2021/01/23

PARTAIDETZA, GUZTION ESKUBIDEA!

 




Partaidetzak eragiten diguten erabakietan esku hartzea eta komunitate baten parte sentitzea dakartza. Partaidetza legez onartutako eskubidea da.

Parte hartzen denean gure iritziak, beharrak eta nahiak kontuan hartzea espero dugu, eraginik gabeko parte-hartzea desmotibatzailea da eta.


Pertsona guztiek dute bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidea: gizartean, politikan, sare sozialetan, lanean, komunitatean. Parte-hartzeak inklusiboa izan behar du, oztoporik gabea.

Frogatu da gauzek hobeto funtzionatzen dutela partaidetzaren bitartez. Parte-hartzeak pertsona baliotsuak, motibatuak eta ahaldunak bihurtzen ditu.

Partaidetza ez da beti pertsona guztientzako eskubidea izan. Historian zehar, eta gaur egun ere, baztertutako taldeak ez ezik (emakumeak eta haurrak, besteak beste), desberdintasun asko ere antzeman dira.

Parte-hartzea zailtzen edo eragozten duten oztopo asko daude: estereotipoak, genero-rolak, hainbat arrazoirengatiko diskriminazioak, kolektibo jakin batzuen gutxiespena, zereginen banaketa desberdina…

“Partaidetza: gurekin bada, izango da” materialean aipatzen denez, hiru hauek parte-hartzeko baldintzak: parte hartzen jakin behar da, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.

Parte-hartzeak zerikusi handia du ahalduntzearekin. Emakumeen parte-hartzearen kasuan, emakumeentzako soilik diren espazioak garrantzitsuak dira emakumeak ahalduntzeko. Emakume gisa eragiten dieten arazoei buruz hausnartzeko gune seguruak dira; horietan segurtasuna irabazten dute eta komunitateko beste bilera batzuetan parte hartzeko prest sentitzen dira. Gune horiek emakumeen segurtasuna eta autoestimua hobetzen dituzte.


Haurren eta nerabeen parte hartzeko duten eskubidea hainbat legek sustatzen dute. 3/2005 LEGEA otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa”-ren arabera, “Adingabeek eskubidea dute beren elkarbizitza gune hurbilenetan erabat parte hartzeko, eta, bidenabar, beren inguruneko bizitzaren arlo hauetan ere: gizartearen, kulturaren, artearen eta jolasaren arloetan; eskubidea dute, orobat, apurka–apurka herritartasun aktiboan sartzeko, nork bere garapen–mailaren arabera.”

Haurrei eta nerabeei partaidetzari dagokienez, oso interesgarria iruditu zait Jaime Trillaren bideoa. 


Haurrak izan behar dira protagonistak, beraiek erabakiak hartu behar dituzte eta txikitatik parte-hartze nola egiten den ikasi behar dute, etorkizunean herritar aktibo bihurtzeko

Bideo honetan azaltzen da Pasaiako haurren partaidetza herriaren erabakietan. Pasaian gobernantza berri bar sortu da, haurrak eta nerabeak subjektu politiko aktiboak izateko asmoz.



Mundu globalizatu honetan, dena hurbileko ingurunea dela dirudien honetan, emakumeek bizitza politikoan eta boterean duten parte-hartzean dauden desberdintasunak gainditzearen adibide bat nabarmendu nahi dut. Kamala Harris emakumea da, jatorriz etorkina eta arraza beltzekoa, eta munduko herrialde boteretsuenetako bateko presidenteordea izatea lortu du. 


Emakumearen ahalduntzearen adibide bat da. Gora Kamala!

Ikastetxe hezitzaileetan partaidetza lantzeko erabilgarria den material bat gomendatu nahi dut: “Partaidetza: gurekin bada, izango da”. Material horrek parte-hartzeari buruzko esparru teoriko oso osatua eskaintzen du eta, gainera, ikastetxeetan lantzeko hainbat jarduera proposatzen ditu.

Irakasleentzako gida bat, 6 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendua, Save the Childrenek egindakoa, oso interesgarria iruditu zait.

Bukatzeko, “Educa dando alas” Unicefek egindako argitalpenak, ikasgelan eta ikastetxean parte hartzeak ikasle bakoitzaren potentzial handiena garatzen laguntzeko ideiak proposatzen ditu. Hainbat adinetarako da erabilgarria, Haur Hezkuntzatik DBHra arte. Oso argia eta eragarkarria da.

Asko gustatu zait Ainarak blogari egindako ekarpenean planteatzen duen partaidetzarako eredu berriak bilatzeko ideia. Eredu berriak eraikitzen ez badira, partaidetzarako zailtasun eta oztopo berberak errepikatzen jarraituko dugu urtez urte.










PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ HAUSNARTZEN

 

Aste honetako irakurgaian irakurritako partaidetzaren inguruko definizioa izugarri gustatu zait: “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”

 

Hala ere, benetako partaidetza eraikitzeko genero-analisia kontuan izan behar dela ez dut zalantzarik, horrela soilik lortuko baitugu partaidetza parekidea.

 

 

Aurreko posten artean, Maite A. S. hautatu dut bi arrazoi nagusi hauengatik; batetik, berak egin duen akrostikoa asko gustatu zait, eta oso adierazgarria da; bestetik, berak aukeratutako bideoa ere oso egokia izan daiteke ikasleei ohiturak eraldatzea posible dela eta horretan lan egitea (edo parte-hartzea) posible dutela erakusteko.

 

Nire ingurua aztertuta, partaidetzaren inguruko aspektu interesgarrien artean, emakumeek duten zailtasun edo mugak aztertu ditut, eta ikasleen partaidetza parekidea bermatzeko gako hauek kontuan izatea ezinbesteko da, nire aburuz:

 

- Emakumeen motibazioa indartzea.

- Parte-hartzen irakastea.

- Parte hartzeko aukera gehiago ematea.

- Erreferente egokia ikustaraztea, egungo estereotipoetatik aldetzen direnak hain zuzen.

 

 

Inguru hezitzailean erabilgarri izan daitezke baliabide ugari daude, eta horietako bat izan daiteke tutoretza saio batean hurrengo bideoa ipintzea eta horren inguruko hausnarketa egitea:


  • Partaidetza parte hartzeko prozesu bat da. Ahalmen hau gara daiteke eta era berean, boterearen dimentsio bat bezala uler daiteke. Eskumena da eta lege, hitzarmen eta konstituzio asko hori babestera datoz,  EAEko Estatutuak, Haur eta Nerabeentzako Plana lantzeko programa, “Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua”, Europako konstituzioa…esate baterako. Partaidetza sexu-generoarekin lotutako kontzeptuak dira. Izan ere, praktikan emakumeak ez daude parekotasunean biziko parte hartze alde desberdinetan. Horretarako, bestelako partaidetza modu desberdin bat eraiki beharra dago.

 

  • Interesgarria iruditu zait “Equipo Claves” taldeak parte hartzeko hiru baldintzak daudela esaten du:

 

  • Parte hartzen jakitea. Berariazko trebetasun batzuk garatzea, besteak beste, enpatia, asertibitatea, sormena, entzuteko gaitasuna, e.a. Antolaketari dagozkion alderdiak ere aintzat hartu behar direla, izan joko arauak, izan gizarte interakzioak…

 

  • Parte hartu ahal izatea. Uneak eta guneak izateko errazten eta sustatzean datza.

 

  • Parte hartu nahi izatea. Motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra…norbanakoarekin zerikusia dauka. Parte hartzeak  gizarte dimentsioarekin zerikusi zuzena dauka, talde batekin partekatzen ditugun ideiekin alegia.

 

  •  Eskolan partaidetzarako agertzen diren zailtasunak asko eta ugariak dira:

o Curriculumean emakumearen presentzia nolakoa den materialetan, baliabideetan, antolakuntzan eta erantzukizunen banaketan agerian gelditzen da gogoeta eginez gero. Horrela, mutilei arreta handiago eskaintzen zaie neskei baino eta espektatibak ere oso desberdinak dira. Prestigio sozial handia dituzten lanbideekin lotuta egoten dira mutilenak esaterako baina neskenak, berriz, lanbide eta mundu afektiboarekin zerikusi dituzte (ama izatea, ezkontzea…).

 

o   Esparru publikoan emakume eredu falta dago eta daudenak eredu maskulinoetara jotzen dute. Lidergo estiloak ez datoz bat emakumeenarekin. Honen adibide garbia Margaret Thatcher, Angela Merkel…ditugu. Urrutira joan gabe Euskalerrian bertsolaritza munduan agertzen diren emakumeen estereotipoak ez dira bat ere femeninoak. Baina bada, bertsolari bat hau horren estereotipoa hautsi duen neska bat: Alaia Martin.

 

 

o  Partaidetza kultura eskasa da. Azken urteotan emakumeen presentzia esparru publikoan areagotu bada ere, gizonen partaidetza esparru pribatuan ez da neurri berean aurrerapen hori eman. Bi esparru hauen artean dagoen aldea oso handia da oraindik ere. Inguru pribatuan ematen den partaidetza etxe barruko aldarrikapenetan sartzen da eta horretan zaila da eragina izatea, norbanakoaren esparru barruan gelditzen baita baina gizarte mailan kutsatzen diren joerak ere ikusten dira nahiz eta etxe barruko kontuak izan.

 

o   Erakundeen hierarkizazioa nabaria da baita hezkuntza ere. Izan ere, zuzendari karguak dituztenen emakume eta gizonen kopurua ez da proportzionala lanbide honetan dauden emakume eta gizon kopurua kontuan hartuta. Honek ere zerikusia du emakumeak boterea disimulatzearekin.

 

  • Nire ustez ikastetxean lantzeko erronkak neskak ahalduntzean datza gakoa. Honekin batera, beren presentzia nabarmendu, beraien iritziak, usteak,…aintzat hartu, egindakoa goraipatu, inoiz ez gutxietsi, esaten eta idazten diotenari balorea eman. Hots, mutilekin inkonzienteki egiten duguna neskekin egitea, alegia.

 

Estereotipo femeninoak indartu behar dira, bizitzako eremu desberdinetan dauden emakumeen ereduak azaleratu eta eredu bihurtu beharrean gaude. Curriculumean dauzkagun arlo guztietan emakumeak bisibilizatu behar dira eta prestigioa eman. Hori da partaidetza areagotzeko ezinbesteko abiapuntua. 

 

Azkenik, hona hemen aste honetako zenbait kontzepturekin sorturiko letra-zopa:


GUZTION PARTAIDETZA

Hezkidetzarako partaidetza-bidea hausnartzen  egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: prozesua dela, parte hartzeko trebetasunak eta modu egokiak daudela, pertsonen ahalmena, jakin eta nahia daudela abian;  parte-hartzeko oztopoak ere badaudela gizartean zein hezkuntzan;  irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz eta partaidetza justua izateko estrategiak eta zainketaz aritu gara.

Maider Berrioren blog sarrera aukeratu dut bere ideario-irudi horrekin bat natorrelako. Gainera partaidetza kolektiboari buruz hitz egiten du eta gizartean partaidetza horizontala  ere erdigunean jartzen du eta.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/parte-hartzearen-garrantzia.html

Egon naiz pentsatan partaidetza justua bermatzeaz. Gehinetan gure motxilan daramagun guztiak ez digu uzten bermatzen ; beraz, hezkidetza-ekintzak konszienteki egin beharko genituzke. Ezin da deskantsatu hezkidetzan-berditasunean eskoletako partaidetzan. Ezta begiratu beste leku batera ere.   

Partaidetzako konzeptuaren hainbat ideia erabili dut hitzen zopa egiteko. Agian mugitzen badugu bakoitzaren ardura… bultza dezakegu parte-hartze-prozesua.

Hezkuntza sisteman gauzatzeko estrategiak  erabil ditzakegu: ilusioak, interesak eta beharrak jakiteko denbora eta uneak eman behar dizkiegu ikasleei horretaz pentsatzeko eta komunikatzeko. Beraz, benetako denbora eta espazioak eman beharko ditugu halakoak konpartitzeko. Eguneroko edo asteko asanbladan taldeko kide bakoitzako nahiak ezagutzeko elkartu eta elkartrukatzeko aukera ona da.

Umeen partaidetzarekin egindako “Los objetivos de desarrollo sostenible” bideoa ipini dut. Umeek ere gizarte honetako partaide aktiboak izan daitezken adibide argia.

2021/01/22

DENOK DUGU GAUZA ASKO ESATEKO!

 



DENOK DAUZKAGU GAUZA ASKO ESATEKO!

Edozein helburu hezkidetzaila planifikatu etra urrera eraman nahi badugu, partaidetza da lortu behar dena. Gure ikasleak ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragiliea izan behar badu, eraginkortasun hori partadetza aktibotik pasa behar du. 

Gai honekin lotuta, hurrengo letra-zopa osatu dut partaidetzarekin lotura duten hitz klabeak erabili ditut: ANTOLAMENDUA, BALDINTZAK, ERREPRESENTATZIOA, ESKUBIDEA, ESTRATEGIAK, INPLIKAZIOA, INTERESK, PARTAIDETZA ETA TREBETASUNA hain zuzen.




Aurreko edizioetako ikastorkidea den Pilareren posta aukeratu dut. Arrazoia? Berak esaten duenarekin bat natorrela: (hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/bakoitzaren-errepikaezintasuna.html)
  1. Sexu-eskubideak ezagutzera eraman behar ditugula, eztabaidatu eta sexu-genero sistema salatu eta ginditzeko ardura hartu behar dugulako eta heteronormalitatetik aldendu.
  2. Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinistu behar dugulako etxetik hasita. Oraindik ere trans diren ikasleen guraso batzuk ez dituzte onartzen beren haurren nahiak. 
  3. Trans diren haurrei oraindik ere indarkeria krudelaz jokatzen dutelako kasu batzuetan eta askok ez dute salaketarik egiten.
Aniztasunak gure nortasuna osatzen du!! Hezkuntzako esku-hartzeak ikasleen aniztasuna aitortu eta errespetatu behar du. Halaber, ikasle guztien oinarrizko konpetentzien garapen gorena lortzera bideratutako arreta espezialiaztua bermatu behar du.
Aniztasuna tratatzeko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzea izan behar dute xede, ingurune normalizatu eta inklusiboan. Neurriek, halaber, ikasleen ikasteko interesak, motibazioak eta konpetentziak hartu behar dituzte kontuan.

Parte hartzeko modu guztiak ez dira baliagarriak: parekidetasuna errazten dituzten moduak, trebetasuna, nolabait estrategia egokiak lortzea lortu behar dugu! Aurtengo ikasturtean gauzak zailagoak egiten ari zaizkigun arren!!







2021/01/21

Gizarteak askatasuna, begirada eta entzumena garatu behar du

 


Nolakoa da emakumearen izakera? Bakarrik 12 Hitz idatzi ditut.

Historian zehar, hainbat arlo desberdinetan, emakumearen partaidetza aztertzen baldin badugu, zein izan da gure partaidetza politika, ekonomia, kirola,…arloan?

Gaur egunean ere emakumea atzetik doa eta bere ahaleginak eta emaitzak nabariak izan behar dira kontutan izateko.

Gizonekin konparatzen baldin badugu, hainbat lanpostuetan (erizaintza, dendari, garbitzaile, hezkuntza, zaharren egoitzetan, abegi zentroetan,…) emakumeen parte hartzea nabariagoa dela ikusi dezakegu. Hau da, gizartean zaintzarekin erlazionatutako lanpostuak emakumearekin lotuta daude eta horrela bultzatzen ete indartzen da. Emakumeok hain barneratuta daukagu paper hori, guk ere bultzatu egiten dugula. Zaintzaren eginbeharra eta jarrera hausnartzen baldin badut, laguntza, gogortasuna, pazientzia, enpatia,… datorkit burura, baina gizartearen patriarkala dela kontutan izanik hauxe ere datorkit: pasibitatea, sumisioa, esanekotasuna, ahulezia, esnekotasuna, …

Zientzia eta Teknologia munduan, aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Aktibitatea, erabaki funtsezkoak eta garrantzitsuak, asmatzailea, eraikitzailea,…datorkit burura. Inork ez du pentsatzen lan pasiboa, sumisoa,… denik. Hurrengo bideoan ikusi dezakegun bezala, gizartearen patriarkatua nabaria da eta hainbat arlo desberdinetan emakumearen presentzia eta onarpena oso eskasa da





Hurrengo bideoan ere, ikusi dezakegun bezala, gizarte patriarkatu honek eragin haundia dauka lanbide heziketako munduan. Oso nabaria da industria eta teknologia mundua gizonentzat bideratuta dagoela eta zaintza mundua, aldiz, emakumeei bideratuta dago.

Lanbide Heziketan %7 soilik dira emakumeak. Azken datu horrek kezka sortzen du industriaren sektorean ikasleen %90 inguru dagoelako eta emakumeen presentzia ia ez dagoelako.

 


Debie Stearling ingeniaria da eta bideo honetan gainditu behar izan dituen zailtasunak aipatzeaz gain, neskak ingeniaritza ikastera animatzeko sortu duen jostailua aurkezten digu.





Gaur egun gizarteak inposatzen dituen desberdintasunak hain nabariak dira, hauek oso agerian daudela. 

Ingeniaritzako ikasle batek gutun batean azaltzen du zergatik ez diren berdinak bere gelako neska-mutilak. Ingeneria Mecanica-kko ikasle batek sinatutako testuak sexismoaren Gaia jorratzen du karrera tekniko edo zientifikoetan.

Ingeniaritzako ikasle baten gutuna

 

Gipuzkoako emakume talde batek ASPEGIk, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak, izenan daramatzan emakume taldeen lotura kate eta erakunde ordezkari izan nahi du, hauen interesen babesa, ordezkaritza eta sustapenean lan eginez, bai eta enpresa, lanbide eta gizarte arloen garapen eta leihakortasunean.

Helburua berdintasunezko eta zuzenagoa den gizarte bat lortzen laguntzea da, hortarako gure ekintza eta eragin esparrua gero eta gehiago zabalduaz.

 Gomendioen gida

Emakumeen partaidetzarekin jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa oso interesgarria iruditzen zait. Hemen, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako lana oso aberatsa dela iruditzen zait.




https://www.donostia.eus/info/ciudadano/igualdad_asociaciones.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=A374066378624

Partaidetzak estrategia zehatzak behar ditu (harreman berriak, genero-bazterkeriak baztertu, guztien ametsak kontuan hartu, gatazken trataera integrala lantzea).



Egungo gizartean partaidetza handiago eskatzen ari da, baina pertsonok beti ez gaude edozein unetan parte hartzeko. Horregatik Equipo Clavesek (1994) hiru jarduera-ildo zehaztu ditu: parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.


 1.    Parte-hartu ahal izatea. Parte-hartzeko aukera eta denbora eman behar zaie.

2.    Parte-hartzen jakitea. Ikastetxeetan ikasleei parte-hartzen irakatsi behar zaie. Prozesu hori txikitatik hasi behar da bere inguru hurbiletik hasiz, haien beharretan, interesetan eta nahietan oinarrituz.

3.    Parte-hartu nahi izatea. Gizakia jaiotzen den unetik subjetu aktiboa da eta entzun behar zaie. Jaio diren unetik badaukate zer esan, zer egin, iritzia emateko gaitasuna eta eskubidea. Gu gara begirada eta entzumena garatu behar dugunok.




Aurreko edizioetako aportazioetaik bat aukeratzekotan Bego Mentxakarena adieraziko nuke. Hainbat proposamen batu dituelako leku desbedinetatik (Bizenteren lumak, entzumen aktiboak lantzeko ekimenak eta abar).
hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html



EMAKUMEOK ERE PARTAIDE!

Aste honetan partaidetzaren inguruan hausnartu dugu. Hori dela eta, lehenik eta behin, hurrengo denbora-pasa utziko dizuet partaidetza kontzeptuarekin harremana duten hitzak topatzeko. Zorte on!
 
Konturatu naiz, nire inguru hezitzailean DESOREKA handia dagoela nesken eta mutilen arteko partaidetzaren artean. Neskak, mutilek ez bezala, ez daude ohituta zarata egitera, espazioa erabiltzera, gauzak sortzera eta eraikitzera. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zait, partaidetza parekidea izateko, neskak ahulduntzea eta partaide izateko ahalmena sustatzen duten aukerak eskaintzea.

Horren harira, pasaden urteko ikaskide baten hurrengo POSTa gomendatzen dizuet, hurrengo hitzekin bat natorrelako.

Txiki-txikitatik eman behar diogu bidea emakumeei, gizartean parte hartu dezaten, eredu hezkidetzailea behar beharrezkoa da. Umeak txiki-txikitatik berdintasunean hezitzen badira, ez lirateke arazorik egongo, baina nire ustez oraindik bide luze samarra dago aurrean. Asko aurreratu gara azken 100 urtetan batez ere, azken 20 urtetan, baina oraindik…

Beraz, gure inguru hezitzailean PARTAIDETZA PAREKIDEA sustatzeko estrategia baliagarria iruditzen zait nesken zein mutilen iritziak kontuan hartzea. Adibidez, patio berreraikitzeko edota txoko eta tailer ezberdinak eraiki nahi baditugu patioan, umeen iritziak eta proposamenak kontuan hartzea berebizikoa izango da, ume guztien partaidetza bultzatzeko. Gainera, Hik Hasi-ko artikulu hau interesgarria da patioen antolaketari buruz hausnartzen duena, patioa guztiok disfrutatzeko eremua baita. 

2021/01/20

ERREALITATE ERALDATZAILEA IZATEKO ESKUBIDEA

Nolakoa da PARTAIDETZA PAREKIDEA? Bilatu zortzi hitzak letra-zopan.

ERANTZUNAK


PARTAIDETZA PAREKIDEA, KOOPERATIBOA ETA INTEGRALA GAURKO ERRONKA DUGU.

Aste honetan post hau gomendatu nahi dut. Interesgarria iruditu zait nola tratatzen den partaidetzaren kontzeptua modu integralean eta kooperatiboan. Bere mezua argia eta laburra da, baina guztiz zentzuzkoak, errealitatearen ikuspegi integratzailea eta eraldatzailea.

Hezkidetza, gizarte-konpromiso eta gizarte-jarrera gisa ulertuta, ezinbestekoa da pentsamendu dinamikoa, kritikoa eta ideia berriak sustatzeko.

Askotan egiaztatu dugun bezala, tradizioz emakumeek gertaera historikoetan eta diskurtso "garrantzitsuetan" parte hartzeari betoa jarri bazaio ere, bazterketa "kultural" hori gorabehera, emakumeek modu askotan parte hartu dute beti herri-kulturaren ekoizpenean. Inork ezin du ukatu emakumearen parte-hartzeak sormen-iturri gisa duen garrantzia artean eta kulturan.

Bi sexu-generoek Euskadin duten parte-hartzean duen eraginaren ebaluazioari dagokionez, Emakunderen txosten honetan (2018) ikusten da emakumeek kulturan duten presentzia ez dela ikusten, nahiz eta estatistikek adierazi emakumeak direla kultura-kontsumitzaile handienak.

Ildo horretatik jarraituz, zer gertatzen da euskal emakume artistekin? Ondoren Iratxe Larrea irakasleak azaltzen digu.

Euskal idazleak Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre ohartu ziren euskalduna izatea eta emakume izatea, biak subjektu zapaldua izatea direla aspaldi: "Gaur eta hemen, oraindik, emakumea eta euskalduna izatea bazterrean geratzeko bideak dira".

EMAKUMEEK GIZARTEAN PARTE-HARTZE AKTIBOA DUTELA AITORTZEA BIDEZKOA ETA BEHARREZKOA DA.

Genero-ikuspegitik, beharrezkoa da ikasleei kultura transmititzea, kultura-nortasuna sortzeko. Beraz, hezitzaileok lan handia dugu kolore askotako aniztasun kulturala bultzatzeko. Eman diezaiogun emakumeari kulturan merezi duen tokia.

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat hau gomendatu nahi ditut.

GUƍA DE RECURSOS EDUCATIVA. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hezkuntza-inguruneetan Haurren Eskubideak lantzeko irakasleei, ikasleei eta familiei zuzendutako zeharkako baliabideak dira.

Bestalde, ba al daude ipuin kontaketak eta ikuskizunak baino baliabide hezkidetzaileagorik Haur Hezkuntzan genero-berdintasuna  lantzeko? 

HEZKIDETZA-MUNDUAK IDEIA BERRIAK BEHAR DITU. IZAN GAITEZEN SORTZAILEAK, JARRERA KONTUA DA ETA!

 

2021/01/18

ESPAZIOEN BANAKETA ETA ANTOLAKETA

 Gure eskoletan patioak kirolaren inguruan antolatuta daude. Batez ere bi kirol nagusi dira: Futbol aretoa eta saski baloia. Hau da gune nagusia 40 metro luzera bider 20 metro zabalera inguruan daude. Eskola handiagoa bada 2 zelai izango ditu. Futbol aretoko arbitroa izan naiz eta Gipuzkoako hainbat eskoletan egon naiz eta  patioak ezagutzen ditut.

Bestalde rol banaketa dela eta mutilak mugituagoak dira eta patio garaian nahiago dute futbolean aritzea, neskak lasaiagoak eta nahiago dute patioetan hitz egitea beraz erdigunea mutilak okupatzen dute.

Col.lectiu Punt 6 taldeak dioen bezala patioa “jendarteratzeko espazio publiko bat da, gizarte patriarkalaren desberdinkeriak bistaratu eta erreproduzitu egiten dituena. Patioen konfigurazio tradizionalak haien erabileran hierarkia zehatzak ezartzen ditu”.

Horregatik ezinbestekoa da gure espazioak aztertzea feminismo ikuspuntutik eta kasu bakoitzean behar diren aldaketak edota moldaketak egin, gune parekideak beharrezkoak dira gizartearen berdintasunerako.

Ez da bakarrik patioko espazioa antolatu behar baizik eta komunak, aldagelak eta betaurreko moreekin ikus dezakegun guztia eta kontuan izan beste errealitate batzuk egon daitezkeela genero identitatearekin lotutakoekin eta aniztasunarekin.

2014ean DV aldizkarian irakurri genuen: "150 colegios reorganizarĆ”n el patio para evitar que los chicos y el fĆŗtbol se adueƱen del recreo". Ekintza hau nola burutu zen jakitea gustatuko litzaidake. 

Dena den kontuan izan beharko genuke Amelia Barquin-ek planteatzen duena: Komun berezituak neskak eta mutilentzat ala ez? Eskola,generoa eta arkitektura

 

 

Iturria: https://pablo.buffer.com/#

 

Post hau aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/denbora-da-poligrafo-bakarra.html

Ondo garatutako post-a iruditu zait eta komunen kontura txertatutako video gustatu zait, pena irudiak ezin ikustea

 

Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen datu/ikerketa bat aurkeztu eta azaldu.

Iaz nire Lanbide Heziketako zentruko espazioen azterketa gauzatu nuen eta emaitzak langile guztiei helarazi nizkien. Gabezi handiak daude bai irakaslegoarentzat bai ikaslegoarentzat, bietan aldagelak leku irekiak dira intimitaterik gabekoak daudenean eta komunak gutxi dira eta emakumeentzako batzuk giltzarekin itxita.

Legea etengabe urratu egiten da eta inork ez du ordena jartzen:

·         Real Decreto 1537/2003, de 5 de diciembre, por el que se establecen los requisitos mĆ­nimos de los centros que impartan enseƱanzas escolares de rĆ©gimen general BOE 10 Diciembre, en su ArtĆ­culo 26. Espacios e instalaciones de los centros que impartan FormaciĆ³n Profesional, establece que: 2. Los centros docentes que impartan exclusivamente FormaciĆ³n Profesional deberĆ”n contar, ademĆ”s, con los siguientes espacios e instalaciones:

o   d) Aseos y servicios higiĆ©nico-sanitarios adecuados al nĆŗmero de puestos escolares.

·         RD 486/1997 V eranskinean A

o   1. puntuan dio: “Los lugares de trabajo dispondrĆ”n de vestuarios cuando los trabajadores deban llevar ropa especial de trabajo y no se les pueda pedir, por razones de salud o decoro, que se cambien en otras dependencias”.

o   Los lugares de trabajo dispondrĆ”n, en las proximidades de los puestos de trabajo y de los vestuarios, de locales de aseo con espejos, lavabos con agua corriente, caliente si es necesario, jabĆ³n y toallas individuales u otro sistema de secado con garantĆ­as higiĆ©nicas. DispondrĆ”n ademĆ”s de duchas de agua corriente, caliente y frĆ­a, cuando se realicen habitualmente trabajos sucios, contaminantes o que originen elevada sudoraciĆ³n”

o   Eta 5. puntuan: “Si los locales de aseo y los vestuarios estĆ”n separados, la comunicaciĆ³n entre ambos deberĆ” ser fĆ”cil.”

Komunak gelen kopuruaren arabera, baina hori zenbat dira? Zergatik legedia ez du zenbakia zehazten arauak bete daitezen?

Aldagelen kontua ez bada betetzen ez irakasle gizonentzat, hare gutxiago emakumeentzat eta zer esanik ez ikasleekin, baina hemen ere aldea dago zer neri tokatu zait aurreko ikasturtean nire ikasleekin komun batean aldatu behar izatea.

Visual Thinking ikastaro baterako honako bideoa sortu nuen, espero gustatzea:

https://youtu.be/IY2GUdw8PZk

 


Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

·         * Dirua

·         * Lan egiteko gogoa

·         * Hezkidetza plana edukitzea eta garatzea

·         * Denbora

·         * Prestakuntza