2019/11/09



GENERO INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN.

Hainbat datu eta hausnarakta egin aurretik, orain dela aste buru pare bat suertatukoa nahiko nizueke azaldu, harrituta geratu nintzen, gero azaldutko nire iritzia:




https://www.youtube.com/watch?v=14gbsmR-O-o

Donostian familiako bazkari bat nuen, bertako elkarte batetan guraso, anai-arreba, iloba e.a....geunden bertan, bazkaltzen geundela, familia gazte batzuk etorri ziren elkartera g.g.b 15:00ak aldera. Lauzpabost familia ziren guztiak seme alabekin, denak 5-6 urte baina gutxiagokoak. Hura nire sorpresa ikusi nuenean ama guztiak mahai jarri haurrei zerbitzatu bazkaria eta beraiekin zeudela bazkaltzen zeuden bitartean, beste izkinean sukalde aldean aitak garagardoa edaten eta gero beraiek jango zuten bazkaria prestatzen.

Horretana ez zen dena geratu, haurrak bazkaldu zutenean haurrei margoak, paperak, karta...eman zizkieten jolasteko, orduan aitak ailegatu eta handik denbora gutxira ama eta aitak bazkaltzen hasi ziren. Nik uste nuen egoera hori gainditua genuela, egun baina ez dela horrela ohartu nintzen. Gure garaiko emakumeak asko borrokatu dugu berdintasunean aurrera egiteko, eta momentu horretan iruditu zitzaidan gazteagoak agian hain egoera alderatuak ez dituztenez bizi, ez direla ohartzen jasaten dituzten hainbat diskriminazio eta egoera sexistas.
Honekin lotuta dauak, eta txosten ezberdinak ikusi, irakurri, begiratu eta hausnartzen egon naiz dexentek deitu didate atentzioa aipatu nahi nuke Emakundek esaten duen bezala genero indarkeri ezberdinak daudela:
Indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexu indarkeria (sexu erasoa, abusua eta jazarpena), indarkeria ekonomikoa edo ondasunekoa; indarkeria soziala eta indarkeria sinbolikoa bereziki neri azken honek deitu dit atentzioa ez nuelako ondo ezagutzen "  Indarkeria sinbolikoa edo zeharkakoa gertatzen da sinesmen eta rol sozial jakin batzuk barneratzen direnean: gizonezkoen gailentasuna erreproduzitzen duten edo aurreko atalean azaldu diren indarkeria-motak justifikatzen edo hutsaltzen dituzten sinesmen eta rolak izaten dira, biktimek beraiek ere barnera ditzaketenak. Mezuak, balioak, irudiak eta zeinuak dira, pertsonen arteko harreman sozialetan mendekotasuna, desoreka eta diskriminazioa erreproduzitzen eta transmititzen dutenak eta emakumeek gizartean duten mendetasun-egoera naturalizatzen dutenak".

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/violencia_evaluacion_informes/eu_def/adjuntos/2018_datu_estatistikoen_txostena.pdf


Esaldi hau beti gustatu izan zait, Nelson Mamdelarena, " Hezkuntza da erabili ahal dezakegun boteretsunea mundua  aldatzeko"
Mundua eraldatu eta genero indarkeria suntsitzeko ere  Hezkuntzak ematen digun  bidea eta aukerari aurre egin behar diogu¡
Ikusezina dena ikustaraziz.

Datu asko aipatuko nituzke baina gazteenak bereziki deitu naute atentzioa.
Gazteberri gazteentzaz argiratzen den aldizkariak 154. zenbakia Feminismoari dago eskainia.
Gazteak gero eta feministagoak omen dira estatuan gazteriaren %49k bere burua feministatzat jotzen du, duela bi urte baino 15 puntu gehiago Deigarria ez ta?
Baina hala ere oraindik indarrean jarraitzen du elementu tradizionaletara lotutako maskulinitate eta feminitatearen irudia.

Eguneroko bizitzan diskriminatuta sentitzeko arrazoi nagusiak:
- Itxura fisikoarengatik %50.1 neskak,%42.3 mutilak.
- GENEROENGATIK %49.5 neskak,  %19.4 mutilak, alde nabarmena,
Genero arrazoiengatik diskriminazio sentimenduak esperimentatu diren esparruak
- Kalean %52.4 neskak, jendearekiko harremanetan %29.1 mutilak-
- Lan esparruan (kontziliazioa, soldata,ordutegiak) % 43.2, mutilak %23.9

Datuak amai ezinak lirateke beraz, oraindik hezkidetza eta kasu honetan eta Genero Indarkerian ere eskolan, eredu egokiak eskainiz, gaiarekiko sentsibilizatuz, eredu izanez, eta sexu estereotipoak suntsitu eta aurrera eginez,  egoera eraldatu dezakegu horretarako, hezkuntza komunitate osoak inplikatu, prestatu, sentsibilizatu eta konplize izan behar dugu, ahaztu gabe testu, irudien paisaiak,  teknologia digitalak eta historiak ere duen garrantzia lehenesteak.
Bestalde Hezkidetzan Genero ikuspegian esku hartzeko, hauexen  aurrera eraman beharreko erronkak:

● Etengabe zalantzan jartzea sistema bitarra, “normaltasuna” eta “esentzialismo” guztiak erreferentziazko marko gisa agertzean.
● Binarismoa, sexu-genero sistemaren erreprodukzioa salatzea. 
● Sexu-genero sistemaren erreprodukzioa geldiarazteko eta gainditzeko gaitasunak sustatzea hezkuntza komunitate osoan. 
● Estereotipo femenino zein maskulinoak sakonki aztertu eta edozein pertsonarentzako positiboak diren balioak, konpetentziak eta gaitasunak edonoren eskura jartzea. 
● Gizateriaren ongizaterako emakumeen ekarpenak bistaratzea. 
● Sexu-genero sistema binarioaren ondoriozko transfobia, lesbofobia, homofobia eta halako identitate- edo ezaugarri-fobia guztien aurka borrokatzea. 
● Sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak, praktikak, testigantzak, irudiak eta abar hierarkiarik gabe, aberastasun moduan, erakutsi eta sustatzea. 

Amelia Barquinek dioen bezala 

 “Gure umeak esparru edukatibo batzuetan genero presio gutxiago pairatzea ekarriko balu sikiera, ez litzateke gutxi; askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko…” Ados nago bere hitzekin.

Azkenik gogoan izateko Jaurlaritzako Eskola Inklusiboaren planaren berri, indarrean dagoena egun 2022ra arte.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Eskola inklusiboa garatzeko esparru-planak (2019-2022) dioen bezala, pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etikoaren arabera, hezkuntzak aukera berak eskaini behar ditu, inolako bazterketarik egin gabe (gaitasunak, kultura, etnia, erlijioa, generoa, sexua, etab.), eta desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak eraldatzeko betekizuna du . Horixe egin eta aurrera eman beharrekoa.
 morder la manzana bilaketarekin bat datozen irudiak
Leticia Doleraren liburua hau gomendatzen dizuet, praktiko, gertukoa eta edonorentzat oso ulergarria.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/genero-indarkeriaren-inguruan_8.html

Aurreko edizioko kide honen blogeko mezua aukeratu dut, proposatzen dituen ekimenak hezkuntza eremuan momentu honetan ere aplikagarri iruditzen zaizkidalako. 




"Aitatxu, aitatxu! Hartu, azkar, jaka! Kaka egitera noa!"

"Aitatxu, aitatxu! Hartu, azkar, jaka! Kaka egitera noa!" Haurrak horrela esan dit jaka emonez, ta ziztu bizian aldegin tabernako irolen bila. Ohikoa ez dakit dan, baina taberna honetan hauek atzeko partean daude. Barra luzearen eta mahaitxoen artean dauden pertsonen artetik egin behar izan du bidea, “parkatu” nahikotxo esanda. Gaztea da, baina ondo hezitua.
Ni atzetik joan natzaio, lasai. Nere gorputzak ere beharrak bete nahi ditu, baina ez daukat hainbeste presarik. Bi ateen aurrean dago zain. Bi komun, bakoitzaren atean afitxe txiki bategaz. Batean makiltxoz egindako pertsona bat. Ohikoan, irudi hau “gizon”ekin lotzen dena. Ondokoan, emakume arekin lotzen den beste irudi bat.
Ateetako bat zabaldu, eta bertan sartzeko prest agertu da. Baina hara! Atean gelditu du atara behar zuen pertsonak. Goitik begiratuta “Hau ez da zuretzako komuna – esan dio. - Zure bestea da.”
Suabe-suabe hurbildu naiz beragana, eta “Parkatu, zu zara bere gurasoa?” galdetu diot. “Ez, nereek argi daukate zein dan bere lekua.” erantzun dit. “Ni naiz bere aita, ni arduratuko naiz berarekin. Eta orain, utzi pasatzen umea, kaka egin behar duela.”
Zerbait esan behar zuela iruditu zait, agian eztabaidan hasi nahi zuen. Ez du egin. Erditik kendu eta umea irolan sartzen utzi du.
Bada, kaka egiteko ere genero bazterkeria!! Noiz arte Espainiako konstituzioaren aurkako ekintza hauek onartzen? Ez du zerbait esan behar honen inguruan espainiako “Tribunal Constitucional” delakoak?

Aurreko edizioko sarrera hau “Genero Sistemari Buruz Hausnartzen” aukeratu dut. Batetik, beste sarrera batzuetan ikusi ez dudan matizazio bategatik: “mendebaldeko genero sistema” honen inguruan jarduten bara batik-bat. Non daude, baldin badaude, beste gizarte batzuetako genero sistemak?
Eta bestetik, proposatutako bideoak nik proposatu behar nituenak direlako.

Eta Maiderrek erabili dituenez, nik liburu bat eta Instagrameko kontu bat proposatu nahi dizuet.
Liburua Laura Moran-en “Orgasmitos” da (Twitterren @veneciana1981). Irakurtzen hasi besterik ez dut egin, eta ikusten dut hainbat genero estereotipo apurtuko dituela.


Eta Instagrameko kontua “adelaxd”. Zenbat eta zenbat estereotipo lantzen dituen bere irudietan!

2019/11/08

Feminismoa hausnartzen


Kartelean FEMINISMOAn pentstazne jartzean burura etorri zaizkidan lehen hiru hitzak bertaratu nahi izan ditut. Ondoren, horiek lortzeko gizarte patriarkal honek sortu duen gizarte estruktura, harremanak, etab. Suntsitu behar direla ondorioztatu nahi izan dut. Mugimendu honek hori behar bai du beste hainbat gauzen artean ere.






Aurreko edizioko ekarpenetatik hau bertaratu nahiko nuke:
Bertan, Gorettik esandakoarekin bat natorrelako: FEMINISMOA EZ DA MODA BAT! Horretaz gain, ezarritako baliabide ezberdinak oso interesgarriak iruditu zaizkit.

Bestalde, nire inguru hurbilean galdetu eta gero (lagunak), denek uste dute hezkuntzan utsune handia dagoela feminismoaren gaiarekin, inork ez bai du gogoratzen hau eskolan landu duenik.
Jarraituz, Amelia Barquin bertaratu nahiko nuke unibertsitatean ezagutzeko aukera izan nuen eta plazer hutsa zen bere hitzak entzutea. Kulturartekotasuna Euskal Herrian, hizkuntza ez sexista eta espazioen abnaketa eta erabilera ez sexista dira bere ekarpenetako batzuk. Besteak beste, 2008 an argitaratu zen Euskararen erabilera ez sexista monografikoaren egila da.



2019/11/07

Feminismoak

Eginiko kartelean nolabaiteko definizioa egiten saiatu naiz, erakutsiz, feminismoak emakumeon askapenerako baino gizartean dauden zapalkuntza anitzak erakusteko gai den mugimendua dela, eta denak kontuan hartu beharrekoak direla gizarte-eraldaketan. Atzeko argazkiak, "ni la tierra ni las mujeres somos territorio de conquista" asko gustatzen zaidan esaldia du, eta kasu honetan Argentinako herrialdean abortuaren aldeko borrokan erabili duten irudia dela dirudi.
Pasa den urteko postak begiratuz, Yolanda Artoren ekarpena nabarmenduko nuke (http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/feminismoak-barneratzen.html), alde batetik, ariketa hezkidetzaileak edo eginbeharrekoak errealak iruditzen zaizkidalako eta bestetik, berak aukeratutako emakume esanguratsua aspalditik ezaguna dudalako, baina egia esan, honen bizitzaren inguruko informazio gehiago izatea gustatuko litzaidakelako, eta ikusi ez dudan arte, pixka bat ahatuta nuen (Dolores Ibarruri).

Nik nire aldetik, wikipediari jarraiki aski ezaguna den figura bat aukeratu dut; Virginia Woolf (https://eu.wikipedia.org/wiki/Virginia_Woolf). Dudak izan ditut, baina idazle honetaz ere gehiago irakurri behar dudanaren sentzazioa dut, izan ere, batxilergoko bigarren urtean "Literatura uniertsala" izeneko ikasgaian bere liburu bar irakurri genuen (Farorantz) eta bere bizipen eta teorien inguruan ikasi genuen, baina egia esan, erabiltzen dituen metaforak eta bestelakoak ez nituen ulertu gehiegi bere garaian. Bestalde, askotan gomendatu izan didate "Gela bat norberarena" izeneko liburua, genero-rolen inguruko saiakera bat baita.

Bukatzeko, lagun pare bati galdetu ondoren (emakumezkoak), argi geratu zait feminismoaren gaia ez dela lantzen oraindik graduetan, eta honen inguruko ezer jakin ezkero, antolatutako kurtsoen (klase orduetatik kanpo) bidez izan dela. Nire aldetik esango nuke, nire graduan nahiko ikusten den gaia dela (Soziologia ikasi dut), laugarren urtean "Generoaren soziologia" izeneko ikasgaia ere badago.

Interesa duenarentzat, abesti bat utziko dut: https://www.youtube.com/watch?v=4XWk4eq-Two (Tribade-La purga) feminismoari (edo feminismo hegemonikoari) kritika feminismotik. Nik entzun nuen lehen aldian gogorra edo oso zuzena egin zitzaidan, baina egia esan, gustoko dut justu berdinagatik.





2019/11/06

“Genero-indarkeria ikasia da”

Hezkidetzan Esku Hartzen


Alde batetik indarkeria ikasten dela argi dago. Hona hemen bideo famatu bat erakusten duenak nola ikasten den.

Baina emakumeen kontrako indarkeria ere ikasten da. 
"Aurkitu dugu oso adin txikian dauden haurrek -gizarte liberalenetatik hasi eta kontserbatzaileenetara bitartean- laster barneratzen dutela neskatoak kalteberak direla eta mutikoak indartsuak eta independenteak direla dioen mitoa", adierazi du Robert Blum ikerketa zuzendari eta Johns Hopkins Unibertsitatean finkatuta dagoenak. "Hori da txikiaren edo txikiaren inguruan bizi den pertsona, lankide, irakasle, zaintzaile (...) bakoitzeko indartuz joan den mezua". Ikertzaileek ikusi zuten ondorioak bat zetozela aurreko lanetakoekin; izan ere, "Nerabezaroan, mundua umeentzat zabaltzen da eta neskentzat uzkurtzen da".

It Begins at Ten: How Gender Expectations Shape Early Adolescence Around the World izeneko analisiak azaltzen du genero-itxaropenak nola eraikitzen diren nerabezaroan, 10-14 urte bitartekoetan, eta nola heltzen diren nerabezarora, munduko herrialde ezberdinetan haurrak diren argi izanda, bai aberatsenetan, bai pobreenetan. Osasun mentalean eta fisikoan duen arriskua ere egiaztatu zuten adituek.

Ondorioak azken lau urteetan 450 neraberi eta haien guraso eta zaintzaileri egindako elkarrizketetatik atera dira: Bolivia, Belgika, Burkina Faso, Txina, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ekuador, Egipto, India, Kenya, Malawi, Nigeria, Eskozia, Hegoafrika, Estatu Batuak eta Vietnam.
Elkarrizketen arabera, munduan zehar, neskatoak eta mutikoak oso txikitatik daude lotuta genero-murrizketei, eta horiek ondorio larriak izan ditzakete beren bizitzan, eta okerragoak dira neskatoengan. "Horiek" babestean "oinarritutako estereotipo femeninoek" ahulago "bihurtzen dituzte, haiek zaintzeko nahia nabarmenduz eta arauak hausten dituztenean fisikoki zigortuz", diote adituek. Horren ondorioz, eskola-uzte handiagoa izaten dute, neskatoekin ezkontzen dira, haurdunaldi goiztiarrak izaten dituzte, GIBaz edo sexu-transmisiozko beste gaixotasun batzuez kutsatzen dira. Haurrak, Shanghai eta New Delhi bezalako hirietan, esaterako, "Etxetik gainbegiratu gabe irtetera animatzen dituzte; neskei, berriz, etxean geratu eta etxeko lanak egin behar dituzte". Bi hirietako neska eta mutilek lotsa eta jipoien berri eman zieten marra gurutzatu nahi zutenei.

Hiri guztietan bat izan ezik, Edinburgon (Eskozia), mutikoek zein neskatoek argi zuten mutila zela edozein harremanetan ekimena hartu behar zuena. Eskenatoki guztietan, neskek etengabe adierazi zuten itxura fisikoa eta haien gorputzak zirela haien aktibo giltzarriak.

"Beharrezkoa da osasun eta gizarte arloko esku-hartzeak birpentsatzea, adingabeek 15 urte edo gehiago dituztenean egiten direnak, eta lehenago egiten hastea", gaineratu du Blumek. "Nerabeen osasun-arriskuak 11 urterekin ezarritako genero-rolek eragiten dituzte askotan", gaineratu du Kristin Mmarik, irakasle elkartuak eta ikerketaren egile nagusiak. "Ikusten dugu herrialde askok milioika dolar gastatzen dituztela 15 urtera arte hasten ez diren osasun programetan, eta uste dugu ziurrenik oso berandu izango dela horietan alde handia markatu ahal izateko", gaineratu du testu berean adituak.

"Hainbat ikerketari esker dakigu, eta gure esperientzia propioagatik, genero desberdintasunei buruzko arauak alda daitezkeela, baina horrek gazteen eta haien ingurukoen ardura hartuko duten esku-hartze planak eskatzen ditu", diote egileek. Blumek ukatu egiten du munduko hainbat lekutan genero estereotipoak kulturaren parte direla dioen argudioa, eta horregatik, mugiezinak. "Genero estereotipo oso zurrunetan murgilduta jarraitzen dugu; adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako lekuetan eta Europako zati batzuetan, gauzak asko aldatzen baino ez dira hasi azken hamarkadetan. Aldaketak eman daitezke, baina borondate politikoa eta hainbat esku-hartze behar dira ", gaineratu du. "Eta adin goiztiar batean genero-desberdintasunei buruzko mitoak irakasteak etorkizunean arazo kaltegarriak izatera eraman ditzakeela jakiteak".
Infografia honetan erraz ikus daiteke nola dagoen izkutatuta genero indarkeria:
emakumeen indarkeria iceberg-a bilaketarekin bat datozen irudiak

Gomendatzen dudan Post-a hauxe da:
Hainbeste material desberdinak proposatzen dituelako azterketa sakon bat egiteko, erraza irakurtzen da, eta planteatzen dituen erronkak oso aproposak direlako:
  • Estereotipoak desikasi behar ditugu.
  • Genero-indarkeria detektatzeko tresnak eman.
  • Eredu positiboak eman.
  • Maitasunaren kontzeptua erromantizismoren mitotik aldendu.
  • Curriculuma eta erabiltzen ditugun materialak aztertu: estereotipoak baztertuz, hizkuntza egokia erabiliz, emakume zein gizonen adibide zein irudi orekatuak erabiliz...
  • Familiarekin lan egin.
  • Heziketa afektibo-sexuala.

2019/11/05

Hezkidetzari buruz hausnartzen


Zenbat buru hainbat aburu

Ibilbide luzea jorratzen ari gara, baina ez gaude bakarrik. Inguruan lagun, senitarteko, lankideak eta gizartea dugu. Batzuen iritzia jaso nahian inkesta egin dut eta sorpresa batzuk jaso ditut.

Azkenengo bi hamarkadatan ezagutzera eman zen “kontzeptua” izan arren, inkestan parte hartu duten guztiek ez zuten HEZKIDETZA hitza ezagutzen. Erdiak apur bat gainetik ezagutu arren, %25a era sakonean ezagutzen duelakoan dago.

Hezkidetza inguruan, ideia ezberdinak jaso ditut:
“Berdintasunaren hezkuntza”, “Berdintasunean heztea, genero, rol eta estereotiporik gabe”, “Generoa kontuan hartu gabe hezitzea” edota “Hezkidetzak, genero desberdintasunak gainditzea duela helburu, eta horretan oinarritutako hezkuntza eredua bultzatzen duela”.
Jarduera-ildoei dagokienez, itzulinguruka ibili gabe, argi azaldu digute ez jakintasuna dutela, baita zalantza asko ere. Berdinatasuna, errespetua, askatasuna? Gizartean, lanean, hezkuntzan, familian, personal mailan… Laburbilduz: Harreman orekatu eta osasuntsuak, genero biolentzia prebenituz.
Zorionez, partehartzaile guztiek Hezkidetza lantzeko arrazoaiak topatu dituzte:
Berdintasuna, etorkizuna eta justizian ume guztiek aukera berdinak izan ditzaten.
Esteriotipoak baztertu, norberak bere burua askatasun osoz garatu, indarkeria saihesten lagundu, bazterketa egoerak gainditu, harreman orekatuak eta osasuntsuak bultzatu.
Host, hezkidetza hezkuntzaren oinarri izan behar duela defendatzen dute, haurrek egiten duten ikaskuntza oro, ikuspuntu honetatik izan beharko litzateke, esteriotipoetatik at, askatasuna eta berdintasuna ardatz.

Beteranoen hitzak irakurri ondoren…
 “Balen”-ek ematen dizkiguten bost arrazoiekin geratzen gara. 

https://view.genial.ly/5dade83c55c1950f7668ec3c/horizontal-infographic-diagrams-hezkidetza-bost-arrazoi
                       
                    SEXU GENEROA SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN.


-ZU ZER ZARA? NESKA? MUTILA?
EMAKUME EDO GIZONA ZARA, HOR DAGO GAKOA.

niƱo niƱa bilaketarekin bat datozen irudiak
Zergatik?
Jendarteak jaiotzen garenetik horretara bultzatzen gaitulako neska edo mutila aukeratzea, eta zergatik? bizitz proiektu bat duelako prest neska eta mutilentzat, bakoitzarentzat berea.
Baina beste gauzen artean Itziar Zigak aipatzen duen bezala "bi sexu 2 genero".
ZALANTZAN JARTZEN DU.
Jarri ahal dugu duk zalantzan noiz bait, gehiengoak ez dut uste, ez dugu ez ta gaia planteatu, pentsatzen jarri, hortik ere ohartu behar dugu kritika, hausnarketa, kuestionamendua, norberak bere buruarekin eta besteekin ere egin eta partekatzea beharrezkoa da, Zergatik ez nesla edo mutika izan adibidez.
Zer da maskulinoa?
Zer da femeninoa?

ZALANTZA FEMINISMOAK SORTU DU.Berriz Querek esaten du,  Aske bizitzeko suntsitu behar dira sexu generoari buruzko estereotipoak.
Zalantza hau irekitzeak egin du egun zabaltzea aukerak neska eta mutiletatik AT.
Izan gaitezen aske, norbera sentitzen den gisa¡¡¡¡
#Nik erabakitzen dut.https://youtu.be/AJYtWIQpTw0Emma Lobatok bere artikuluan Construyendo el GĆ©nero. "La escuela como agente coeducador" (7.orr.)
Haur hezkuntzan jolasak eta jostailuak ideien elkar trukerako espazio dira, diskurtso hauek denon adostasuna eskatzen dute eta zer ikusi handia du helduen imitazioarekin, zentzu honetan nagusia bitartekaria da (1984,1988),Brunerren hitzetan garrantzitsua da, diskurtso batzuei balorea ematen badiogu baesik gabe gera daitezke ez direlako eredu gainartzaileak. Eskolak era berean mugatu edo deuseztatu egin behar du, praktika sexista eta diskriminatzaileak.

Sexu identitarearen zeinu hizkuntza.
#Josune
#Hezkidetza
#Sexu generoa
https://youtu.be/DbWucgDlFm4Eskolak  En los Ć”mbitos educativos tempranos, como es la EducaciĆ³n Infantil, el juego y los juguetes constituyen un espacio de intercambio de ideas y de discursos que implican el consenso y que tienen mucho que ver con la imitaciĆ³n del mundo adulto, en este sentido consideramos que la labor mediadora del adulto en el juego, en el sentido en que la entiende Bruner (1984,1988), es muy importante. Puesto que permite dar valor a ciertos discursos que podrĆ­an ser desprestigiados o descalificados por no atenerse a los modelos dominantes. A la vez la Escuela deberĆ­a limitar o eliminar, en la medida de lo posible, lasEm practicas discursivas sexistas y discriminadEmmoras.

2019/11/04

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN, IKERKETEN HAINBAT ARGUDIO.

                                                            Gabon¡¡¡¡

IKERKETAN NON, GU HAN, HEZKIDETZAN.


noche bilaketarekin bat datozen irudiak

Ikerketan argudio ugari badaude ere nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko arrazoietako batzuk, asko dira, baina guztiak jartzea amai ezina litzateke:

- Garantzitsua dela gauden tokian gaudela, hezkidetzaren garrantziaren kontzientzia sortzea.
- Adin guztietan da garrantzitsua,  jendarte guztiarentzat.
- Generoko estereotipotik kanpo hezitu behar dugu, eta horretan HEZITZAILE ETA IRAKASLEOK ARDURA HANDIA DUGU.
- Horretara ailegatzeko norberak bere hausnarketa egin behar du, ikasleari nor nahi duen izan jakiten laguntzeko, eta bere beharrak eta zeintzuk  kanpotik inposatutakoak bereizketa horretan genero kontzientzia ezin bestekoa da. Hezkidetzaren paradigma aldaketan identitatearen garapena ardatza izanik.

Azkenik urteetan nire eguneroko lanean genero estereotipo asko ikusi izanak, modu naturalean, konturatu gabe, konturatuarazi nau, norberak bere bideaegin behar duela, eta irakaslegoaren zati handi bat oso senstsibilizatu egon arren, ekintza puntual bat burutu eta nahiko dela uzte dute. Ez dira ohartzen gure eguneroko jarrera, jokabidea, hitz egiteko modua erabiltzen dugun hiztegia, ipuinak, gelan zintzilikatuta ditugun argazkiak, objektu motak, espazioen antolaketa...ere oztopatu edo sustatu dezaketela hezkidetza. Eta nik nirean hezkidetzan nahi dut bizi, ekin, ikusi eta sentitu.

http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/tratu-onak-sustatuz.html
Hezkidetzan tratu onak sustatu¡¡¡
Aurreko edizo bateko ekarpena, tratu onen garrantzia azpimarratuz. (2015)

https://www.donostia.eus/home.nsf/0/DAA0D382E86EF041C12581F70031E831/$file/Tratu_onak.pdf
Azpeitian tratu onak oinarri, etxean, eskolan kalean, Gida interesgarria udalaren laguntzaz burutua.

AZPEITIAN HEZKIDETZA IKASTETXEETAN ETA HERRIAN TRATU ONAK OINARRI.

Azpeitian tratu onak bilaketarekin bat datozen irudiakhezkidetza Azpeitian tratu onak bilaketarekin bat datozen irudiak


#Hezkidetza
#Josune


GAUR EGUN ORAINDIK INDARKERIA



Estatistikek erakusten digute genero indarkeria ez dela jaisten ari. Euskal Herrian 2013an baino %1,5 salaketa gehiago egon dira aurten. Oraindik lan asko egin behar dugu, batez ere adingabeen artean, erasoa jasan duten nesken% 11.6a da.
Oso kezkagarria iruditu zaidan beste datu bat da mutilen% 34 eta nesken% 28 ados daudela esaldiarekin: gizon oldakorrak erakargarriagoak dira. Horrek erakusten du barneratuta dugula indarkeria erakargarria dela. Eta mezu hori oso maiz agertzen da liburuetan eta filmetan.




Josebe Iturriozek esaten duen bezala: "Hipokresia handia dago; izan ere, gizarteak berak babesten du banaketa hori eta gero egiten du pertsonal garraioa hori, bortxaketak eta erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak."
Uste dut erabat egia dela. Ezin gara harritu gazteei indarkeria erakargarri iruditzen zaielako, baldin eta, gizarte gisa, indarkeria gure helburuak lortzeko bitarteko legitimotzat saltzen badiegu: Xedeak bitartekoak justifikatzen ditu.


Eta sexismoaren arabera, emakumeak gizonezkoen kontrolpean egon behar dira, beraz, indarkeria emakumeak menderatzeko bitarteko gisa justifikatzen du. Emakumeak gizonarekiko duen mendekotasun "natural" hori erlijio monoteista guztietan agertzen da. Beraz, emakumea gizona baino gutxiago da, jainkoaren hitzak direlako. Horrela zailagoa da indarkeria baztertzea.

Beste urtetako post-a.: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/honako-hauxe-da-genero-indarkeria.html Eskoletan indarkeria gutxienez aztertzeko ekimenak aurkesten dituelako.

Elkarbizitza eta Hezkidetzaren mintegian urtero lantzen dugu azaroaren 25an emakumeen  aurkako indarkeriaren. Azken urteetan nabaritu dut gero eta ikastetxe gehiagotan lantzen dela data hori; orain arraroa da lan egiten ez duen ikastetxea, duela 7 urte, aldiz, gutxi ziren lan hori egiten zuten ikastetxeak.

Berritzegunearen barruan jardueraren bat egin ohi dugu data hori lantzeko.

Nire auzoan ere urtero egiten dute lan, eta pankartak jartzen dituzte plazetan. Ekintza bat interesgarria iruditu zait: auzoko denda askotan genero indarkeriaren aurkako mezuak jarri dira, eta urte osoan mantentzen dira.
Uste dut hori dela desleialtasunik handiena, genero indarkeriaren aurkako borroka ikasturtean zehar ikastetxeetan lantzea, eta ez urtean behin.

GENERO INDARKERIAREN AURKA ELKARREKIN: eredu berriak sortuz



GENERO-INDARKERIAren inguruko datuak eta txostenak aztertu ondoren zenbaki hauen
atzean dauden emakumeak datozkit burura: 

Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Estatuan 126.742
salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren .
Haietariko 3.990 EAEn eta 1.328 Nafarroan. 
Benetan datu beldurgarriak!! Eta beldurgarriena datuak urtez urte errepikatu edo gehitu egiten direla.

Etxean, ikastolan egunero elkar errespetatzen, aniztasunean eta hezkidetzan hezten
etengabe lanean  ari garelakoan gaude, baina hain errotuak ditugun ereduak haustea ez da hain erraza.
Egoera eta gertaera xume asko izaten dira gure egunerokoan, indarkeria zantzurik ikusten ez ditugunak
baina indarkeriaren adierazle direnak. Oso gauza txikietatik hasten baita dena. 

Irati Mendiguren Cosgayaren posta ere aipatu nahiko nuke, indarkeria matxistari aurre egiteko
aipatzen dituen erronkekin bat bainator: maskulinitate berriak, autodefentsa dimentsio pertsonal
eta kolektibo gisa eta maitasunaren eredu berriak.


Indarkeria ikasitako harreman estrategia bat da, ez da berezkoa. Beraz, heziketan dago gakoa.
Haurrak adin goiztiarretik hezi behar dira, eskolan ez ezik baita etxean eta kalean ere:
Hezi ditzagun gure ikasle eta seme-alabak aniztasunarekiko errespetuan.
Gatazken kudeaketa baketsuetan.
Maitasun eredu berrietan.
Genero estereotipoetatik aske!
Mikromatxsimoa detektatu eta aurre egiteko trebe.

Tratu onak genero indarkeriaren aurka!





Amaitzeko sarean topatu dudan artukulu bat: Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi.
Bertan aipatzen den moduan astakirten pila detektatu eta bide batez kontzeptu batzuk argitzeko
baliagarria.



MIKROIRAULTZETAN HASITA...ASTINDU, BOTA ETA BERRERAIKI


MIKROIRAULTZETAN HASITA...ASTINDU, BOTA ETA BERRERAIKI


Indarkeria matxistari buruzko datuei eta estatistikei begira nagoen bitartean hotzikara jeisten zait bizkarretik datu hotz horiek edozein emakumeri buruz ari direla pentsatuz: familiakoa, auzokidea, laguna, gertukoa, ingurukoa, hurrunekoa, beste herrialde batekoa....edozein. Eta egia izan berdin zaigu nor den ze leloak dioen moduan:



Txostenaren datuen artean aipatzeko bat, berriena eta niretzat nahiko adierazgarria dena:

2019ko “​abuztura arte, %3 areagotu dira delitu molde guztien biktimak eta salaketak.            Jaurlaritzaren arabera, egunero hamabost andrek salatu dute bortxa matxista” 

Aurrera eramaten ari diren politikak, planak, kanpainak eta abarrekoak direnak direla....kasuak areagotzen dira eta zenbakiz....ikaragarriak dira.
Hona hemen datu konkretuak: https://www.berria.eus/paperekoa/1897/015/001/2019-10-13/jaurlaritzaren-arabera-egunero-hamabost-andrek-salatu-dute-bortxa-matxista.htm

Zeozer (gehiena) ez gaudela ondo egiten jendarte moduan argi dago, "partxeatzea" ez dela nahikoa nabarmen gelditzen da; beraz, sakonera jo beharko dugu, erroetan astindu fuerte dena botatzeko eta berriz erikitzeko beste ikuspegi batekin.

InĆ©s Alberdik esaten duen moduan: "estereotipo sexisten iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, hasierako faseetan agertzen denean zaila egiten zaie errekonozitzea eta gazteek hau guztia naturala balitz bezala onartzeko joera izateko arriskuan daude. Bikotekidea ​izatearen gainbalorazioak eta ​maitasun erromantikoaren mitoak zerikusi handia dute zenbait genero-indarkeria egoerak justifikatzeko orduan"
Garrantzi gabekoa pasatzen uzten duguna, naturaltzak emoten duguna, biolentziaren hasierako hazia baino ez da.

Adibide gisa Pamela Palencianoren monogolo berria (eguneratua) ikus dezakegu (lehenengo 6 minutu pasatu mesedez, ezertarako balio ez duen blablabla baino ez direlako):


Pasa den urteko post-en artean Andonirena gustatu zait bereziki hain deigarriak ez diren baina abiapuntutzat har ditzakegun "mikoromatxismo"etan jartzen duelako begirada.
Eta bukatzen du June Fernandezen proposamen ederrarekin mikroiraultzak eta zoriontasuna planteatzen: 
 "Mikromatxismoez ari bagara, mikroiraultzekin erantzutea izan daiteke bide posible bat. Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea. Gizonen kasuan hori ere izan liteke konpromiso berdin zalearen isla zintzoa, “matxirulo” jarrerak aldebatera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea. Feminismoan nabaritzen dut gero eta gehiago garela militantzia zorrotzaren ordez zaintza (gurekiko eta gurekideekiko), umorea eta plazera erdigunean jartzen ditugunak. Matxismoaren aurka irtenbideeta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea baita” 
                                                                                                                             June FernĆ”ndez
·        

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html

Horiek gure egunerokotasunean ematen dira, guri be, eta hortik has gaitezke ze Carmen Ruiz Repullok "Pepe eta Peparen istorioan" azaltzen duen moduan, eskaileraz eskailera  hau gorantza doa konturatu barik.

Zalantzarik gabe biolentzia ere ikasia da, pixkanaka pixkanaka, estereotipoekin hasita....haunditzen eta haunditzen.
Baina zorionez, ikasten dena desikasi ahal da eta hor gure momentu honetako lana, gure hezkidetzako erronka nagusiena.
Aspaldiko bideo honetan ikusten denez.....
https://www.facebook.com/marcelocrivella/videos/952484958108088/?t=4
Zer ikusi hura ikasi!!! 

Teorian, gai honek lehentasuna izan beharko luke bai etxean, bai jendartean, baita eskolan be...ze populazioaren erdiak pairatzen dugu. Baina horretan jardun beharrean ekintza puntual eta sinbolikoetan gelditzen gara azaroak 25 hurbiltzen denean, gainera gehienak indarkeria fisiko edota psikikoan oinarrituta beste mota guztiak eta egunerokotasunean gertuenetarikoak gehienetan aipatu barik.
Salbuespen moduan,"Beldur barik" lehiaketarako aurkeztutako lan batzuk salbatzen dira urtero,baina betikolez, horiek be pertsonen borondate onaren esku gehienetan.


 

Bukatzeko gustatuko litzaidake zuekin konpartitzea justu gaur Facebooken topatu dudan irudi inpaktantea, Catrina mozorroa.
Catrina soinekoa eraiki zen egunkarietako berriekaz zeinetan edukia feminizidioen edo genero-indarkeriaren gainean hitz egin zituzten berriak ziren.
Lan hau egin zuen taldeak aipaturiko arazoak ikusgai bihurtzea, ikustaraztea bilatzen zuen bere lanaren bidez.