Indarkeria
matxistak baditu milaka aurpegi eta milaka ahots baina forma
ezberdinetan adierazten den arren, bizitzako esparru guztietan ematen
da. Batzuetan emakumeon gorputzak jipoituz, besteetan bihotzak
geldituz eta sarri-askotan hain ikusgarriak ez diren moduetan: gure
ahotsa eta iritzia isilaraziz, ama izatera derrigortuz, kanon
estetiko zehatz baten esklabu bihurtuz, geure burua gizonezko baten
begiradatik maitatzera behartuz, bakarrik gaudenean beldurra
sentiaraziz… Indarkeria matxistak ez du klase sozialaz ez adinaz
ulertzen; batekoa zein bestekoa, helduagoa edo gazteago izan,
emakumeok jazarriak gara. Izan ere, indarkeria matxista sistema
kapitalista-patriarkarrak bere biziraupenerako ezinbestekoa duen
tresna da, modu honetan mantentzen eta erreproduzitzen baitira hain
beharrezkoak dituen botere harremanak.
Botere
hegemonikoek gure jabe bailitzan jokatzen dute, zer egin behar dugun
azalduz, nola maitatu behar dugun inposatuz, zer jantzi behar dugun
zehaztuz…
Guzti
horren aurrean autodefentsa feminista eta maskulinitate berrien
eraikuntzan jardutea ezinbestekoa da.
Autodefentsa
feminista emakumeon ahaduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko
estrategia gisa ulertzen da. Ahalduntze horretan, beldurra ulertu,
landu eta beldurra galtze bidean hau konplize bilakatzea dakar,
aliantzak sortuz, erasoak identifikatu eta hauei erantzutean,
gorputzren jabetza landuz eta botere pertsona zein kolektiborako
bideak jorratuz.
Maskulinitate
berrien inguruan ari garenean, gizontasun hegemonikoarekin apurtu eta
eredu maskulino berriak eraikitzeaz ari gara. Horretarako
ezinbestekotzat jotzen dut, gizontasun hegemonikoa aztertu, hau modu
indibidual eta kolektiboan zalantzan jarri eta inposatutako
esterotipo maskulinoak pertsonaren garapenerako muga gisa kokatzea.
Horretarako garrantzitsua da emozioak lantzea, emozioekin kontaktuan
jarri, ezagutu, onartu, bizi eta modu positiboan kudeatzen ikastea,
zaintzaren esparruan duten erantzukizunari erantzuteko tresnak
eskuratzea eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatu
eta erantzukizuna sentitzea.
Guzti horretan eskolak ere baditu erronka handiak.
- Indarkeria matxista identifikatzeko tresnak eskaini eta praktikara eramatea.
- Emozio eta bizipenak modu indibidual eta kokektiboan lantzea.
- Eraso matxisten erantzukizuna guztioi elaraztea.
- Maskulinitate eredu berriak ezagutuz eta landuz.
- Emakumeen ahalduntzerako bideak eta tresnak sortu eta eskaintzea, autodefentsa feminista landuz.
- Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzeko baliabideak eskeintzea.
- Eskola sexualitatea modu askean bizitzeko eta erasoen salaketa eta prebentzioarako leku seguru bilakatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina