2016/03/06


INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN
Bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan jartzea beharrezkoa da.

Indarkeriaren manifestazio guztiek garrantzia dute: sotilak direnak (hizkera sexista, mikromatxismoak, publizitate sexista …) eta esplizituak direnak (mespretxuak, umilazioak, ohiuak, irainak, bortxaketak … eta erailketak). Beste modu batean esanda, ikusteko zailak direnak eta begi bistan errekonozitzen direnak, denak, dira inportanteak.

Mugimendu feministak indarkeria matxista bihurtu du arazo politiko bat. Ez da emakume batzuen banakako arazoa, ezta emakume guztiona; baizik eta, jendarte osoarena, mundu osoarena. Eta, horregatik desagerraraztea da guztion ardura eta horretan gizonek erantzukizuna onartu behar dute.

Indarkeria matxistaren desikasteko beharrezkoak diren hiru gako hauek landu behar dira:
-          Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseirakuntza.

Interesgarria iruditu zait Beldur Barik-ek nola aztertzen duen post desberdinetan gai hori eta oso lagungarria ikasleekin lantzeko. http://beldurbarik.org/eu/2015/09/forever-in-love-love-to-love-with-love


-          Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
June Fernándezek ederto definitzen ditu: “Egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera, guztiz normalizatuak daudenak. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak askotanez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako”.

Berak proposaturiko mikroiraultzarekin ados nago. Batetik, erremediorik gabe emakumeek bere burua espresatzeko egunero egin behar dituztenak eta, bestetik, estrategia gisa horiekin amaitzeko bide posible bat bezala.

-          LGTBQ+ fobiak bistaraztea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Kolektibo askoren eskutik aurrerapenak eman dira, baina, ezin da esan aniztasun sexualak onartuta dagoenik. Hezitzaileok badugu eskuragarri “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua” (STEILAS).

 
 
 

 

Indarkeria matxistari aurre egiteko mugimendu feminista bi estrategia proposatzen ditu:

1)      Maskulinitate berriak eraikitzea, patriarkatuak markatutako zutabetik kanpo. Horrek jarrera bat eskatzen die mutilei/gizonei:

-          Sistema patriarkalak emandako pribilegioi uko egitea.

-          Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi dela ikastea, baita ahultasun sentimendua ere.

-          Zaintzaren esparrua haiei ere dagokiela ikastea.

 -      Indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktiboa izatea.
 
2)      Autodefentsa feminista. Horrek beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ere.


Jardueren inguruan jasotako ONDORIOAK, nire ustez:
-          Ikasi desikasiz (arestian aipaturiko hirurak).
-          Gizonen inplikazioa ezinbestekoa da.
-          Autodefentsa feminista premiazkoa da.


Honekin batera, hau guztia IKASTETXEAN LANTZEKO ERRONKAK dira:
-          Ikastetxean mutilekin adimen emozionala lantzea, baita zaintzaren esparrua ere. Agian Islandian bezala hemen ere ikasgai bat jarri beharko genuke hori guztia ikasteko.
-          Neskek kontzientzia hartzea jaso izan ditugun mesuaz (“Ez ibili gauean bakarrik!” , “Ez egin halako gauzak!” …).
-          Autodefentsa feminista tailerren eskaintza helburu batzuk lortzeko: autokonfiantza, segurtasuna, “EZ” irmotasunez esateko ahalmena, espazioa bete, emakumeen arteko elkartasunaren garapena lanketa …


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina