Orientazioa eta aukera
akademikoen inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA:
Orientazio lanak egiten duen
irakaslearen ardura oso garrantzitsua da. Garapen integralerako bideragarria
izango den laguntza eskeiniz hezkidetzaren papera kontuan izanik.
“Mutilentzat kontsideraturiko
balio eta praktikak neskentzat orokortu” mutilentzat ezarrita dagoena neskei
ere aplikatu?¿? zeren araberako plangintza egiten da?
Genero-arraila eliminatzeko
jarraibideak:
1)Irakasleen
eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu
2)Nesken
konfiantza sendotu matematika eta zientzietan, entsegu-errore prozesuak
ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman
3)Mutilen
jarrera hobetu: ikasteko orduak eta irakasteko laguntza zaindu, joko egokiak
aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu…
“Tutoretza-lanaren helburua da ikasleek bere burua ezagut
dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta
ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta
profesionalaren protagonista senti dadila” . Horretarako landu behar dituen
arloak honako multzoetan bildu daitezke: garapen pertsonala, besteekiko
harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa-prozesuak.
Aurreko edizioetako
ikastarokideek egindako posta HEMEN.
Astean zehar agertu eta zure ustez esanguratsuak diren datuak edo
baliabide interesgarriak aipatu:
Zein dira zure ustez
orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik nagusienak?
Bateratasun bat lortzeko
zailtasunak eta orientazio akademiko bakarra ezartzea. Orientazio akademiko
bakarra denontzat egokia izatearen kezkak ditudalako, homogeneotasun batera
bultzatu dezake?
Aurreko edizioetako
postak irakurri ondoren, Iosune de la Peñak idatzitakoarekin geratzen naiz,
bertan grafiko asko agertzen dira eta honela modu erraz batean aztertu edo
ikusi daiteke. Gainera, post-aren izenburuak abesti bat ekarri dit burura.
HITZ POLIT GUTXIAGO ETA EKINTZA GEHIAGO, GUZTI HAU ALDATZEA ZURE ESKU ERE DAGO!
Gai eta aste
honetan zenbait datu esanguratsu agertu dira, eta gehienak estatistikak daude
hori ziurtatzeko. Ez zait batere gustatu ikasketak aukeratzea generoarekin
harremantzea, bakoitza libre delako ikasi nahi duena aukeratzeko. Baina, azken
finean, inkontzienteki lotu egiten ditu bi aspektuak, eta horrela, bakoitzaren
etorkizunean eragina du.
Horrelako gaietan
beti daude erronkak, baina “ezina ekinez egina”. Hau aldatzeko denok jarri
behar dugu gure esku dagoena, gehienbat, tutoretza planetan hau ezarrita eta
planifikatuta egon beharko luke. Horretarako, curriculuma aztertu behar da eta
aldaketak egin.
Aurreko edizioetako Amaia Chuecaren Non gogoa, han zangoa postaaukeratu dut genero-arrailaren arrazoiak ederki bildu dituelakoz:
-nesken autokonfidantza falta
-kurrikulum androzentrikoa
-hizkera sexista, eta errepresentazio falta
-espektatiben teoria
Zein dira zure ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik nagusienak?
irakasle eta orientatzaileen formazioa era hezkidetzailean orientatzeko eskola-porrotan, ikasketa eta lanbide aukeraketan, harreman afektibo sexualetan
genero -ikuspegiarekin diagnosi pertsonala eta eskolaren eredua sakonki aztertzea, ondoren hobekuntza plana diseinatzen hasteko.
Esanguratsuak diren baliabide interesgarriak bildu dituthemen:
Egungo orientazioa alde batera utzi eta ikasleak behar bezala orientatzeko garaian gaudela uste dut. Hainbat erakundek irizpide ugari eman dituzte ikasleei behar bezalako orientazioa emateko, baina. gero, jartzen al dira praktikan?
Gai horri lotuta, ondorengo hitz-hodeia osatu dut garrantzitsuenak iruditu zaizkidan ideia eta kontzeptuekin:
Pasa den urteko Leire de Miguel Martinezek idatzitako Orientazio hezkidetzailea askeago izateko! izeneko posta benetan interesgarria iruditu zait; izan ere, hausnarketa txiki bat egiteaz gain, genero estereotipatuek ikasketetan nola eragiten duten eta 2015. urtean argitaratu zen PISA txostena plazaratzen du, bertako hainbat puntu nagusi aipatuz.
Gainera, familiakoen eta ingurukoen aurreiritziak argi eta garbi islatzen diren honako bideo labur hau ere partekatzen du:
Gai honetan hainbat datu interesgarri (eta noski, amorragarri) daudela ikusi dut. Estatistikak hor daude; datuak hor ditugu. Amorru handia ematen du ikasketak (azken finean, etorkizuna) generoaren arabera pentsatzen dela egiteak (inkontzienteki bada ere).
Nik uste curriculuma bera aldatzen hasi beharra daukagula, curriculuma androzentrikoa den bitartean, ez baitugu zereginik. Guzti hori eraldatzeko, Marian Morenok aipatzen dizkigun gakoak egingarriak direla uste dut, baina behar-beharrezkoa izango da hezkuntza-sistema guztiaren (ez hezkidetzaileona bakarrik) inplikazioa.
Aste honetako gaia hezkidetzak esku hartzen duen azken txanpa bezala ulertzen dut. Ikasleak beraien lanbidea aukeratze aldera zein ikasketa burutuko dituzten hausnartu behar dute. Eta, nahiz eta honen aurrean aldaketa nabariak eman diren, generoaren arabera ikasketa bat edo bestea hartzeko joera oraindik ere nabaria dela esan genezake. Horregatik esaten dut, hezkidetzaren azken txanpa bezala ikusten dudala, aurrez lan handia dagoelako, aukeraketa hauen aurrean pertsona indibidual bezala hausnartu eta aukeratzeko, eta ez generoari loturiko aukeraketa baten ondorioz.
Aste honetako irakurgaietan ere ikus dezakegu nahiz eta aurrera pausoak eman lan handia dagoela egiteko. Eta, buruan sartu dizkiguten ideia eta estereotipo guzti horiek erabat kentzeko egunerokotasunean lan egin behar dugu. Noski, ez bakarrik aukeratzeko une horietan, hasieratik eskaini behar dizkiegu aukera desberdinak denei. Honez gain, aipatu nahiko nuke gaur egun orientazio lanetan aritzen diren profesionalek generoaren ikuspegia kontuan hartzeaz gain ikasle etorkinak ere kontuan hartzea eta beraiengan pentsatzea orientazioko planetan ezinbestekoa ikusten dudala, emakume izate soilarengatik ahaztuak izan edo izaten garen bezala ikasle etorkinekin ere antzeko zerbait gerta litekelakoan baitanago.
Hau da, orientazioa parekidea, inklusiboa eta justua izan behar du. Ahalik eta pertsonalizatuena, ikasleek beharrak asetzeko asmoz.
Iazko lanetatik honako hauxe aukeratu dut, Maiterena. Informazioa eskaintzeaz gain, hainbat bideo txertatu dituelako.
Hasieran egiten
duen acrostikotik hasita, Islandiari buruz egindako aipamenak eta aurkezten
duen bideoa oso egokiak direla uste dot. Egin beharreko pausuei buruz,
jarritako argazkiak oso egokiak dira, oso adierazgarria da.
Ezin dugu esan
gauzak aldatzen ari ez direnik, baina kontua da aldaketaren abiadura eta
eragina. Jendarte honetan gertatzen den bezala, arlo honetan ere bereizketa
argi dago. Datuak horrela adierazten dute: txostenean agertzen diren PISA-ren
datuak, eta hainbat webgunetan ikus daitekenez.
Matrikulatutako
ikasleak zientzia eremuen eta sexuaren arabera 2013-14
Era ofizialean berdintasuna dago, hezkidetza kontuan izaten da,
baina errealitatean: curriculuma androzentrikoa da, hizkuntzaren erabilpena
erdi-purdikoa, espazioak eta baliabideak genero-rolen arabera, partaidetzan
zailtasunak, neskei arreta gutxiago eta esaten dutenari balio eskasagoa.
Oraindik espektatiba bereiziak daude, lanen irudikatzean zer esanik eta etxeko
ardurak eta zaintza-lanak partekatu behar dira.
Nire semea mekanizado-ko erdi mailako formazio ziklo bat
egiten ari da. Bere klasean, 23 ikasletik neska bakarra dago. Kurioso da, zeren
eta, dirudienez, ikasketak bukatu ondoren, lan egiteko aukera nahiko handia
omen da. Ala eta guztiz ere, hau da egoera. Aldiz, administrazioko erdi-mailako
zikloan egoera berdina da, baina alderantziz, mutil bakarra dago.
Datu hauek
2016-17 ikasturtekoak dira. Bertan, Lanbide Heziketan (erdi maila zein goi
mailako familia ezberdinetan) matrikulatutakoen kopurua agertzen da, sexuaren
arabera.
14-500 gizonezko,
9300 emakumezko erdi mailako zikloetan eta 21.000, 13.500 goi-mailakoetan.
Azpimarratzekoa da zeintzuk familietan ematen diren alderik nabarmenak. Neska
gehiago dago familia hauetan:
üAdministrazioa eta kudeaketa.
üIrudi pertsonala.
üOsasun saila
üZerbitzu sozio-kulturalak eta komunitatearentzakoak.
üEhungintza, jantzigintza eta larrugintza.
Beste batzuetan,
emakumezko gehiago egon arren, ez dago alde nabarmenik. Hainbat familietan
gehiengo nagusia gizonezkoa da.
Hona hemen baliabide batzuk Lanbide Heziketako
familia horietako batzuk neskengana hurbiltzeko
Orientatzeak neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman
jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko,
espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da.
Ezinbestekoa da
genero ikuspegia orientazioan txertatzea, maila eta esparru guztietan.
Zergatik? Sexu-genero sistemak ezartzen dituen estereotipoak, dikotomiak, eta
abarren ondorioz, gure ilusioak, ametsak... baldintzatuta daudelako.
Ikasketei (eta
beste hainbat arloei) begira gizon eta emakumeok ditugun jarrera, emaitza eta
aukera akademikoetan agertzen diren desberdintasunek osatzen dute “genero arraila” kontzeptua.
Hemen Emakundek
gaiaren inguruan sortutako “Emakumeak
zientzian: Genero arraila” bideoa:
Baina, nola itxi genero-arraila?
PISA txostenaren
ustez, hezitzaileon ardura kontua da… Nire ustez, aldiz, guztion ardura da,
ikas-komunitate osoarena (familiak, langileak, irakasleak… barne) alegia. Txostenean
ikertutakoaren arabera, ondoko aspektu hauek lantzea proposatzen dute:
* irakasleen eta
familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu;
Horretarako, gure
aurreiritzi eta espektatibei buruzko hausnarketa bat egitea ezinbestekoa da.
Bertan, gabeziakidentifikatu,
ondoren aldatu edo moldatu ahal izateko.
* nesken konfiantza
sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez
bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman...;
Neskek matematika
eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Maria Luz Guenagak (Deustuko
Unibertsitateko ingeniaria) dioen
moduan, muga psikologiko eta sozial indartsuak daude atzean. Hemen, ereduak
behar dira, emakumeen ekarpenak ikusarazi behar ditugu; orokorrean eta, bereziki,
zientzia edota STEM arloetan.
* mutilen jarrera
hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta
horretan igarotako denbora neurtu…
Hemen, Marina Subiratsen
hitzak datozkit burura… “eskola mistotik
harago joan behar da, lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten balio eta
praktikak neska eta mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken jarrera eta praktikak birbalioztatu eta oreka lortzeko
mutilengan garatu, alderantzizkoa neurri handi batean jadanik gertatu baita:
mutilentzat kontsideraturiko balio eta praktikak neskentzat orokortu. (…)
Horrela, pertsona bakoitzak, emakume edo gizon, bere intereseko, bere gustuko
bizitzaren esparruak aukeratu ahal izango ditu inolako kanpoko muga eta
esklusio barik”
Mutilentzat
kontsideraturiko balio eta praktikak neskentzat orokortu ohi dira… Zeri eman
diogu balioa? Zeintzuk dira ikasle (edo seme-alaba) “bikain” batengan ditugun espektatibak? Injineru izatea? Medikua
izatea? Zergatik??? Zergatik ez
diogu balio berdina ematen zaintza zerbitzuari? edo garbitzeari?
Kategoria
profesional eta lanbide oso feminizatuak, ordainsari txikiagoak eta gizartean
prestigio txikiagoa dute. Horregatik, Marinak dioen moduan, nesken jarrera eta
praktikak birbalorizatu egin behar ditugu. Guk beraien balioa eman behar diegu!
Astean zehar jorraturiko ideia edo
kontzeptu garrantzitsuenekin hitz-hodeia hau osatu dut:
Aurreko edizioetako ikastarokideek
egindako post bat aukeratzekotan, Irati Mendiguren Cosgayarena izango litzateke. Gaia oso ondo aurkeztu eta
kokatzen du, curriculum esplizitu eta inplizituaz (ezkutuaz) aritzen da eta
tutoretza lanaren inguruan hausnarketa interesgarria eta kritikoa egiten du. Atentzioa
eman dit lanaren banaketari buruz aipatutako esaldi bat, Saioa Alkaiza
Guallarren artikulu
batean agertzen dena, “gakoa ez da
zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”.
Azken honen harira, astean zehar agertu eta nire ustez
esanguratsuak diren datu edo baliabide interesgarri batzuk biltzen saiatu naiz...
Ordaindutako lanari
buruz eta sektore ekonomikoak aztertuz, 2016an okupatutako 380.200 emakumeen lan-jarduera zerbitzuen sektorean
biltzen da, emakume okupatuen %89a,
lan-errotaziorako marjina handia duen
sektorean.
Industrian eta bereziki eraikuntzan okupatutako emakumeak askoz ere
gutxiago dira gizonezkoak baino. Hala, 2016an emakume okupatuen %9a industrian
dira eta gizonezko okupatuen %31 sektore horretan. Sexuen araberako banaketa
sektore bakoitzeko enpleguen ezaugarriekin loturik dago, baita lanpostuek dituzten
balorazio sozial eta ekonomikoekin eta haietara sartzeko eskakizunekin ere.
2015eko bataz-besteko
errenta pertsonala kontuan hartzen
dugunean, ikus dezakegu errenta-estratu guztiek gizonezkoen proportzio handiagoa ageri dutela (emakumeena baino)
urteko 18.000€-tik gorako errentetan.
Zenbateko horretatik behera, aldiz, emakumezkoen proportzioa handiagoa da
gizonezkoena baino estratu guztietan; errenta baxueneko estratuetan emakumeak
dira argi eta garbi nagusi.
Oso ona iruditu
zait ordaindutako eta ordaindu gabeko enpleguaren inguruan egiten duten
laburpena:
* Guztizko lanak
ordaindutako lana eta ordaindu gabeko lana biltzen du. Lehendabizikoan ekarpen
handiagoa izan dute gizonezkoek emakumezkoek baino; ordaindu gabeko etxeko
lanetan, berriz, oraindik ere ekarpen handiagoa egiten dute emakumeek gizonek
baino.
* Gizonezkoak etxeko
lanetan hasteko erritmoa motelagoa da emakumeak ordaindutako lanetan hasteko
erritmoa baino.
* Emakume asko
gizonezkoak baino baldintza kaskarragoetan hasten dira lanean, lanaldi motaren,
kontratu motaren, trebakuntzarekin lotutako lanbide-kategoriaren eta abarren
arabera. Emakumeak nagusi diren jarduera-sektoreek ez dituzte lan-baldintza oso
onak izaten. Horrek eragin negatiboa izaten du emakumeen bizi-baldintzetan,
baita errenta pertsonalean eta familiakoan ere.
* Emakumeek
gizonezkoek baino guztizko lan-karga handiagoa izan dute eta hala izaten
jarraitzen dute, baita aisiarako denbora gutxiago ere. «Ordaindutako
lanak/aisiarako denbora gehiago» eta «etxeko lanak eta zainketak/aisialdirako
denbora gutxiago» binomioa, eskuarki, kaltegarria da emakumeentzat.
* Adingabeak euren
kargura dituzten emakumeen jarduera-tasa handitu egin da azken urteetan.
* Emakume okupatuek
bizitza pertsonalarekin duten satisfazio-maila beti egon da, eta hala izaten
jarraitzen du, okupatutako gizonen bizitza pertsonalarekiko satisfazio-mailaren
azpitik.
Hezkuntza eremuan,
beste hainbat adierazle jasotzen ditu txostenak. Hauxe zen populazioaren
hezkuntza maila 2016. urtean:
Genero ikuspegitik,
oso adierazgarria da lanbide heziketan
gertatzen dena. Adibidez, 2015-16 ikasturtean goi- eta erdi-mailako
lanbide-heziketan matrikulatutako ikasleen artean egin zuten azterketak emakumeen
eta gizonen artean dauden aldeak erakusten ditu. Erdi-mailako graduan, honako
hauek dira emakumezkoek aukeratzen dituzten lanbide-adarrak, gizonezkoek apenas
hautatzen dituztenak: osasungintza, irudi pertsonala eta zerbitzu
soziokulturalak eta komunitarioak. Era berean, badira bi familia gizonezkoek
zein emakumezkoek maiz aukeratzen dituztenak: administrazioa eta kudeaketa, eta
ostalaritza eta turismoa. Goi-mailan, aukerak errepikatu egiten dira, beste
ordena batean bada ere: zerbitzu soziokulturalak eta komunitarioak dira nagusi
emakumeen kasuan. Emakumeek, neurri txikiagoan bada ere, gizonezkoen presentzia
handia duten adar batzuk ere aukeratzen dituzte, hala nola fabrikazio
mekanikoa, informatika eta komunikazioak, eta jarduera fisikoak eta kirolak.
Nire esperientzia
pertsonaletik kontatu dezakedana hauxe da… Unibertsitateko irakaslea naiz eta
elektronika eta energiaren inguruko ikasgaiak ematen ditut. Ikasten nebilenean (ingeniaritza
elektronikoa) neska oso gutxi ginen klasean (2 soilik izatera heldu gara
hainbat kurtsotan), nire irakasle ia guztiak gizonezkoak izan dira eta marko
teorikoan erreferente gehienak ere gizonezkoak izan dira. Gaur egun, lanean,
nire lankide gehienak gizonak dira, koordinazio postuetan gizonezko gehiago
daude eta administrazioan, aldiz, emakumezkoak. Nire ikasleen artean, orokorrean
neska oso gutxi daude (eta, daudenak, ia beti elkarrekin egoten dira), hizkuntza
sexista erabiltzen dute (bai ikasleek eta baita irakasleek) eta genero
ikuspegia “brilla por su ausencia”
esaten dena… Beraz, sekulako lana dago oraindik egiteko…
Nire ustez orientazio akademiko
hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek dira:
Alde batetik, hezitzaileok
eta ikasleek ditugun/dituzten espektatiba eta aurreiritzien inguruko
diagnostiko edo hausnarketa sakon bat egitea beharrezkoa da. Aztertu behar dugu
zelan eragiten diguten sexu-genero estereotipoek eta ze gabezia ditugun gure
lan egiteko/pentsatzeko/jarduteko moduetan. Identifikatu ondoren, eragin ahal izateko.
Bestetik, orientazio
eta tutoretzan jarduten diren guztien sentsibilizazioa eta formakuntza genero
ikuspegian ezinbestekoa da. Arestian esan bezala, ikasleekin harreman zuzen-zuzena
dutenak dira, haiei entzun, informazioa zabaldu eta laguntzeko aukera dute. Ikaslea
zer izan edo nora joan nahi duen prozesu guzti horretan zehar, bere bidelagun
izan behar dute (eta gara).
Astean zehar irakurri eta ikusitakoarekin nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailean lantzeko erronkarik nagusienak, batetik partehartze parekidea lortzea gure
gelan eta ikasleen artean eta espazioa
eta baliabideak guztienak direnez, hau aplikatzen hastea.Halaber,
estereotipaturik ez dauden adibide eta pertsonaiak erakustea, izan ere, existitu
egiten dira eta egon badaude, agertzea besterik falta da, haiei leku bat egitea
da falta zaiguna.
Baliabide interesgarri bezala hau azalduko nuke, EMAKUNDEK ateratako“ORIENTACIÓN
Y COEDUCACIÓN PARA LA IGUALDAD”. Izan ere, honen idazlea den Elena Simon
Rodriguez-ek dioen bezala: “eskolak ez du
genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen
du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”, eta gure ardura da hau pixkanaka
aldatzen joatea.
Azterketatxo hau egiteko neure buruari ezezik, lankide biri ere jarraian datozen taulatxoak betetzeko eskatu nien.
Hasteko, irakaskutzan eskarmentu sako izan ez arren, izugarrizko andereño ona den taldekidearen erantzunak taula honetan jasp egin dut:
Jarraian, lankidea ere baden, tarteko esperientzia duen maisu baten erantzunak jasotzen dituen taula dugu:
Eta bukatzeko, nik neuk bete dudana. Eskarmentua biei irabazten badiet ere, ... horretan baino ez:
Egiazta daitekeenez, belaunaldi berriek kontzientza hartua dute gaiarekiko, euren erantzun guztiak baiezkoak izan dira eta. gainera ondo argudiatuta.
Nik uste dut, denok saiatu egiten garela pertsonei tratu bera ematen bereizkeririk egin gabe. Ez daukat horren argi, ordea, lortzen dugun ala ez.
Ez dut pentsatu nahi, urtak pasa ahala gure ezkortasuna handitu egiten dela. Espero dut, erantzunetan egon diren aldeak belaunaldi berrien formazio-maila askoz ere hobea delako izatea.
Aste honetan aztertutako materialetan, datu hauek aipatuko nituzke:
Lehenengo lauak, Eustaten txosten sozioekonomikotik aterata daude. Txosten honek adierazle sozioekonomiko jakin batzuk generoaren ikuspegitik aztertzen ditu.
- Jakintzaren adar ia guztietan emakumezkoak dira nagusi,
karrera teknikoetan, ingeniaritzetan eta arkitekturan izan
ezik. Nabarmentzekoa da Medikuntza, Zuzenbidea edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza lizentziaturetan gero
eta emakume gehiago dagoela; baina ez da fenomeno bera
ematen lanbide edo diziplina horien barruan erabakiak hartzen diren esparruetan, hauetan ez baitago gero eta emakume
gehiago. Emakumeak pixka bat gutxiago dira katedretan,
profesionalen elkargoetako burutzetan, epailetzako organo
erabakitzaile nagusietan, enpresetako administrazio kontseiluetan, eta abarretan. (Emakunde, 2011ko Zifrak). Azken finean, lanbide batzuk feminizatu egin dira baina boterea gizonezkoen esku dago oraindik.
- Gizartean eta ekonomia arloan balio eskasagoa duten
lanbideetan gehienak emakumezkoak dira; horrenbestez,
lan esparruan eta ondorioz esparru pribatuan edo familian ere
emakumeek eta gizonek aukera ezberdinak izaten dituztela.
Datuen arabera, emakumezko gehien dituzten sektoreak
gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna dira.Euskal AEko gizarte zerbitzuetan lan
egiten duten pertsonen artean % 69,7 emakumezkoak dira,
zerbitzuen sektorean (ostalaritza, garbiketak) langileen
% 80tik gora emakumezkoak dira, teknikarien artean % 88,2
eta osasun arloko langileen artean % 91; azken multzo honetan, gainera, laguntzaileak eta OLTak medikuak baino askoz
gehiago dira, emakumezkoak % 53,3 baitira. Ehunekorik txikiena, aldiz, zerbitzuen zuzendaritzan eta administrazioan ematen da.
- Oso handia da Euskal
AEko emakumeen eta gizonen arteko errentaren erabilgarritasunean dagoen aldea. Hori azaltzeko arrazaioak, beste askoren artean, hauek dira: lanpostuen behin-behinekotasuna bere gain
hartzen dute, norbait zaintzeko eszedentziak hartzen
dituzte, horrez gain, emakumeek dituzte gutxien ordaindutako lanbideak, eta kontraturik gabe lan egiten duten gehien-gehienak
emakumezkoak dira. Alderdi horiei esker azal daiteke zergatik diren ezberdinak bataren eta bestearen errenta erabilgarriak baina batez ere lanaren errentak, honetan gizonezkoek
8.000 euro gehiagoko errenta dute eta.
- Emakumeen eta gizonen artean jarduerarik ez egoteko arrazoia ere oso adierazgarria da. Emakumezkoen artean jarduerak ez izateko arrazoi nagusia etxeko lanetan aritzea da
eta gizonezkoen artean, gizonezko gehien-gehienen artean,
erretiratua edo aurre-erretiratuta egotea da jarduerarik ez egiteko arrazoi nagusia.
Gainera, EMAKUNDEK egindako azterlan honetan, soldata-arrailaren inguruan hausnarketa interesgarria eginten da.
Azterlan honetan, soldata-arraila eragiten duten zergati hauek identifikatu dira:
• Diskriminazio zuzena: emakume batzuek gizonek baino gutxiago kobratzen dute, lan
bera egiteagatik.
• Emakumeek egindako lanari balio txikiagoa ematen zaio. Gizonek eta emakumeek ez
dute lan beraren truke soldata berdina jasotzen, emakumeen gaitasunei gizonezkoenei
baino balio txikiagoa ematen zaielako. Antzeko trebetasunak, kualifikazioak edo esperientzia dauzkaten gizonek eta emakumeek egindako lanen kasuan, emakumeek egindakoei balio txikiagoa ematen zaie, bai gizartean, bai ekonomian.
• Lan-merkatuko segregazioa: emakumeak berandu sartu dira hainbat lan-sektore eta
mailatan; gehiengoa dira okerren ordaindutako sektore eta lanbide batzuetan; gutxi
daude zuzendaritzako nahiz erantzukizuneko postuetan.
• Familia-ardurak oso-osorik emakumeen esku uzteko joerak izugarri zailtzen du lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka. Lana eta familia bateratzeko ezintasunaren ondorioz, emakume askok utzi egiten dute lan-merkatua, eta lanbide-karrera eten.
Horrek, era berean, eragin negatiboa du haien lan-baldintzetan, lanbide-karreraren garapenean, eta sustapen-aukeretan.
Bestetik asko harritu nau, Emakundek egindako beste azterlan batetik ateratako ondorioa: "gazteek ez dutela antzematen genero-estereotipoek ikasketak aukeratzerakoan duten eragina eta garapen pertsonalean dituzten ondorioak".
Jakin badakigu, datuek esanda, hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten dutela zientziarekiko (eta emaitzak ikasgai hauetan ez dira txarrak) baina soilik bik burutuko dute zientziekin eralazionatutako graduren bat.
Ondorioz, badago lan asko egiteko. Nik bi baliabide hauek nabarmenduko nituzke:
Eta INSPIRA STEAMnesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok.
Gure erronkak hauek dira:
- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea, bereziki, konfidantza sendotzeko, autoestimua garatzeko eta emakumeak baloratzeko.
- Aurreritziak era kritikoan aztertu eta apurtu eta espektatibak berrikusi.
- Espazioen kudeaketa eta partaidetza parekidea bermatu.
- Emakumeen eta gizonen errepresentazioa orekatu.
- Curriculumaren hausnarketa sakona egin: ezkutuko curriculuma, errepresentazioak eta hizkuntza.
Bukatzeko, aurreko edizietako Marivi Fernándezen sarrera aukeratu dut. Interesgarria iruditu zait, batez ere material anitza eskaintzen duelako. Bereziki hau gustatu zait:
Oraingo honetan "Orientazio akademiko" gaiari heldu diogu. Esan beharra daukat, irakurgaiak irakurri aurretik nuen ideia eta une honetakoa aldatu dela. Bigarren edizioko Maite A.S-ek idatzitakoarekin identifikatuta sentitu naizela. Orientazio hitza, Bigarren Hezkuntzan eta ondorengo Batxilergoko erabakiekin lotu izan dudalako. Eskolatze une hauetan erabaki parekide errealak lortu ahal izateko, haurtzarotik landu beharrekoak irakasle eta hezitzaile guztion eginbeharra da. Horrela azaltzen da Orientazio hezkidetzailea Gida Planean:
"Hori
dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko
guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke,ikasleei
genero‐ estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko".
Bestalde, Hezkuntza Sistemak kontraesan ugari ditu. Hona hemen Marivi Fernandezek bere postan adierazten duena, honen harira:
"... La escuela es depositaria de estereotipos de género y los transmite desde las primeras etapas de escolaridad y de manera no intencional a través del llamado currículum oculto. Esto incidirá en el futuro desarrollo profesional del alumnado, que sigue respondiendo a los estereotipos sociales diferenciados de las actividades (en especial, estudios y profesiones) según las realicen hombres o mujeres…" (Isabel González López)
Beraz, Orientazio parekidea erreala al da? Plan, Gida, ...baditugu. Egitasmo hauek beharrezkoak dira baina bestelako esku hartzeak ezinbestekoak dira praktika errealak lortu ahal izateko. Youtuben idatzi ezazue "oficios" eta hau da azaltzen zaigun lehenetakoa:
Nire ustez, zeregin eta rolen banaketetan sexu-genero estereotipoak apurtu ordez, nola beregantu ditzakegun adibide erreala.
Orientazio hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak hauek dira :
1.- Ikastetxeetan, egoeraz ohartzeko, sentsibilizazio eta diagnostiko bat egitea lehenengo pausua izango da.
2.- Tutoretza eta orientazio planifikazioa hezkidetzailea eraikitzea. Horretarako hurrengo aspektuak kontuan hartu beharko ditugu:
- Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarri. Neska/emakumeen ahalduntzea
- Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua agerian jarri. - Afektibitatearen heziketa martxan jarri
- Elkar ardura eta zaintza eskolan, etxean eta aisialdian landu.
-Identitate eta bizitza eredu anitzak agerian jarri.
- Lanbiderako orientazioan irudi ez esterotipatuak aurkeztu.
- Lanbidea izatearen zentralitatea, lehen mailako lehentasuna bihurtu emakumeengan.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
- Metodologian parte-hartze parekidea bultzatu.
Bukatzeko, aste honetan EMARIA liburua argitaratu du Kalakak. Kontuan izateko baliabidea dela iruditzen zait. Hona hemen helbidea: https://kalaka.eus/denda/emariak/