2020/12/12

Emakumearen presentzia eta ekarpenak

 

Gure lekua, hitza, balioa, ongizatea, zilegitasuna eta autoestimua berreskuratzeko hasi behar gara edota jarraitu emakumearen presentzia aldarrikatzen eta egindako ekarpenak plazaratzen, hauxe da onartu behar dugun egi bakarra.

Hemen daukazue webgune interesgarri bat


Astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin hitz-hodeia hau osatu dut:




Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut.

Gustatu zait bideoetan azaltzen dena erraz ulertzen delako, emakumeen ekarpenak azaltzen ditu. Aurreiritziak eta estereotipoak oraindik kalte handia egiten dizkigute, gazteen artean galdetuko bagenu esango lukete berdintasuna lortuta dagoela baina horren azpian matxismoa lanean jarraitzen du. Hezkuntzan emakumeak nahiz eta gehiengoa izan patriarkatuaren menpe jarraitzen dugu.


Eroen moduan ibili naiz euskal emakume aitzindari bat edo emakume sortzaile baten bila eta konturatu naiz beti gertu eta ondoan egon direla. Adibidez Catalina de Erauso y Pérez de Galarraga hain zuzen ere, nire gurasoen etxe ondoko kaleari bere izena jarri zioten.

Niretzako bere ekarpen nagusia emakume trasngresora eta ausarta, gizonez jantzita, bere garaiko arauei aurre egin zien, arrakasta izan zuen eta ezagutua izan zen.

Feminismoa eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronka nagusia matxismoaren sustraiak gure bizitzan, kulturan, hezkuntzan ere oso errotuta daudela eta honekin apurtzeko indarra, ausardia eta lana egin beharko dugu datozen urteetan. Nola? Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza, testu liburuak eraldatuz. Gure zelulek egia dakite eta bide honetan gure gorputzarekin birkonektatzea eta kasu egitea funtsezkoa da.

Hemen bideotxo bat animoak altxatzeko

2020/12/11

EUSKAL EMAKUMEAK

 



Euskal emakume aitzindarien artean June Fernandez aipatzea aukeratu dut. Sareetan Mari Kazetari gisa ere ezaguna da June. El País, eldiario.es eta Diagonal agerkari digitalean kolaboratu du urtetan zehar. Baina bere ekarpen nagusia Pikara Magazine sortu eta zuzentzea izan direla esango nuke.


https://www.youtube.com/watch?v=JgePPDipInk&feature=emb_logo 




Horretaz gain, 10 ingobernables: Historias de transgresión y rebeldía liburua publikatu berri du. Oso liburu interesgarria.






Aste honetan landutakoa eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak ugari dira. Gutxi batzuk aipatzearren:

  • Emakumeen lorpenak aitortzea; egunerokotasunetik hasi eta historiari dagokionean. Ikastetxeetan, adibidez, curriculumean emakumeen ekarpenak txertatzea.

  • Emakumeak kudeaketan parte hartzera animatzea: ikastetxearen organoetan besteak beste (ikasle zein irakasleak).

  • Gizonek dituzten pribilegioen jatorriak biistan jartzea eta horien inguruan hitz egitea, uko egitearen beharraz kontzientzia har dezaten.

  • Patriarkatuak inposatzen dituen mekasnismoak identifikatzea, ondoren desegiten hasteko.

  • Ikastetxean eredugarriak diren emakumeen presentzia bermatzea.

Bukatzeko, iazko ikastarokide baten ekarpena gomendatzea: Haizea Careagaren Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruzko hausnarketa. Asko gustatu zait EmaRock proiektua aipatu izana.

Istorio bakarraren arriskuak

 "Feminismoa min bat da. Jakin-min bat. Jakintza bat. Jabetza bat. Ahalduntze bat. Boteretze bat. Izan neska izan mutil izan emalume izan gizon izan zernahi izendatu gaituztela. [...] Krak horiek, min horiek, lurrikararen erreplikahoriek sentitzen dituzu? Feminismoak ematen dio zentzua lurrikara horri guztiari. Eta ulertu egiten duzu zer ari den gertatzen, eta leku bat ematen dizu munduan, leku eder bat desikasi, deseraiki eta zeure buruaz beste bat egiteko" Lorea Agirre Dorronsoro (2017)

Zeuru buruaz beste bat egiteko, besteekin, sarean. Nork ez du nahi hau bere ikasleentzat.. bere buruarentzat.. bere senideentzat... Lorea Agirrek hau Chimamanda Ngozie Adichieren Guztiok izan beharko genuke feminista liburuaren itzulpenaren hitzaurrean idatzi zuen. Ngoziek ederki kontatu zigun istorio bakarraren arriskuak zeintzuk diren:


Niretzat bereziki adierazgarria izan zen Feminismos Reunidos (tribial feminista bezala ere deitua) jolasera lehen aldiz ibili nintzen eguna. Mugimendu feministako kideak ginen lauen artean jolastu genuen eta eizugarri kostatu zitzaigun lehen "gazta zatia" bera ere lortzea. Izugarria da gure istoria zenbat ezabatu den. Aste honetako irakurgaiak aztertu eta talde ekarpenak begiratu ostean (hurrengo Nagorek egindako hau gomendatzen dut aurreko ikasturteetatik, HERstoria hitza hona ekartzeko), hau da sortu dudan hitzen odeia:


Virginia Woolfek egindako haimaka ekarpenen artean, hona hurrengoa ekarri nahiko nuke:

Horretaz gain, Alicia de Blasek bideo honetan azaltzen duen bezala, oraindik ere berdina gertatzen ari da. Eta ez hori bakarrik, patriarkatuaz gain, neoliberalismoak eta arrazismoak ere trikimailu berdinak erabiltzen ditu,ez dezagun ahaztu, pribilegioek sortzen dute desparekotasuna, ez aniztasunak. Alicia de Blasen bideoa hemen. 

Amaiatzeko, gure inguruan dauden emakume iraultzaile bakarra aukeratzea asko ostatu zaidanez, gure egoitzetako baldintzak hobetzeko urteak daramatzaten emakumeak azpimarratu nahiko nituzke (Ainhoa Menéndez Llamosas, Marina Costa Bonome, Aitziber Tolosa Contreras, Verónica Aguado Otero...), makina bat izen atzean dituen iraultza berdea. Onintza Irureta Azkunek idatzitako BERDEA DA MORE BERRIA liburuan jasotzen dira Bizkaikoen testigantzak, ez dezagun ahaztu, zaintza erdigunean jarri arte eta zaintzen kate globalaen inguruan aritu arte, emakumeon iraultzek zentzua galduko dutela. Eskolara ere zaintza ekarri behar dugu: norberaren zaintza, elkarrekiko zaintza eta ingurunean (etxea/eskola/kalea) eta naturaren zaintza.



2020/12/10

IKUSEZINTASUNETIK PROTAGONISMORA

 

Historian, emakumea da protagonista ez dena, agertzen ez dena, anonimoa eta ikusezina dena…

Historian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria babestu izan dute. Biologismoaren izenean, askotan justifikatu dira gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak.

Nahiz eta emakume askok historian zehar borroka egin duten desorekan eta desberdintasunean oinarritutako paradigma horren aurka, nahiz eta ekarpen hainbat arlotan egin duten, ez digute inoiz haiei buruzko ezer kontatu, isilpean mantendu izan dira. Gizonek kontatu digute historia, haren historia gizatiaren historia bihurtuz.

Presentzia eta protagonismoa identitateari, botereari eta autoritateari lotuta daude. Presentzia eta protagonismo gabe, emakumeak objektu bihurtu dira eta beharrezkoak izan dira urteak subjektu izatera iristeko.

Patriarkatuak funtsezko hiru mekanismo erabili ditu emakumeak bizitza publikoan ez agertzeko eta, ondorioz, egin dituen ekarpenak ezkutatzeko: androzentrismoa (gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da), sexismoa (emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa), eta ezagutzaren jabetza kentzea (gizonak emakumearen lorpenez jabetu dira edo bere izenpean agertu dira).

Emakumeek merezi duten lekuan jartzeko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten balorazioa emateko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten boterea eta autoritatea eskuratzeko unea iritsi da!

Euskadin, iraganean eta egunez, espazio publikoa okupatzen duten emakume asko daude, eta "agintariak" dira bizitzako hainbat esparrutan.

Emakume horietako bat Bertha Gaztelumendi Caballero da, eta haren bizitzak atentzioa eman dit, beti lanean aritu baita giza eskubideen eta emakumeen berdintasunaren alde.


BERTHA GAZTELUMENDI CABALLERO


Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962) gipuzkoar kazetaria, dokumentalen zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn ikasi eta EITB eta Emakunderako lan egin du.

Bertha Gaztelumendi Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazioaren Zientzian graduatu zen eta Bake Ikasketak eta Gatazkak Ebasteko masterrak egin zituen Bradfordeko Unibertsitatean, Ingalaterran.

Euskal Herriko zenbait komunikabideetan lan egin zuen: Latinoamerikan korrespontsala izan zen 2003. urtetik 2010. urtera EITB telebistan. Justizia saileko Komunikazio eta Prentsa arduraduna izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza saileko eta Emakumearen Euskal Erakundeko, Emakunde, arduraduna.



2012an “Mariposas en El Hierro” dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta. Bertha Gaztelumendik hausnarketa-dokumental honi buruz hauxe esan du: “indarkeria mota desberdinei buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan”.




“Nigar franko egingo zuen aitak” dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan kontatuta dago Gipuzkoako herrixkako (Villabona) biztanleengatik, garai horietako gatazkak bizi zituztenengatik.

Nuria Casalekin “Las buenas compañías” zuzendu zuen. Dokumental horrek jorratzen ditu Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministak, hor 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egon ziren adulterioa, abortua eta prostituzioagatik.

2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen.



“Volar” dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen, 2017an. Dokumentalak genero-indarkeriagatik tratu txarrak jaso dituzten adin eta lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.

"Atzerriko dokumental onenaren" saria, Annual Copenhagen Film Festivalen, 2019an. 14, Volar dokumentalak irabazi zuen.





Bertha Gaztelumendi indarkeriari buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del área rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.

2019an, "Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa" dokumentala zuzendu zuen.



HEZKIDETZAREN ERRONKAK

Marian Morenok bere artikuluan “la historia de la humanidad en femenino" dio: “Gizateriaren historia, oro har, maskulinoan kontatu da; izan ere, Gizonezkoaren Historiaz hitz egin ohi da gizateria osoari buruz hitz egiteko. Gerra, botere, konkista, inbasio, aberriaren guraso eta abarren historia izan da. Badira urte batzuk unibertsitateko emakumeek historia femeninoan ere kontatzea erabaki dutela, eta, horiei esker, testuliburuen historian erabat isildu diren emakumeak aurki ditzakegu.”

Artikulu honetan, emakumeak protagonista hartuta, gizateriaren historian zehar ibilbidea egitea proposatzen du.

Historia emakumeen ikuspuntutik berridatzi behar da, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan egin zituzten eta egiten ari diren ekarpenak argitara atera behar dira.

Horretarako, Hezkuntza sistemarako erronkak diren II. Hezkidetza planaren bi helburu hauek aipatu behar dira:

  • Emakumeen jakituria eta ekarpen sozial eta historikoa diziplina guztietan txertatzea. Planak dioenez: “Emakume asko dira eta izan dira historia aldatzen lagundu dutenak eta beren diziplinen barruan erreferente handiak izan direnak. Haiek berreskuratzeak, ikusgai egiteak eta gure ikasleei ezagutzera emateak ezabatu egiten du errealitatearen parte hori ezkutatzean sortzen zen genero-joera, baina gainera, erreferente femeninoak sortzen ditu neskentzat, baita mutilentzat ere”. 
  • Berdintasuna sartzea ezkutuko curriculumean eta ageriko curriculumean. Planaren hitzetan: “Ageriko curriculumetik kontua izango litzateke, besteak beste, hezkuntza-sisteman ezartzen diren edukien berrikusketa egitea, tradizioz femeninoak izan diren eta ikusezin bihurtu diren esferak sartzeko… Ildo horretan, behar-beharrezkoa da testuliburuek hizkuntza eta irudi inklusiboak txertatzea eta jakintza-arlo guztietan erreferente diren emakumeak barnean hartzea.”

Konbentzituta nago hezkidetza dela emakumea ageriko egiteko bideetako bat, ezkutukoa esplizitua eginez, emakumeak curriculumean integratuz, txikitatik desberdintasunak eta diskriminazioa saihestuz, patriarkatuaren mekanismoak identifikatuz eta ikasleei kontziente eginez.

Eskola hezkidetzaileak gizarte-eredu bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen lagun dezake.


BLOGEAN EGINDAKO EKARPENAREN GOMENDIOA

Gomendatu nahi dut Nagorek blogean egindako ekarpena, oso ondo azaldu duelako historia berridazteko beharra emakumeen ikuspuntutik. Bere ekarpenean agertzen den bideoa, Arantza Urretabizkaiarena, interesgarria iruditu zait.