Indarkeria
matxista
egunero jasaten dugu, egunero eta mila formatan. IZEBERG bat bezala
koa da: batzuetan modu agerikoan, eta ia beti modu ikusezinean
jasaten dugu; esplizituki ala modu sotilean.
Indarkeria
matxistarik gabeko jendartea sustatzeko egun bi estrategia nagusi
proposatuko dira, beti ere mugimendu feministaren eskutik:
- Gizonen
inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta
berriak eraikiz
- eta emakumeen
ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.
Indarkeria
matxistaren desikasketarako hiru lan-ildo proposatzen dira:
1. Maitasun
erromantikoak mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen
identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
3. LGTBQ+fobiak
bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta
normalizatzea.
Maitasun
erromantikoak emakumeak menpekotasunera lotzen ditu, botere harreman
eta indarkeria justifikatzen dituzten mezuekin, sistema kapitalista
eta heteropatriarkala izanik hau sostengatzen dutenak
Mikromatxismoak
egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen
direnak, eta, gainera, guztiz normalizatuak daudenak dira. Eta hain
oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak
askotanez duen detektatzen, normaltzat hartzen dutela
LGTBQ+fobiakin
beldurra eta lotsa sentiarazi nahi die pertsona gay, lesbiana,
transexual edo bisexualei, edota gaixorik daudela sentiarazi nahi
die, edo normalak ez direla pentsarazi nahi die
Gaur egun badaude
maskulinitatea edo gizontasuna eztabaidan jartzeko sortu diren talde
anitzak: antisexistak eta emakumeenganako indarkeriaren aurka
agertzen dira, rol hegemonikoari kritika eginez maskulinitatea
birdefinitu nahi dute batzuk, beste batzuk, aldiz, gizon izateko era
desberdin anitzak aldarrikatuz, zaila ikusten dute definiziorik
sortzea
Baita ere gizon
batzuk emozioak adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate
desberdina esploratzeko prest daude baina ez estatusa, ospea, boterea
… uzteko prest. Baina ez da nahikoa, gizonek boterea galdu behar
dute sexismoak eragindako desorekarekin bukatzeko, zapaltzailea
izateak eman dion probilegioei uko egin behar diote. Horregatik da
hain garrantzitsua mugimendu feminista, bidea
konplexua da eta. Emakumea ahaldundu egin behar da: autodefentsa
fisikoaz trebatzeaz gain, jarrerak, emozioak eta autoestimua landu
behar dira.
Emakumeok beldurra
galdu eta gainditu behar dugu, eta bestetik erasoak, sotilenak ere,
identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ikasi
bahar ditugu.
Nire uztez,
indarkeria matxista gainditzeko denok dugu gure ingurunean gertatzen
denari erantzuteko ardura. Edozein eraso Ez dago jarrera sexista,
mespretxuzko jarrera zein errespetu falta bat ikusten dugun aldi oro
nahiz eta garrantzirik txikikoak iruditu, esku hartu beharra dugu,
aitzakiarik gabe.
Gogoan
izan behar dugu
ezer ez da kasualitatea. Isilik nahi gaituztela.
Eta geldirik, zintzo eserita . Sistemak hala behar gaituelako.
Egiturazkoa da arazoa, eta konponbideak ere egiturazkoa behar du
izan. FEMINISMOA
BEHAR DUGU BIZITZEKO!
Bideo
honetan emakumeen kontrako idarkeriraren errelalitate gordina
azaltzen da, denok esagutu beharko genukena. Behin kontziente egin
eta, neurriak hartzeko bidean jarri gaitezke eta:
Eta bideo hau
neskeentzako oso egokia ikusten dut:
Azkenik,
nire ustez, hauek dira ikastetxean
lantzeko erronkak
-Eskola
komunitatea osatzen dutenek indarkeria matxista zer den
identifikatzeko prestakuntza jasotzea
-Tutoretzan
saioetan neskei eta mutilei, erakustea zer den indarkeria matxista,
eta bere manifestazio ezberdinak
-Ikastetxe
bakoitzak indarkeria matxistaren aurkako hautua egitea eta ez
onartzea inolako indarkeriaik.
-Autodefentsa
feministako ikastaroak antolatzea eskola komunitatea osatzen duten
emakumeentzako eta ikasle neskentzako
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina