#Elo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Elo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016/04/10
FEMINISTOK PREST
Iritsi da agur esteko garaia.
Atzo Gasteizko manifan egon nintzen eta oso pozik gelditu nintzen. Gazte asko, aniztasuna ,ilusioa eta indarra ikusten ziren.
Feminismoak lorpen handiak egin ditu urte hauetan baina zoritxarrez, oraindik bide luzea eta oztopoz beteta gelditzen zaigu.
Handia da hezitzaileok dugun ardura . Paregabea geletan hezkidetzaz oinarritutako hezkuntza sartzeko aukera.
Ikataro honek baliabide pila jarri dizkit eskura egunerokotasunean nere ikastetxean erabiltzeko. Informazio zabala eta nere ezagutza gaiarekiko asko aberastu dit.
Online izanik gertutasuna sentitu dut irakasle eta baita ikaskideekiko. Beraz, mila esker eta besarkada bana.
Bukatzeko Mercedes Sosaren " Todo Cambia" abestia dedikatzen dizuet, gauzak pixkanaka eta jende askoren lanari esker aldatzen direlako.
https://www.youtube.com/watch?v=g8VqIFSrFUU
2016/02/28
Gatazkei Buruz Hausnartzen
Garai batean gatazkak, zerbait txarra bezala ikusten ziren. Arrazoia nork zuen esaten zen eta ustezko errudunari barkamena eskatzeko eskatzen zitzaion eta zigorra jartzen zitzaion ere.
Kasu gehienetan, hurrengoa zen mendekua eta gatazka handitzen joaten zen edo okerrera aldatzen .
Eskoletan, irakasleok askotan aurkitu gara konpondu ez dakizkigun egoerak eta gatazken aurrean. Inork ez zigun erakutsi ez magisteritzan ezta gure familietan ere zer egin behar zen, nola lagundu. Inork ez zigun esan ere ez dela zerbait txarra, erronka bat baizik.
Erronka? ba bai, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik.
Bizitzak berezkoa du gatazka, elarren arteko harremana bera da gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka.Gatazka ez da ez positiboa ez negatiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.
Ideia honek beste mundu bat ireki zigun ikastetxean (neri behintzat). Gatazkak erronka bezala hartu, enpatia landu, denbora eskeini eta bi aldeak ikusten saiatu.
Gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke:
-arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko.
-harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
-nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.
Beraz, onura handiak dudarik gabe.
Aste honetako gaia gatazka trataeran beste ate bat zabaldu zait. Gatazka eta generoa
Gatazken trataeran ere genero ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da:
-Enpirikoki,gatazken zergatiak eta ondorioak ezagetzeko.
-Kontzeptualki, sakonean ulertzeko.
-Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.
Gatazken trataera hezkidetzaikea izateko Isabel fernandezek bost eremu landu behar direla esaten du
kontzientzia hartzea
curriculuma
banakako tutoretza
partaidetza
antolakuntza
2016/02/21
Heziketa Afektibo-sexuala behar al da?
HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA BEHAR AL DA?
Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte eta horiek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik, emakume askok gizon beldurgarri hauek maitatzea ere bai,
Jendarteak oraindik maitasun erromantikoaren ideia sustatzen duela eta horrekin loturik maitasunak edozein " basapizti" edo "apo" ipuinetako "printze" bihur dezakeela. Hori dela eta,harreman heterosexualetan neskek ez dute errez identifikatzen "mutil gaiztoak" nahiago izateak dakartzan gutxiespen eta erasoak eta mutilei transmititzen zaie "matxote" izan behar direla baldin eta bikoterik izan nahi badute. Hauek dira Ianire Estebezen hitzak. Oso blog interesgarria dauka.Hona hemen link-a
Mi novio me controla lo normal
Sexualitatean ere eredu hegemonikoa izan dugu eta oraindik ere gizartean dago. Sexualitatea eraikuntza soziokultural denez, aldatu eta landu daiteke. Orain arte sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartu dueta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak patologizatzen ez baditu, ez normaltzat hartzen ditu.
Ugalkortasun sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala beharko du eta horrek suposatzen du desira ugalketari lotuta egongo dela. Koitoa harreman sexualetan zentrala bihurtzean gorputzaren genitalizazioa emango da non gizonaren genitalak protagonoismoa izango dituzten eta klitoria ugaltasunerako funtziorik ez duenez, baztertuta egongo da.
Aipatzeko beste puntua , gaur egun sexua kontsumo-produktua bihurtu dela..
- Jendea eta bereziki neskatilen hipersexualizazioa
- Sexua praktikatzea osasunarekin eta zorionarekin lotzea helburu merkantilistarekin.
- Sexu patriarkalaren negozioak, prostituzioa eta pornografia.
Eskolak heteronormatibitatean hezten ditu ikasleak ezkutuko curriculumaren bitartez.
Helburua izango da HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietara zabaltzea eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietara integratzea.
.
EZER EZ EGITEA, EGITEA DA.
2016/02/13
Sexu Aniztasunaz ikasten
Sexu aniztasunaz ikasten
Zerbaiti buruz ikasi badut denbora honetan,
Generoaren lausotasun eta malgutasunaz ikasi dut.
Gizon-emakume kartzelak gugan eragiteko duen gaitasunaz,
Baina guk geuk hori bera dinamitatzeko dugun gaitasunez ere bai.
Kattalin Miner
Asko dugu , nik behintzat, sexu aniztasunari buruz ikasteko eta Kattalinen hitzak asko gustatu zaizkit.
Lausotasun eta malgutasuna aipatzen ditu eta nik uste dut bidea markatzen duela.
Ikasitakoa desikasi eta heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditu, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori ateak ireki ditzagun.
Pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patrarkalean ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten dela.
Hezkuntza munduan zer?
Hemen ere, lana ba dugu. Hezkuntza munduan, gehienetan aipatu gabe geratzen dira errealitate asko, eta ondorioz gure ikasleriaren zti bat ez da esistitzen guretzat honek dauzkan galerekin.
LGTB taldea, lan handia egiten ari da , lesbiana, gay, trans, bisexual queer, intesexualak gehi beste
identitate eta praktikak dituzten pertsonak ezagutzera ematen.
identitate eta praktikak dituzten pertsonak ezagutzera ematen.
Informazioa ezinbestekoa da eta klaustroetan formazioa jaso behar dugu gai honen inguruan ere.
Gure ikastetxean aste honetan BERDINDDUKOAK egon dira, eta oso interesgarria izan da zer ezjakintasun eta nahasmena ditugun terminologiarekin.
Dena den, etiketak ahazten baditugu eta pertsona hitzrekin soilik geratzen bagara? Pertsona anitzak denetan: ile kolorea, tamaina, larrua, sudurra,.. Zaletasunak, hizkuntzak, ibilerak..eta guztiak balekoak.
2016/01/31
Orientazio eta Aukera Akademikoak
NOLA IZAN BEHARKO LUKE ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA?
Emakume zein gizon izateari esanahi librea eman ahal izateko, batzuen eta besteen ekarpenak sentimenduak eta interpretazioak onartzea beharrezkoa da eta, hortik abiatuta, bizitzarako, ikasketetarako eta lanerako orientabideak ematea ere.
BERAZ, ORIENTAZIOAN GENERO IKUSPEGITIK IKERTU, PENTSATU ETA PLANIFIKATZEA FUNTSEZKOA DA BENETAKO GIZARTE JUXTU ETA IGUALITARIOA LORTU NAHI BADUGU.
Nahiz eta konszienteak ez izan, ikertuta dago irakasleen aurreiritziak zer eragina duten ikasleen emaitzetan.
Errendimendu berdineko neska-mutilen frogen balorazioak desberdinak izaten dira: irakurmen frogetan neskei nota handiagoa jartzen zaie eta matematiketan mutilei.
Familien espektatibak asko baldintzatzen dituzte ikasleen erabakiak.
Horrela genero-arraila sortzen da.
NOLA ITXI GENERO ARRAILA?
Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu .
nesken konfiantza sendotu ,mutilen jarrera hobetu.
ESKOLAK EZ DU GENERO BAZTERKERIARIK SORTZEN BAINA ELIKATU, HEZI ETA INERTZIAZ ERREPRODUZITZEN DU BESTE NORABIDERANTZ EZ JOKATZEAGATIK"
TUTORETZA GUNE PRIBILEGIATUA DA IKASLEEI GENERO-ESTEROTIPOEZ OHARTARAZTEKO ETA BEREN ERABAKITZEAN ERAGITEN DUTEN USTE ETA AURREIRITZI SEXISTAK DESEGITEKO.
