#Aurora etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Aurora etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/04/23

Plazer bat izan da...


                   Aurreko ikasturtearen bukaeran, zuzendariak, irakasle guztiori,HEZKIDETZAri buruzko ikastaro baten berri emanez,email bat bidali zigun.  Berehala,zuzendariarekin harremanetan jarri nintzen,nire gogo eta nahia adierazteko asmoarekin. Ez nintzen bakarra izan eta asko poztu nintzen.

         Oraindik gogoan dut,irailean elkartu ginen eguna, aurkezpena, azkaritxoa, ordenagailu gela,…ur haundiegitan ez  ote nintzen murgildu ere pentsatu nuen. Baina  benetan merezi izango zuela eta aurrera egiteko autokonbentzitu nintzen.

         Orduan, aurkezpena idatzi genuen, hilabete batzuk igaro ondoren, agurra idazteko unea iritsi zaigu.

         Hilabete hauetan,hainbat eta hainbat gai interesgarri landu ditugu. Lanketa horretan,nik nituen hainbat ideia eta sinismen kolokan jarri ditut,eta barneratuta  nituen haibat jarreren kontzientzia hartu  ere bai.

Ikastaro honetan asko ikasi dut, eta hausnarketa asko egin ere. Gainera nire etxekoekin eta nire lankideekin egin izan ditut, eta denok kontzienteagoak garela iruditzen zait.

Nire etxekoekin egin ditudan hausnarketak,oso interesgarriak izan dira. Nire semeak eta alabak (nerabea),poliki-poliki betaurreko moreak jartzen hasi direla konturatu naiz.  Orain, telebistako serietan,iragarkietan,nobeletan… emakumearen presentzia,papera, era kritikoago batean ikusten dute. Gainera, beraien iritzia nirekin partekatzen dute.  Nire bikoteak, nire alabak eta semeak, nire lanetako, sare sozialetan materiala aurkitzen ikustea, oso emozionantea izan da. Berriro ere garbi utzi didate, hirurak ni baino trebeagoak direla mundu horretan.


Lankideekin ere,oso une politak bizi izan ditut. Oraindik gogoan dut,”Aizue, zergaitik egin dugu Olentzero, heterosexuala?” galdera hori egin nien eguna. Aho zabalik utzi nituen. Orduz geroztik,tarteka beraiek niri,aste horretan lantzen ari nintzen gaiari buruz galdetzen zidaten.

Hezkidetza beti izan dut buruan, eta ikastaro honek, gai honi buruz nuen ezjakintasunaz konturatzea,lortu du. Gaia sakona zela eta ni gaiaren azalean nenbilela ohartu naiz. Horregatik ikastaroa  oso oso aberasgarria eta gomendagarria dela iruditzen zait.
Emakumeen presentzia, genero aniztasuna, indarkeria … Personalki menpekotasun egoera horren  kontzientziazio maila handiagoa dut, eta  aldaketarako griña piztu dit.

         Ikastarokide guztiok egin dugu lan. Aurkezpen egunean esan zen bezala,bakoitza bere maila eta egoeratik. Beraz, zorionak eta eskerrak eman guztiori,egin den lana txalotzekoa dela iruditzen zaidalako.

         Hezkidetzan lan egiten jarraituko dut. Guk ikastolan, estrainekoz, hezkidetza lan talde bat osatu dugu.( Dagokion watsap taldea ere). Watsap talde hori oso dinamiko eta bizia da. Albisteak,bideoak,abestiak,…interesgarriak partekatzen ditugu. Gainera, nik bizitakoaren prozesua biltzen duen abesti bezala,talde  horretara bidalitako kanta bat, aukeratu dut.



 Emakumearen indarkeriaren kontrako eguna zela eta,gure ikastolan lehenengo aldiz hainbat ekimen egin ziren. Eta zeharo hunkitu nintzen,gure ikastola horrela apainduta ikusi nuenean eta izandako parte hartze handiagatik.

Talde honek duen proiektotako bat,eta ez oso epe luzera,gure jolas lekuaren 
diseinua,ikuspegi hezkidetzailetik,izango da. Beraz, lanean jarraituko dugu. 

2017/03/25

Tratu onei buruz hausnartzen

TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN.


  • ·                                                    AUTODEZAGUTZA

                      ARDURA
           ELKARTASUNA
                    ENTZUN
              ULERTU
                 GOXOTASUNA
                   ZAINDU
AUTOESTIMUA
         KOMUNIKATU


  • ·         Iazko ikastarokideen artean  Oihane Esturoren posta aukeratu dut. Aipatzen dituen baliabideak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako eta baita, hezkuntza eremuan elkarbizitza positboa lortzeko eta kalitatezko elkarbizitza sustatzekoematen dituen aholku edo pautak ere.




Bere postan azaltzen den  irudi bat asko gustatu zait eta hemen  txertatu dut..



  • ·         Ikasleekin lantzeko aproposak iruditzen zaizkit….



Gaiari hasiera emateko, kartel honetako lorean azaltzen diren, hitz pottoloak zer esaten dieten,ikasleei galdetuko nieke.

Edo baita bideo hau ikusi.






Maite Asensio kazetariaren hitzak,abiapuntutzat harturik,”adituen ustez gizonezkoek seme-alaben zaintzan eta hazkuntzan gehiago parte hartzeak maskulinitate eredua alda dezakeela eta bikotearen orekan eta haurren osasunean ere onurak dituela”.Rio Ferdinand futbolariaren hitzak,gure ikasleekin aztertu genitzazke.




"Ahora entiendo la importancia que tenía como madre. Nosotros los hombres somos ignorantes. Muchas mujeres cuidan de la familia y del hogar, y creemos que eso no es un trabajo. Es un trabajo muy duro", indica.
El principio, el ex defensa trató de no exteriorizar su pena intentando mantenerse ocupado. Pero poco a poco fue habituándose a la bebida. Y entonces decidió ponerse en manos de profesionales para superar su crisis personal: "Uno no quiere que la gente le compadezca. En la cultura machista que me rodeaba, cuando alguien se sentía así, parecía que fueras débil", lamenta.

  • ·         HEZKUNTZAN/JENDARTEAN LANTZEKO ERRONKAK.



- Tratu onen inguruan Irakasleekin formazioa antolatu eta elkarren artean esperientziak trukatu.

- Familiekin lantzea eta formakuntza eskaintzea

- Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kulturaren alde egitea eta Hezkuntza proiektuan txertatzea-

 Eskolako komunitate kide guztiok zaindu behar ditugu gure arteko harremanak eta tratu onak sustatu behar ditugu. Ezinbestekoa da denok gustura egoteko eta batzuetan hezitzaileoi ahaztu egiten zaigu.

- Ikasleekin maitasun erromantikoaren mitoa desegin eta maitasun osasuntsuak tutoretzan lantzea

-Tratu onen dekalogoa egitea proposatuko nieke ikasleei eta geletan eta pasiloetan jarriko nuke.

-Ikasleek patriarkatuarekiko ikuspegi kritikoa garatzera laguntzea izan behar da lehen pausua.




2017/03/18

Indarkeria matxistak gainditzen

INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN.

                Aste guztian zehar Maialen Lujanbioren hitzak izan ditut gogoan.

Jo duten emakumeari; berari jartzen dio bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua gurasoek: zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko. Denbora laurdenik ematen da zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko esanez semeari? (...) Beldurra aldez aldatu behar den? Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik”.

Horrekin lotuta BELDURRAK generoa dauka,eta helduek kontziente izan gabe transmititzen dute (ez egon halako tokietan,kontuz! Ez ibili gauean bakarrik, ez egin halako gauzak, adi norekin zabiltza…)Horrek dakarren mezua, ahulazara,ez zara gai zure burua babesteko, beste norbait edo Estatua beharko duzu…Horrekin batera,emakumeengan jartzen da, prebentzio lañaren ardura,bere askatasuna, ekintzak eta mugimenduak murriztuz.

Horregatik ados nago,Gakoak dira erasoaren dimentsioaz ohartzea,eraso desberdinak identifikatzea (soilak barne) eta erantzun posible desberdinak ezagutu guztiak zilegi izanik…Neska/emakumeak erasoturik direnean defentsarako eskubidea dute etatresna guztiak erabiltzeko ere bai, esaten denean.



Iazko ikastarokideetatik Maialen Arregi aukeratzen dut. Ikastetxeetan/jendartean lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nagoelako, eta erabiltzen duen irudia hain erakargarria da , non nik kopiatu egin diodala.

Eremu hezitzailean/jendartean lantzeko erronkak

  
  - Arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzea.
    -Emakumeak biktima bezala ikustea transmititzen den ideia desegitea.
    -Indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, autodefentsa feministaren garrantzia erakustea.
     -Mutilei indarkeria matxistarekin amaitzeko ardura beraiek ere badutela ikustaraztea eta maskulinitate eredu berriak ezagutaraztea. 
-Eskola komunitatea osatzen dutenek indarkeria matxista zer den identifikatzeko prestakuntza jasotzea

-Tutoretzan saioetan neskei eta mutilei, erakustea zer den indarkeria matxista, eta bere manifestazio ezberdinak

-Ikastetxe bakoitzak indarkeria matxistaren aurkako hautua egitea eta ez onartzea inolako indarkeriaik.

-Autodefentsa feministako ikastaroak antolatzea eskola komunitatea osatzen duten emakumeentzako eta ikasle neskentzako


      Indarkeria matxistari buruz,batez ere,indarkeri sotilari buruz honako bideoa bilatu dut.

/www.youtube.com/watch?v=0y9zJ5J2bWA



Emakume egunean Iñaki Gabilondok egin zituen adierazpenen bideoa, bertan egiten dituen haibat galdera, gaztetxoekin gaia lantzen hasteko,erabili daitezke.


www.youtube.com/watch?v=-Pl5xt8TuQc




2017/03/11

Gatazkak hezkidetzaren ikustegitik hausnartzen

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN

            Aste  hasieran Bakerako Hezkuntzarako Euskal liburuan dioen bezala,”bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.” Baieztapen honekin ados nengoen.

            Astean zehar, gatazkaren trataeran helburuak eta harrremanek garrantzia dutela konturatu naiz. Gatazka 3 fase dituen prozesua dela ikasi dut. Hiru faseak hauek direlarik:
·         Igoera (momento altuena hartu arte)
·         Geldiera (egonkortu egiten da).
·         Jaitsiera (poliki-poliki gutxitzen doa).

Gatazka-egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla irakurri dut.
·         Pertsonak
·         Prozesua
·         Arazoa
Hiru aspektu horiek ondo definitzeak lagunduko digu,zer gertatu den zehazten,zergaitiak eta ondorioak definitzen,azken finean, irtenbide egokiak aurkitzeko giltzan izango direnak.


            Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu,esango nuke, lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera eta modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak,balioak,itxaropenak,gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar direla. Nola?? Beraien arteko komunikazioa bultzatuzedota bitartekaritza erabiliz.
Blanca Kerejeta irakasleak dioen bezala

Gatazkak, haurrek  haien kabuz konpontzen utziz gero , eta ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen, gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte. Zer ondorio ditu esandakoak?

Blanca Kerejetaren elkarrizketa osoa irakurri nahi badezue


Iazko ikastarokideen post bat aukeratzeko unean , Haizea Egigurenena aukeratu dut.

Alde batetik, eremu hezitzaileetan lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nagoelako


Hau guztia lantzeko erronkak:

-Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
-Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea.
-Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.
- Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)
-Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
-Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
-Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.


Eta bestetik,emakumeok gatazken aurrean hartu dugun rolari buruz egiten duen aipamena..

Gatazken aurrean, emakumeok hartu ohi dugun rola datorkit burura. Beste karga bat gehiago emakume izate hutsagatik …

Eta hezitzaileei,rol horren zergaitiaz eta ondorioetaz ikerketa bat egitea oso gomendagarria iruditzen zaidalako


2017/03/05

Heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA


                        Sexualitatea,sexua bezala,eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du,eta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak, kasurik onenean patologizatzen ez baditu,ez normaltzat hartzen ditu (sexualitatea eta praktika txarrak).

                        Jendarteak oraindik maitasun erromantikoaren ideia sustatzen duela eta horrekin maitasunak edozein basapizte edo apo ipuinetako printze bihur dezakeela.Estereotipo sexistak mantentzen dira. Neska/emakumee sexualitatea ia ez da existitzen,desioa ez zaie errekonozitzen eta ezin dute beren esperientzia sexuales hitz egin.Halaber, sexualitatea maitasunarekin lotuta dago. Mutil/gizonen sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da,behin etaberriro hitz egin dezakete beren esperientzia sexualez,eta maitasuna ez da beren bizitzaren erdiguneko proiektua.

Gazteek askatasun sexuala kontzeptua horrela ulertzen ari dira: izan ditzakezun harreman sexual guztiak izan.



Iazko ikastarokideetatik Olarizu aukeratzen dut.Eskolak bakarrik ezin du heziketa afektibo-sexuala landu. Etxeetan landu egin behar dela esaten duenean erabat ados nagoelako.Bere postean jarritako irudiak oso esanguratsuak dira

                                          



          Aste hontako gaia ikasleekin lantzeko,telebistan ikusten dituzten serieen ikerketa bat egitea proposatuko nieke. Ziur nago, ia serie gehienak maitasun eredu bakarra trasmitizen dutelaren konklusioara iritsiko ginela. Hau da,maitasun bakarra trasmitizen dute:maitasun erromantikoa eta honekin batera osagarritasunaren ideia (laranja-erdiaren mitoa),hau da,derrigorrezko heterosexualitate eta dominazo-meneko harremanen naturalizazioa. Horrelako konklusio potolora,Lehen Hezkuntzako azkeneko zikloetako ikasleekin iritsiko ginateke,baina beste mailetakoekin  ere, nahiz eta maila apalago batean izan,telebistan eta etxeetan ikusten duten ereduen ikerketa egin eta horretaz debatetxo bat izango nuke.


          Eskolak heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrezkoa du eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Eskola ez da espazio erraza eta ez da espazio segurua.
/www.youtube.com/watch?v=AOm1HYKJDkQ


                               


Erronkak.

-Heteronormatibitatari kritika egin.

-Botere harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki.

-Hedabideak eta sistema ekonomikoek sortzen dituzten “beharrak” aztertu.

-Sexualitate aniztasuna eta eredu ez –normatiboak plazaratu.

-Norberaren errepika-ezintasunaren ideia indartu.

-Berdintasun,askatasun,adostasun,eta begirunean oinarritutako harreman ereduak proposatu.

-Material didaktikoetan aniztasunaren  presentzia sustatzea.

-Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea.

2017/02/26

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN

        
         Aste hasieran,aniztasun sexuala,orientazio sexualarekin lotzen nuen.  Sexu-orientazioaren barruan,homosexuala,heterosexuala eta bisexuala hitzak bakarrik ezagutzen nituen.



Astean zehar, genero-identitatea eta sexua aukeren errealitatea anitza eta konplexua dela konturatu naiz, eta baita ere,hiru hitz horiek ez dutela errealitate anitz hori biltzen.


Genero eta sexua,eraikuntza soziokulturala dira.Egungo jendarteak,sexualitateari buruz dogmak sortu ditu. Gainera, sexualitatea eredu  dikotomikoaren eraginpean dago:harreman koital heterosexuala.Ugalketa du helburu nagusia.

Gai honi buruz hainbat galdera bururatzen zaizkit…

-Familiak ez ba du ikusten seme/alabaren identitatea edo ez ba du onartzen? Nola esku hartu behar dugu irakasleok?
-Nola lagundu bazterketa jasotzen ari den ikasle bati modu zuzenean egin gabe?
-Sexu aniztasuna landuko dela esan behar al diogu familiari?
-Nola landu familia aniztasuna gelan modu natural batean?

IAZKO IKASTAROKIDEA

Itsaso aukeratzen Ikastetxeean lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nago eta oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit..


Interneten nabigatzen honako,bideoa aurkitu dut. Nahiz eta kosta,benetan sentitzen duzunak,horrek balio duela erakusten digu.

httpshttps://youtu.be/et8R5fZOARo






LANTZEKO ERRONKAK
·        Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
·        Ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
·        Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
·        Pertsonen arteko harremanak hobetzea.
bereganatzea; maitasuna, segurtasuna, elkartasuna…
·        Sexualitatearen garapen integrala eta atsegingarria bermatzea.
·        Heteronormatibitatetik aldentzen diren ereduak aurkeztea.
·        Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.

2017/02/19

Identitatea

IDENTITATEA HAUSNARKETA


                Gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak eta arauak identitatearen eraikuntzan jasotzen dira. Prozesu konplexua da, alderdi biologikoak,sozialak,kulturalak,psikologikoak eta baita politikoak ere barneratzen ditu.
         Identitatearen garapena haurtzaroan hasten da,baina bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina da.
         Gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena du, bizi dugun jendarte ereduarekin.




Akrostikoa.
                                           IREKIA
                               ADIERAZPENA
                               SEXUA
                            GENEROA
                         ANIZTASUNA
                         IREKIA
                         SORTZAILEA
               PROZESUA
                ERAIKUNTZA
                             PERTSONALA
                       SOZIALA
         HARREMANAK



Iazko ikastarokidea
Ainhoa  Calvo aukeratzen dut. Atentzioa eman dit,jendarte patriarkal honetan bizi den dikotomiari,bitasun sakratua deitzen diola.  Eta erabat ados nago,pertsona entitate global bat bezala  ulertu behar dugula esaten duenean.     
       

Heziberri 2020
Heziberri 2020aren xedeetariko bat hauxe da.
Oinarrizko Hezkuntzak pertsona guztien hezkuntza-eskubidea bermatu behar du. Horrenbestez, zuzentasunaren eta justizia sozialaren ildoan, hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe –ezaugarri pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo generoagatik–, eta gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.

Hau betetzeko,hizkuntza ez sexista, material didaktikoa ,orientazioa (estereotipoak apurtuz),kontutan hartu behar ditugu.

Zure inguruan
Gure inguruan ikasi behar izan dugu,  alua duten mutilak eta zakila  duten neskak,gure artean baditugula. Eta gu, hezitzaileok,bere identiatea garatzen laguntzeko bidelagunak izan behar dugula,beraien familiekin batera.

2017/02/05

Orientazioa eta aukera akademikoak

ORIENTAZIO ETA AUKERA AKADEMIKOAK
                       
Orientatzeak neska-ikasle eta mutil-ikaslearekin harreman jarraituak izatea suposatzen du,entzun,infomazioa eman,lagundu,izateko,espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da.

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prosezua izan behar du,non helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea den,nor bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan,bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz.

Aste hasieran, EMAKUNDEk 2016ko ekainean aurkeztu zuen ikerlanaren lehenengo zatiarekin  bat nentorren, hau da ,neskek eta mutilek ez dute antzematen genero-estereotipoen eragina goi mailako ikasketen aukeraketan,haien ustez gustokoa izatea da pisu handia duen arrazoia.

Baina orain konturatzen naiz,ikasketak egiten dituzula ondoren lan munduan murgiltzeko,eta ikerketak dioen bezala,lan-arloan,oraindik gazteen artean eredu estereotipatuak mantentzen dira. Emakumea lehen hezkuntzako irakasle eta mediku profesioekin eta gizona ingeniari eta teknikariekin.

Laburbilduz, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasunak garatzen lagunduko diote. Ez dugu  ahaztu behar orientazio eta tutoretza hori HEZKIDETZAILEA  izan behar duela. Horretarako hainbat gako kontutan izan behar ditugu:

-Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
-Generoekin erlazionaturiko aurreritzien kritikarako jarduerak tutoretzan eta orientazioan txertatzea.
-Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
-Parte hartze parekidea sustatzea.

-Lanbidea izatearen garrantzia indartzea. Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez estereotipatuak aurkeztea.


Iazko ikastarokideetatik,Oihan Esturo,aukertatzen dut.Bere ekarpenak oso interesgarriak iruditzen zaizkit,eta aurkezpena egiteko unean,hainbat puntu berberak azaldu ditugu.

 Aste honetan ikusi dudan datu honek atentzioa eman dit.Emakume eta gizonen arteko aktibotasun –tasaren aldea.

El mundo egunkariak,gizon eta emakumeen soldaten harira, honako artikulu hau argitaratu zuen,
La brecha salarial entre hombres y mujeres se sitúa en el 24%, la más alta de los últimos seis años

Hemen duzue, youtuben,bilatu dudan bideotxo bat.Betan Elle emakume aldizkariak,munduko lanik onenari buzuz idatzi duen artikuloa dela eta…3:55 minututik aurrera egiten du aipamena.

Erronkak

Orientazio akademikorako erabiliko dugun materialk,izaera hezkidetzailea bermatu behar du.Horretarako aspektu hauek kontutan hartuko ditugu.
-Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarrita egon behar dute.
-Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua egon behar du.
-Afektibitatearen heziketari bere garrantzia emango zaio.
-Ardurak eta zaintzak partekatzen ikasi eta praktikan jartzeko jarduerak diseinatuko dira.
-Genero –estereotipoak gainditzen dituzten ereduak  nabarmenduko dira.Honekin batera,lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztuko dira.
-Hizkuntza hezkidetzailea erabiliko da.
-Parte-hartze  parekidea bultzatukoda.