2022/01/31

AUKERA ASKEA ORIENTAZIOAN

 Aste honetako gaian orientazio gaia izan dugu aztergai, esparru desberdinetatik ikusita;  benetan datu harrigarriak agertzen dira publikatuta hainbat ikerketen ondorioz.

Atentzioa deitu didaten datuen artean STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloetan  PISA 2015 eta PISA 2018ko txostenetan agertzen direnak dira.

 




Horrelako datuen ondorioetatik antzematen den arrazoia nesken autokonfidantzaren falta omen da; eta are okerrago, beldur gehiago omen diote porrotari mutilek baino. 

Bestalde,https://www.huffpost.com webgunean argitaratutako artikuluan agertzen den bezala, Shane Benchek dio:  


"Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetan dauden genero-arrakalak ez dira, nahitaez, emakumeek beren trebetasunak gutxiestearen ondorio, baizik eta gizonek gehiegi estimatzen dituztelako".


Ikerketek ere horrela frogatu dute;  Marta Bueno Saz-ek, neurozientzietan adituak,  Mujeres con ciencia blogean argitaratutako “ El sexo del cerebro” artikuluan honela dio: 


“Emakumeen eta gizonen burmuinak era berean prozesatzen dute informazio matematikoa; maila biologikoan ez dago ebidentziarik esateko eduki matematikoari ematen zaizkion erantzun neuronaletan neskatoek prozesu desberdinak jarraitzen dituztela, diziplina honetarako mugaren batean pentsatzera garamatzatenak”. 

"Ez dago desberdintasun biologikoaren frogarik haurren trebetasun matematikoetan, eta aldiz, bai  baldintzatzaileetan, erreferentzia femeninoetan, itxaropenetan edo gai horrekiko ilusioa sustatzeko emandako denborari dagokionez".


Bestalde, Elhuyarrek argitaratutako materialen artean Emakumeen egoera STEM ikasketetan isladatzen duen infografia du eta argi ikusten dira ikasketa horiek aukeratzeko neskek atzera egitearen arrazoiak. (80.or).

   Iturria: “STEAM Hezkuntza, STEM profesioak gazteak inspiratzeko”. Elhuyar.  

Jatorrizko iturria. “Descifrar el codigo. La educacion de las niñas y mujeres en ciencias, tecnologia, ingenieria y matematicas. (STEM)”. UNESCO, 2019. 


Aukeratu dudan aurreko edizioetako posta hauxe da: 

ZAINTZA PAREKIDEA AUKERA-BERDINTASUNERAKO OINARRIETAKO BAT


Gaia guztiz garrantzitsua iruditzen zait txikitatik lantzeko, estereotiporik gabeko jendartea sustatzeko eta bizitza orekaturantz jotzeko. 


Gai hori, Zientzia eta Teknologia uztarzen duen ondoko webinarra gomendatzen dut ikustea.

“Matxismotik ihesi eguneroko zientzian” 


Marcela Jabbaz-ek , AMIT, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko presidentekidea, eta Vane Calerok, Sorkin “Alboratorio de Saberes” Taldearen koordinatzaileak gidatzen dute webinarra.







Azkenik,orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronken artean hauek aipatuko ditut:


-Eredu ez-esterotipatuen adibideak aurkeztu, ahalik eta hurbilenak, gazteen eta umeen errealitatetik gertukoak direnak.

-Zaintza eta ardura lantzeko jarduerak txertatu tutoretzan; maskulinitate eredu desberdinak aurkeztu.

- Porrota eta arrakastaren kontzeptuak landu.

- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina