#ArgiñeAL etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ArgiñeAL etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/04/25

Egin dezagun Klika Hezkidetzaren alde!

22 astez elkarrekin eta mila gauza ikusi, ikasi, desikasi, zalantzan jarri ditugu.... Idaztera, publikatzera, hausnartzera ausartu edo trebatu gara, material bikainak irakurri eta partekatu ditugu eta sekulako lantalde baten koordinazioaz gozatu dugu.

Ikastaroa ezin da hitz gutxitan definitu, hori badakigu...


Lortu dugu hezkidetzaren hazia landatzea. Orain, pixkanaka-pixkanaka lanean, lagun artean, familian... gure esku dagoena egiten saiatu beharko gara. Badugu ikuspegia, baditugu baliabideak, trebetasunak... ausartu gaitezen beraz!

Egin dezagun Klika hezkidetzaren alde!


Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, HEZ - KI - DE - TZA

Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz pausu, gure erritmora!
(…)
Jai giroa, bero beroa
Orain oraingoa gero gerokoa
Oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA JENDARTEA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara ETA FEMINISMOA gure artean bizitzea

Lan ta lan, banaka, taldean
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da
Korrika datorrenean

Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
(…)
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
(…)
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
(…)
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde Klika!!!!

Mila mila esker astero hor egon zareten guztioi, partekatu duzuen guztiagatik eta ikastaroa posible egiten duzuenei!

Ziur nago Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroak etorkizun oparoa izango duela :)

Hurrengorarte!

2019/03/25

NI-a, GU-a, norberarekin zein besteekin harremantzen!


Tratu onak sustatu nahi baditugu, emozioen kudeaketa bat egitea ezinbestekoa da. Horregatik, adimen emozionala garatzea berebiziko garrantzia du hezkuntza-komunitatean zein jendartean. Emozioen kontzientzia hartzea eta emozioak onartzea eta ulertzea funtsezkoak dira. Bestalde, Mari Jose Ortizek Hik-Hasi egitasmoan adierazten duen moduan, adimen emozionalak espresio arauak ezagutzea eta errespetatzea eskatzen du. Gainera, espresio arauak aldatu egiten dira kultura eta generoaren arabera. Esaterako, gure gizartean askoz gehiago onartzen da amorrua mutilek adieraztea, neskek baino, eta tristura adierazterakoan, aldiz, kontrakoa.

Harremanak eta tratu onak, harremanak eta emozioak, harremanak eta zaintza lanak, harremanak eta zentzumenetan oinarritutako esperientziak, harremanak eta gure gorputza, “ni”-a, “gu”-a… guztiak loturik daude.

 


Pepa Bojó psikologoren hitzetan, maitasuna (edo ikasi dugun maitasun eredua) eta patriarkatua guztiz lotuta daude:
<<¿Qué es eso de amar? (…) Estamos cuestionando muchas cosas, y así debe de ser. (…) La forma en la que se nos ha enseñado a amar, a construir las relaciones amorosas ha sido dentro de la estructura patriarcal.>>


Mari Luz Estebanek, aldiz, haratago doa eta kapitalismoa sartzen du jokoan: “kapitalismoak emozioen ideologia konkretu bat, maitasun pentsamendu jakin bat bultzatzen du. (…) Maitasuna subjektuaren erdigunean dago, baina gizartearen erdigunean ere bai. Ideologia konkretu bat da”. Eta arrazoirik ez zaio falta.

Izan ere, ekonomia feministaren ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira heteropatriarkatu kapitalistak gure bizitz(et)an duen eragina ulertzeko, non zaitza lanak, dedikazioa eta denborak, familia eredu nuklearra, e.a. elkar-loturik ulertu ditzakegun. Hementxe gaian sakontzeko erreferente batzuk: Amaia Perez Orozco, Yayo Herrero edo Silvia Federici.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feministaren hausnarketa-dossierrean honako hau jasotzen du “Bizitzak erdigunean” jartzea eskatzen dugula azaltzeko:

“Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu. Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak. Ulertu behar dugu inguruan sumatzen ditugun injustiziak elkarri loturik daudela: soldatapeko lan feminizatu prekarioa, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen ditugun jardunaldi amaigabeak, paperik gabe dauden etxeko langileak, botere guneetan dauden gizon burgesek bankuaren interesak lehenestea, naturaren desjabetzea, emakumeon, bolleron eta transon aurkako biolentziak, epaitegietan erasotzaileak babestea e.a. Horrek guztiak erakusten digu, gure jendartean, bizitza batzuk beste batzuk baino balio handiagoa daukatela. Hierarkia horiekin amaitzera etorri gara. (…) Austeritateak zaintzen krisia sakondu duen garaiotan, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dugu, politika publikoen zeharkako ardatza izan dadila, pertsonen zaintza ez dadila zapaldutakoon eskubideen bizkar geratu. Horretarako, instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar dituzte dagozkien zaintzen ardura, eta, ez hori bakarrik, muinetik aldatu behar ditugu gure balioak, harreman pertsonal eta komunitarioak, bikote eta familia ereduak, eguneroko praxia, produkzio moldeak, politika publikoak eta lurralde-antolamendua.

Gairekin lotuta, Ernaik egindako elkarrizketa honetan, zuzenean eragiten diguten bi gai nagusiei buruz hitz egiten da; harremanak eta indarkeria sexista. Bertan, harremanak hezkuntza prozesu baten ondorio direla eta, hortaz, balore heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzen dituztela azpimarratzen da beste gauza batzuen artean.


Nire ustetan agertu diren 2 gako/ideia/aipu nagusiak hauek dira:



Iazko ikastarokideek egindako post ezberdinetatik, Janire Itsaso Bilbao Timiraosena eta Patricia Oregirena gustatu zaizkit. Lehenengoa, batez ere aipatzen duelako inguru-lagun-harreman feminista batez inguratzeko garrantzia eta bigarrena eskolaren aldaketa sistematikoari buruz hitz egiten duelako. Izan ere, hau guztia ez da zerbait puntuala, gure bizitzak egunero zeharkatzen dituen zerbait baizik. Horregatik, aldaketa sistematikoak behar ditugu.

Hona hemen ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen baliabide sorta txiki bat:


Aipatzekoak dira bai harreman, bizikidetza eta tratu onen inguruan egin diren zenbait programa eta proiektu, hala nola: Harremonak, Kiva, Bizikidetza, Begirunezko Elkarbizitza…

Nire ustez tratu onak hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkak nagusiak hauek dira:
  • Maitasun ereduei buruz hausnartzea eta, bereziki, maitasun erromantikoaren inguruan.
  • Adimen emozionala garatzea, bai gaitasun intrapertsonalak (emozioen kontzientzia eta erregulazioa, autonomia emozionala) eta baita gaitasun interpertsonalak ere (gizarte kontzientzia, harremanen kudeaketa, bizitza eta ongizaterako ohiturak eta trebetasunak).
  • Sistema hetero+patriarkal+kapitalistaren artikulazioa gure bizitzan duen eragina ikusarazi.
  • Etxeko lanak eta bestelako zaintzak bistarazi, duten balioa aitortu eta curriculumean txertatu. Zer diren zaintza lanak, nortzuk egiten dituzten, lanen banaketak zer suposatzen duen…


Laburbilduz, bizitzak erdigunean jarri eta bizigarriak egin!!

2019/03/15

Begi-bistakoa da... edo ez?


Bai, arriskuan gaude emakumeak*, baita maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek ere. Hortaz, emakumeon* “ezaugarriak” erakusten dituen, heteroarautik kanpo bizi den edo sexu-genero dikotomia zalantzan jartzen dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke.
Izeberg-ak oso ondo irudikatzen ditu ikusten diren (esplizituak) eta ikusteko zailak diren (sotilak) emakumeon* aurkako indarkeriak.
Zoritxarrez, indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta ETA ARDURA emakumeongan jarri ohi da: zergatik ez dugu salatzen? Zergatik berarekin jarraitzen dugu? Zergatik bueltatu da berarekin? “Ni ez nintzateke isilduko”…
Helduek inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten gaituzte.

 

Mugimendu feminista izan da arazoa bistarazi eta salatu duena, baita geldiarazteko eta konpontzeko bideak ikertzen dabilena ere, pentsatu eta teorizatu, proposamenak egin eta ekintzak aurrera eramaten dituena.

“Pertsonala politikoa da”


Indarkeria matxista ez da emakume batzuen arazoa ezta emakume guztiona, jendarte osoarena baizik eta denok hori horrela dela ulertzen ez dugun bitartean lan dezente dugu aurretik…

Ikusi dugunez, indarkeria matxista desikasteko 3 lan-ildo hauek jorratzetik hasi gaitezke:

1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.




2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea (mikroiraultzak).





3. LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.





Martxoaren 8ko greba feministaren harira Mugimendu Feministak idatzitako dossierrean azaltzen dutenez, “Arauaren bazterrean kokatzen garenok LGTBIQ+ fobiaren bitartez zigortzen gaituzte. (…) Anitzak gara eta gure artean zapalkuntza ardatz desberdinak gurutzatzen dira, ondorioz, gure arteko botere erlazioak ere eraldatu behar ditugu. Baina, ez dugu gure burua soilik zapalkuntzatik izendatzen, praktika eta posizio politikoetatik ere izendatzen dugu. Bollera eta trans nortasunak kokaleku politiko bezala aldarrikatzen ditugu, heteroarauari planto egiteko bide bezala.”

Gai honen inguruan, LGTBIQ+ kolektiboan ere matxismoa presente dagoela aipatu nahiko nuke. Izan ere, kolektibo horretako kide izatea ez du zertan feminista izatea esan nahi. Adibide gisa, Pikara Magazineko artikulu honetan, gai honetaz eta gay mugimenduak izan duen megafonoari buruz hitz egiten da.
Andrea Momoitio eta June Fernandez artikulu honetan, aldiz, lesbofobia eta (hetero)mikromatxismoen inguruan aritzen dira.

Indarkeria matxistaren aurrean bi estrategia nabarmendu dira:

Autodefentsa feminista: emakumeon* ahalduntze indibidual eta kolektiboa, sozial eta politikoa.

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak (DAFA) honela definitzen du “autodefentsa feminista”:
Emakumeok* saretuta patriarkatuari aurre egiteko hartzen dugun jarrera ahaldundu eta kolektiboa.
Ezaugarriak: espazio segurua, konfiantza eta aliantza, lanketa pertsonala suposatzen duen ariketa, kalean egin beharreko lana (barrura eta kanporantz, bi norabideetan), kontzientzia hartzea guk ahal dugula, ahalduntzea, jarrera aktiboa, autonomia…

Maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatu eta berriak eraiki

M8ko dossierrean gizonen paperaren inguruan jasotzen da: “Beste gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen inguruan elkarrekin hausnartzeko, lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak emateko.





Maskulinitate berrien inguruan, Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusiak Arrasateko gizon taldea iniziatiba sortu zuen:
Biteri Ikastetxe Nagusian gizon talde bat elkartuzen gara, gure maskulinitatearen eta honek gugan duen eraginaren inguruan hausnartzeko helburuz. Topaketen xedea, kontzientziazio eta barne-behaketa prozesu batetik abiatuz, berdintasunean oinarritutako, sexismorik gabeko eta sexu edota generoagatiko diskriminaziorik gabeko gizarte bat eraikitzen laguntzea da. Taldea, hilean behin bilduko da, gizonezko guztiei irekia dago (ikasle, langile zein herritar) eta doakoa da. Juan Manuel Feito ('Piper Txuriak', Bilboko berdintasunaren aldeko gizonen taldeko koordinatzailea) eta Ritxar Bacete (gizonezkoekin berdintasunaren inguruan lanean eta maskulinitate berrien azterketan aditua) izango ditugu bidelagun.

Gaiaren inguruan…
Konturatu naiz
… Indarkeria matxistaren haritik tiraka, pixkanaka konturatu nintzen hau ez dela zerbait isolatua, errotik datorren arazoa dela, bizi garen sistemak bidea ematen diola, makinaria oso bat dela…
… Arazoa guztioi interpelatzen gaituela ulertzen edo ikusten ez dutenek “emakumeon gauzetaz” aritzen direla, haiekin “joango” ez balitz bezala.
… Ezkerrekoa izatea eta feminista izatea beti ez datozela bat.
… Instituzioentzat nahikoa dela paperean geratzen eta galtzen diren konpromezu eta borondate onak.
… Justizia heteropatriarkalak ez gaituela babesten eta ez dela guk nahi dugun justizia.

Neure buruari galdetu diot
… Noizbait posible izango ote den umeak sexu-genero sistematik at heztea.

Ikertu dut, ikusi dut
… Gizon/mutil bati bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera ‘defensiboan’ jartzen direla.
… Nahiz eta kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri batean edo bestean).

Iazko ikastarokideek egindako postetatik bi gustatu zaizkit; Leire de Miguel Martinezena lanean egin zuen lanketagatik eta Garazi Esnaolarena hasieran aipatzen duen ideiagatik (“indarkeria matxista” esaten digutenean zer datorkigu burura?). Izan ere, jendeak errez identifikatzen ditu erailketak, bortxaketak… Orokorrean, fisikoki ikus daitekeen guztia. Baina ez dugu hain errez ikusten (edo ez dugu ikusi nahi, esfortzu handia suposatzen duelako honen inguruan hausnartzeak eta autokritika egiteak) arazoaren erroa, matxismoa eta heteropatriarkatuaren tentakuluak noraino heltzen diren, zelan interpelatzen gaituzten… Jendarteak hau ulertzea iruditzen zait erronkarik nagusiena edo nagusienetariko bat.

Hona hemen sortutako ikasleekin lantzeko indarkeria matxisten aurkako leloa:


Autodefentsa feminista ikastaro edo tailerrak antolatuz, bai ikasleentzat eta baita langileentzat. Konfiantzazko giro batean, gure gorputzetatik abiatuta, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatuz.


Egungo egoera jasanezina da; erailketak, bortxaketak, epaiketak… Nazkagarria eta lotsagarria da. Argi eta garbi dago eraldaketa sozial eta politiko bat behar dugula. Izan ere, mugimendu feministak lan izugarria egin du eta egiten ari da (gara) arazoa plazaratzeko, alternatibak eraikitzeko, e.a. Hain agerikoa  batzuentzat baina beste batzuentzat ez. Horrexegatik hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharra, adibidez.

Amaia Zufiak dioen bezala, “sistema kapitalista eta heteropatriarkala ez da, ez, mito hutsa, gure haragia eta bizitza zeharkatzen duen errealitate gordina da.”

“Manos a la obra” jarri behar gara, ekin diezaiogun, iraultza txikietatik hasita, pixkanaka munstroa txikitu arte!



2019/03/11

Gatazkak, guztion garapenerako lagungarri eta beharrezkoak!

Gatazkak, onak ala txarrak? Ez bata eta ez bestea, beharrezkoak baizik!
Beste gauza bat da gatazkari aurre egiteko hartzen dugun jarrera, gugan zelan eta zenbaterainoko eragina duen, hori bai positiboa edo negatiboa izan daitekeela.

Gatazkari buruz hitz egiten dugunean, saihestezina da “bakea” aipatzea. Gaur egun, ezin daiteke esan bakean bizi garela. Izan ere, emakumeon* aurkako biolentziak darrai eta, zoritxarrez, sistematikoa da. Euskal Herriko Bilgune Feministak Klitto! aldizkari digitalean aipatzen duen moduan, Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapen sozialarekin eta naturarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu. (…) Normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian dioskute. Patriarkatuaren funtzionamendu “baketsua” alegia? Baina emakumeok* ez gara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab. eguneroko errealitate diren gurean.

Ez, hau ez da gure bakea...


Hemen Jule Goikoetxearen “Bakea ez da existitzen, feminismoa bai” ponentziari buruzko iritzi artikulu interesgarria.

Ikusi dugu, baina, gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daitekeela; arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko, harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko edota nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu, harremanak sendotzen ditu.

Hemen, nire ustetan, 2 gako/ideia/aipu nagusi:





Iazko ikastarokideek egindako posten artean, Janire Itsaso Bilbao Timiraosek eta Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoek atentzioa eman didate. Janireren posta, izenburuagatik hasita gustatu zait; “Gatazkatik ikasi eta irtenbideak abiarazi”. Gainera, komentatzen duen gatazkaren konnotazio negatiboaren ideiarekin guztiz ados nago eta “Del revés” pelikularen inguruan komentatzen duena oso kuriosoa iruditu zait. Iratiren postean, aldiz, interesgarria iruditu zait arestian aipatu dudan Jule Goikoetxearen artikuluaren inguruan egiten duen hausnarketa eta “por la paz un Ave María” irentsi izanaren ingurukoak.

Gatazkek hezkuntzan duten garrantzia erakusteko, hemen proposamen adierazgarri batzuk:

HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoaren arabera, “Gatazkak, haien kabuz konpontzen utziz gero , eta ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen, gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte.” Bizikidetzaren ikaskuntzak irakasleen eginkizunean dituen ondorioak eta ikastetxe guztietan bizikidetza positiboaren markoa eraikitzeak zer eskatzen duen azaltzen dute, “zer egin eta nola” aukera ezberdinak proposatuz. Hala ere, ez dute zehazki aipatzen sexua eta generoaren eragina gatazketan edota genero ikuspegia txertatzearen beharra.

Mariví Fernández Roldánek, Irungo Berritzeguneko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Aholkulariak, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” izenburuko hitzaldian hezkidetzak elkarbizitza hobetzeko duen gaitasuna azpimarratzen du. Bertan, gatazkak aukera oso onak direla pertsonen garapenerako eta ez direla ekidin behar aipatzen du. Hemen hitzaldiaren zati bat:


Eta hemen hitzaldi osoa:



Hemen, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” lanaren aurkezpen oso interesgarri eta didaktikoa.

Honetaz gain, beste proposamen interesgarri batzuk:
Nire ustez, gaur egun gatazka baten aurrean askotan horri aurre egiteko baliabide edo tresna barik gaudela sentitzen dugu. Gainera, gatazkaren ebazpena “irabazi-galdu” eskeman oinarritzen da. Eremu hezitzaile zein jendartean, erronka nagusiak hauek direla esango nuke:
  • Gatazka saihestezina eta beharrezkoa dela ulertu, helburua tratamendu positiboa izanik.
  • Gatazkei aurre egiteko gaitasunak/trebeziak garatzeko mekanismoak curriculumean integratzea. Horretarako, ezinbestekoa da emozioetatik eta sentimenduetatik lan egitea eta kontuan hartzea zaintzaren etika.
  • Sexu eta generoa gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea eta ikusaraztea. Izan ere, bizitzan eraikuntza sozial horiek gure helburuak, beharrak, harremanak, e.a. baldintzatzen dituzte.
  • Harreman horizontalak eta lankidetza sustatzea, helburu eta harremanei garrantzia emanez.
  • Feminismoak gatazken trataerari egin dizkion ekarpenak ikusaraztea: pertsonen arteko harremanetan eta jendarte mailako egitura-harremanetan justiziaren humanizazioa; naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana bilatzea; gatazketan gure aurrean duguna eta sexua, etnia edo klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu eta pertsona gisa ikustea; garrantzia ematea adimen-garapenari zein emozio-garapenari…
  • Justizia heteropatriarkalaren "etika" zalantzan jarri eta horretan ezin garela oinarritu ulertzea.
  • Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko Isabel Fernándezek aipatzen dituen bost eremuak landu.
Umore pixkatekin bukatzeko, Irantzu Varelaren bideo honekin agurtzen natzaizue.



Ondo izan!


2019/03/04

Zelai erdian eskola bat dago...


Ez dakit zuen garaian berdin bizi izan zenuten, baina atzera begirada bat botatzen dudanean pena handia ematen dit pentsatzeak zelako heziketa afektibo-sexuala jaso dugun. Bueno, jaso jaso… ez nago ziur horrela deitu ahal diogunik ere. Aste honetan ikusi dugun moduan, ikastetxean denbora tarte laburra eskaintzen zioten eta ugalketan, nahi gabeko haurdunaldien eta sexuen bitartez transmititutako gaixotasunen prebentzioan zentraturiko saioak ziren. Inork ez zigun plazerrari, desioari, harreman positiboei buruz hitz egin… inork.

Nire adineko mutilek porno matxista eta komertzialarekin hezi dira. Guk (neska/emakumeok*), sikiera saiatu gara horrelakoak ikusten. Maitasun erromantikoaren eta laranja-erdiaren mitoekin hezi gara eta, zoritxarrez, izan ditugun praktika heterosexualetan koitozentrismoa izan da nagusi, beti mutilen/gizonen desioak asetzeko helburuarekin. Gogoratzen dut lesbiana den lagun bati gure esperientzia eta bizipenak horrelakoak izan zirela kontatu genionean, ez zigula sinisten. Tristea da, baina horrela izan da bai. Edo horrela izaten jarraitzen du, hobeto esanda. Izan ere, pentsatu “Greyren 50 itzalak”, “Crepúsculo” eta abar fenomenoek sortutakoa.

Eskerrak, urteak pasa ahala, lagunartean batez ere, sexualitatea eta afektibitatearen inguruan hausnartzera animatu ginela.

Astean zehar landu dugun gai honen inguruan gehien eragin didan aipua, Gloria Fuertesen “Loreen maistra” izan da:


Hala ere, afektibitatea → harreman positiboak edota sexualitatea → desioa(abiapuntu) + plazerra(helmuga) kontzeptuek ere sakon sartu zaizkit.

Bestalde, ikasleen erdiak baino gehiagok eskola ez dela espazio segurua hautemateak, pena izugarria emateaz gain, hausnarketarako beharra daukagula iruditzen zait.

Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Irati Gaztelurrutiarena izango litzateke; heziketa afektibo-sexualaren inguruan oraindik dauden erresistentzia eta tabuei buruz ematen duen ikuspuntuagatik.

Hona hemen heziketa afektibo-sexualaren inguruko baliabide eta proposamenen batzuk:

  • Mihi-Bero mahai-jolasa
  • Bilgune Feministaren “Sexualitatearen eztabaida” txostenean agertzen diren pelikula edo dokumentalak: “XXY”, “Fake Orgasm, Dirty diaries”, “El clítoris, ese gran desconocido”.
  • Isabel Duque psikologoa, sexologoa eta terapeutak sortu duen La Psicowoman kanala eta blog-a. Nire ustez, gaur egungo gazteengan oso modu eraginkorrean heltzen da. Pikara Magazinen ere kolaboratzen du (hemen postak). Bideo honetan, PsicoWoman kalera irtetzen da pornoari buruz galdetzeko:



Bertan, “The Porn Conversation” proiektua aipatzen du, Erika Lust eta Pablo Dobnerrek sortu duten erreminta edo baliabide bilduma bat irakasle zein familiei zuzendutakoa.


Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak hauek dira:
  • Lehenik eta behin, eredu heteronormatiboa eta sexista, ugalketara bideratuta dagoena eta hegemonikoa dena, zalantzan jarri. Horretarako, jendartearen sentsibilizazioa eta formazioa beharrezkoa da. Ezin dugu onartu heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratzea.
  • Pertsona beste sexualitate dagoela ikusarazi eta “normatik” ateratzen diren ereduak ezagutzera eman. Horretarako beharrezkoa da gu geu eredu izatea eta baita materialetan islatuta egotea.
  • Sexualitatearen inguruan dauden mitoak deseraiki (batez ere nerabeen artean, nahiz eta haiei bakarrik mugatuta ez dauden).
  • Afektibitatea pertsona guztien garapen integralerako funtsezkoa dela kontuan hartu eta gure egiteko/pentsatzeko/bizitzeko moduetan aplikatu.
  • Sexualitatea bizitzeko, gorputzaren autoezagutza eta onarpena sustatu, desioa eta plazerra abiapuntu eta helmugak izan daitezen.



Guzti honengatik, martxoaren 8an emakume*, trans eta bollerok lan guztiak, soldatapeko zein doako lanak, egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Greba feministak bizitzako esparru guztiei aurre egiten die, indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei.

Emakume*, trans eta bollerok heteropatriarkatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunera!


2019/02/24

Kartzela


Orain arte landu dugunaren arabera, argi dago jendarte heteropatriarkal sexista, matxista eta androzentrikoak sortutako sailkapen bitarrak zalantzan jartzen baditugu, sistema sozialaren antolakuntza ere zalantzan jarriko dugula.


Sistema horrek guztion heterosexualitatea aurresuposatzen du, bestelako sexu orientazioak ezkutuan utziz eta dagokien lekua ukatuz.

Itxaro Borda idazleak Arrakala proiekturako eginiko elkarrizketa batean aipatzen duen bezala “beste normalitate bat asmatzen ahal dugu, jende bakoitza bere sexuaz harago den sozietate bat eta bertan jendea ez baloratzea bere sexuaren arabera, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren arabera”.
Hona hemen Euskal Herriko Bilgune Feministak Itxaro Bordari egindako elkarrizketa polit eta sakona:




Gaiarekin lotuta, asko gustatu zait Kattalin Minerrek zelan erabiltzen duen “kartzela” hitz metafora gisa:


Zerbaiti buruz ikasi badut denbora honetan,
generoaren lausotasun eta malgutasunaz ikasi dut.
Gizon-emakume kartzelak gugan eragiteko duen gaitasunaz,
baina guk geuk hori bera dinamitatzeko dugun gaitasunaz ere bai.

Astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin gurutzegrama hau sotu dut: (esteka)


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 1
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 2
 
 
 
 
 
 
 3
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 4
 
 
 5
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 6
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 7
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 8
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Pistak:
Ezkerretik-eskuinera
5. Genero rolen sailkapenetik abiatuta gure gizartean ‘gizon eta emakume izateak’ dakarrenari buruz aurretiaz sortuta dagoen eta bizitzak baldintzatzen dituzten ideia multzoa.
6. pertsona batek aldi berean gizonezko eta emakumezko baten sexu-organoak dituenean edota pertsona horren kanpoko ezaugarriak gizonezkoen eta emakumezkoen ezaugarrien nahaste bat denean.
7. Ustez sexu bereko pertsonak desiratzen dituzten edo haiekin sexu jarduerak dauzkaten pertsonen aurkako etsaikeria psikologiko eta sozial orokorra.
8. ingelesez desbideratua, arraroa, alderantzikatua, trabestia, bollo-mari-mutilla, maritxua, frikia esan nahi du.
Goitik-behera
1. Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena.
2. heterosexualitatea sexualtasun ‘normal’, natural eta onartu bakarra izatea inposatu duen gizarte eta kultura erregimena da.
3. ezagutza feministak hezkuntzari egindako ekarpena da, generoen eraikuntza zalantzan jarriz.
4. Gizon zein emakumeekin sexu harremanak dituen edota haienganako desioa edo sexu erakarpena sentitzen duen pertsona da.

Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan Iosune De La Peñarena izango litzateke. Bere esperientzia pertsonalean oinarritzen den bizipen bat kontatzen digu; genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-biologikoa eta sexu-orientazioari buruz aritzen da eta hainbat erreferente ezberdinen ekarpenak aipatzen ditu.

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen material (irudi/bideo/gida) ezberdinak bildu ditut:



  • Lur” antzezlana:

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

Hemen promozio-bideoa:




Hainbat pelikula eta bideo-laburrak:
  • Boys don’t cry
  • Hedwig and the angry inch
  • Lawrence Anyways
  • The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert
  • Tomboy
  • XXY
  • 1977
  • King
  • Vestido nuevo

Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak nagusiak hauek dira:

  • Sexua eta generoa eraikuntza soziokulturalak direla ikusarazi eta instituzio ezberdinek (medikuntza, zientzia, komunikabideak, hezkuntza sistema) horrela izatera lagundu dutela azaldu.
  • Ikastetxea (trans)sexualitatea aske eta gozo bizi eta borrokatzeko espazioa izatea. Errespetua eta elkarbizitza sustatzea.
  • Normaltasuna edo “normaltzat jotzen dena” kolokan eta zalantzan jarri.
  • Erreferente anitzak ikusarazi eta eraiki (etiketetan jauzi gabe). Amelia Barquinek dioen moduan, mingainetik praktikara pasatu.
  • Ikas komunitate osoaren formakuntza. Bereziki, gurasoekin elkarlana, ez dadila momentu konkretu bateko zerbait izan (egun sinbolikoekin gertatzen den bezala).
  • Praktika binaristak ekidin. “Trans sexualitateak liburuxka”-n aipatzen da adibide garbi bat. Geletan itsasten diren horma-irudiei erreparatuz, neska eta mutil bat biluzik sinbolizatzen dituztenak, beharrezkoak al dira? Zer esanik ez komunei, uniformeei buruz…
  • Ikasleei txikitatik erakustea sexu-orientazio, genero-adierazpen eta abarrengatik jendeak sufritzen dituen gutxiespenak, bazterkeriak, gorrotoak…
  • Sexualitatea ugalketarako harreman koital heterosexualera bakarrik ez mugatzea. Sexualitatea modu interesgarri batean aurkeztu.
Bukatzeko, kuriosoa iruditu zaidan bideo batekin agurtzen naiz. Izan ere, zenbatetan diogu eredu izan behar garela, erreferenteak behar ditugula… Zergatik ba?

Children See, Children Do