#muria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#muria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/05

"...hegaka ez bada enoa "


Mundua, martxoaren 15etik hankaz gora jarri zaidan-zaigun honetan…

@HezkEH ikastaoran zehar egindako ibilbidea dela eta...
Hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilerako ditudan itxaropenak, nahiak eta asmoak honela azalduko nituzke:
  • -          Genero-klase arrakalak gelditu daitezen…
  • -          Elkar-zaintzarako denbora gehiago izanik
  • -          Guztiok kabitzen garen mundu orekatu bat eraiki dezagun



     Zer esango nieke  hezkidetzaren inguruan egindako talde blogean gure ekarpenak jarraitu eta interesa duten edo piztu diegun horiei?

  • -          Ireki begiak eta begiratu zure ingurura…
  • -          Irakurri, ikertu, idatzi…
  • -          Jo ate desberdinak…ateak ireki egiten dira
  • -          Parteatu zure kezkak eta zure karga zure familiarekin, lagunekin, lankideekin, taldeekin…

       Zer ikasi dut neuri buruz ikastaroan?


  • Begirada zabaltzen
  • Iturri berriak bilatzen eta aurkitzen
  • Besteak aurkitzen dituzten estrategiak baloratzen
Nola baloratzen ditut guztion arteko elkarrekintzak?
  • Puzzlea osatzeko balioa izan digute elkarrekintzak



HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari lotuko nizkioke hiru adjetibo hauek:

  • -          Oreka-askatasuna-kolektiboa

Eta hiru izen hauek:
  • -          Berdin-aske-sortzaile

Eta hiru  sentimendu hauek:


●  Nere ustez abestik honek  bilduko luke  22 astez bizitakoaren prozesua:  "Elektrizitatea". Eta izen honekin du Zea Maysek honela kantatua: 






 Nola baloratuko nuke labur-labur neure esperientzia? Honako gaietan eta prozesu hauetan oinarritua…


  • -          Zubiak aurkitzeko aberatsa
  • -          Gai batzuk ulertzeko eta lantzeko perspektiba hartzearen garrantzia
  • -          Praktiken balioa: ingurunekoak eta norberarenak
  • -          Norbera bere kaiolatik ateratzearen beharra

Gaurko egunez "Negua joanda ta" aldarrikatzea gustatuko litzaidake..." Mundua aldatu zaigula argi badugu ere, datorrenean kokatzen jakin dezagula...Bidean elkartuko gara.

2020/03/16

Tratu oneko zaintzak erdigunean, oraingoan bai?


"Tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz" gaiaren inguruan aritzerakoan, ideia batzuk landu ditugu:

Tratu onekiko erantzunkidetasuna, laguntasuna eta maitasuna, erromantitzismo faltsutik aldendutako autonomiaz bizitzea, zaintza lana ikusgai jartzea, elkar-ardura izatea, estereotipoak kuestionatuz...







Aurreko edizioetako “Erantzunkidetasuna helburu” ekarpena azpimarratuko nuke, bai izenburuarengatik eta bereizki, ondoko irudi honengatik; lanen partekatzea oinarrizkoa delako,



Gaur egun gertatzen ari den egoera erreala da Ikasleekin lantzeko aproposa: Zein dira bizitza erdian jartzearen baldintzak? Nork zaindu behar du nor? Zein dira pertsonen oinarrizko beharrak? Gozputzen zainketa, garbitasuna, janaria, loa, osasuna, etxea, soldata duineko lana, besteekin bizitzea, elkar laguntza, lagunak izatea, ikastea, jolastea…Groseko Asanbladak 2020ko martxoaren 15ean dion bezala, mezu indibidualistei aurre egiteko elkartasuna da erantzuna:



Hona hemen ikasleek, etxean egongo direnez, jarraitu dezaketen proposamen polita #zaindugaitezen:



Zein dira jendartean lantzeko erronkak? Elkardependienteak garela konturatzea, elkarren beharra dugula kontutan hartzea, inor ezin dezakegula aparte utzi, eskubideak norbanakoak ere badirela eta zaintza sarea ezinbetsekoa dela; ikas-sareak antolatzea ere ekimen interesgarria izan daitekela ikustea eta haur eta gazteak ere ekimena izan dezaketela bere mailan.

Ez gara ari azken finean ikasleen konpetentziak garatze bidean? Norbera izaten ikasi, elkarbizitzen eta berdintasunean bizitzen ikasi, ekimena izaten ikasi, pentsamendu kritikoa izaten ikasi, komunikatzen ikasi…

Ardura zerbait bada, komunitarioa da. Eta komunitatea antolatzen bada...































2020/03/08

Indarkeria matxistak gainditze bidean



“Indarkeria matxistak gainditzen” gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan, hainbat kontzeptu eta ideia azaltzen zaizkigu:

-         -  “matxismoa, emakumeek sufritzen duten gizonek duten arazo bat da”,
-         -  “feminismoari buruz aritzea, demokrazioari buruz aritzea da”,
-         -   "gizonen %40a femnista dela adierazten omen du”,
-         - “gizonen %95-ak berdintasunaren alde dagoela adierazten du”


Ardura kontuak atera zaizkigu indarrez: zaintzaren inguruko ardurak, etxeko lanen ardura, indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, horregatik gure leloak kontzeptu hori jaso du:


Ritxar Bacete-k dio praktikan “disonantzia” dagoela, esanaren eta egitearen artean; zaintzaren arduraduren inplikazioan, indarkeriari aurre egiterakoan, eta etxeko lanetan…  Baina garbi du berdintasuna lortzeko gizonen inplikazioa behar dela.


Bat egiten dut Rosana Madariagak aurreko edizioan Genero indarkeria ikasia azaltzen duenean.Indarkeria matxista ikasi egiten da eta gradu anitzak ditu Marina Marroqui-k irudi honen bidez erakusten duen bezala, nahiz ta indarkeriaren zati handi bat ikustezina ere izan daitekeen, Zumaiako Asanblada Feministak erakusten digun “iceberg” honetan azaltzen den bezala: 


Indarkeria matxisten aurkako lelo bat sortu beharko bagenu? Non jarri fokoa DBKko ikasleekin landu beharko bagenu?  Maskulinitatea, laborategira! edo hobe "Maskulinitateen tailerra edo laborategia". Ikasle mutilekin berdintasun tailerrak egiteko proposamena da, AurĆ©lia Blanc- autoreak “Educar contra el machismo” liburuan egiten duen bezalakoa.  Maskulinitate anitzak daudela eta horien deskubrimendua bideratzea merezi duela dio. 


Gurasoei zuzendua dagoen liburua da, esteretipoen kontra lan egiten duena, mutilen hezkuntza afektiboa azpimarratzen duena, berdintasuna aldarrikatzen duena:



Eta zergatik da inportantea guzti hau eremu hezitzailea eta jendartean lantzea? Maskulinitatea barrutik begiratu beharra dagoelako, mutila izateko modu ugari daudelako, indarkeria matxistari buruz hitz egin behar dugulako, zaintzak eta etxeko lanak denonak direlako eta berdintasuna demokrazia delako.





2020/03/01

Gatazka katea, eskubide berdintasunaren bidean




Granadako bake eta gatazka Institutuak dion bezala, Gatazka, “Eztabaida- edo ezadostasun-egoera bat da, gizabanakoen edo taldeen arteko aurkakotasunak sortua, pertsona edo talde horiek interesetan, beharretan, sentimenduetan, helburuetan, jokabideetan, pertzepzioetan, balioetan edota afektuetan dituzten jomugak elkarren artean bateraezinak direlako ”(Bakearen eta gatazkaren entziklopedia. Bake eta Gatazka institutua. Granadako Unibertsitatea)



Genero eskubide berdintasunari dagokionez, gatazka da gako nagusietako bat. Desberdintasuna eremu anitzetan ematen delako: pertsonalean, pertsonen artekoan, taldean, lantokian, ikastetxean, gizarte eremuan… Beraz, 
  • Genero desberdintasuna gatazka iturrietako bat dela azaldu da; zertan datza iturri hori?

  •     Desberdintasunak, zergatik gatazkak sortzen ditu? Pertsona desberdinak leku desberdina dutelako, eskubide desberdinak? askatasun gutxiago eremu pertsonalean, ekonomikoan, sozialean, laboralean…?
  • Gatazkaraen aurrean, desberdin jokatzen dute genero desberdinetako pertsonek? Generizazioak ba al du eraginik?
  Zertan datza “generizazioa” kontzeptua?



Aurreko edizioko Gatazkak betaurreko moreekin begiratuz, posta ekarri dut ona gatazka anitzak eta desberdinak erakusten dituelako eta Irakasleak bizikidetzan tresbatzeko tresna didaktiko interesgarria azaltzen duelako


Momentu honetan ekarpen didaktiko interesgarria iruditzen zait ikasle guztiekin aritzeko, Hezkuntza Sailak 2019n argitaratutakoTratu onetara bideratuta dagoen Euskadiko II Hezkidetza Planak Bigarren Hezkuntzarako proposatzen duena. Dituen zortzi zutabeetatik hirutan “gatazka” kontzeptuari heltzen dio: Gatazken eraldatze baketsua, autonomia pertsonala eta ekonomikoa eta berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala: 

-          Gatazken eraldaketa baketsua, lantze aldera: gatazken aurrean estrategiak ezagutzea eta ikastea, eztabaidatzen hitz egiten ikastea, enpatia lantzea, ahalduntzea, maskulinitate eta feminitateen eraikuntza aztertzea...bultzatzen du. Zertarako guzti hori? 

Interesak, beharrak, sentimenduak, helburuak, jokabideak, pertzepzioak, balioak, afektuen...jomugak bateragarriak diren ikusteko, eta bategaragarriak nola egin ikasteko, partaide guztien eskubideak eta berdintasuna bermatuz. Esaten erreza...




        Autonomia pertsonala eta ekonomikoa lantze aldera: etxeko zereginen banaketa partekatzea, ikastea eta egitea, lanaren banaketa ikertzea eta aztertzea, erantzunkidetasunaren gabeziarekin lotuta dauden gatazkak aztertzera, desparekotasunaren historia aztertzeara... bultatzen du.



-        Berdintasunezko hezkuntza afektibo-sexuala lantze aldera: eskubideak ezagutu, bedintasunean aritu, analisi kritikoa egitea, lankidetzan aritzea… bultzatzen du.



       Zein dira gaur egun hezkuntza eremuan eta jendartean gatazken trataera eta eraldatzeari buruzko erronkak? Alde batetik, gatazka iturrien kontzientzia izatea, horien jatorria eta zergatiak ezagutzea, nola legitimatzen diren gaur egungo gatazka anitzak ikusiz. Bestalde, gatazka horietan jokatzen dugun papera aztertzea, gatazka horien erreprodukzioan edo aldaketan ari garen ikusiz: gure interes, behar, pertzepzio, interpretazioa, sentimendu, jokaerak ezagutuz. Besteen papera ere aztertuz eta, eskubide eta berdintasun eremu batetan kokatuz, ahal den neurrian, modu aktiboan arituz, sujetu bezala. gatazkak konpontzeko ereduak zabalduz, lehia-eskema bakarrik erabili beharrean, beste batzuk ere erabiltzea, kontzeptu batzuk berdefinituz: independentzia, zaintza, laguntza, lankidetza...

Educacion popular. Cantera








2020/02/23

Kontsentimenduaren kultura...



Hezkuntza Afektibo-sexualari  buruz aritzean, hainbat hitzekin gelditu gara:
Komunikazioa, kontsentimendua, gorputza, sentimenduak, afektua, eskola… Zein dira gurutzegrama honetan izkutatuak dauden hitzak?





Berdintasunez eta berdintasunean garatzeko tratu onetan oinarritutako harreman afektiboen erreferentziak ezinbestekoak ditugun bezala, gazteen artean ematen diren on line harreman afektiboak ere garrantzi handia dute, kontrolak “maitasunaren edertasuna” deuseztatu dezakelako. Honela azaltzen dizkigu hainbat ideia Medicus Mundiko ikerketa honek: Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?


Irati Laes-ek egindako sarrera ekarri dugu ona, maitasuna, erantzunkidetasuna eta tratu onei buruzko kontzeptuak azpimarratzen dituelako.

Hitzak hitz, Kontsentimendu hitza hartu dugu hizpide. Baina, zer da kontsentimendua? Gazteleraz, “consenso” hitzetik datorren hitza da, “acuerdo mutuo”; euskaraz “elkar adostasuna” bezala uler genezake. Sexuarekin lotuta badago, “kontsentimendu sexuala” deitzen zaio.

Shaina Joy Machlus-ek honela definitzen du: “Egoera sexual batetan parte-hartzeko hitzezko (edo hitzez ezinezkoa denean, hitzik gabeko) akordioa da kontsentimendu sexuala. Akordio hori parte-hartzaileen artekoa da eta amenazarik gabe eta biolentziarik gabekoa izan behar du.




Shaina Joy Machlus-ek dion bezala, “La palabra mĆ”s sexy es sĆ­” liburuan, hezkuntza afektibo sexuala ez bada derrigorrezkoa eskoletan, haur eta gazteek sexuari buruzko ikasketa lagunen bidez, eta batez ere, interneten bidez egingo dute. Interneten, momento honetan, “pornoa” esan nahi du.

Norberak bere erabakiak hartu ditzan, eskolan ahalik eta tresna eta hausnarketa bide eskaini behar dira. Haur eta gazteek informatuak egotea garrantzitsua da, behar duten laguntza eskatu dezaten. Besteak beste, kontsentimendua da harreman sexualen oinarrizko abiapuntua autore honen iritziz.

Hona hemen, proposatzen duen jarduera bat: "Aurkitu al zara inoiz horrelako egoera batean?"


Aurkitu al zara inoiz horrelako egoera batean?

Jendartean eta Hezkuntzan lantzeko erronka nagusi batzuk aipatze arren, tratu onen eta zaintzaren pedagogiaren beharra eta garrantzia aipatuko nuke.
Autore berak (Joy Machlu) azpimarratzen duen bezala, “Harreman sexualaren ondorengo zaintza” kontutan hartzea adibidez: pertsonak ondo daudela ziurtatzea, kontsentimendua berrestea, laguntza emozionala eta fisikoa ematea, beste pertsonaren iritzia jasotzea … ezinbestekoa izango da, sexu esperientziaren zati bat bezala eta aurrera jarraitzeko ezinbestekoa.

2020/02/16

Gure eskubideak, gure aske-bideak







Identitateak eta aniztasun sexualaren gaiaren inguruan aritzerakoan, bi ideia nagusi ikusi ditugu: eskubideak eta askatasuna. Irudi batetan jarriz,








Aldarte elkarteak azaldu digun bezala, sexu-eskubideak ezagutu eta bizitzea garrantzitsua da norberak bere identitatea eraikitzeko.








Yomarak egindako , “Normalitatea auzian” izeneko aurreko edizioko ekarpen hau aukeratu dut, batipat, eskolarako egiten dituen proposamenengantik:





Zein izan daitezke proposamen hauek eta sensibilizazio gaia ere lantzeko baliabide aproposak? Mercedes Sanchez Sainz-en “Como educar en la diversidad afectivo-sexual en los centros escolares” eta “Somos como Somos” liburuak lagungarriak dira gelarako jarduerak prestatzeko garaian:



 


                               Txikien guraso eta hezitzaileentzat proposamenak biltzuen dituen liburua da hau: "100 aukera, bi izan beharrean..."



Feminitate eta maskulinitate alternatibo askotariko eta berdinzaleak eraikitzeko Unescok euskaraz argitaratutako Gida Didaktikoa-k gelarako proposamen ugari egiten ditu: 

Eremu hezitzailean identitate eta aniztasun sexualaren gaia lantzeko erronka batzuk ditugu begibistan: Irakasleen arteko hausnarketarako eta saioen prestaketarako une eta gune kolektiboak, euskarazko material anitzak eskutartean izatea, familiekin elkarlanean aritzea, jendarte erakunde eta komunikabideak aniztasun sexualaren eskubideekin lerrokatzea, bai diskurtsoetan eta bai praktikan, inklusioa izanik helburu nagusia.




2020/02/10

Izanean, egon. Egonez, izan




Naiz, zara, da, gara...Egonean, izan




Pertsonen identitatea sozialki eraikitzen da, baita genero-identitatea ere, besteekin ditugun harremanen bidez, sozializazio prozesu baten bidez. Norbanakoak barneratu egiten dugu harreman horietan bizitu duguna, subjetibazio prozesu batetan; pertzepzio subjetibo horiek, komunikazio prozesuan objetibatu egiten ditugu. Beraz, besteekin ditugun harremanetatik hasita eraikitzen dugu gure identitatea. Ondoko eskeman ikusi ditzakegu identitateak dituen planoak eta prozesuak: “Ni”aren identitatea, identitate pertsonala eta identitate soziala.





“Norbera eraikiz, norberak bere zentzua garatuz” izeneko ekarpena aukeratu dut aurreko edizio batetik, garapen prozesua eta zentzuaren kontzeptua azpimarratzen dituelako.







HeziberriHezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan, “Currciculum osoa”n  19 aldiz aipatzen da “Identitate” hitza. Hona hemen Curriculumetik aukeratu ditudan esaldi batzuk: 
Zer da curriculum ezkutuan kontutan hartu beharrekoak adibidez, autonomia, autokontzeptua eta autoestimua garatu nahi baditugu?

·         Partaidetza:
o   partaidetza ekitatiboa posibilitatzea
o   erabakiak hartzea ahalbidetuko duen taldekatzeak egitea,
o   adierazpen askatasuna zainduko duten dinamikak erabiltzea
·         Materiala:
o   eskola-materiala estereotipoetatik at erabiltzea
o   Pertsonen aniztasuna liburuetan eta ikusentzunezkoetan ikustaraztea
·         Hizkuntza
o   ez sexista erabiltzea eta erabili araztea.

o   Pertsonen balio positiboak agerian jartzea




Nere inguru hurbilean genero-identitatean eman diren aurrerapenak, aniztasunaren bizipenarekin lotutakoak izan dira: pertsonen aniztasuna ikusgai egitearekin, genero identitate aniztasuna ikusgai egitearekin, erakargarritasunaren aniztasuna ikusgai egitearekin, genero espresioaren aniztasuna ikusgai egitearekin.

2020/01/26

Aukeratzeko autokonfidantza, besteen konfidantzaren bidez



Berdintasunez aukeratzea zilegi al da? Genero berdintasuna eskubidea omen dugu. Nork aitortzen du eskubide hori? Nork sinesten du praktikan eskubide horretan?

Ikusi, somatu, bizi... arrakalak non nahi: zereginen balio arrakala, eremu pribatuan ematen den denbora dedikazio arrakala, soldata arrakala, aisialdi denbora arrakala...Trabak traba...zein da bidea?



#HezkEH aurreko edizio batean, “Non gogoa, han zangoa” ekarpena ekarri dut hona. Testuingurua testuinguru, aukera, gogoa , egoteko erak, elkar-zaintza, autonomia-ardura eta lan-eskubidea lotzen dituelako. Autokonfiantza ezinbestekoa aurrera joateko, Amaia Chuecak dion erronkak ditugu aurrean:



Laburrean, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzerakoan, autokonfidantza sustatzeko estrategiak garatzeko, zein dira bi erronka nagusiak ?

Irakasleek, familiek, hezkuntza komunitateak, ikasleek...EZAGUTU eta ERAGIN:


AUTOKONFIDANTZA besteen konfidantzaren bidez:




Autokonfidantza lantzen bide honetan, berdintasunez ikasketak eta lanbideak aukeratzeko garaian, baliabideak eta erreferentzi batzuk aurkitu ditugu eta "Berdintasunez aukeratu..." aurkezpen honetan bildu ditugu:

2020/01/19

Bidea baliatuz, baliabideak bilatzen


Baliabide didaktikoak hezitzaileen tresnen kutxa osatzen dute… Eguneroko erronka dugu baliabideak aurkitzea, moldatzea, euskaratzea eta genero ikuspegi eta ikuspegi inklusiboarekin erabiltzea… Ikasleek ere ezagutza eraikitze prozesuan, baliabideen bilatzaile, sortzaile, ekoizle dira… Eta zertarako erabiltzen dira? Ikas prozesoa planifikatzeko, garatzeko, ebaluatzeko eta komunikatzeko.



Hezkidetzailetzak begirada jakin bat eskatzen du, errelitatea behatzerakoan, aztertzerakoan, esku-hartzerakoan…Noren begirada? Parte-hartze dugun guztiona: ikasleak, irakasleak, familiak, komunikabideak…Curriculuma eta baliabie hezkidetzaileak sistematikoki erabiltzeak irakaskuntza, eta gizarteari buruzko ikuspegia zabalduko liguke. Gizarte bezala ditugun erronketaz sakonago ohartuz, ditugun indargunetaz jabetuz, guztion garapenaren aukerak zabalduz.




Nola jakin dezakegu begirada hezkidetzailea erabiltzen ari garela? Edukiak (testuak eta irudiak), metodologĆ­a, interakzioa eta hizkuntza  gure ardatzak izango dira. Batez ere, galdera hau beti presente badugu: zer erakutsi nahi dut? 




Guztiok izendatuak gauden erreparatu, protagonismoari erreparatu, erreferentzia anitzak erabiltzen direla bermatu, ikusten denak ikusten ez dena  nola izkutatzen duen aztertu, egilearen asmo eta helburuei begiratu, materialak denen eskura daudela bermatuz, irudi eta hizkuntza kodeak zaindu, errealitatez behin eta berriro txekeatu; @HezkEHn azpimarratzen den bezala, ezkutukoa eta agerikoak errealitate oso bat islatzen bait du:




Curriculuma eta baliabide didaktikoen erabilerari buruzko  @AneLeren hausnarketari erreparatu diogu, adibide bat,  partaidetza esperientzi erreal bat ikasleen eskutik azaltzen duelako.

Honelako esperientzia batetan, proiektuen bidezko ikaskuntza erabili dute, ikasleen partaidetza errealitatearen azterketan, ideien bilketa, azterketa eta erabaki hartze prozesua: oinarrizko konpetentzia guztiak batera aktibatuz.






STEAM proiektuetan gabiltzan honetan, Hezkuntza sailak prestatu duen STEAMGUNEA baliabide aberatsa dela esango nuke:



Eta gune honetan aurkitutako HYPATIA proiektuaren baliabidea azpimarratu nahi dut, irakasleentzetan proposamen interesgarriak ematen dizkigulako:





Azkenik esan, denbora damakigula esku-hartze hezkidetzaileak egiten baina errealitateak ematen dizkigun datuak egoskorrak direla. Egoeraren diagnosia egitea baino garrantzitsuagoa da martxan jarri ditugun neurrien jarraipena egitea: zein izan ditugu abiapuntuak? Nora ailegatu nahi dugu? Gizartearen erakunde eta partaideak zertan gaude ados?



2020/01/13

Parez pare, arte eta parte

 



Partaidetza parekideari buruz ari garenean galdera batzuk etortzen zaizkigu burura: zertan hartzen dugu parte gure gizartean? Aisialdi aktiboa, sare sozialak, lanbideak, familia… Eremu anitzetan, bai eremu pribatuetan eta eremu publikoetan. Baita ere  modu indibidualean edo kolektiboan… 





Eta, emakume eta gizonen partaidetzaren parekidetasuna, nola neurtzen da ba? Denboraren erabileran, interakzioen  maiztasunean, presentzian… Olatz C.  egindako 2017ko otsailan sarreran ikus daitekeen bezala, parte hartzea eremu anitzetan ematen da; hona hemen eremu batzuetako, sexuaren araberako datuak: aisialdi aktiboan, elkarteetan, gizarteari borondatezko laguntzan, eskola kirolan… Eta datuen arabera, diferentziak ikusten dira…




Zein izan daiteke gure inguruan partaidetzaren inguruan behatu daitekeen aspektu esanguratsu bat? Hezkuntza, Kultura mailan azken urteetan ematen ari den komunikazio modu berri bat, sare sozialena hain zuzen ere. Gazte behatokiak 2019an egindako Euskadiko gazteak eta sare sozialak txostenak azaltzen du “Euskadiko gazte ia-ia guztiak egunero konektatzen” direla sare sozialetara, emakumeak gizonezkoak baino jazarpen-egoera gehiago bizi izan dutelarik.







Urteetan zehar Donostiako Berritzegunean landu den "Ikaskuntza Kooperatiboa gelan" gaiari buruzko gune digital honetan aurkitu daitekezke kooperazioa eta parte –hartze ekitatiboa lantzeko hainbat dokumentu.