2020/02/23

Kontsentimenduaren kultura...



Hezkuntza Afektibo-sexualari  buruz aritzean, hainbat hitzekin gelditu gara:
Komunikazioa, kontsentimendua, gorputza, sentimenduak, afektua, eskola… Zein dira gurutzegrama honetan izkutatuak dauden hitzak?





Berdintasunez eta berdintasunean garatzeko tratu onetan oinarritutako harreman afektiboen erreferentziak ezinbestekoak ditugun bezala, gazteen artean ematen diren on line harreman afektiboak ere garrantzi handia dute, kontrolak “maitasunaren edertasuna” deuseztatu dezakelako. Honela azaltzen dizkigu hainbat ideia Medicus Mundiko ikerketa honek: Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?


Irati Laes-ek egindako sarrera ekarri dugu ona, maitasuna, erantzunkidetasuna eta tratu onei buruzko kontzeptuak azpimarratzen dituelako.

Hitzak hitz, Kontsentimendu hitza hartu dugu hizpide. Baina, zer da kontsentimendua? Gazteleraz, “consenso” hitzetik datorren hitza da, “acuerdo mutuo”; euskaraz “elkar adostasuna” bezala uler genezake. Sexuarekin lotuta badago, “kontsentimendu sexuala” deitzen zaio.

Shaina Joy Machlus-ek honela definitzen du: “Egoera sexual batetan parte-hartzeko hitzezko (edo hitzez ezinezkoa denean, hitzik gabeko) akordioa da kontsentimendu sexuala. Akordio hori parte-hartzaileen artekoa da eta amenazarik gabe eta biolentziarik gabekoa izan behar du.




Shaina Joy Machlus-ek dion bezala, “La palabra más sexy es sí” liburuan, hezkuntza afektibo sexuala ez bada derrigorrezkoa eskoletan, haur eta gazteek sexuari buruzko ikasketa lagunen bidez, eta batez ere, interneten bidez egingo dute. Interneten, momento honetan, “pornoa” esan nahi du.

Norberak bere erabakiak hartu ditzan, eskolan ahalik eta tresna eta hausnarketa bide eskaini behar dira. Haur eta gazteek informatuak egotea garrantzitsua da, behar duten laguntza eskatu dezaten. Besteak beste, kontsentimendua da harreman sexualen oinarrizko abiapuntua autore honen iritziz.

Hona hemen, proposatzen duen jarduera bat: "Aurkitu al zara inoiz horrelako egoera batean?"


Aurkitu al zara inoiz horrelako egoera batean?

Jendartean eta Hezkuntzan lantzeko erronka nagusi batzuk aipatze arren, tratu onen eta zaintzaren pedagogiaren beharra eta garrantzia aipatuko nuke.
Autore berak (Joy Machlu) azpimarratzen duen bezala, “Harreman sexualaren ondorengo zaintza” kontutan hartzea adibidez: pertsonak ondo daudela ziurtatzea, kontsentimendua berrestea, laguntza emozionala eta fisikoa ematea, beste pertsonaren iritzia jasotzea … ezinbestekoa izango da, sexu esperientziaren zati bat bezala eta aurrera jarraitzeko ezinbestekoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina