Jaiak, nondik datoz, nork sortu zituen, zein da jaien helburua? Nik uste, jaiak jaiak ulertzeko galdera asko ditugula eta erantzunak gizonen mundura hurbiltzen gaituztela. Baina, zer dira ba jaiak? Ohitura eta tradizio bat eta batzuetan lege bezala hartzen ditugula iruditzen zait, horrela da eta kitto! Noski legeak ere eraldatu daitezke...
Jaiak ongi pasatzeko badira zergatik ez dira denontzat? Alde batetik iruditzen zait jaiak aniztasuna ekartzen dutela, jende desberdina mugitzen dutela, baina bestalde baztertzaileak direla argi dago. Bazterketa festetako ekintzetan eta jai giroan sortzen diren egoeretan. Ospakizun guztietan ematen dira eraso sexistak eta oraindik ere bortxaketa asko egoten dira "jaigiro" hauetan.
Iazko urteko lanetatik honako hau aukeratu dut, erabilitako materiala, bidioak, liburua, irudia eta arrazoiak egokiak iruditu zaizkidalako eta erabilgarriak.
Jaiak denontzat nahi baditugu bakoitzak bere herriko jaien inguruan hausnartu beharko dugu, zer dagoen aldatzeko eta nola sortu eredu berriak. Aldaketei beldurra galduz eta geure artean elkartuz!
Hondarrin gertatzen dena oso esplizitua da baina esango nuke modu isilago batean herri guztietan gertatzen den zerbait dela, hausnartu beharrean gaude horrelako gauzak geure jaietatik ekiditeko!
Hezkuntzak ere badu bere lana ospakizunen aurrean, hemen ere tradizioa dela eta ez dela eredu berriak sortu beharrean betiko ospakizunetan gaude. Noski, hemen ere beldurra da nagusi aldaketei beldurra, gizarteak, familiak aldaketa horiek nola hartuko duten beldurra. Baina, egunerokotasunean aurrera pausuak ematen ari bagara ospakizunetan ere hasi beharrean gaude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina