Etengabeak izan dira emakumeak historian
zehar eginiko ekarpenak ikusezin bihurtzeko eta esku hartze eremuak mugatzeko
ibili izan diren bideak. Argi dago, Zaida Fernandezek dioen lez “urbanismoa
historiaren materialtasuna da. Aipatzen
ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen.” Beraz, zalantza gabe, emakumeek hirian duten
presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da. Horrela, emakumeek espazio
publikoan dagokien tokia sortzen eta euren buruak aintzat hartzeko
erreferentziak topatzen lagunduz.
Horrela, espazioak
bizitzen hasiko gara. Izan ere, bizi ez ditugun espazioak ezezagunak eta arrotzak egiten zaizkigu. Beste era batera
esanda, gurekin zerikusirik ez duten espazioak ditugun neurrian, ez dugu leku
atseginik izango egunerokotasuneko jardunak bertan burutzeko.
Espazio fisikoekin
jarraikiz, gizartearen eredu argi bat den espazio ezagun bat aipatzea ezinbestekoa
da: eskolako patioak. Patioak
jendarteratzeko espazio publikoak dira, gizarte patriarkalaren desberdinkeriak
bistaratu eta erreproduzitzen dituena. Berain konfigurazio tradizionalak haien
erabileran hierarkia zehatzak ezartzen ditu. Eskola eremuan jarraikiz, pixa egiteko dikotomia ( neskak eserita
/ mutilak zutik) gainditzeko garaia bada.
Azkenik, espazio
birtualeko errepresentazioa. Izan ere, gaur egungo bizitza hiperkonektatu
honetan oso garrantzitsua da internetek
eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea eta sexismoa salatu eta
erreproduzitzen ez dutenekin konektatzea, edota eredu berriak eta ez
estereotipatuak bistaratzen dituztenekin ere.
Sentsibilizaziorako
interesgarria izan daitekeen berriei erreparatuz, ondoregoak hautatu ditut:
- · https://abarquin.wordpress.com/2016/12/27/goazen-telesaila-irrikitan-nago-bollerak-noiz-aterako-diren/
Lehena hautatu dut izan ere,
gazteen artean famatu eta erreferente bilakatu den Goazen telesailaren inguruan
hausnarketa polita egiten du Amelia Barquinek.
Filmetako estereotipoak
kontuan izanik, haurrei eginiko elkarrizketak plasmatzen dira bertan.
Iazko
ikastarokideek egindako ekarpenak aintzat izanik, ondorengoa aukeratu dut:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/errepresentazioa-irudikatzen.html Bertan, berdintasunaren jolasaren inguruko
informazioa txertatzen du. Espazioaren diseinu eta erabilerak bai kanpo zein
barne espazioan duen eragina azalduz eta alternatibak eskainiz.
Erronkak
Ondorioz, erronka nagusietariko ba ikasle
guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza
protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuz.
- · Patioak berrantolatzea. Hausnartzea gaur egungo patioen egiturez. Izan ere, espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen ditu.
- · Ikastetxeko espazio fisikoaz hausnartzea: aldagelak, komunak, ikasgela bera
- · Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak eskaintzea zein bistaratzea.
- · Eskola komunitatean kontsumitzen diren entretenimendu bisual anitzen sexu-genero estereotipoak zalantzan jartzea eta horiek deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
- · Kontsumoaren inguruko, kontzientzia, hausnarketa eta aldaketarako bideak eraikitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina