2017/02/17

Pertsonen garapen integralera bidean


Aste honetan IDENTITATEAK ditugu hizpide. Hemen uzten dizuet nire akrostikoa, aste honetako ideia printzipalekin.

Sistema bitarra hautsi: Mutila ala neska, arroxa ala urdina, trebea ala koldarra, itxusia ala polita… dena ikusten dugu bi aldeetatik, eta kasu hontan ere, identitatea sortzean ezinbestekotzat hartzen da bakoitzak neska ala mutila den jakitea. Ez al da ba beste aukerarik?
Aldakorra: Identitatea aldakorra da, beraz, ez da berandu ikasitakoa desikasi eta norberak izan nahi duen pertsona izaten hasteko.
Etengabeko eraikuntza: aldakortasunari zuzenki lotua, etengabe ari gara gure identitatea sortzen, eraikitzen eta bertan garrantzizkoa da eraikuntza horretan zein faktore dauden jakitea.
Sentitu: Zer naiz ni? Zer izan nahi dut nik? Sentimenduetatik hasi behar dugu eraikitzen.
Aniztasuna: Identitate anitzak ditugu baina hala ere sistema bitarrean erortzen gara. Pertsona bakoitza anitza dela ulertu behar dugu, bakoitzak dakarren motxilak kolore, pisu, tamaina, esperientzia, gauza, emozio, sentimendu, bizipen… ezberdinak dituelako.
Garapen integrala: Norbanakoaren garapen integrala badugu helburutzat,  ez du horrelako garrantzia izango genero identitateak.
Trans:  ”Aterki” kontzeptua. Genero-adierazpen eta identitate ezberdinak barneratu ditzake: trans, transexuala, transgeneroa, eta abar. Gorputza, identitatea eta bizipenak gizarteak jartzen dituen arau bitarretatik kanpo daudela eta norberak aukeratuak direla.
Aukera askatasuna: Gure inguru hurbilak asko baldintzatzen gaitu izan behar eta izan behar ez dugun horretan. Norberak aukeratzeko askatasuna izan dezala funtsezkoa da.
Pertsonak: Denok gara pertsonak… zertarako sailkatu hortik haratago?
Queer generoa: Gizon-emakume bitarrari ez dagokion identitatearekin bat egiten duen pertsona. Horren barruan genero-identitate asko daude.
Etika: hausnarketak egitea jendeak bizi dituen egoeren inguruan
Komunitatea: sentsibilizatua dagoen komunitate bat lortzea, egoera anitzak eta pertsona askeak onartzeko
Hemen uzten dizuet bideo bat, adibide ezberdinekin eta oso hausnarketa politekin:
https://www.youtube.com/watch?v=5z0GSNYqR7w


“Es un sufrimiento para ellos  pero la enfermedad la tienen los demás ”

Curriculumeko esaldiari dagokinez hau da nik hautatu dudana:
Gizakiaren gaitasunak ulertzeko eta balioesteko gai izatea, modu kontzientean eta nahita eragiteko bere identitatearen eraikuntzan, balio etikoei jarraituz.
Hau irakurri ostean zera etorri zait burura… baina sistemak uzten al die haurrei beren gaitasunak ulertzen eta balioesten modu kontzientean, balio etikoei jarraituz?
Beraz, neretzat curriculum ezkutua dagoelako kontziente izatea da garrantzikoena, honen hutsuneak eta akatsak zuzentzen hasteko.
Hemen duzue lehengo urteko kide baten posta, hau aukeratu dut oso konpletoa iruditu zaidalako:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html

Amaitzeko aipatu, nire inguru hurbilean ikusten deten aurrerapen nagusiena, ni umea nintzeneko baina genero identitate anitzagoak iksuten direla, eta niretzat hori da aurrerapauso handiena, identitate anitzekin egunerokoan aurkitzea.

2017/02/16

Norberak erabakiz, norberak bere buruaren zentzua garatuz


Identitatearen eraikuntzan jasotzen ditugu txiki txikitatik gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak, arauak, jarrerak etab. Prozesu konplexua da, alderdi ezberdinek eragin zuzena dutelako; hala nola, biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita ere politikoak.
Identitatea beraz, gizarte sisteman partekatutako eta orokortutako balioen, arauen eta kode kulturalen barneraketarekiko lotura estuan sortzen da. Baina hala ere, badu (edo aldarrikatu beharko genuke) bere kutsu pertsonala. Identitatea beste pertsonengandik bereizten gaituen ezaugarri bat delako, baina aldi berean, talde partaide izatea ere ahalbidetzen du. Banakakoa eta aldi berean soziala.



Aipaturikoa aintzat izanik, jarraian identitateak hitza oinarritzat hartuz, akrostiko bat plazaratuko dut. Gaiarekin zerikusia duten hitzak eta lotura plasmatuz. 


