Sexu-generoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Sexu-generoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/10/23

Mugak hausteko prest gaude?

Aste honetan landutako gaiari helduta, gaur egungo gizartean, argi dago sexu-genero sistemak erabat eraikiak daudela. Tamalez, konpartimentazio sistema honekin batera ez datozenak, arazoak pairatzen dituzte beraien egunerokotasunean. Horren adibide, burokrazia munduan,  askotan oraindik emakume ala gizon garen adierazteko laukitxoak, beste erantzunik emateko tokirik uzten ez dutenak.

Honekin erlazionatuta, aurreko ikastaroetako post hau gomendatu nahiko nuke, Zentzua(K) https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/zentzuak.html) berarekin guztiz adoz egoteaz gain, oso modu argian azaltzen duelako sexu-genero estereotipoek sortzen duten problematika. #Iratik aipatzen duen moduan, “Gure beldurrak dira besteen gorputzetan islatzen direnak“

Gaiarekin jarraituz, Gayle Rubinek, antropologo kulturala, eta sexu eta genero politiken alorreko aktibista eta teorialaria dena, egindako aipua zuekin elkarbanatu nahiko nuke:


Gaia lantzerakoan, transgeneroen kolektiboa etorri zait burura, batez ere azken aldian Estatuan “Trans legearekin” gora eta behera dabiltzalako.

Lucas Platerok argitzen duenez, gaur egun, trans kolektiboa osatzen dutenen % 80a langabezian dago, askotan hezkuntza garaian jasotako irain, mehatxu eta abarrengatik ikasketak amaitu gabe uztera behartzen dituztelako alde batetik, eta bestetik, trantsizioarekin hastea erabakitzean beraien heldutasunean, lana edo etxebizitza galtzeko arriskua izaten dutelako.

Sortutako zalaparta politikoa ikusita, legea aurrera aterako ote?


2022/10/22

Noiztik neska?

Noiztik ote dut neska izatearen kontzientzia?  

Ziurrenik umetan ondotxo bete nituen neska izateagatik konbentzioek eskatzen zidatena, esanekoa ni! Lehen zaplastakoa, aitaren arreba tia Luisak bidalitako mezu-azkonarekin heldu zitzaidan. Hankak zabal-zabalik nituela ikusi ninduen eserita lurrean. Haiek ez ziren neska baten moduak! Izan ere bi andre mota ziren ordurako nire buruan ondo sartuak, ganoradunak eta kafrangak. 

Oraindik ere sumintzen nauen oroitzapena da. Badakit baina, agindu horiek, astiro-astiro bustiak zituztela izeba eta bere aurrekoen arimak. Perbertsoa da gero azpiratuak ohartu gabe nola iraunarazten duen bereen gaineko zapalkuntza!

Zerk egiten ninduen emakume? Ez behintzat neurea izanda inondik ikutu ezin nuen eta izenik ere ez zuen zera horrek.

Eskerrak Jule Goikoetxeak argitu zidan: Emakumeen zapalkuntza kontzeptu materialista feministekin aztertuz gero, deuseztatu egiten da emakumeak “talde natural” bat diren ideia[1], hau da, “mota berezi bateko arraza-talde bat: naturaltzat hautemaniko talde bat, beren gorputzetan materialki espezifikotzat harturiko gizon-talde bat” https://www.susa-literatura.eus/liburuak/lisi0303

Erlijiotik eskapa eta  geure burua entzuten ikastearekin ekin genion gure adinekook lotuta gintuen makinari astunetik askatzen.  Irakasleren bati miresmenez entzundakoak eta irakurketek asko lagundu zuten bidean.

Miren Arangureni  eta Jule Goikoetxeari berari  udan irakurritakoak zer pentsatu eman ditgizon-emakume kategoriaz. Geroa, gizonik eta emakumerik gabe.

Bizi-bizi dira, trans legearen tramitazioaren harira, genero autodeterminazioaz zabaldutako eztabaidak. Bero datorkigu udazkena!

 


2021/10/25

Patriarkatu eta Heteroaraurik gabe ASKOZ HOBE!!!

 


SEXU-GENEROARI BURUZ AUSNARTZEN




Sistema Hetero-patriarkal batean oinarrituta egoteak gizonezkoak erdigunean jartzen ditu. Gizartea orokorrean haien neurrira egina dagoelarik. Hori gutxi balitz hetero arau hori datozen belaunaldietan ere "normaltzat" txertatua da. Haurdunalditik hasita, ekografietan haurraren sexu biologikoa argitzen zaie guraso izango direnei eta egun horretatik aurrera izango duen izena, harremanak, koloreen arropa eta jostailuak, burutuko dituen ikasektan edo izango duen lanpostua baldintzatzeraino dago eraikia sistema. 
Badira ikusten ez diren baina heteropatriarkatu horretan eragiten duten faktoreak: 
Generoa esaterako ez da ikusten. Beste pertsona batek zein genero duen ez da ikusten den zerbait, edo sexualitatea ere ez da begibistan ikusten den zerbait baina kontrakorik adierazten ez badu esaterako, gizarte honetako edonor heterosexual gisa tratatua izan ohi da.eta kondizio horretatik ezberdina dena azalpenak ematera behartuta sentitu ohi da.

Betaurreko moreen begirada kritikoa egunero izan behar dugu kontuan hain ezarrita dagoen heteropatriarkatua suntsitzeko. kritikoak izan eta inguruan ditugun eskubide urratze guztietan esku hartuz soilik lortuko dugu gizartearen iruditegia aldatzea genero ikuspegia landuaz.
 “edozein jarduera edo eremutan emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak kontuan hartzen dituen enfokea” . Enfoke  honek sistematikoki emakume eta gizonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko ezberdintasunak aztertzea suposatzen baitu"

Emakume izateak, azalaren koloreak,orientazio sexualak, edo jatorriak zergatik egin behar du ba bat beste edonor baino gutxiago?


Estereotipoetatik at bizitza askeago bat!

 



Lolaren ALDE BATERA UTZI AURRERA EGITEN UZTEN EZ DIZUN GUZTIA! Sarrera aukeratu dut oso originala iruditu zaidalako besteak beste. Gainera irudi oso egokiak erabili ditu eta hau azkar bizi garen garai hauetan asko eskertzen da, iruditegitik ere asko abordatu baitezakegu. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/alde-batera-utzi-aurrera-egiten-uzten.html

Zirku artista eta sortzaile naiz eta hain zuzen gure lehenengo pieza konpainia bezala gai hauek tratatzeko asmoz egin genuen. Gure gatazka pertsonaletik abiatutako gaia unibertsala zela ohartu nintzen. Sistemak berak estereotipo eta sexu-rolen bidez gizakiak mugatu eta baldintzatzen ditu jaio garenetik. Nik pertsonalki jasandako jazarpena nere arazoa soilik ez dela ohartzeak begiak zabaldu dizkit. Gure sorkuntzaren helburu garrantzitsuetako bat etiketa, botere harremanak, rolak eta generoarekin lotutako gatazkak lantzea da eta zirkua hain ikusgarria izanda, iruditegitik abordatu nahi izan dugu hau guztia, iruditegi berri bat sortuz eta gizarteari gure aportazioa eginaz. Hau dela eta, KONTURATU NAIZ neri aspalditik mugitu didan gaia arazo unibertsala dela eta ez pertsonala.

 

Eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoetako batzuk honakoak direla deritzot:

  • Profesionalen formakuntza falta
  • Sexu-generoaren inguruan egindako hausnarketa eskasa edo hausnarketa eza
  • Familia eta hezitzaileen arteko komunikazio eta jarraipen urria
  • Praktikotasun falta. Askotan marko teorikoa ezagutzen da baina praktikara eramateko zailtasunak ageri dira eta baliabideak falta dira.


Azkenik gure sorkuntzaren teaser bideoa uzten dizuet, batez ere entzuten den abestia guri askotan egotzi zaizkigun etiketak direlako eta lehen aipatu bezala zirkuaren lengoaietik honelako gaiak ere zenbat landu daitezkeen erakusteko.




Izan direlako, bagara.

Izan direlako, bagara. Askotan entzundako esaldia da eta tatuaje baten moduan grabatuta izan beharko genuke. Orain dela lau edo bost hamarkada, mugimendu feministan emakume eta gizonen arteko desberdintasunez haratagoa joan ziren, baita ere emakumeen arteko desberdintasunei garrantzia ematen hasi ziren. Imajinatu ahal duzue zelako iraultza izan zen hori?

Eta orain, ideia “berriak” esaten diegu sexo-genero sistema landuz agertzen diren kontzeptu askori. Psicowoman-ek esaten duen moduan, neofobia asko dago gaur egun. Baina ezin dugu ahaztu gaur daukagun guztia norbaitek borrokatu zuelako daukagula; beraz, datozen generazioei sor diegu gizarte hobea garatzea.

Garatzen ari garen irakurgaiatik atera dudan ideia nagusia ondokoa da: mundua den bezalakoa da eta guk egokitu behar dugu bertara, ez alderantziz. Nola izan ahal gara hain harro, errealitate bat zalantzat jartzeko? Benetan errazagoa dela norbaiti esatea bere identitatea ez dela erreala, hori ulertzen saiatzea baino? Nahikoa da, onar dezagun normaltasuna ez dela ezer, edo guztia dela, baina berdintasunari buruz hitz egiteari utz diezaiogun eta aldarrikatu dezagun EZBERDINKERIA.

Zentzua(K) izeneko blogeko sarreran esaten den bezala, BELDURRA da gure oztoporik handiena. Gizakion historian zehar aurrerapenak oztopatu dituen indarrik handiena beldurra da. Sistemari, kasu honetan heteropatriarkatuari, aurre egiteari diogu beldurra; seinalatuak izateari beldurra; biolentzia estrukturalari beldurra. Horregatik sexu-genero sistema ulertzea eta barneratzea ezinbestekoa da: emaume eta gizon gisa sailkatzea indarkeria guztiak artikulatzeko nahitaezkoa bada, zer botere geratuko litzateke gizon eta emaumerik ez balego?

Azkenik, Psicowoman-en bideo hau gomendatu nahi dut, binarismoaren kontuak beste ikuspegitik ikusi ahal izateko:


Izan direlako, bagara. Izan daitezen, izan gaitezen!



Binamismoa apurtu, sistema deseraiki

Aste honetako materialak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Sexua, generoa, transfeminismoa... terminoei buruz emandako informazioak, alde batetik, horietan sakontzen lagundu dit, eta bestetik,  ikasteko geratzen zaidan guztiaz ohartzen.

Ikasitakoa horrela laburduko nuke




Betaurreko moreekin, aniztasun begiradak izeneko sarrera hautatu dut zuei gomendatzeko.

Zergatik aukeratu dut? Sufrimendu hitza erabiltzen duelako, binamismo horrek pertsona askorengan eragiten dituen ondorioak azaltzeko.

Kultura hegemonikoak eragindako egoera horiei izena eta abizena jartzen dizkiegunean, duten garrantzia ulertzeko gai gara. Nire inguruan ikusi dut eta ikusten dut jendea sufritzen nor diren, nola janzten diren edo nor maite duten azalpenak eman behar izateagatik. Sufrimendua eta horrek erakarren higadura emozionala amaigabea da. Nahikoa da!!.

Errealitatea askotarikoa bada, gure begiradak ere horrelakoa izan behar du. Nire inguruan ideia horien eragile trasmititzaile bihurtzea espero dut.

Amaitzeko, Josebe Iturriozen bideoa ekartzen dizuet oso egokia iruditu zaidalako trasfeminismoa hobeto ulertzeko. Gai honi buruz piztu zaidan jakinmina asetzeko baliogarria suertatu zait.




Patukoak pikutara!

Patu, Patu...Patukorik?

Leloa


Lehenik eta behin, ez naizela nahastu hizkuntzekin argitu nahi dut. Euskara, gaztelania eta aste honetako bideoan azaldutako istorio arteko hitz jolasa da.

Blog sarrea:

Maider Otxoa de Albaren sarrera aukeratu dut. 

Nik idatziko nukenaren oso hurbil dagoelako eta Maiderrek aukeratu zuen aurreko ikasturteko sarrera oso erakargarria egin zaidalako: idazleak erabiltzen duen ezizena, abestia oso ona da eta bideoa zoragarria (bai esku hartzea bai Aitaren papera).

Konturatu naiz..., nire jakin mina piztu du..,

Aipatutako bideoak "Binta y la gran idea" kontuarazi nau pertsona gehiagok kultura aldaketa nahi dutela,  Humberto Maturanak nire jakin mina piztu zuen eta guzti hau bat dator bere elkarrizketetan azalten dituen hainbat ideiarekin. Nire inguru hurbilean... bloga idazten ari naiz eta bideo partekatuko dut txakur paseoko kuadrilako kide batekin eta hau zuekin.


 

Lantzeko oztopoak: 

"Todo proceso de cambio cultural 

comienza por un proceso 

de transformación individual." 

(H. Maturana eta Matriztika)



Banakako transformazio-prozesua, gure aukera eta gure oztopoa da
 
Nola lortu dezakegun hezitzaile bakoitzak banakako transformazio-prozesua egitea?


2021/10/24

Sexu-generoa ulertzen

 


Gai honekin konturatu naiz sexu- eta genero-aniztasunari buruz ikasten hasi besterik ez dudala egin. Ezagutzen dut nire ezjakintasuna hitz berrietan, adibidez "queer". Sexu-aniztasunari buruz irakurtzeak horri buruz hausnartzeko balio izan dit, baina batez ere lagunekin hitz egiteko eta haien iritzia jakiteko. Ohartu naiz pertsona askok ez dugula ezagutzen sexua, generoa eta genero-identitatea ondo bereizten.
Uste dut beharrezkoa dela horri buruzko prestakuntza, izan ere, gaiaz hitz egin dudan pertsonekin bakoitzak ideia bat zuen. Nire iritziz lan handia egin behar da sexu-aniztasunaren inguruan, gizarte osoak uler dezan.


Lagunekin izan nituen elkarrizketan gustatu zitzaidana zera izan zen: badirudi gazteenek guk baino askoz argiago dutela dena, eta, oro har, helduagoek baino askoz ere irekiago daudela aniztasunera.
Eta benetako gizarte-eboluziora iristeko aurkitzen ditudan zailtasunen artean dago, lehen esan dudan bezala, terminologia ulertzeko dagoen nahasketa eta  etiketak hausteko zailtasuna.

Bestalde, iaz gaiari buruz egindako sarrera hurrengoa izan da nire gustokoa, ikusi dudalako ez naizela kontzeptuak bereizteko zailtasunak dituen pertsona bakarra.
Eta oinarrizkoa iruditzen zait.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/dikotomian-errotutako-sistema.html 

 

 


 


NIRE BAITAKO MUGAK HAUTSIZ

 Zenbat idei, galdera eta sentimendu  nire buruan  bueltaka dabiltza! 

Izenik ez duenak izanik ez duenez, aste honetan erronka handia izan dut  behar beharrezko hitz-kontzeptu berriekin.   Kontzeptu horiek   gogoeta hau egitera eraman naute; termino horiek pertsonen bizitzaren zati bat isladatzen dute beraz,   gure mundua,  gure errealitatea,  zer aberatsa eta anitza den! Hitzak hor daude: transexualitatea, transgeneroa, sexu-genero sistema, genero identitate bitarrak


Beste aldetik  jendartean suertatzen diren eta aldaketa bilatzen duten  mugimendu berriak izendatzeko erabiltzen diren termino potenteak hor daude:  transfeminismoa eta ikaragarri polita den intersekzionalitatea. Angela Davisek horrela dio: “arraza, genero eta klase kategoriak elkarri lotutako, uztartutako eta gurutzatutako kategoria gisa ulertzeko ahalegin intelektual organiko horren zentzuan ulertzen ditut nik intersekzionalitateari buruzko egungo ikuspegi feminista”

Edo Plateroren hitzat:Krisia aitzakia gisa erabiltzen ari dira politika sozialetan atzera egiteko eta jaenda zapaltzeko, eta horri aurre egitea dagokigu, gizon, emakume,haur, zahar, elbarriekin batera; intersekzioanlitateak aliantzak egiteko aukera ematen digu”.

Testuinguru honetan ezin ditut  Baumaren hitzak aipatu gabe utzi:Ideologiak belo trinkoak dira, ikusi gabe begiratzea eragiten dutenak”


Hau  behin jasota ezinbestekoa da  betaurreko moreak beti oso ondo jantzita eramateko beharra aldarrikatzea. . Jendartean transfeniminmoak eta  eskolan hezkidetzak,   genero ikuspegian oinarrituta azterketa kritikoak  egiten dituzte eta horrek  gizarte gisa aldaketa sozial batera bultzatzen gaitu.  


Sexu-genero sistemaz hitz egiterakoan zuok denok baliabidearen inguruan  eginiko ekarpenak izugarri estimatzen dut; guztiak aukeratu ezin direnez bi sarrera hauek   gomendatzera animatuko naiz, adierazten duten argitasuna eta ilusioa azpimagarria iruditzen zait eta. 

Estereotiporik EZ, Sexismorik EZ eta UTOPIATIK ERREALITATERA


Gai honekiko jakinminak Platero bezalako autoreek  esaten dutena ezagutzera eraman nau,  teoria eta praktikaren uztarketan gorpuzten dituztelako beraien ekarpenak. 


Eta bukatzeko hasierara  itzuliko naiz. Gure beldurrak dira  oztoporik handienak aurrera joateko, eta gugan  hain hertsiki ezarrita dauden hesiak gainditzeko. Beraz, modu zabal batean uler dezagun eta  errepika dezagun Euskal Herriko Bilgune Feministatik hartutako leloa: “Gure baitako mugak hautsi”


BINARISMOTIK ASKE, NORNAHI NOLANAHI!

 

BINARISMOTIK ASKE, NORNAHI NOLANAHI!

Sexu-genero sistema suntsitzen izenburupeko dokumentuan irakurritakoa eta jasotakoa barneratzea ez da goizetik gauera egin daitekeen kontua: itsaso zabala bezain sakona da.

Hainbat kontzeptu ikasteko parada izan dut, eta horrekin batera ekarpen mordoa ere bai; zein baino zein interesgarriagoak, gainera.

Sexu-genero sistema sistema bitarraren sexismoaren euskarria izatearekin batera, gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harremanen abiapuntua da.

https://www.youtube.com/watch?v=diIb78LLQkE

Gainera, sistema binarioan sexu-identitateak ez du biltzen existitzen den aniztasuna. Hori gutxi balitz, pentsaera bitarrak naturalaren eta artifizialaren artean bereizi du, eta araua ezarri: ‘normala’ zer den. Arautik urruntzen dena asmatutako normaltasunetik kanpo legoke.

Hori guztia eraikuntza soziala denez gero, deseraiki egin daiteke. Beraz, genero-ikuspegia integratuta; estereotipo femenino zein maskulinoak sakonki aztertuta; binarismoa salatuta; emakumeen ekarpenak bistaratuta; transfobiaren, lesbofobiaren, homofobiaren… aurka borrokatuta… https://www.youtube.com/watch?v=EyBLDSG1R9k esku hartze hezkidetzaileen bidez, deseraikitzea eta eraikitzea da bidea.

Hona hemen emakumeak baztertzeke Euskal Herriko historia zimenduetatik eraberrituta erakusten duen lan oparoa: https://www.youtube.com/watch?v=NuT4I3KIAQI.

https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Sexu-generoa sarrera aukeratu dut; izan ere, arreta eman dit haren esanak: “Izan ere, gure parean dagoena gizona ian arren, emakume gorputza duenean, nor sentitzen da deseroso? Gu”. Ez naiz sekula hala sentitu izan.

Amaitzeko,  adierazi nahi nuke hau guztia eremu hezitzailean lantzerako unean izan dezakegun oztoporik handiena SINBOLIKOAn daukaguna dela; burura “boteprontoan” datorkiguna, hain zuzen ere.