2016/01/17
BENETAKO PARTAIDETZA LORTZEKO BIDEAN
ZERGATIK PARTAIDETZA
Emakumeak munduko biztanleriaren erdia garelako. Mundua gurea da ere ,eta bertan kudeatzen, gertatzen, lantzen, erabakitzen, aldatzen dena guri emakumeoi ere dagokigulako.
Emakumeen partaidetza oso lotuta dago giza- eskubideekin. Bejiingen 1995. urtean burutu zen Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian jasota dago partaidetzaren garrantzia:
" Berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasunaoinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekotan ere.
Legislazioa garrantzitsua kontuan hartzea eta ezagutzea partehartzea eskubidea dela.
Hainbat aipatu daitezke:
- Espainako konstituzioa
- Haurraren eskubideei buruzko Hitzarmena
- Europako konstituzioa
- Euskal Autonomia Erkidegoa: Gernikako Estatua
- Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura Sailak "ikasleen eskubide eta beharren dekretua eta aplikatzeko gida.
- Euskal Autonomia Erkidegoan Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa.
- Hezkuntza, Hizkuntza,Politika eta Kultura Sailak: Heziberri 2020-
Baina partehartzea landu garatu eta ikasi behar da. Inguruarekiko inplikazio modu bat da, errealitatea aldatzeko modu bat. Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa ere bada. Hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen ditu.
Guk irakasleok , Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, ardura handia dugu txikitatik eskolan partaidetza parekidea bultzatzen.
Asko dira lantzeko eremuak:
Gelako dinamikak, espazioen erabilera, komunak, asanbladak, ardurak,
Familien partehartzea, bilerak, OMRak,
Guk gure ikastetxean patioaren lanketa jarri dugu aurtengo helburu.
Behaketa egiten ari gara ikasle eta irakasleak . Familieei ere iritzia eskatu zaie eta emaitzak ikusi ondoren, aldaketak proposatuko ditugu . Garrantzi handia ematen ari gara denon hitza entzuteari.
Dena den, ez da erraza betaurreko moreak jarri gabe dauden hutsuneak ikustea. Oraindik oso sartuta dago neskak era batera eta mutilak bestera jolastea " naturala" denaren ideia. Kosta egiten da ere futbola ez izatea patioaren izarra ( zenbait familia ez dute onartzen )
Patioa gizartearen islada da eta patioaren dinakima aldatzen dugun heinean gizartea aldatzen ari gara.
2. ZER DA PARTAIDETZANibbNnnnnnnnnn
m
2015/12/05
EMAKUMEEN PRESENTZIA
Emakumeek ez dute gizarte-politika-ekonomiaren erabakietan parte hartzerik izan. Ez da kontuan hartua izan literaruran, zientzian, ...baina horrek ez du esan nahi egon ez direnik.
Hsitorian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterketa hori babestu izan dute; gaur egun oraindik ere naturalismoaren izenean sinesgarritasun eskasa duten ikerketekin justifikatu nahi izaten dira nesken eta mutilen arteko jokaeren ezberdintasunak.
Emakumearen presentzia eta protagonismoa lortzea ezinbestekoa da .
BegoƱa Salasen hitzetan : Protagonista izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko aukera emanez norberari.
Honek laburbiltzen du eskolak, hezkidetzarekin duen erronka. Emakumearen presentzia eta protagonismoa geletara eramatea.
Horretarako paradigma aldaketa eta estrategia berriak behar ditugu.
Emakumeen historia eta bizitza presente egiteko hainbat gauza ikertu eta berregin behar dira.: gorputza eta amatasuna, heziketa, emakumeen lanak orokorrean, politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere-alderdi guztietan, sorkuntzan, arte, zientzia eta abarretan, historian zehar hauetan guztietan protagonismoa eta jabetza lapurtu egin zaie.

Leku "propioa" behar dugu emakumeok.
2015/11/22
Mari Domingi askatu!
Jaiak, ospakizunak,...ongi pasatzeko egunak.... tradizioa......
Hezkidetzan esku hartzen kurtso honetan asko ari naiz ikasten. Ni beti feminismotik gertu ibili naiz eta konturatzen ari naiz hala ere, zenbat gauza ez nituela ikusten .
Laister Gabonak datoz eta horrekin batera Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak. Guk eskolan, duela urte batzuk erabaki genuen Olentzeroren ordez Mari Domingi etorriko zela, eta lasai asko gelditu ginen.
Aste honetan begiak ireki zaizkit blogean irakurri dudanarekin.
Automatikoki eta etengabe erreproduzitzen dira sexu-genero esterotipo guztiak.
Mari Domingi teorian, emakumeen figura prestigiatzeko sortu den pertsonaia, praktikan Olentzeroren laguntzaile huts gisa ageri da. Emakumearen bigarren mailako papera finkatzen du: Olentzerok du garrantzia eta alboan dekoratzen Mari Domingi.
Mari Domingi azaltzen da emakume estereotipatua bezala. Polita, ongi jantzita, irrifartsu, karinosoa, pazientea......
eta osatzen duten bikotea heterosexuala, noski .
Egia esan, ez dakit nola eman buelta istoria honi.
2015/11/19
Atzoko saioaren ondoren, Hausnarketa
Kaixo,
Nere hausnarketa ez da jaien inguruan baina bai Hezkidetzarekin zerikusi duena.
Atzo, IKTekin zailtasunak izan ditugunak bildu ginen, eta irakasleak pazientzia handiz lagundu ziguten.
Joan ginenok, sentsazio txarra genuen : tontuak ote ginen? bakarrak izango ote ginen? adinekoak eta jokuz kanpo ote geunden ? ........
Hori guztia konpartitu ondoren, lasaiago gelditu ginen. Eskerrak ez naizen bakarra! ....
Ni, atzo saiotik atera nintzenean pentsatu nuen: sentsazio honek , emakumeak jaso dugun heziketarekin zerikusia izango du ere. Gizonak ere horrelako egoera baten aurrean, horrelako sentimentuak ere izango lituzkete?
Horra nere hausnarketa!
Arratsalde polita izan !

2015/11/15
Hezkidetza Feminismoaren alaba
Feminismoak lorpen handiak egin ditu indarkeria erabili gabe. Hori meritua!
Zer da Feminismoa?
"hezkidetzan eskua sartzen" kurtsoko bideoan esaten den bezala, Feminismoa emakume eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinistea bezain gauza sinplea da.
Feminismoak lortu dituen batzuk:
. Bozka emateko eskubidea
. Nahi ditugun ikasketak egiteko aukera izan.
. Boterezko tokietan, pixkanaka sartzea.
. Abortatzeko eskubidea ( nahiz eta gaur egunzebait eremuetan atzeraka goazen)
. Amatasuna eta sexualitatea bereiztea.
. Emakume izateko eredu anitzak eskeini.
Falta diren batzuk:
. Emakumeen kontrako indarkeria desagertzea.
. Esterotipoak apurtzea-
. Komunikabideetan, gizonak bezain beste agertzea.
. Hizkuntza sexistarekin bukatzea.
. Hezkuntza sisteman, Hezkidetza ezinbestekoa izatea.
. Lanbideetan, berdintasun ekonomikoa.
.............
Zerrenda luzea da.
Bide onetik goaz!
Aste polita izan !

2015/11/07
Genero indarkeriaren kontra eskolatik
Kaixo,
Hezkidetza esku hartzen Kurtsoan badago oso ongi idazten duen jendea eta hizkuntza ederki manejatzen duena. Ni ez naiz hoietakoa, eta nere aportazioak xumeak dira eta eskolaren eguneroko martxa ikusita, burura etortzen zaizkidanak.
Etorkizunean tratu txar emango dituztenak, gure gaur egungo eskoletan daude. Gure eskuetatik pasatzen dira. Honek batetik kriston ardura da irakasleontzat baina bestetik kriston aukera .
Nik 54 urte ditut. Beraz, urte dexente daramazkit irakaskuntzan , LHko irakaslea naiz eta gaur egun gehien kezkatzen nauena, eta gehien zaintzen dudana ikasleekin " harremanak " dira.
Ordu eta egun asko pasatzen ditugu elkarrekin eta datu asko ditugu irakasleok.
. Badakigu, ikasle bakoitzaren bizitza, zailtasunak, zenbait kasuetan familia egoera oso gogorrak... Beraz, ahal dugu irudikatu dugun ikaslea, hamar urte barru. Honek guztia aukera ematen digu, gelan gauza asko lantzeko, asko hitz egiteko.
Irakasleak sentitzen dugu curriculumaren presioa, eta harremanetaz edo geletan gertatzen direnetaz, presaka eta korrika hitz egiten dugu denbora ez galtzeko.
Ni gaur egun saiatzen naiz "toleranzia 0 " izaten gelan gertztzen direnen jarrera sexista, matxista, indarkeriakoak, edo errespetuz gabekoak. Geratzen dut klasea behar ditudan guztietan eta lasai saiatzen naiz gertatutakoa aztertzen ikasleekin batera.
Marian Morenok hitzaldi batean esan zuen ikerketa batean ikusi dela noizbait genero indarkeria landu duten ikasleen artean, aukera gutxiago zegoela egoera hauek emateko.
Nik gar egun eskolan gehiago landu nahi dudan gaia , ez ikustearena egiteraena da. Ez da nahikoa tratu txar ez ematea, indarkeriazko jarrera baten lekukoa baldin dira ere, inplikatuta sentitzea.
Azaroaren 25ean " Emakumeen indarkeriaren kontrako eguna" dela eta, Berritzegune nagusitik bidali dute eskoletara proposamen bat hain zuzen aipatutako " ez ikustearena" gaia lantzeko.
Gure eskolan erabiliko dugu .
Beno kurtsokideak, asteburu polita izan!

2015/10/24
HEZKIDETZA EZINBESTEKO ERRONKA
HEZKIDETZA EZINBESTEKO ERRONKA
Hezkidetza zer da?
Pertsona guztiak berdintasunean heztea , askatasunean. Pertsona oro, bera denarekin, bere sentimenduak, ezaugarriak, ilusioak, gabeziak, gustoak, onartua izatea.
Gure ikastetxeetako patioetan berdidasunea eta kolaborazioa nagusi izateko.
Hezkidetza zer da?
Pertsona guztiak berdintasunean heztea , askatasunean. Pertsona oro, bera denarekin, bere sentimenduak, ezaugarriak, ilusioak, gabeziak, gustoak, onartua izatea.
Emakume eta
gizon izatearen gizarteak emandako estereotipoetatik kanpo heztea.
ere ustez, funtsean hau da dugun erronka. Erronka handia kontuan harturik, guk zer hezkuntza jaso dugun eta zer zaila den oso barneratuta ditugun jarrerak aldarzea. Nahiz eta ideologikoki oso garbi izan bidea zein den, konturatu eta nahi gabe askotan ateratzen zaizkigun barrutik jarrera sexistak ( neri bai behiztzat).
Marian Morenok esaten duen bezala, desikasi behar ditugu edo desegin , ditugun motxila sexistak . Eto horretarako, ezinbestekoa dugu formatzea, informatzea , konpartitzea eta nola ez umorea.
ZERGATIK LANDU BEHAR DA HEZKIDETZA
Elizondon, Nafarroa oinez-en gertatutakoa berriro gerta ez dadin.
Emakumeak, emakume izateagatik gizartean inungo galerarik izan ez dezan.
gizonak, gizon izateagatik esterotipo batean sartu behar ez izateko.
Gure ikastetxeetako patioetan berdidasunea eta kolaborazioa nagusi izateko.
Gure ikasleengan generoa dela eta inongo aurreiritzia izan ez dezagun irakasleak.
Mundu justuago batean bizitzeko.
ZAILTASUNAK
Gaur egungo gizartean, ezkutu eta ageriko milaka mezu sexista jasotzen ditugu guk eta gure ikasleek ere . Esnatzen garenetik ohera joaten garen arte, etengabea da bonbardeoa. Publizitatea, prentsa, hizkuntza, irudiak...Marian Morenok asko hitz egiten du honetaz eta bere modu umoretsu eta aldi berean gordinean oso ongi azaltzen du bere hitzaldietan , dena biltzen eta ikuitzen duen ohial sexita hau.
Gure lana beraz, egunerokoa eta uneerokoa izan behar du . Marianek esten duen bezala, klasea eta programazioa ematen siatzen naiz orduko ,azaltzen da pasatzen uzten ezin dudan zerbait eta klasea eten egin behar dut.
Beraz, Animo eta besarkada bat!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)