ZERGATIK PARTAIDETZA
Emakumeak munduko biztanleriaren erdia garelako. Mundua gurea da ere ,eta bertan kudeatzen, gertatzen, lantzen, erabakitzen, aldatzen dena guri emakumeoi ere dagokigulako.
Emakumeen partaidetza oso lotuta dago giza- eskubideekin. Bejiingen 1995. urtean burutu zen Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian jasota dago partaidetzaren garrantzia:
" Berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasunaoinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekotan ere.
Legislazioa garrantzitsua kontuan hartzea eta ezagutzea partehartzea eskubidea dela.
Hainbat aipatu daitezke:
- Espainako konstituzioa
- Haurraren eskubideei buruzko Hitzarmena
- Europako konstituzioa
- Euskal Autonomia Erkidegoa: Gernikako Estatua
- Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura Sailak "ikasleen eskubide eta beharren dekretua eta aplikatzeko gida.
- Euskal Autonomia Erkidegoan Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa.
- Hezkuntza, Hizkuntza,Politika eta Kultura Sailak: Heziberri 2020-
Baina partehartzea landu garatu eta ikasi behar da. Inguruarekiko inplikazio modu bat da, errealitatea aldatzeko modu bat. Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa ere bada. Hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen ditu.
Guk irakasleok , Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, ardura handia dugu txikitatik eskolan partaidetza parekidea bultzatzen.
Asko dira lantzeko eremuak:
Gelako dinamikak, espazioen erabilera, komunak, asanbladak, ardurak,
Familien partehartzea, bilerak, OMRak,
Guk gure ikastetxean patioaren lanketa jarri dugu aurtengo helburu.
Behaketa egiten ari gara ikasle eta irakasleak . Familieei ere iritzia eskatu zaie eta emaitzak ikusi ondoren, aldaketak proposatuko ditugu . Garrantzi handia ematen ari gara denon hitza entzuteari.
Dena den, ez da erraza betaurreko moreak jarri gabe dauden hutsuneak ikustea. Oraindik oso sartuta dago neskak era batera eta mutilak bestera jolastea " naturala" denaren ideia. Kosta egiten da ere futbola ez izatea patioaren izarra ( zenbait familia ez dute onartzen )
Patioa gizartearen islada da eta patioaren dinakima aldatzen dugun heinean gizartea aldatzen ari gara.
2. ZER DA PARTAIDETZANibbNnnnnnnnnn
m
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina