Antropologia feministak dio festak eta ospakizunak kultura- adierazpen
sendoak direla. Ideia eta baloreen munduarekin, herriaren nortasunarekin,
gizarte egiturarekin, genero sistemekin eta pertsonen arteko harremanekin
lotura estua dute.
Eskolako
planifikazioan, beraz, adi egon behar gara, beraz, festak eta ospakizunak
planifikatzean eta aurrera eramatean.
Gure umek eta gaztek entzuten duten musika aztertzen
jasotzen dituzten balore eta jarrera mordoa aztertu dezakegu. Amelia Barquinek oso ondo azaltzen du “ezetzda ezetz” bere postean.
Aurreko ikasturtean
Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako
Eskolak kanten letraz aztertzeko tailerra antolatu zuen gazteentzat. Nik lehen hezkuntzan lan egiten dut, beraz, jarduera
ez zegoen gure ikasleei zuzendua, baina nire ustez oso jarduera aproposa da
gure goi-mailetako ikasleein lan egiteko.
Aurtengo proposamena EZMUSAK, EZ GROUPIEAK. ROCKA ETA FEMINISMOA da.
Gorputz Hezkuntzako irakasle bezala Itziar Alonso Albiol-en ikerketa
irakurtzerakoan futbolaren inguruan izandako milaka eztabaidak etorri zaizkit
burura: talde kirolek transmititzen dituzten balore positiboak askotan
futbolean zapalduta geratzen dira beste hainbat balore negatiboengatik.
«Al contrario de lo que
ocurre con otros deportes, la modalidad escolar sigue los mismos parámetros que
la actividad profesional, se mueve con criterios y exigencias laborales más que
de ocio y diversión. Eso no es sano y rebaja de forma sustancial todo lo que
tiene de positivo el practicar un deporte de equipo. Que es mucho».
Lan handia daukagu kirol munduan dagoen sexismoa azalerazteko. Nik egunero ikusten dut lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetan nola jolas errazenetan neskak baztertuak izaten dira. egunero arauak moldatu behar izaten ditut haien parte hartzea ziurtatzeko eta azken boladan talde hausnarketetan egunero gai berbera ateratzen da: "neskeei ez digute baloia pasatu". Gorputz hezkuntzako asteko bi saio gutxi dira neskei trebatzeko aukera berdintsuak emateko, ahalduntzeko eta mutilei eredu berriak emateko!!
Negatibismotik aurrera egiteko dantzaren bidea erabiltzen dut maiz, horregatik aurreko edizioetao hurrengo postarekin geratzen naiz.
Hona hemen topatu ditudan hainbat material interesgarriak:
El sexismo también sale de fiesta: ¡desmontemos mitos!
Eta Sestaoko berritzeguneko web orrialdearen linka gaiaren inguruan material anitza baitago.
Hauek dira nire ustez
ditugun erronka nagusiak:
- - Gure festa eta ospakizunak birplanteatu: zer nahi dugu benetan ospatu eta zer ospatzen dugu tradizioaren izenean.
- - Berebiziko garrantzia hartzen du planifikatzen hasi aurretik transmititzen diren balioen eta jarreren errebisioa egitea, emango diren ereduak jarrera kritikoaz aztertuz.
- - Arreta berezia jarri behar dugu sexu-genero sistematik harago dauden egoera berriak aurkezteari eta harreman berdinkideak sustatzeari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina