2018/10/13

Sareen balantza

Ez naiz sare sozialen oso zalea, baina jakin badakit erabilpen egokia eman ezkero gauza interesgarri eta erabilgarri ugari topa ditzazkezula. Horregatik, noizbehinka twitterrean kuku bat egitea gustoko dut, hala ere esan beharra daukat, nik ez dudala sekula idatzi ezta ere retwittik egin. Informazioa jasotzeko soilik erabiltzen dut, interesgarriak egiten zaizkidanak jarraituz eta tartea topatzen dudanean horiek irakurriz. 

Kontzientea naiz sare sozialen atzean jende asko dagoela lanean buru belarri, nik bezalako pertsonek gauza interesgarriak irakurri ahal izateko. Eta, noski mundu honetan ere emakumen papera ez dela izan eta ez dela izango erreza. Baina, oraingoz, eta oraingoz esaten dut ez dakidalako aurrera begira zein harreman izango dudan sare sozialekin, baina, oraingoz ez dut atxikimentu handirik sentitzen. Batez ere, dena sarean egoteak eta denok sarean egon beharrak zalantza batzuk sorten dizkidalako, alde on eta txarren balantza balantzan ikusten dudalako, hala ere, mundu hau nahikoa ezagutzen ez dudalako izan daiteke. 










Aukeratutako esaldia honako hau da, saretzeak ondorioak dituela garbi dudalako, baina esan bezala onak eta txarrak.  Eta, positiboak nabariagoak izan daitezen honen inguruan ere heziketa egoki bat jasotzea beharrezkoa dela uste dut.



SAREEK ERE GENEROA DUTE!


Sare sozialekin dudan harremana aspalditik dator. Facebook, twitter eta instagram dira erabiltzen ditudan sare sozialak. Facebooken aspaldi hasi nintzen eta gehien erabiltzen dudana da, bertan berriak irakurri, iritziak konpartitu eta interesatzen zaizkidan gaiak jorratzen ditut. Twitter ere aspalditik egina daukat baina egia esateko azkenaldi honetan ari naiz gehiago erabiltzen, hiztuna naiz eta hitzen kopurua mugatzearena hasieran ez zitzaidan gustatu, orain gusturago nabil. Instagram erabiltzen dut lagunen eta alaben argazkiak ikusteko, nik oso gutxitan publikatu dut zerbait. 

 Zirberaktibismoaz galdetzen duzue, zalantzarik ez dut, oso oso garrantzitsua da eta oraindik garrantzitsuagoa emakume baten partetik. Espazioak behar ditugu, baita ziberespazioan ere. Ziberespazioa gizonek antolatuta eta araututa dago, zalantzarik ez dago, ez dugu beste aukerarik, atera, publikatu, non gauden erakutsi…. Hezkidetzak ere bere zatia du, “claustro de coeducaciĆ³n” bezalako taldeek niri behintzat asko eman didate, bakarrik ez zaudelaren sentsazioa ere oso garrantzitsua da.




Zergatik esaldi hau?  Kuriosoa egin zait nola azkenaldi honetan beste eremu batzuetan aldarrikatzen duguna ziberespazioan ere betetzen dela, alegia, aspalditik emakumeak konturatu ginen gizonen mundua berreskuratu behar genuela eta hortan jarri ginen, baina hori ez da orokorrean gertatu gizonezkoen munduan.  Eskolan hau nabaria da.  Hezkidetzak hortan indar handia jarri behako zuela iruditzen zait.

2018/10/12

Sareak...benetan sozialak ote?

Sare sozialekin justu justuko harremana dudala onartu beharra daukat. Facebookeko kontu pertsonala eta bidaia orrialde bat baditut, baina etekin gehiegi ateratzen ez diedala uste dut. Bestalde, bidaia blog bat ere sortua dut, Hego ameriketan zehar eginiko txirrindu biadaia baten inguruan kontuak idatzeko, baina egia da ere, ez nuela lan gehiegi egiten honetan...pereza kontua ote?

Sare sozialen erabilera erraza dela uste dut, pare bat aldiz salseatu ostean trukoa erraz hartzen zaiola, baina egunean jarraitzeko, denbora inbertitu behar da horretan eta horixe da nire erronka handiena, sare sozialei atentzioa, energia eta denbora ematea. Beraien balio positiboa ikusten diet, hala nola, gertuan ditugun pertsonez gain, beste askoren iritziak jasotzeko aukera azkarra eta eskuragarria da, honek dakarren ideien elkar trukea oso aberasgarria da, zalantzarik gabe. Ikastaro hau ere online egiteko aukera zoragarria da, izan ere, gutariko askok eta askok, bestela ezingo genuke hezkidetzaren inguruko jakituria hemen elkarbanatu eta jasoko ditugun informazioak eta lanketak egin.

Hala ere, badira sare sozialen erabileraren inguruan ditudan zalantza batzuk ere...batez ere, izenburuan diodan bezala, benetan sozialak al dira? Egia da elkarrekin birtualki komunikatzeko tresna paregabea direla, baina hankamotz ikusten ditut hainbat arlotan, hala nola: aurrez-aurrekoa anputatua gertatzen dela, honek eskaintzen dizkigun onura sozialetan trebatzeko aukera guztiekin, begiradak, ahots tonoak, gorputz espresioa, benetan elkar topatzearen balioa...Azken hauek guztiak galduak gertatzen dira mundu birtualean, zehazki, benetan sozialak diren abilezia hoiek. 


Emakunderen aldizkariko zita honekin gertatzen naiz, eta beste arrazoi bat gaineratzeko gogoarekin ere bai: aurrez-aurrekoaren balioa ez galtzearen nahia da, sare sozialak horrenbeste ez erabiltzearen arrazoia. Hala ere, noski, oreka bat bilatu behar da bizitzea tokatu zaigun garai hauetan.



 

SARE SOZIALAK



Nik nire haurtzarora egingo dut atzera. Nire lehen kontaktua ordenagailu eta Internetarekin etxean izan nuen, aita ordenagailuzale amorratua dut, eta beti egon da mundu horretan eta oso “aktualizatuta” gainera. Bestalde, ikastolan ere LH-n jada hasi ginen ordenagailuarekin murgiltzen (Word- eta PPT bezalako programekin gora-behera) eta gogoan dut soinketako irakasle berak ematen zigula “infor” (hala deitzen genion) irakasgaia, gizonezkoa, noski.

Irakurritako artikuluen ondoren jabetu naiz, IKTetan (ere) emakumea bigarren postuan geratu izan dela, gizonezko itxurarekin erlazionatzen ditugu, gehienetan. Nire esperientzia propioa hausnatzean hala ikusi dezaket behintzat. Urteak aurrera egin ahala, ordea, esan beharra dago estereotipo hori aldatzen joan dela.. (¿??) Unibertsitatean IKT-ak emandako irakaslea emakumea izan zen, EHEko irakasle guztiak ere hala zarete…. Buelta ematen ari ote..? Gloria Bonderren, Genero eta Gizarte Informazioan aditua, artikuluko esaldi honekin agurtzen naiz!:



Jarrai dezagun estereotipoak hausten… 

Ondo pasa asteburu luze honetan!!



EMAKUME SARE...ZIBER...POWER...

Lehen Hezkuntzan hezitzailea naizen aldetik berdintasunaren  bideak malda handia duela ez dut dudarik. Ikastetxetako geletatik hasita,  neskek beren protagonismoa eta lekua  eskuratzen ahaldundu behar ditugula ez dago zalantzan jartzerik. Horrekin batera mutilak protagonismo berriak aurkitu eta balioztatzen laguntzea premiazkoa da.
Garai posdigital honetan harremantzeko, formatzeko, informatzeko eta  komunikatzeko ekosistemek Sarean eta sare sozialetan konektatuta egotea eskatzen dute. Sare sozialen erabilerak asti handia eskatzen dit niri, behinik behin! Tartetxoak hartzen ikasten ari naiz. Baina mundu osoko pertsonen lanak eta ideiak partekatzeko aukera paregabea dela onartu beharra dut.
Gloria Blonderren esaldi hau ikaragarri gustatu zait:
«IKTetako prosumidore, ekoizle, kontsumitzaile
erne eta sortzaileetan bihurtu behar gara»
Mentxu Ramilok  gogorarazi dit Erreferente hezkidetzaileak falta direla,  eta horiek sortze eta bistaratzeak duen garrantziaz ohartzen hasi naiz ikastaro honetan. Ai ama!  A ze lana!
Sareak eta teknologia ez dira berez sexismorik gabeko guneak. Bai  bizi  digitalean,  baina baita analogikoaren ere, aniztasunaren aldeko gune parekideak eraikitzeko erronka pottoloari helduz aktibismo eta ziberaktibismo hezkidetzaileak  piztu ditut nire baitan. Orain hau nola egiten ahala dudan hausnartzen ari naiz!

Ongi izan!


2018/10/11

Sare sozialak: sozializatzen ote?


  Antza inoiz baino lotuago gaude inguratzen gaituen munduarekin. Planeta bera txikia geratu zaigu teknologia berriei esker. Egun oso arrunta da planetaren beste aldean bizi den pertsona batekin maiztasun handiz hitz egitea. Gutxi dira, edo gara, sare sozialaren batean erregistratuta ez gaudenok. “Facebook-en ez dakit zenbat lagun ditut“ bezalako esaldiak entzutea ohikoa da. Baina, benetako lagunak ote? Egia al da sare sozialek sozializatzen dutela?
   Ez nabil ezertarako balio ez dutela esaten, ezta hurrik eman ere! Are gehiago, aurrera jarraitu baino lehen mundu honetan ezjakin hutsa naizela onartzea komeni zait.
   Ezjakintasun honetatik, ordea, sare sozialek dituzten zenbait onurei erreparatzeko gauza naiz: Norberak egiten duen lanari oihartzuna emateko tresna ezin hobeak dira, makina bat jenderengana iristeko biderik laburrena dira eta. Bestalde, interesak partekatzen dituzten gizakiak topatzeko bide errazena dira, informazio-iturri hobeezinak hortaz.
  Niretzako erabat berria den mundu bat da hau, oraindik ere aurkitu ez dudana, hots, esperimentazioaren bidez ematen dituen aukerak baliatu beharreko tresna dut, eta hori beti da zirraragarria.
   Bukatzeko, hona hemen Emakunek argitaratzen duen aldizkaritik atera dudan esaldia:





2018/10/10

SARE SOZIALEI BURUZ HAUSNARTZEN




SARE SOZIALAK


Sare Sozialekin izan nuen lehen kontaktua FOTOLOG izan zen duela hamabi bat urte, ondoren Facebook, Instagram eta Pinterest etorri ziren hurrenez hurren. Twitter da falta zaidana,  ez dakit zergatik ez dudan orain arte konturik zabaldu. Agian, datorren astean... Blog batean idazten ere hasi naiz duela gutxi šŸ˜‰ .

Ziberaktibismo Hezkidetzailea. Idaztea ere kosta zait. Nire hiztegirako kontzeptu berri bezain erakargarria. Uste dut, banaizela dagoeneko militante. Azken batean, betiko eztabaidan erori gabe (ea sare sozialak antisozialak diren,...adikzioa...) erronka interesgarri baten aurrean aurkitzen gara. 

Sareetan, material ederra topatu dezakegu feminismoaren alde borrokan jarraitzeko. Tresna eraginkorra, lan material modura herraminta aparta, eta modu kontzientean aplikatuz gero jendartean eragina izan dezakegula ez dut zalantzarik. Nire ustez gakoa erabileran dago. Teknologia orohar gure jendartean ziztu bizian zabaltzen, hedatzen eta hazten doan heinean gure inguruari, ikasle, lagun, edonorri hezten lagundu behar diegu eta Gloria Bonderrek egindako elkarrizketan azaltzen duen moduan...



Aste hona pasa ziberlagunak!!!



Maria

SARE SOZIALAK
Sare sozialek feminismoan sekulako eragina izan dutela iruditzen zait. Feministon artean zubiak eraiki eta informazioa helarazteko bide ezinhobea bait da. Baina ez hori bakarrik, aldarrikapen moduan erabiltzen ditugu, gure nahiak, desioak edo haserreak adierazi ahal izateko.
Nire kasuan Facebook eta Instagram erabiltzen ditut. Hori bai, ez dut sekula argazkirik igo ; izan ere, Facebook-a ordezko nenbilenean mugimenduak ikusteko erabiltzen nuen, eta Instagramen kasuan, mugimendu feminista ezberdinak jarraitzen ditut.  Azkeneko profil hauetan hainbat argazki, marrazki edo esaldi topatzen ditut, eta hauek nire bizitza pertsonalean edo eskolan erabiltzen ditu ikasleekin.
Azken urteetan aurrerapen handia izan dugu alor honetan, aipatu dudan bezala mezu feminista askoz ere gehiago iristen zaizkigulako duela hamarkada baten jasotzen genuenarekin alderatuz.
        Bestetik, aipatu nahiko nuke Emakundeko aldizkaria oso-oso interesgarria dela, eta bestetik gomendio bat luzatu nahiko nizueke: Pikara magazine izeneko aldizkariarena. Bertan ere artikulu ezberdinak irakur ditzakegu, eta nahi izanez gero web orria ere badauka.
           Besterik gabe, hemen uzten dizuet niri gustatu zaidan esaldia. https://i.imgur.com/iC8faee.png


Aurkezpena

Kaixo!

Ni Leire naiz, 24 urteko tolosarra. Euska Filologia ikasi nuen Gasteizen, eta egun Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz. Betidanik ibili izan naiz berdintasunaren alde lanean, talde feminista ezberdinetan. Kalean erabiltzeko hainbat tresna lortu ditut  urtez urte, baina hezkuntzaren alorra zulo beltz gisa ikusten dut. Pasa den urtean, Master Amaierako Lanean transexualitatearen gaia hezkuntzan landu nuen eta gauzak uste baino are okerrago daudela ikusi nuen. Beraz, pixkanaka hezkuntzara hurbiltzen hasi nintzen. Horrela, ikastaro honekin hezkuntzara are gehiago hurbiltzea gustatuko litzaidake, irakasleok hazi ederrak landatu ditzakegula uste baitut, hau da, hezkuntzak -gizarte osoarekin batera, noski- oinarri sendoa jar dezakeela uste dut.
Esango nuke talde-lanean aritzeko pertsona aproposa naizela eta beti ikasteko gogotsu nagoela. Nire helburua edo asmoa gure jakintzak elkarbanatzea eta elkarrekin ikastea da.
Kolore bat? Gorriarekin identifikatzen naiz, kolore intentsoa baina, aldi berean, goxoa iruditzen baitzait. 
Animalia bat? Ez dakit, ez dut inoiz horri buruz pentsatu...
Abesti bat aukeratzen zaila da, baina Mikel Laboaren "Gure hitzak" asko maite dudan abestia da. Esanahi handiko abestia dela esango nuke, zer pentsatua ematen duen horietakoa. uzten dizuet, entzun eta gozatu!
Feminismoan sakontzen jarraitu nahiko nuke, ziur naiz guztion ekarpenekin hausnarketa politak egingo ditugula! 

2018/10/09

Sare Sozialetan barneratzen

Gaur egun, sare sozialak egunerakotasunaren barruan sartuta daude, gehienbat, jende gaztearen artean. Nik egunero erabiltzen ditut normalean, eta horregatik, ez zait zaila egin jarduera hauek burutzea eta ez zait ezer egin berria, kontuak sotuta nituen eta. 

Lehen, ez nituen ezagutzen zuen Facebook eta Twitter kontuak, eta jarduera hauekin ezagutu ditut. Hezkidetza gaiarekin harremana dutenez, interesgarria iruditu zait zuen kontuak jarraitzea eta horrela albisteak, aipuak eta besteen ekarpenak ikusteko aukera edukitzea.

Sare sozialak gaur egungo gizartean ezinbestekoak eta oso garrantzituak direla esan dezakegu, eta hauekin gauza asko lor ditzazkegu. Zerbait elkarbanatu nahi dugunean gaiarekin lotura duen hastag-a erabilltzea komenigarria da, hastag horren bilduma bat egiten delako eta horren inguruko informazioa askoz errazago aurkituko dugu behar dugunean. Mundu guztiko jendeak hastag berdina erabiltzen badu, bilduma horretan mundu guztiko ekarpenak egongo dira, eta, horrela, besteek pentsatzen dutena jakin dezakegu eta eurekin harremanetan egon. 

Iritziak eta albisteak sare sozialetan jartzea mezua zabaltzeko metodo bat da eta horrela ingurukoak  eta urrutikoak horretaz jabetuko dira. GOAZEN HEZKIDETZAREN INGURUKO MEZUAK ZABALTZERA!

Emakumeak eta teknologia (Emakunde) aldizkaritik interesgarria iruditu zaidan esaldi bat atera dut, eta horrekin poster digitala egin dut. Hemen atxikitzen dut URL-a: https://imgur.com/p28NbGE


2018/10/07

NIRE AURKEZPENA

Kaixo! Matti naiz, urte askotan IKTko arduraduna izan naiz eskolan eta gogoa nuen beste zerbait egiteko, hala ere, nahastu naizela uste dut eta hau da lortu dudana: Ea funtzionatzen duen!!

NIRE AURKEZPENA


Kaixooo!!

Ni Itsaso Garcia Oyanguren naiz, Haur Hezkuntzako irakaslea. Karrera bukatu eta Hegoameriketara joan nintzen nire esperientzia egitera, Uruguay-ra hain zuzen. Bi urtez pasatu dut lanean han, testuinguru kritikoa zuen haurreskola batean. Familiekin lan egitea eta esku-hartzea genuen helburu, material birziklatuekin lan egin eta haurra osotasunean kontuan hartzen duen plana aurrera eramanaz (elikadura, zaintza eta heziketa, familiei orientazioa psikologo, psikomotrizista eta gizarte langilearen eskutik).
Oraindik lurra hartzen nago… Guztiz "hazi" nauen esperientzia izan da, eta beno, hango pixkatxo bat zuekin konpartitzen saiatuko naiz ikastaroan zehar. Orain Euskal Herrian ikasten jarraituko dut, eta horretarako ikastaro honetan izena eman dut, besteak beste. Gogotsu eta asko ikasteko prest!!!

Nolakoa naizen?
Pertsona inplikatua eta langilea kontsideratzen naiz. Entzuten dakiena eta jende berria ezagutzea gustatzen zaiona!!
Bidaiatzea, argazkilaritza, eskulanetako tailer desberdinetan aritzea (margotzea, buztina, josketa, larrua… ) gustatzen zait!

Abesti bat aukeratzea zaila zait, baina hemen pare bat, alai ta pozik jartzen nauten horietakoa:
Txarango-ren Music de carrer.

Baita bi nexka hauen bideo bat uzten dizuet. Perota Chingo deitzen dira, beraiek argentinarrak dira, gero eta ezagunagoak egiten ari dira eta EHan ere egon dira kontzertutan!! Bideo hau Cabo Polonio herrixkan grabatu zuten. Uruguay kostako herritxo bat, mistika berezia duen horietako lekua benetan!
Agurtzeko, asteburu hontako argazki bat uzten dizuet, Nafarroko Bardeetakoa.

Ondo izan!!!



NIRE AURKEZPENA


Kaixo denoi!

Ana naiz, Arabako Mendialdeko herri batean jaioa eta inguru horretan lanean, Kanpezun. Hango ikastetxeko irakaslea hainbat urtetan izan naiz eta aurten lau urterako Zuzendaritza Proiektua aurkeztu dugu, beraz lan horretan murgildurik nago.


Nire arduradunen artean, Hezkidetza Plana aurrera eramatea dago. Nahiz eta betidanik gaia nire interesetariko bat izan, ez dut neure burua ziur ikusten ikastetxean ardura hau behar moduan betetzeko. Hori dela eta, Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroan eta Berritzeguneko mintegian parte hartzera animatu naiz, ikasteko, entzuteko, hausnartzeko, ideiak hartzeko eta kezkak konpartitzeko asmoarekin.

Ikastaro birtual honetatik, lehen esandako hitzetatik ondorioztatu daiteke, nire asmoa, batez ere jasotzea dela (ikasi, entzun, ideiak hartu… ), baina espero dut, denborarekin ziurrago sentitzea eta emateko zerbait izatea ere, batez ere iritziak, esperientziak eta hausnarketak.

Hau da nire gustuko abesti bat.

“Eta horrela bizitzen gara
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera”


Azkenean gure aukera da eta lan eginez, nahi dugun mundua sortu dezaketu. Agian optimistegia naiz, baina Galeanok esaten duen moduan, utopiak ibiltzeko eta bidea egiteko balio du.


Nire kolorerik maitagarrienak, nire inguruko paisaiaren koloreak dira, berde gama guztietakoak udan
eta udaberrian eta marroi eta horixka gama udazkenean eta neguan. Aldaketa nola bilakatzen
den behatzea maite dut.

Ondo Izan!

Nire aurkezpena

Egun on. Iciar deitzen naiz. Bermeoko Herri Ikastetxeko ikasketa burua naiz. Animaliak asko gustatzen zaizkit, txakurrak eta zaldiak gehien bat, eta animaliei buruzko bitxikeriak ezagutzea ere gogoko dut. Ez daukat kolorerik gustukuena ia denak gustatzen zaizkit, bat aukeratzekotan nakar kolorea aukeratuko nuke beste kolore guztien Ʊabardura dituelako. Hondartzaren neguko isiltasuna, hiriak.... eta jendearen zarata. ..Musika mota guztiak gustatzen zaizkit. Bueno, ia guztiak. Hona igoteko Beberen Malo aukeratuko nuke. Momentu honetan, nire herrian, Bermeon bizi naiz. Duela gutxi arte, lan kontuak zirela eta, kanpotik ibili naiz. Gustatzen zaizkidan gauzen artean Bermeo aipatu behar dut. Bermeo eta bertoko jendea. Beti danik irakaskuntzan ibili naiz DBHn, HHn eta LHn. Uste munduko lanik politena dela. Ikasleekin egiten dugun ibilbidean asko gozatzen dut. Azkeneko ikasturtetan ikasketa buru lanetan nabil. Zergatik apuntatu nintzen?...nik 60 urte ditut, gazteagoa nintzenean uste nuen hezkuntzaren hobekuntzari esker gizarte berria pentsamolde irekiagoak genituela honelako gaietan. Homofobia bukatzerantz zihoala, emakumeen eta gizonen eskubideak parekatzerantz gindoazela...baina errealitateak temati, egunaro, ezetz esaten du. Eskolako Hezkidetza - Elkarbzititza taldeetan eta Berritzeguneetako bileretara joaten hasi nintzen. Bertan aholkulari eta kideen gandik asko ikasi dut eta asko geratzen zait oraindik ikasteko. Nire ingurua beste ikuspegi batetik ikusten hasi nintzen, eta bai inguruko eta batzutan, neure erantzun propioak ere harrigarriak, matxista hutsak, iruditzen ziztzaizkidan. Uste dut gizarteak bide sakona eta luzea egin behar duela zentzu honetan. Eskola moduan zerbait gehiago egin behar dugu gizartearen beharrak asetzeko eta geure neskak eta mutilak indartzeko. Lehentasunak ere markatu behar ditugula argi daukat eta nonondik astekotan emakumen aurka egiten den indarkeriaren kontra hasiko nintzen eta geure gazteek, neskak eta mutilak, behar duten tresnekin hornitzen. https://youtu.be/FEOcRpYFTag