#tziarsa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#tziarsa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/02/23

Heziketa afektibo-sexuala


Gehien erabili ditugun kontzeptuen aste honetan nabarmendu nahi ditut: harreman afektibo-sexualak, askatasuna, adostasuna, plazera, desioa, konfiantza, autoezagutza. Ez dira, hain zuzen ere, eskolan sexualitateaz hitz egiteko gehien erabiltzen diren hitzak.

Eskolan, sexualitatea lantzen bada, zientzia ikasgaietan izaten da, giza gorputzaren anatomiari eta ugalketari lotzen zaizkio. Kasu batzuetan gaixotasunak eta antisorgailuak azaltzen dira. Ez da benetako heziketa afektibo-sexualik ematen etapa guztietan. Eskolan ez da sexualitateaz asko hitz egiten. Irakasleek nahiago dute kanpoko erakundeen eskuetan utzi. Horrela, ikasleek gai hau lantzen dute ikasturte bakoitzean solik egun bat edo bi. Hala eta guztiz ere, aniztasun sexuala gero esta gehiago lantzen da ikastetxeetan batez ere maiatzaren 17a aprobetxatuz.

Adibide on bat da hau: Neska eta mutilak

Beste urteetako posten arteanMaite Magisteritzarena aukeratu dut, batez ere proposatzen dituen bideoengatik, heziketaren garrantzia goraipatzen du, eta nolaeskolan mundua aldatu ahal dugun.




Ikasleekin abusu sexualak lan egiteko material batzuk gomendatuko nituzke, Créeme y  Páralo:




Beste materiala batzuk
- Enseñe a su hijo/a la regla de Kiko http://www.onnetouchepasici.org/default_es.asp

-Guía de sugerencias para jóvenes que han sufrido abuso sexual:
https://drive.google.com/file/d/0BwlPXAqVT7s8cWpMX2VJTDRTTXM/view

Lan egiteko erronka:
Heziketa afektibo-sexualaren gabezia oso nabarmena da. Pornografiaren esku uzten ari gara gure gazteen heziketa afektibo-sexuala. Azken ikerketen arabera, 8 urtetik aurrera badira pornografiarako sarbidea duten haurrak. Nerabeek eta gazteek kontsumitzen dute. 

Eta zein harreman sexual mota erakusten dira pornografian?


Harreman hierarkizatuak, botere-harremanak, non helburua gizonaren plazera den eta emakumea objektu sexual hutsa den. Pornografiaren zati handi batean emakumeen aurkako erasoak eta bortxaketak ikusten dira.

Hemen Mayores de 18 RTVEn emandako dokumentala:




Ikasketetan erakusten da gazteen arteko sexu harremanak gero eta bortitzagoak direla. Hori dela eta, harreman afektibo-sexualak umetatik landu behar ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako maila guztietan. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da.




2019/12/23

Emakumeen errepresentazioa


Emakumeen presentzia espazioa eta denboran aldarrikatu behar dugu. Mundua guztiona da eta ez soilik gizonena. Gure errepresentazioa berreskuratu behar dugu.
Historian zehar pariarkatuak sistematikoki ezkutatu ditu emakumeen ekarpenak. Gure hirietan garrantzitsuak diren emakume guztiak ikusarazi behar ditugu. Inkontziente kolektiboa ikusten ditugun izen eta estatua horiekin sortzen da. 

Non daude emakumeak gure historian?

Zer pentsatuko lukete umeek, neska eta mutilak, milaka urtetan emakumeok ez dugula ezer egin mundu honetan?



Beste edizioetako post-en artean, Olatz Ucinen Guztiontzako espazioak aukeratu dut. Patioko antolaketaren garrantzia oso ondo azaltzen du: espazioaren erabilera parekidea bultzatuz, genero estereotipoak baztertuko genituzke, eta komunaren erabilera ere mahai gainean jartzen du.

Sentsibilizatzeko bideoa Emakumeak eta hiri foroa erabiliko nuke edozein herri edo hiritan lanean hasteko.




Emakumeak eta Hiria Foroa emakumeen herri partaidetzarako taldea da. Ekimen honen helburu nagusia da hiria aztertzea eta hausnartzea genero ikuspegitik, pentsatuz emakumeen beharrak ez direla kontutan hartu hiri-plangintzan.

Urte hauetan, Foroak ekarpen asko egin dizkio Donostiako Udaletxeari hainbat gaien inguruan: mugikortasuna, hiri-plangintza, azpiegiturak, hiri-zerbitzuak edo etxebizitza. Batzuk kontutan hartu izan dira, adibidez autobus publikoetan irisgarritasuna hobetzea eta umeen orgekin bidaitzeko aukera ematea, edo emakumeen izenak aukeratzea kale izendegian."Emakumeon Donostia" mapa, emakumeen izenak dituzten kaleak, parkeak eta eskulturak jasotzen dituen mapa.


Jendartean lantzeko erronkak: 
  • Gizonek eta emakumeek ez dugu espazioa modu berean erabiltzen.
  • Espazioa erabiltzea guztion eskubidea da, ez batzuena bakarrik.
  • Ikuspegi feminista erabiliz espazioen azterketa egin behar dugu.
  • Gizon eta emakumeen espazioak eta presentziak berdina izan behar du.
  • Berdintasuna ez da iritsiko emakumeak espazio publikoetan infraerrepresentatuta badaude.
  • Gizonentzako espazio publikoa  eta eta emakumeentzako espazio pribatuaren dikotomia hautsi behar da.




2019/11/21

Legea eta errealitatea zein urrun dauden!




Deigarria egin zaidana zera da, zenbat lege dauden eskolan berdintasuna babesten eta zein gutxi betetzen diren errealitatean. Lege hauetan eskatzen den guztia bete izan balitz, gure eskolen eta gure jendartearen egoera oso desberdina izango litzateke.

Legen artean HEZIBERRI 2020 aipatuko nuke, Curriculuma osatzeko proposamenak, 17 artikulua:

b) Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz.
d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean, ez ditzaten aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
Curriculumari buruzko atala ez da betetzen, nire ustez, bigarren hezkuntzako ikastetxe batean ere ez. Eta ez da erraztasunez beteko, errealitatea hau delako: irakasleek testuliburuen curriculuma jarraitzen dute, eta argitaletxeek ez dituzte inoiz
 sartu emakumeek historian curriculumari egindako ekarpenak.
Orientazio dela eta, Neskak Bigarren Hezkuntzan badute guztiz barneratuta genero estereotipoak eta horiek beraien hautaketa akademikoak eta bere etorkizunerako irteera profesionalak baldintzatzen dituzte.






Aurreko edizioetako posten artean, Patricia Oregirena aukeratu dut. Batez ere oso bisuala eta erakargarria delako bere ekarpena. “Piktochart" programa erabili du bere ekarpen guztiak aurkezpen batean antolatzeko. Benetan ikusgarria da.



Azaroaren 25a oso gertu dagoenez, Txurdinaga berritzeguneko sitean hainbat materiala eta proposamenak batu ditugu:

Amaitzeko Orfidal abestia, Anita Parker eta La furiarena jarri nahi dizuet.