  • Jarraikortasuna. Identitatearen garapena haurtzaroan hasi eta bereziki nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen den arren, bizitza zehar jarraitzen duelako. Eta horrez gain, irekia dela ere ulertu beharra daukagu. Etengabe eraikitzen goaz. Bizitza momentu berean identitate ezberdinak osatutako identitatea dugu eta etorkizunean ez dakigu nor izango garen.
  •     Eraikuntza. Bai pertsonala zein soziala. Izan ere, identitatea beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duen alderdia da.
  •   Zentzua. Alde batetik, norberak bere buruaren zentzua garatzen du, bere esperientzien, ezaugarri, bizipen … bitartez eta,  bestetik, hartu- eman eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen eraginez ere garatzen da.
  •     Askatasuna. Bakoitzak erabakitzea zer izan nahi duen. Jakitea non dauden genero- eta bestelako mugak eta norbere eta besteen errealitatea eraldatzeko bideak jorratzea.
  •  Queer: genero identitate anitzen alde.
  • Sozializazioa. Identitatea gizarte harremanetan sortzen da, norberaren portaerak eta horiek jasotzen dituzten erantzunen arteko trukaketan. Hizkuntzak ere berebiziko garrantzia dauka; izan ere, komunikazioaren bidez, beste batzuen artean, haurrek ikasten dute generoarekiko zer den eta zer ez den egokia, bere identitatearen eraikuntzan etapa ezberdinak garatuz.
  •    Eraldaketa. Heteropatriarkatuak gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena du jendarte ereduarekin. Beraz, hausnartu dezagun, zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?






Iazko ikastarokideen ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatu dut:  http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitatearen-garapena.html . Bertan, interesgarriak iruditu zaizkin plazaraturiko euskarri ezberdinak. Horrez gain, modu argian eta ulergarrian plasmatzen du aste honetan landuriko edukiak.


Heziberri 2020 azterketa burutu ondoren, identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut, aniztasuna eta eskola inklusiboaren atalaren barnean:
“ Genero aniztasuna. Gizartekonstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.”
Arreta berezia jarri behar diogu curriculum esplizitu androzentrikoari eta ezkutuko curriculum sexistari. Baina ez arreta jarri bakarrik, hausnartu eta esku hartze posibleak ere aurrera eraman behar dira:

       ·         Genero bazterketa elikatzen ez jarraitzea; beraz, estereotipoen kritika. 
·         Errepresentazio eta eredu orekatuak eta anitzak eskaintzea.
·         Hizkuntzari erreparatzea ( bai hitzezkoa, tonua, gorputz espresioa). 




Azkenik, nire inguru hurbilari erreparatuz, aurrerapenak eman direla aipatzea ezinbestekoa da. Gaur egun bizi ditugun errealitate ezberdinak azaleratzen ari dira; dana ez da txuria edo beltza, ortzadarrak kolore asko ditu.  Horren arira, "Maskarak" dokumentala aipatu nahiko nuke. Herriko bi gazte transexualen egoera plazaratzen da bertan. Bertan, oso ongi islatzen dira ingurukoen jarrerak, desikasi beharreko sinesmen faltsuak. 



                     https://www.youtube.com/watch?v=0suzLB0TSo4






2017/02/15

IDENTITATEA LIBREKI GARATU

IZAERA
DESERAIKI
ERAIKI
NORBERAK
TALDEAN
INDARTU
TIRA
ALDATU
TENKA
ENTZUN
AUSARTU
KALERATU

Bizipena eta identitatea guztiok daukagun gauza bat da Aitzole Araneta sexologoak dioen moduan, eta guztiok libreki garatzeko eta lantzeko eskubidea izan beharko genuke. Nahiz eta, hortik nahiko urruti egon oraindik ere. Jendartean badirudi jende konkretu batek soilik landu behar duela identitaea eta hori faltsua da; guztiok landu eta garatzen dugu.

Ikusteko interesgarria iruditzen zait Transexualitatea Eitbn Ur handitan saioan egindako erreportajea. Ikasle nerabeekin lantzeko ere baliagarraia dela uste dut.


Iazko ikasle baten lanari dagokionez, honako lan hau oso interesgarria iruditu zait, gaia nahiko sakonean lantzen duelako eta alor asko jorratzen dituelako.




2017/02/14

ORIENTAZIO AKADEMIKOAK BADU MAMIA

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak bazeudela genero bereizkeriagatik baldintzatuak baina ez nekien baldintzatze hori hain sakona zenik edo hain umetatik finkatzen zela, ondorio hain latzekin nortasunaren garapenari bagagozkio.


Resultado de imagen de futbolariak eta printzesak


Orain konturatu naiz hori hórrela dela baina baita ere badaudela aukerak eragin zital hori aldatzeko, umetatik zuzentzeko eta garapen askea ahalbidetzeko. Badaudela ideiak eta irizpideak hezkidetzailea izateko umeen orientazio akademikoa eta ogibiderako bideratzea.


Resultado de imagen de ama izan nahi dut


Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke dirudiena baino askoz ere handiagoa dela, umeen etorkizuna erabat baldintzatzen baitu; gizartean beteko duten tokia, euren ahalmen ekonomikoa, familian izango duten rola, afektibotasunarekin izango duten harremana, zaintzarekin izango duten lotura... euren garapen integrala dago kolokan, finean. Ezinbesteko garrantzia duela, esango nuke.
Resultado de imagen de follow your dreams

ERRONKAK, BIDE HONETAN:

1) Zaintza, afektibotasuna, etxeko lanak, etxeko ekonomia: curriculumean txertatu behar dira!
2) Eskolak gurasoak integratu behar ditu. Irakasleek formazioa behar dute baina gurasoek, familiek, ere, paradigma berri honetara jauzi egiteko, lagunduta, inguratuta, komunitatean.
3) Umeei genero ikuspegidun betaurrekoak oparitu behar zaizkie. Eta genero bereizkeria bultzatzen duten jarduerak detektatzera jolastu behar dute, detektatu eta gero beste batzuekin ordezkatzeko. Honen barnean, ia dena sartzen da. Orientazio akademikoa baita, garrantzi handiarekin.





2017/02/13

Alkatetzak Euskal Herrian

ALKATETZAK EUSKAL HERRIAN de Maite Benavides

INKONTZIENTE KOLEKTIBO FEMENINOA IRAULI BEHARRA

Resultado de imagen de las princesas tambien usan botas de montaña

Resultado de imagen de nire aita etxekoandrea da eta zerResultado de imagen de las princesas tambien se tiran


Baliabideak hezkidetzaile egin behar ditugu, bai, jakina. Zalantzarik gabe.
Zergatik da hain zaila? Genero ikuspegia landua ez dagoelako. Asumitua daudelako patriarkatuaren kontsignak. Inkontzieetan. Egitura orotan. Gizartean, eremu publikoan, pribatuan, sexualitatean, irudian, modan, egitura mentaletan, botere egituretan. Munstro bat da, erraldoia. Dena zuzentzen egon behar garelako, adi egotera behartzen gaituelako genero ikuspegiak. Dena moldatzen, irauli egiten, eraldatzen, orekatzen, zuzentzen. Eta nekeza da. Zaila da. Astuna da. Beti alde horretan egon behar. Lanean. Treguarik gabe.
Resultado de imagen de nire aita etxekoandrea da eta zer

Baina baliabideez gain, gure inkontziete kolektiboa behar dugu irauli. Baliabide hezkidetzaileek irudikatzen eta erakusten dituzten rol eta paradigma berriak gure egiteko gai garela sentitu behar dugu. Bestela baliabideek ez dute askorako balio edo oso geldo eraldatuko dute ikusmira patriarkala. Izkutuan, isilean, emakume guztiok jaso dugun beldur eta lotsa hori, ez gai edo txiki sentitze hori. Ahoz edo idatziz adierazten ez dugun hori. Barruan txertatuta duguna, gurekin beti bizi dena eta izenik ez duen hori. Hori da desagertu egin behar dena, baliabide berriak jartzearekin bat. Eta hori landu behar da, egunero, astiro astiro, maitasunez, behin eta berriz. Alde guztietatik. Jolasten, begiratzen, hitz egiten, sinesten, jakiten. Adierazten.



Resultado de imagen de niña valiente



BALIABIDEAK HEZKIDETZAILE BILAKATZEN

ABOGADO
 Resultado de imagen de abogados

Resultado de imagen de abogados




Eta horrela, ehunka argazki. Denak gizonenak, jakina.
Resultado de imagen de ABOGADOBegira dezagun definizioa:

Abogado (del latín: advocatus, ‘llamado en auxilio’) es aquella persona que ejerce profesionalmente la defensa jurídica de una de las partes en el juicio, así como los procesos judiciales y administrativos ocasionados o sufridos por ella.1 Además, asesora y da consejo en materias jurídicas. En la mayoría de los ordenamientos de los diversos países, para el ejercicio de esta profesión se requieren estudios universitarios en Derecho —licenciatura en Derecho—, estar inscrito en un colegio de abogados o bien tener una autorización del Estado para ejercer.
El abogado que ejerce de forma altruista por causas públicas es un abogado pro bono, también llamado ad honorem; y el que defiende a los ciudadanos sin recursos es el abogado de oficio o de turno.

BERTSIO BIRZIKLATUA:

Las personas  que se dedican a la abogacía ejercen profesionalmente la defensa jurídica de una de las partes en el juicio, así como los procesos judiciales y administrativos ocasionados o sufridos por dicha parte.  Además, las personas que practican la abogacía asesoran y dan consejo en materias jurídicas. En la mayoría de los ordenamientos de los diversos países, para el ejercicio de esta profesión se requieren estudios universitarios en Derecho -licenciatura en Derecho- y estar inscrita o inscrito en un colegio de abogadas y abogados, o bien tener una autorización del Estado para ejercer. La abogada o el abogado que ejerce de forma altruista por causas públicas es una abogada o un abogado pro bono, también llamada o llamado ad honorem; y la abogada o el abogado que defiende a la ciudadanía sin recursos es la abogada o el abogado de oficio o de turno.

Resultado de imagen de abogadas y abogados

#LEITXU: HEZKIDETZA BALIABIDEAK