2021/01/05

LENGOAIAREN ZIRRIKITUAK

 



Mariak idatzitako sarrera hau gustatu zait aste honetan lantzen ari garen gaiaren hausnarketa sakona egin duelako aukeratu duen gidaren inguruan: “UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gida. Marije Apodaka Ostaikoetxea”.

Gidenkin jarraituz Honako gida hau aukeratu dut:



Hezkuntzan gabiltzan langileontzako oso erabilgarria dela iruditu zait.

Bidezkoagoa den komunikazio bat lortuko dugu hizkuntza, irudi, eduki eta metodologia bidezkoak erabiltzen baditugu, errealitateen aniztasuna ikustera ematen dutenak eta pertsona guztientzat bidezkoak, berdintasunekoak eta alternatiboak diren imajinarioak eraikitzen laguntzen gaituztenak.”

Komunikazio ez sexista aldaketarako erreminta da liburua. Mamitsua dela iruditu zait. Irakurleak gaiari buruz ikasi dezake, hausnarketarako testu oso erabilgarriak eskaintzen ditu.

Liburuan eraldaketa hau egiteko gakoak aurkezten dira hasieran eta horiek dira gero atal bakoitzean garatuko direnak.

1.- lengoaia ez sexistaren erabilera

2.- gure komunikazio jardunean erabiltzen edo sortzen ditugun irudiak

3.- edukien garrantzia:  desberdintasun eta botereen gaineko hausnarketa erreal bat eginaz ikerketa eta proposamenak egiteko aukera.

4.- metodologiak: gauzak egiteko moduak eragin zuzena du izango duen emaitzan

 

Azalpenak emateaz gain proposamenak daude. Alderdi hau asko gustatu zait, oso lagungarria iruditu zait.


Liburuan azaltzen diren gakoak dira nire ustez lehentasuna duten alderdiak hizkuntza ez sexista baten erabilera landu nahi badugu:

Ikonografiaren garrantzia. Irudiez bonbardatuta bizi garen  garai hauetan berebiziko garrantzia du hauek aztertzen hasteak eta jabetzea zer mezu jasotzen ditugun modu ia inkontziente batean.

Edukien garrantzia da bestea , gida honetan azaltzen den bezala makilaje ariketa hutsalak ekidin behar ditugu eta botereen gaineko hausnarketa errealak egitera bideratu behar dugu gure energia.

Aste honetan landu dugun guztia plazara eramatearen erronka nagusitarikoa daukagun botere desoreka ikusarazten jarraitzea da. Gizartearen gutxiengo bat konturatzen gara desoreka honek ez digula gizarte bezala aurrera egiten laguntzen.

Feminismoak abiaturiko bidearen pedagogia gizarteratzea da gure erronka. Ahalik eta norbanako gehienena iristea hausnarketa egiteko nahi eta beharra.

Ikastetxeetako langileok hausnartu beharra daukagu bakarka, taldean pauso hauek emateko giltzetako bat guk daukagu eta.

2021/01/04

JENDARTE SEXISTA = HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTA

 

Hizkuntza, hitzaren zentzu zabalenean ulertuta, pertsonen arteko komunikaziorako giltzarri nagusienetarikoa dugu. Baina...  

Kontziente gara hizkuntzaz egiten dugun erabileraz? Izan nahi duguna eta hizkuntzaren bitartez adierazten duguna bat datoz?  Hizkuntza bera da sexista, edo egiten dugun hizkuntzaren erabilera da sexista?  Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Orduan, jendarte batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Generoa duten hizkuntzak sexistagoak dira generorik ez daukatenak baino? Generoa kentzeak bakarrik dakar, berez, hizkuntza inklusiboago bat?  Eta euskara, sexista da? Eta gaztelania? Pertsona berdina sexistagoa da hizkuntza bat edo beste erabiltzen duenean?

Galdera horiek eta beste asko suertatu zaizkit gaiaren inguruan irakurtzen edo bideoak ikusten aritu naizenean. Interesgarria benetan honetan aritzeko aukera. Eta, hona hemen Lorea Agirre Dorronsorok eta Idurre Eskisabel LarraƱagak egindako “Euskara eta feminismoa” aurkezpenean topatu dudan esaldia:

 Hizkuntzak gu erabiltzen gaitu hizkuntza guk erabiltzen dugun bezainbeste 

(Robin Lakoff, 1973)

Linguist Robin Lakoff on How Gender, Language Affect Public Discourse in  Trump Era | KQED

 

Hori horrela baldin bada, erabili dezagun guk hizkuntza gure helbururako modu kontziente batean. Hori adierazi nahi izan dut egin dudan akrostikoaren bitartez:

 

 


Hizkuntza ez sexista GIDEI dagokienez, bi aukeratu ditut, bat euskararako eta beste bat gaztelaniarako:
  • Euskaraz, Emakundek 2008an argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista, Amelia BarquĆ­n-ek egina. Iruditzen zait eremu anitzak jorratzen dituela, eta gaurkotasun osoa duela oraindik ere.

  •  Gaztelaniaz, Kanariar Uharteetako Hezkuntza Sailak argitaratutako -, 2020an argitaratua Rebeldes de GĆ©nero bildumaren barruan. Ikasleei zuzendutako gida da, oso bisuala eta zuzena. Lantzen dituen atalak interesgarriak, eta gazteei oso modu eraginkorrean zuzendua nire ustez.
 


Hauen harira, eremu hezitzailean honako hauek ikusten ditut landu beharreko lehentasunezko bi alderdi:

  1. Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaren inguruko hausnarketa sakona sustatu, hizkuntzak duen androzentrismoa agerian utziz. Nekez aldatu ahal izanen dugu ezer ez bagara jabetzen aldaketa beharraz. Hausnarketa horretarako hainbat estrategia erabili daiteke: inbertsio erregela, materialen azterketa, eztabaidak sustatu, etab.
  2. Ikastetxeetan (bizitzaren beste esparruetan bezala) hizkuntzaren erabilera ez sexistarako estrategia zehatzak adostu, planifikatu eta ebaluatu, PDCA zikloak ezarriz.

 

Aurreko urteetako post-en artean oso interesgarria eta osatua iruditu zait Amaia Chuecarena: bideoak, irudiak, memeak, hausnarketak, erronkak… Gomendagarria benetan!

Hizkuntzaren erabilera ez sexista berdintasunerako bide ezinbestekoa izanik, erronkak asko dira eta bloke honetako irakurgaian argi geratzen dira. Uste dut ikastetxeetan, jendartean bezala, honetan sinesteko erronka dugula ezer baino lehen. Ikastetxearen kulturaren parte bilakatzen baldin bada hizkuntzaren erabilera ez sexista bakarrik bihurtuko da errrealitate. Gure neska eta mutilek benetan barneratuko badute, eskola “zipriztintzen” duen egiteko modua izango da. Eta horrek ekarriko ditu, ezinbestean, beste guztiakhitz berriak sortzea beharrezkoa denean, edozein fobia adierazten dituzten terminoak baztertu, eremu ez formaleko espresioak zaindu, irudiei ere erreparatu, hizkuntzarekin lotuta doazen partaidetza eta hizkuntza ez-berbala, emakumeen interesak diskurtsoetan barneratu, erabiltzen ditugun materialak aztertu, hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili

Bukatzeko, umore piska bat. Hemen dauzkazue Irantzu Varelak hizkuntza inklusiboaz egindako bi bideo: