AUKERA TAKARRA
Genero-estereotipoak, oso presente daude
oraindik gure sozietatean eta horren ispilu, hezkuntza sisteman aurkitzen dugu.
Gaur egun, feminismoa eta berdintasuna modan jarri dira eta zorionez eta/edo
zoritxarrez politikoki zuzenak diren diskurtsoak, itxurak eta jarrerak (beti
azaletik) mozorrotze aldera, ez dira begi bistan agertzen baina ezkutuko curriculum sexista gure imajinarioetan
eta gertuko imajinarioetan ere, indarrean jarraitzen du. Beharbada, modu labainkorragoan
bada ere.
Gaur egun ere, genero-rol eta estereotipoetan hezten jarraitzen da,
eta rol eta estereotipo horiek etengabe baldintzatzen dituzte hartzen diren
erabakiak eta ekintzak. Oraindik,
curriculum esplizituak androzentrikoa jarraitzen du izaten emakumeek garaturiko
konpetentziak gutxietsita direlarik eta emakumeek egindako ekarpenak isilarazita
mantenduz
Curriculum ezkutuan sexismoaren pentsaera, komunikazio hizkera sexistan
hedatzen da era inkontzienteki, neska eta mutilekiko espektatiba eta itxaropen
bereiziak jarriz, lan arduren banaketa ez parekidea mantentzen eta hezkuntza
sisteman ere (bai, bai) antolakuntza,
partaidetza eta botere espazioetan kristalezko sapaiaren distirak argi indarra
erakusten dute.
Curriculum baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasun handiena
curriculuma ahalbideratzen duten agente, profesional eta azken finean pertsonen
sinesmen eta borondatean aurkitzen da.
Teorikoki gero eta urrunago goaz, legeen bermea ere gero eta zabalagoa
egiten da baina teoria eta praktikak abiadura desberdinak izaten dituzte
teoriarena erbia bezain arina izanik eta praktikarena dortokarena bezain nagia.
Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan
hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarria”
aipatzekotan:
ü Gure
inguru hurbileko errealitatea ezagutzea eta aztertzea da gure testuinguru
hurbilaren kontzientzia hartzeko. Kontzientzia aktiboa.
ü Testuinguruaren ahulguneak eta
indarguneak ezagutzea eta hausnartzea lehentasunezko helburu eraldatzaileak denon artean adostuz.
ü Helburuen xedeak aztertu.
ü Adostutakoak planifikatu eta ikaskomunitate mailan konpromezuak hartu.
Metodologiak elkar eraginkorrak
eta partaidetza sustatzendituztenak aniztasuna bere barne aintzat hartzen
dituztenak. Ikasle bakoitzaren izaera propioa, errespetatatuz eta aniztasunaren
aberastasuna indartuz.
Afektibitate heziketa dun garrantziari lekua eman, besteen balorazioa berdinatsunezko harremanak, gatazken trataera baketsua eta elarrekiko errespetuan oinarritatko heziketa afektibo sexualean hezi.
Baliabide materialei arreta berezia eskaini behar diogu
ere.
Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek azalduko nituzke:
- Emakume izateko eta
emakumeen egoteko erak baloratzea.
- Estereotipoak
gainditu eta ikasle neska eta mutilen gaitasunak garatu.
- Berdintasunezko
hezkuntza afektiboa garatzea.
- Elkar ardura eta
zaintza tutoretzan sartzea
- Parte hartze parekidea
sustatzea
- Lanbidearen izatearen
garrantzia indartzea
- Bizitza mota eta
lanbide anitzen eredu ez -estereotipatuak aurkeztea.
*Aurreko ikasturteko post-a aukeratu dut gaia ederki laburbiltzen
duelako eta proposamen ugari jorratzen dituelako, ea gustokoaduzuen.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko_23.html