman
                            I dentifikatu
                                   Denborak kudeatu
                                         Eredu berriak landu
                                       arau Tu
                                                     Zabaldu
                                                           Amestu

Iazko lana
Honako lana aukeratu dut, batez ere, bertan aipatzen duen elkarrizketak dioena oso ineteresgarria dela uste dudalako.
“Emakumeek gehiago erakutsi behar dutela ikusten dute, eta nekatzen dira”
Oso interesgarria iruditu zait honako hausnarketa hau eta gure ikasgeletan askotan gauza bera gertatzen da, ikasle neskek gehiago demostratu behar izaten dute eta nekatuta egoten dira.

Neure inguruan:
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan azken urteetan ikusi dudanagatik, oso esanguratsua da nola “boluntarioki” hitza hartzen dutenean mutilek askoz gehiago parte-hartzen duten. Neskek normalean segurtasun handia izan behar dute esaten dutenaren gainean eta neska batek “tontokeri” bat esatea askoz ere zigortuago egon ohi da. Gauza bera gertatu ohi da gizartean, oro har. Herri batzarretan eta horrelako guneetan urte askotan bizi izan ditut honelako egoerak. Baina, parte-hartzea antolatuz, denborak eta espazipoak arautuz emaitzak lortzen dira.

Parte-hartzea kkontabilizatzen hasi naiz aurten nire klaseetan DBH eta Batxilergoko klaseetan, emaitzen inguruko hausnarketa ikasleekin konpartitzeaz gain, horri buelta edo iraultzeko aukerak lantzen ari naiz lankide batzuekin. Parte-hartzeak mugatuz eta “eskua altxatzearen teknikari” buelta bat emanez adibidez. Pixkanaka, gauzak txikiak aldatuz, gauza handiak alda ditzakegulako. Ekin!

2017/01/18

Partaidetza: jakin, nahi eta ahal izan


Egia da bai, emakumeen partaidetza handitzen ari dela azken urteotan, baina horrek ez du bermatzen genero ikuspegia barne dagoenik, ezta berdintasuna ematen denik. Hala ere, ezin dugu ahaztu garatu daiteken ahalmena dela. Beraz, inplika gaitezen, errealitate berri bat sortzeko eta duguna aldatzeko lehen urratsak eman ditzagun !


Akrostikoa


Azken finena, partaidetza inguruarekiko inplikazio modu bat da, amesten dugun errealitate berria sortu, edota lortzeko bidean aldaketan egitea. Hitz baten eragitea, eraldatzea. Beraz, prozesu aktibo bat da, ez da momentuko ekintza soila. 
Gaur egun, tamalez, partaidetza ez da erreala; hau da, ez da parekidea. Oztopo ugari gainditu behar dituzte oraindik emakumeak, esaterako, asko dira generoak eta sexuak eragina duten kontuan hartzeko aspektuak: rolen banaketa, espazioen antolaketa, aniztasunaren kudeaketa, komunikazio estiloak …
Oztopoak oztopo, ez dezagun ahaztu, parte hartzeko printzipioak planteatzen duen lez, haur eta nerabe guztiek beren ingurunean zeregin aktibo eta nagusia betetzeko eskubidea dutela, eta, beren gaitasunak garatzen doazen heinean, beren iritzia osatzeko eta askatasunez adierazteko prestatu behar dute. Horrela, bakoitzak bere aletxoa usteko aukera izanez, guztiok elikatuz, guztiok irabaziz


Iazko ikastarokideen ekarpenei erreferentzia eginez, hau izan da nik hautatu dudana: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html    Post hori aukeratu dut, izan ere, euskarri interesagarri ugari partekatzen ditu. Hala nola, proposamen didaktikoak, parte hartzea sustatzeko proiektu, ekimenak  … edota haurrekin entzumen aktiboa lantzeko ariketak. 


Nire inguru hurbilari erreparatuz, arlo pribatuan, gizonezkoen partaidetza geroz eta handigoa dela aipatzekoa da, baina oraindik, parekide izatera iristeko bide luzea dago aurretik uste dut. Ikusi besterik ez dago nor arduratzen den haurrak eskolara eramateaz. Edota aurrekoan medikuko itxarongelan nengoelarik, haurrekin zeuden emakumezkoak gailentzen ziren.
Emakumeen presentziak eremu publikoan handitu bada ere, goian aipaturiko gizon eremu pribatuko inplikazio ezak, eragin handia dauka emakumeen parte hartze sozial eta politikoan. Nire inguruan kirolak horren isla argia dira. Nire herrian, gizonezkoen 9 futbol talde daude eta emakumezkoenak 3.  Azken finean, baliabideak urri badituzte mutilen ekipoak osatuko dituzte lehenengo, eta ahal bada, neskenak.


 Inguru hezitzaileari begira, ondorengo euskarriak erabilgarritzat jotzen ditut:





Ondorioz, aipaturiko guztia kontuan izanik, partaidetzan argi izan behar dugu genero-sozializazioa kontuan hartzen ez badugu eta horren arabera esku hartzeak diseinatu, behin eta berriro islatuko direla gizartean inposatzen diren genero-rolak, jarrerak etab. Horrela gizarte joera erreproduzituz eta norbanako zein taldeko garapena mugatuz. Guztiok irabazi partaidetza hezkidetzailearekin! 


Parte hartzea, eskubidea

Lehenik eta behin, hemen zuten dizuet partaidetzaren akristikoa:

Parte hartzea geroz eta indar gehiago hartzen ari den kontzeptua da, emakumeen parte hartzea, haurren parte hartzea, batertuta dauden kolektiboen parte hartzea… gaur egun munduan parte hartzea ez da soilik norberak erabakitzen duen zerbait, parte hartzeko, parte hartzeko aukera izan behar da.
Hemen uzten dizuet, parte hartzearen inguruan lan asko egin duen Tonucciren dokumentu bat, ea parte hartzen ikasi daitekeen ala ez hausnartzen duena.

https://web.oas.org/childhood/ES/Lists/Recursos%20%20Estudios%20e%20Investigaciones/Attachments/24/17.%20Se%20puede%20ense%C3%B1ar%20la%20participaci%C3%B3n.pdf

Bestetik, denok parte hartzeak, nire irtziz, denoi ekarriko dizkigu onurak, bereziki haurren parte hartzea ere kontuan izateak, mundua beste begi batzuetatik ikusten baitute haurrek, eta orokorrean, haurrek beren beharretatik ikusten dutena, mail sozial eta pertsona anitzentzat ere egokia izan ohi da.
Nire inguruko parte hartze lanak aipatu behar baditut, batetik Oiartzunen aurrera erameten ari den Haziak proiektua izango litzateke. Oiartzungo  hezkuntza formala eta infromala, komunitate bat sortuz, botere harremanen inguruan lan egiten ari dira, eta horien artean, parte hartzea da beraien zutabeetako bat. Bertan hezkuntza ez formalaren alderdian dago abaraxka ludotekak egiten duen lana, aiapgarria benetan.

Niretzat parte hartzearen inguruan asko hausnartarazi didaten baliabideak:
-          Francesco Tonucciren Haurren hiria liburua
-           Parte hartzearen eskailera
 Herri hezitzailearen liburuskak

-          
Bestetik, hiritarren parte hartzeari begira, badaude GKE munduan, ekintza asko eta lan asko egiten ari da zenbait eskola eta GKEren artean elkarlanean, parte hartzen ikasi eta parte hartzen hasteari begira.
Hona hemen, mundo horretako ikusoegia erakusten duen dokumentua:
http://redciudadaniaglobal.org/wp-content/uploads/2011/11/publicacion-EpDCG_vFinal.pdf
Lehengo urteko ikaskide baten postari dagokionez, hona hemen aukeratu dudanaren linka:

Kontuan hartzekoak iruditu zaikit berak eskainitako baliabideak, beraz, ahal izan ezkero eman begirada bat!

2017/01/16

BINARISMOA KOMUNETIK BEHERA BOTA



Zer gertatzen da hezkuntza komunitate kideen artean? Banatzen da espazioa? Edo konpartitzen da?
● Ikasgelan nola kokatzen dira neskak, mutilak?
● Zein dira neskentzat/emakumeentzat “gune debekatuak” ?
● Zer gertatzen da patioetan? Nolako diseinua dute eta ze erabilera sustatzen dituzte? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak? Eta bazterrekoak? Zein dira jolasak?
● Eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunetan?

Espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen ditu, baita adin eta aniztasun funtzionalaren araberakoak ere.

Beraz,jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusietarikoa espazioren erabilera parekidea sustatzea da, haur bakoitzari bere identitatea era autonomoan eta malguan eraikitzeko aukera emanez. Honetarako, ezinbestekoa da planifikazioa eta esku hartzea. Izan ere, esku hartze hezkidetzaile kontzienterik definitu ezean, sexismoa etengabe erreproduzitzen baita. 

Espazio fisikoen alderdietako bat bertako segutasunaren pertzepzioa da. Hiriko kolektiboaren hitzetan "leku anitz, hainbat sentzazio; sentsazio eta esperientzia horien araberakoa izaten da lekuei ematen diegun erabilera. Espazioari beldura diogulako ez dugu erabiltzen, edo ez dugulako erabiltzen diogu beldur: Zein da leheneago? Bizi ez ditugun espazioak ezezagunak eta arrotzak dira. Gurekin zerikusirik ez duten espazioak ditugun neurrian, ez dugu leku atseginik izango eguneroko bizitzan behar sozialak garatzeko, sozializaziorako eta elkarbizitzarako”

Espazio fisikoaren beste alderdietako bat jolas tokia da. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Hezikert ikerketa Taldeak (UPV/EHU) Gasteizko ikastetxeetan (0-18 urte) hezkidetzaren egoerari buruz burutako azterketa diagnostikoak dioen bezala, ikastetxe gehienetako PATIOAK mutilenak dira, baloia eta porteriak nagusitzen dira espazioaren kudeaketan eta neskak hitz egiten jarduten dira patioaren ingurumarietan.
 
Kontuan hartu beharreko beste espazio fisikoa komunak dira. Izan ere, eskola gehienetan bi komun daude. Komun bat neskentzat izaten da eta bestea mutilentzat. Nesken komunak pixa eta kaka jarrita eta indibidualki egiteko daude bideratuta eta mutilen komunak pixa zutik eta lagun artean egiteko eta kaka bakarka eta jarrita egiteko daude eraikita. Behin mezu hau  eskola bateko komuneko kartelean argi eta garbi era bilatu nuen, mezu honek bakoitzak zein komun erabili behar duen arautzeaz gainera, pixa nola burutu ere agintzen zuen.
 

Haurrak jendarteratzeko espazioen erabilera dikotomikoaren ondorioz,
  • Mutilek espazioa nahi duten bezala okupatzeko eta espazio zentraletan (erdiguneetan) aritzeko ez dute inolako zalantza ezta oztoporik izango. Are gehiago, norbaitek erabili nahi badu, gogoz defendatuko dute.
  • Neskek arazoak izango dituzte espazio zentralak bereganatzeko eta hauetan egoteko duten eskubidea aldarrikatu eta defendatzeko.


Eibarko AmaƱa Herri Ikastetxean, ordea, jolastorduen antolaketa hezkidetzaileari ekin eta eraldaketa izugarria egin dute. Honen berri iazko ikastarokidea den Arantza Leiza Bakaikoaren "ERREPRESENTAZIOA eta DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN" postean aurkitu dezakezue.
 

Gainera, espazioaren erabilera sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta espazioen garrantziaz jabetzeko, hiria kolektiboaren KALEARTEAK dokumentala guztiz egokia da. Hona hemen Hiria Kolektiboak espazioen garrantziaz hitz egiten duen bideo bat:




Bukatzeko, espazioaren erabilera ez sexista eremu hezitzailean lantzeko erronkak ondorengoak dira:
  • Genero estereotipoekin apurtzeko espazioen erabilera ezberdina bultzatzea.
  • Aukera berdintasunaren inguruko kontzientziazioa lantzea.
  • Neskak beste espazio batzuk erabiltzera animatzea.
  • Mutilentzako aukera berriak proposatzea.
  • Espazio guztiei garrantzi bera ematea.
  • Espazioen erabilerak eta diseinuak eragiten dituen egoera eta jarrera sexistak ekiditea.

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERA

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERA


Aste honetan emakumearen errepresentazioa eta denboraren erabilera izan dugu aztergai. Eta argi eta garbi ikusi dugu, hemen ere emakumearen  presentzia oso baxua dela bai espazio fisiko zein birtualetan, ez dela merezi duguna (sistema patriarkalaren arrastoak oraindik, presentzia gizonarena da nagusiki).









Gaur egun gure herri eta hirietan emakumeen izenak duten kaleak %10 baino gutxiago dira eta horietatik gehienak santa edo ama birjina baten izena hartzen dute eta beste batzuk erregina edo printzesen izenak. Teresa del Valle antropologoak kale izendegia eta memoriaren garrantzia azpimarratzen ditu. Bere esanetan: “Memoria da gizarte batek garrantzitsu jotzen duena eta datozen belaunaldiei transmititu nahi diena; kale izenak, monumentuak eta artearen errepresentazioak hiri batean oso garrantzitsuak dira memoria sortzen dutelako eta adierazten dutelako gizarte batzuentzat garrantzitsua dena”.




Beraz, garbi dago kale,parke, plaza,eraikin esanguratsuak , … izenak jartzerakoan emakumearen presentzia sinbolikoa areagotu behar dela, horrek emakumeoi espazio publikoan dugun tokia sortzen eta geure buruak aintzat hartzeko erreferentziak topatzen lagunduko baitu. Zaida FernĆ”ndez-ek dioen bezala : “Urbanismoa historiaren materialtasuna da. Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen. Leku bat izendatzea, momentu bat diseinatzea edo oroitzapenezko plaka batekin seinalatzea oroimen sozialaren parte da, jendartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahanzturatik berreskuratzea baita.”

Espazio birtualetan ere emakumearen presentzia aztertu behar da genero ikuspegitik, genero ezberdintasuna eta sexismoa nabariak baitira. Sare sozialetan emakumearen presentzia nabaria da baina apaingarri bezala azaltzen da, hipersexualizatua, … Ezin da ahaztu sarean ere patriarkatua presente dagoela oraindik.






Hezkuntza eremura jotzen badugu oso fenomeno antzekoa gertatzen da; neskek barneratuta daukate espazio publikoen zati handienetan mutilak mugitzen direla, estereotipo sexistei erantzunez. Hori oso garbi ikusten da ikastetxeetako patioetan adibidez: mutilak dira patioko espazio handiena okupatzen dutenak baita hobeto kokatuta dauden espazioak ere,  erdian eta futbola izaten da patio guztien ekintza garrantzitsuena ; neskak bazterretan mugitzen dira jolas lasaiagoetan edo hitz egiten , izan ere, ondo barneratuta daukate beraientzako esparruak beste batzuk direla.  

Iazko post hau aukeratu dut, ideia orokorrak era laburrean eta patio antolaketaren adibidea oso aproposa iruditzen zaidalako: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/errepresentazioa-eta-denboraren_66.html

Eta sentsibilizaziorako ondorengo bideo hau aproposa iruditzen zait batez ere ikus-entzunezkoetan, publizitatean eta sare sozialetan nola eraikitzen diren identitateak azaltzen da:

Guzti hau ikastetxean lantzeko erronkak hauek izango lirateke:

·         Eskolako espazio ezberdinen okupazio eta erabilera aztertu (patioa, pasabideak, gelak, komunak, …) eta neskek erabiltzen duten espazioei garrantzia eman.
·         Eskolan erabiltzen diren ikus-entzunezko eta espazio literarioetan eredu berdinkidea txertatu.
·         Irakasle taldea sentsibilizatzea daukan garrantziaz jabetuz.