2017/02/06

ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKO PAREKIDEAK HEZIKETA GUZTIAN ZEHAR



Irakasleoi askotan betaurreko more berriak erosi beharrean gaudela esatea asko kostatzen zaigu. Egunerokoan lanez gainezka eta ebatzi beharreko hainbat arazo eta gatazka ditugu. Zer zaila den akatsak egiten ditugula onartzea, eta akats hauetatik ikastea. Baina, aldaketarako aukera akatsa onartzean dago.


Aste honetako gaitegia “orientazio eta aukera akademikoak” dela jabetzean, aztertzeko eta hausnarketa burutzeko interesik gabe egon naiz. Izan ere, ni Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta gai hau niretzat ez dela guztiz aberasgarria uste nuen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileen lana dela barneratuta bainuen, eta beste norbaiten esku-hartzea garrantzitsua izatekotan tutorearena dela uste bainuen. Gainera, gai hau hezkidetza ikuspegitik aztertuta nuela uste nuen.


Gaitegia aztertzean, ordea, ondorengoaz konturatu naiz: “Nire betaurreko moreak zuloak dituzte. Orientazio eta aukera akademikoetan generoak eragindako hainbat desberdintasun antzematen banituen ere, hauen jatorria ez dut identifikatu. Nolatan gertatu zait hau? Orain dela hilabete batzuk haurrekin nagusitan zer nahi duten izan ametstu eta beraien aukerak aniztasunera eramatera saiatzen nintzen. Aste honetan, ordea, partaidetzan ematen diren desberdintasunekin, espazioaren eta denboraren erabileraren desberdintasunekin, curriculum balidabide sexistekin… kezkatuta egon naiz eta ez naiz gai izan honek guztiak orientazio akademikoan duen garrantziaz jabetzeko. Gainera, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileen esku utzi dut orientazio akademikoa hezkidetzailea izateko presioa, honetan tutoreek ere eragina dutela jabetuz. Baina, beraien hezkuntza prozesuko beste irakasle, familiak, jendarteak, publizitateak… duten eragina ez zait bururatu. Beraz, gaitegia irakurri ostean orientazio eta aukera akademikoak txikitatik jasotako heziketak eta hezkuntzak baldintzatuta daudela jabetu naiz, prozesu honetan parte hartzen duten pertsonek bertan eragiten dutelarik.”


Honez gain, irakasleok kalifikatzen gure espektatiben arabera neska eta mutilekin ez dugula berdin jokatzen jabetzean kezkatu ere egin naiz. Izan ere, nire kalifikatzeko moduari erreparatu diot eta egia esan zalantzak sortu zaizkit.


Ondorioz, gai honen garrantzia zehaztean ondorengoa esango nuke, hezkuntza eragileok genero-ikuspegiaren betaurrekoak kendu gabe aztertu behar dugu zer gertatzen den, zergatik, zer egin eta nola. Beraz, orientazioa eta aukera akademikoak ere genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsekoa da.


Iazko ikastarokideen artean, Marivi Fernándezen “orientazioa eta aukera akademikoak” eta Agurtzane Goitia Lopezen “orientazioa eta aukera akademikoen inguruan hausnartzen” postak gomendatu nahi nituzke. Aurteko ikastarokideen artean, Ane Lenizen “orientazioaeta aukerei buruz hausnartzen”, Amaia Chuecaren “non gogoa, han zangoa” eta Maite Magisteritzaren “ikasketak erabakitzeko eta lanerako bidea aukeratzeko ahalmena” postak aukeratu ditut. Izan ere, posta hauetan datu eta baliabide interesgarriak aurkitu daitezke 









Bukatzeko, hona hemen orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak:
  • Hezkuntza komunitate osoaren formakuntza.
  • Emakumeen ekarpenak eta emakumeak garatutako konpetentziak baloratu.
  • Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua isladatu
  • Heziketa afektiboari garantiza eman.
  • Nesken ahalduntzea sustatu
  •  Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea. 
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
  •  Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu
  • Elkar ardura eta zaintza lantzea
  • Parte hartze parekidea sustatzea
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea. 
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabili, estilo agresiboa kolokan jarriz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina