Aste honetan argi geratu zaigu emakumeok ikus-entzunezkoetan, espazio fisiko publikoan, eskolan… zeinen errepresentazio urria dugun. Sistema heteropatriarkalak ikusezin bihurtu nahi gaituzte emakumeok gizonen itzalpean utziz, bigarren lerro batean, hain zuzen ere.
Gaiarekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zaidan post hau aurkezten dizuet, non emakumezko izenen kaleen inguruan hausnartzeko bideo bat txertatu du, emakume izenen errepresentazio urria salatuz. Gainera, patioen berreraketaren inguruan Ttipi Studioak sortutako ELKARTOKI proiektua aipatzen du.
Sentsibilizaziorako interesgarria iruditu zaidan Hik Hasi-ko artikulu bat aukeratu dut, komunetako auzia lantzen duena. Zergatik komun bat edo bestea aukeratu behar dugu gure generoaren arabera? komunak komunak dira, guztiontzako, neska, mutil, transexual, aniztasun funtzionala dutenentzako… PERTSONENTZAKO. Hori dela eta, artikuluan komunak berriz eraikitzearen beharra azpimarratzen du.
Jendartean zein eremu hezitzailean gaia lantzeko egon daitezkeen ERRONKA nabariena, nire ustez, gaia mahaigaineratzea eta abian jartzea da. Izan ere, komunak edota patioak generorik gabekoak eta guztiontzat eraikitzea esfortsu ekonomikoaz gainera, gogotsu egotea ezinbestekoa da, gauzak aldatzeko gogoak izatea, hezkuntza kalitatezkoa izan dadin. Nire ustez, askotan ez daude gogorik edo nahirik gauzak aldatzeko, dauden moduan izateko ohitu gara. Hezkuntza berritzailearen garaia heldu da! Dauden gauzak deseraiki, beste gauza hezkidetzaileak eraikitzeko!
Teorian, legeek onartzen dute berdinak direla, eta eskubide berberak
dituztela emakumeek eta gizonek, baina, praktikan betetzen al dira? Esan al
dezakegu emakumeek gizartearen esparru guztietan erabateko eta bidezko
parte-hartzea izateko oinarrizko giza eskubidea betetzen dela? Nik ezetz esango
nuke.
Gainditu
beharreko erronkak?
Nik erronka pare bat aipatuko nituzke, bi mailatan. Mundu mailan eskubide-berdintasunaren
alde borrokatzea, eta bestea, hurbilago dagoena, berdintasunaren, errespetuaren
eta tolerantziaren alde borrokatzen jarraitzea.
Bitartean, hezitzaile gisa, beste eguneroko erronka txikiak gainditzen
saiatzea.
Aste honetan gomendatzen
dizuet post hau. Oso ados nago Nagorerekin. Nire ustez hau
guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak
azaltzen dira.
Besteak beste, hauxek dira garrantzitsuenak:
1. Espazioak eta lekuak. Berdintasuna bilatu behar da: gelak,
aldagelak, komunak, korridoreak, patioak eta aldaketak egiteko pausuak eman, proposamenak egin eta gauzatzen joan.
2.Materialak. Eskolan erabiltzen den materiala gertutik behatu,
zer nolako ikus-entzunezkoak, irudiak… erabiltzen ditugun eta aldaketak egin
behar badira, egin.
3.Presentzia femeninoa. Ikastetxeko eta kiroleko edozein
esparrutan duten eginkizuna areagotzea.
4.Harreman pertsonalak. Ikasleekiko tratuari ere erreparatu, ea
desberdin tratatzen ditugun neska ala mutil izan, denbora berdina eskaintzen
diogun edo ez, hitz egiteko aukera berbera duten ala ez…
Nire ustez, emakumeak gizartean duen ordezkaritza benetakoa izan dadin,
beharrezkoa da aldez aurretik norberaren familia-, eskola- eta
gizarte-testuinguruan txikitatik erabakiak hartu ahal izateko aukerak izatea.
Sentsibilizaziorako
interesgarria suertatu zaidan ikerketa bat azaldu nahi nuke. Genero-berdintasunaren
arloan egindako aurrerapenak motelegiak dira “Cerrando las brechas de
género, es hora de actuar”txostenaren arabera (OCDE,
2017). Liburuak genero-arrakalak agerian
jartzen dituzten adierazle batzuk aurkezten ditu.
iturria: ELGA
Genero-desberdintasunek bizitza sozialaren
eta ekonomikoaren eremu guztietan eta herrialde guztietan mantentzen dira.
ELGAko herrialdeetako emakume gazteek, oro har, gizon gazteek baino
hezkuntza-urte gehiago lortzen dituzte, baina emakumeek gizonek baino aukera
gutxiago dituzte ordaindutako lan batean parte hartzeko. Arrakalak handitu
egiten dira adinarekin batera, amatasunak bezalako aspektuak oraindik eragin
negatiboak izaten baititu generoaren araberako soldata-arrakaletan eta
aurrerapen profesionalean.
Genero-desoreka dago, batez ere emakumeen
irudikapenean eragin zuzena edo zeharkakoa duten arau eta tradizio patriarkalak
errotuta daudelako. Ez dugu ahaztu behar munduan badirela oraindik emakumeak
inolako eskubiderik ez duen lekuak.
Guztiontzako etorkizun iraunkorra eraikitzeak esan nahi du inor atzean ez
uztea. Emakumeak eta neskatoak funtsezkoak dira gaur egun ditugun erronka
garrantzitsuenei irtenbideak aurkitzeko. Gizarteak entzun eta baloratu behar
ditu, beren etorkizunari eta gizadiaren aurrerapenari buruzko ikuspegiak eta
hautuak islatuta gera daitezen.
Ni, dena den, EMAKUME IZATEAZ HARRO!
ANIZTASUNAK GURE NORTASUNA OSATZEN DU!
Aniztasun tratamendu on batek, hezuntzaren ikuspuntutik, aniztasunaren errespetua eta arreta bultzatu behar ditu. Komunitateetan dagoen genero aniztasuna uler dezaten eta aberastasun moduan bizi dezaten nahi dugu.
Gure gelatan aberastasun handia dago kulturei eta hizkuntzei dagokienez. Baita adimen motari dagokionez ere: adiomen musikal handia dute, jarduera fisikoetan izugarri trebeak dira, batzuk diskretoak dira eta ez dira ia entzuten baina aniztasun guzti honek, gure nortasuna osatzen du!
Deigarria egin zait, hiri debekatuen mapak egin izan direla gure inguruko leku askotan irakurri dudanean. Azkenean, emakumeek beraiek haientzeko irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martxan jarri behar dira.
Hiria, sexista da ekoizpen-ugalketa binomiaoren arabera disienatu den heinean. Ekoizpenak, alegia, ekonomiarerekin zerikusia daukanak, etxetik aknpo egon behar du, eta ugalketak, berriz, etxe barruan baino ez. Hori egia ez dela pentsatzen dugu, izan ere, ugalketarekin zerikusia daudan oro ez dago hiriaren armina txertatuta.
Eta hezkuntza-eremuetan zer gertatzen da? Zer gertatzen da patioetan? Zein dira neskentzat/mutileentzat gune debekatuak? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak patioetan? eta Bazterrekoak? Zein dira jolasak? eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunean? Nola daude banatuta komuneak?
Aurreko edizioko ikastarokide izan den Pilaren posta aukeratu eta estekatzen dizuet:
Pilarek dio partaidetza parekidearen inguruan hausnarketarik esanguratsuena berau bultzatzea, aholkulari gisa dinamizazio lanetan dihardugunon funtziorik indartsuenetakoa dugula berretsi dut. Baita irakasleek ere euren geletan, koordinatzaileek lan-taldeetan…
Partaidetza xedeetako bat baita, ez prozedura bat, batzuetan nahasten bada ere. Errepikatu beharrik ez dago pertsona bakoitzaren garapenaz ari garela, rol aktiboaz eta behar den protagonismoa hartzeaz dagokion testuinguruetan.
Guztiz ados nago bere hitzekin, izan ere parte hartzen dugun eremuetan gutxi izanda ere gure bizitzako bizipenetan gordeta geratzen da beti ere helburu bezala ikusita eta ez prozedura bezala.
Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen zenbait irudi aurkeztu nahi dizkizuet eskoletako patioekin lotuta:, izan ere, nik horrelako patioekin amesten dut:
Denok dakigun bezala, emakumeek
egin izan dituzten ekarpenak, ez direlako azaleratu edota ezkutatu egin
direlako, hauek ikusezin bihurtu dira. Honek guztiak emakumeen
errepresentazioan eta denboraren erabileran eragina handia izan du. Hau dela
eta, bada garaia historia berridazteko eta gure gizartean emakumeei bere lekua
eta protagonismoa emateko.
Historian zehar emakumeak duen
errepresentazioa eta espazioa aztertzen badugu, desberdintasunak anitzak dira
eta arlo guztietan ematen dira. Hau dela eta, denak aipatzea ezinezko da eta
batzuk bakarrik aipatuko ditut, baina horrek ez du esan nahi bakarrak direnik.
Emakumeek, adibidez, hirian duten
presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da, gure herri eta hirietan,
emakume-izena duten kaleak % 10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek
santa edo ama birjina baten izena hartzen dute.
Honekin batera esan, Teresa Del Vallek urte asko eman
duela gaia aztertzen, eta 1997an, “Andamios para una nueva ciudad” liburua
kaleratu zuen.
Lan hura burutzeko, del Vallek ondo ezagun dituen
hiri bitako kaleetan (Bilbo eta Donostia) barna ibili zen gora eta behera,
galdetzen eta behatzen. Ondorioak ez du zalantzarako betarik uzten, hiri
hauetako kaleetan ez da emakumeen izenik agertzen: "Izaera sexista
agerikoa da". Beste horrenbeste esan daiteke munduko hiri gehienetan.
Adibide batzuk: Bilbon, 725 kaletan 28k besterik ez zeukaten andrazko izena
1997an. "Bilbotarrei euren hiriko emakume izendun kaleez galdetuta -dio
del Vallek Andamios para una nueva ciudaden-, jendeak pentsatu egin behar zuen,
baita emakumeek ere. Azkenean, gogora etortzen ziren bakarrak Maria Muñoz,
Epalzaren alarguna eta Doña Casildaren parkea ziren". Inork ez zion aipatu
Epalzaren alarguna eta Casilda de Iturrizar pertsona bera zirela.
Kale bati izena eman dioten emakumeen artean
-Bilbon beti ere-, zenbaitek gizon nabarmenekin ezkontzeari esker lortu zuten
ospea. Casilda de Iturrizar bera da horren adibidea. Hala ere, Bizkaiko
hiriburuko kale-izendegiko emakume gehienak erlijiotik datoz: santuak edo amabirjinak
dira batez ere. Azkenik, hiruk baino ez dute euren lanbideari esker lortu
kale-bataiatzaileen onespena. Gizonen kasuan guztiz alderantziz da: gehienak
euren ogibidearen kariaz nabarmendu ziren.
“Andamios para una nueva ciudad”
Espazioaren diseinuan eta
erabileran zentratzen bagara, hemen ikusi dezakegu espazioak orokorrean,
bere erabileragatik definituak izaten direla eta hauen antolakuntzak
boterearekin zuzenki erlazionatuta daude.
Hirigintza, espazio publikoa
antolatzeko modua bezala definitzen bada, jendartearen bizitzarekin lotura
zuzena du. Erabilera maskulino batetik pentsatua izan da, lan produktiboak
gauzatzeko definitua eta ez horrenbeste lan erreproduktiboak kontutan hartzeko.
Hiria auto-gidarien mesederako diseinatuta dago eta horiek, oraindik ere,
gizonak dira gehienbat
Enplegua duen gizona izan da
hirigintzaren abiapuntu eta eredu horretatik at geratzen diren gainontzeko
guztiak ez dira kontutan hartu. Adibide gisa, kaleen %80a errepideek hartzen
duten bitartean %20a oinezkoentzako bideratua da,
Honekin jarraituz, hamaika ikerketa egin dira
honezkero gizon eta emakumeek hiri barruan egiten dituzten eguneroko
ibilbideez. Ondorioa argia da, eta beti bera: gizonek, oro har, ibilbide
zuzenak egiten dituzte, eta emakumeek askoz zatikatuagoak. Bestela esanda, gizona
etxetik lanera eta lanetik etxera joaten da, edo baliteke lanetik bueltan
gimnasio batean edo taberna batean geldialdia egitea. Andrazkoaren bideek,
berriz, askoz bihurgune gehiago daukate. Emakumeak etxerako erosketak, lana,
umeak eskolara edota arratsaldeko ekintzetara eraman,…
Bideo hau ikusi ondoren, nire inguruan eraiki diren Haur-eskola eta Haur
Hezkuntza eraikuntzekin gogoratu naiz. Eraikuntza hauetan askotan ikusi dugu
gure lanaren eta batez ere umeen beharrak ez direla kontutan izaten eta hauek
ez direla asetzen. Egoera desberdinak ikusi ditzakegu
-Argitasun
gutxi
-Hezetasuna
-Eskailerak
jolas lekura edota beste leku batetara joateko
-Kanpo
espaziorik ez
-Komunak
eta aldagelak umeen beharretara egokitu gabe. Adib.: Umeak aldatzeko lekua txikia da eta haurra ez da ondo sartzen edota
bertara igotzeko ez dago eskailerarik
Andamios para
una nueva ciudad liburuarekin jarraituz, Teresa del Vallek hainbat orrialde eskaintzen
dizkio sukaldaritzari. Esaldi honekin laburbil dezakegu donostiar antropologoak
bertan dioena: "Euskal gizartean, sukaldaritza-ezaupideak etxetik kalera
ateratzen direnean gizonezkoen jabetza bihurtzen dira, horrek dakarren
prestigioa eta guzti".
Zer gordetzen da gizonak baizik onartzen ez dituzten gastronomia-elkarteetan?,
galdetzen du del Vallek. Etxeari -eta beraz emakumeei- dagozkion jakintza
batzuk, azken batean. Hau da, jatekoa prestatzeari buruz ostutako jakintzak,
"gizonen menpeko leku batera eramanak eta testuinguru horretan
jarriak". Prestakuntza hori ez da etxekoa bezalakoa. Lasai egiten da,
lagun arteko giro alaian, gozatuz. Ez da arineketan eta sarritan aurrekontu
murritzegiaz prestatutako eguneroko otordua, dio del Vallek, zerbait bereziagoa
baizik: "Inork ez du esaten 'hau ez dut gustukoa edo Hau atzo ere ipini
zenigun'". Etxetik kalera jauzi egitean -bestela esanda, emakumeengandik
gizonengana-, sukaldaritzak duintasuna eta ospea eskuratzen ditu.
Bukatzeko, eskolako espazioak aipatu nahi ditut. Hemen ere desberdinak aztertu
eta hobekuntzak proposatzeko garaia da.
Gauzak honela, eremu hezitzailean
aurretik aipatutakoa lantzeko erronkak honakoak direla
iruditzen zait:
- Espazioek eta denborak, zein
errepresentazioak duen garrantziaz ohartu eta sentsibilizatu.
- Berdintasuneko espazioak
ikastetxeetan diseinatu, berrantolatu eta sustatu.
- Genero rolei atxikitzen ez
zaizkien jolasak eta jolas ez-sexistak sustatu.
- Emakumeak ahaldundu espazio
publikoa bereganatzeko.
- Espazio publikoan (hiri zein
herrietan) emakumeen izenak erreferente bilakatu (emakumezkoen kale
izendegia handitu).
Aurreko edizioetan egindako post-en
artean Maite-rena aukeratu dut, izan ere, hirigintza feminismoaren ikuspegitik lantzeko
aurkezten duen artikulua oso interesgarria iruditzeaz ezezik, aproposak ere
iruditu zaizkit patioen inguruan partekatu dituen irudiak.
Batetik emakumeek historian zehar eginiko ekarpenak ikusezin bihurtzeko egin diren ahaleginak eta honek, hizkuntzan nola islatu den aztertu dugu aurreko asteetan. Oraingoan, emakumearen errepresentazioa eta denboraren erabilera aztergai dugu. Nola erabiltzen dira gure inguru gertuko espazio fisikoak, zenbat kale emakumeen izenekin?, zenbat monumentu emakumeak irudikatzen?...aipatzen ez bada, ikusezina da.
Guzti hau, gure ikastetxeetako espazioen erabileran islatzen delarik, eskolako patioko erdiko espazioak eta handienak futbola gustatzen zaien mutilez okupatuak izaten dira, bazterretako espazio estuak neskak eta futbolean egiten ez dutenen artean banatzen diren bitartean. Hauek, askoz gehiago dira eta espazio txikiena erabiltzen dute, eta zer nolako jokaera izaten dute baloia urrun botatzen dutenean … Horrela, urte askotan zehar sozializatzen dira eta heltzen da momentua non ikasleek, egoera hau normalizazioz bizi izaten dutela.
Komunen erabileraren inguruan Amelia Barquinek, mutilek pixa zutik egiten ikastea beharrezkoa ote den eta horrek maskulinitatearekin duen harremana eta bestetik, neskek eta mutilek komun desberdinak edukitzearen beharraz, eta honek dakartzan ondorioak aztertu ditu.
Hezkuntzak, ikasleen garapen integrala bultzatu behar du eta bide honetan, ezinbestekoa da, ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak bermatzea. Beraz,egoera honek ikastetxeetako espazioen berrantolaketara garamatza.
Teknologi berrien korronteak gogor jotzen dabiltza eta haize berriak ekarri dituzte eta dakartzate, hortik, hauen erabilpena sistema patriarkala zalantzan jartzeko. Ikus-entzunezkoetan ere asko esateko dago: zer adierazten dute marrazki bizidun gehienek?, filmek?, iragarkiek? Emakumearen presentzia, zer nolakoa?.... Marrazki bizidun, film edo iragarkietan estereotipoak oso markatuta egoten dira kasu gehienetan; emakume sumisoak, lirainak, ahulak, beldurtiak, etxeko lanak egiten edo etxe barruko eta kanpokoak aldi berean egiten gizonezkoak aisialdian edo kanpoko beharretan dauden bitartean. Askotan, seme-alaben heziketa eta zaintzaren ardura soilik emakumearen zeregin bezala agertzen da.
Gizonezkoen estereotipoa, indartsua, oldarkorra, abenturazalea ...modukoak adierazten dituzte ikus-entzunezko gehienak. Horregatik, ikasleek kontsumitzen dituzten entretenimendu bisualak sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko modukoak eskaini behar zaizkie. Eredu berdinkideagoak, eta anitzagoak.
Espazioak berdinkideak izateaz gain, denboraren erabileraren kudeaketan ere berdinkidetasuna bermatu behar da.
Aurreko edizioetako aukeratu dudan posta hau da: DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora. Kale izenen oso deskribapen literarioa eta hausnarketa erakargarria egin duelako.
Bestalde, emakumeen erreprezentazioari buruzko galdera asko planteatzen dituelako:
“Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin diezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.”
Sentsibilizaziorako patioei buruzko bideo hau proposatzen dizuet:
Era berean, ikastetxe batean patioa eraldatu nahi izanez gero, hona hemen erreferentzi on bat prozesua bideratzeko: La transformación de los patios escolares: una propuesta desde la coeducación.
Beno, hementxe nator berandu baina ez dut etsi nahi, ikastaroa egin nahi dut eta nahiz eta arazo pertsonal-laboralengatik denboraz ez ibili hementxe nauzue! Barkatu atzerapenagatik!
Nire hitzak...
Emakumeen presentziaren inguruan asko eta asko idatzi eta esan da, eta orain landutako gaien artean esango nuke gogokoenea hauxe dudala, era berean, min asko ematen didan gaia ere bada.
Emakumeok guztiok esfortzu bat egin beharko genuke gure ahizpen presentzia eta ekarpena ikustarazteko eta balioa emateko.
Post kuttuna!
Aurreko ikasturteko post hau aukeratzea erabaki dut:
Kathrine Switzer pertsonaia ekarri duelako plazara, eta emakume handi honen ekarpen txikiak asko hunkitu eta harrotasunez betetzen nauelako. Eta Kathrinek eginiko keinuak erakusten digu, gauza txikiek eta borroka txikiek badutela historian zehar aztarna ezabaezina.
Erreferente bat...
Nire bizitza pertsonalean emakume asko ditut zorionez erreferente, oso zorionekoa naiz! Horietako batzuk Euskal Herriko emakume ospetsuak eta errefernteak direla esango nuke batez ere feminismoan eta feministen artean: aukeratzen den familia!
Baina badago horien artean EMAKUME bat biziki miresten eta maite dudana: Jule Goikoetxea Mentxaka.
Gure harreman pertsonala alboratuz, jakina da Juleren ekarpena pentsamendu politikoan (gure artean baita gure mugaz bestaldean ere).
Ekarpenak zerrendatzen hasteko honako hauek azpimarratuko nituzke (jakinda motz geratzen naizela):
1. EUSKAL ESTATU FEMINISTAREN aldarria eta beharra.
Hemen uzten dizuet bideo suuuuuper interesgarria...
2.Euskal Herrian (edo CAVen) bizi dugun demokrazia patriarkala dela argi utzi du bere azkeneko ikerketa partekatuan.
3.Eta azkenik, eta igual ezezagunagoa den bere ekarpena: Tractatus poema liburua.
Hemen uzten dizueta Julek, Danele Sarriugarterekin eta Kattalin Minerrekin eginiko sormen altxorraren inguruko solasaldia. Gozatu!
Mariak idatzitako sarrera
hau gustatu zait aste honetan lantzen ari
garen gaiaren hausnarketa sakona egin duelako aukeratu duen gidaren inguruan: “UPV/EHU-n euskararen eta irudien
erabilera ez-sexistarako gida. Marije Apodaka Ostaikoetxea”.
Gidenkin jarraituz Honako gida
hau aukeratu dut:
Hezkuntzan gabiltzan
langileontzako oso erabilgarria dela iruditu zait.
“Bidezkoagoa den
komunikazio bat lortuko dugu hizkuntza, irudi, eduki eta metodologia bidezkoak
erabiltzen baditugu, errealitateen aniztasuna ikustera ematen dutenak eta
pertsona guztientzat bidezkoak, berdintasunekoak eta alternatiboak diren
imajinarioak eraikitzen laguntzen gaituztenak.”
Komunikazio ez sexista
aldaketarako erreminta da liburua. Mamitsua dela iruditu zait. Irakurleak gaiari
buruz ikasi dezake, hausnarketarako testu oso erabilgarriak eskaintzen ditu.
Liburuan eraldaketa hau
egiteko gakoak aurkezten dira hasieran eta horiek dira gero atal bakoitzean
garatuko direnak.
1.- lengoaia ez sexistaren
erabilera
2.- gure komunikazio
jardunean erabiltzen edo sortzen ditugun irudiak
3.- edukien garrantzia: desberdintasun eta botereen gaineko
hausnarketa erreal bat eginaz ikerketa eta proposamenak egiteko aukera.
4.- metodologiak: gauzak
egiteko moduak eragin zuzena du izango duen emaitzan
Azalpenak
emateaz gain proposamenak daude. Alderdi hau asko gustatu zait, oso lagungarria
iruditu zait.
Liburuan azaltzen diren
gakoak dira nire ustez lehentasuna duten alderdiak hizkuntza ez sexista baten
erabilera landu nahi badugu:
Ikonografiaren garrantzia.
Irudiez bonbardatuta bizi garen garai hauetan
berebiziko garrantzia du hauek aztertzen hasteak eta jabetzea zer mezu jasotzen
ditugun modu ia inkontziente batean.
Edukien garrantzia da
bestea , gida honetan azaltzen den bezala makilaje ariketa hutsalak ekidin
behar ditugu eta botereen gaineko hausnarketa errealak egitera bideratu behar
dugu gure energia.
Aste honetan landu dugun
guztia plazara eramatearen erronka nagusitarikoa daukagun botere desoreka ikusarazten
jarraitzea da. Gizartearen gutxiengo bat konturatzen gara desoreka honek ez
digula gizarte bezala aurrera egiten laguntzen.
Feminismoak abiaturiko
bidearen pedagogia gizarteratzea da gure erronka. Ahalik eta norbanako
gehienena iristea hausnarketa egiteko nahi eta beharra.
Ikastetxeetako langileok
hausnartu beharra daukagu bakarka, taldean pauso hauek emateko giltzetako bat
guk daukagu eta.
Hizkuntza, hitzaren zentzu zabalenean ulertuta, pertsonen
arteko komunikaziorako giltzarri nagusienetarikoa dugu. Baina...
Kontziente gara
hizkuntzaz egiten dugun erabileraz?Izan nahi duguna eta hizkuntzaren bitartez
adierazten duguna bat datoz? Hizkuntza bera da sexista, edo egiten dugun
hizkuntzaren erabilera da sexista?Hizkuntza batzuk beste batzuk baino
sexistagoak dira? Orduan, jendarte batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira?Generoa
duten hizkuntzak sexistagoak dira generorik ez daukatenak baino? Generoa
kentzeak bakarrik dakar, berez, hizkuntza inklusiboago bat?Eta euskara,
sexista da? Eta gaztelania? Pertsona berdina sexistagoa da hizkuntza bat edo beste
erabiltzen duenean?
Galdera horiek eta beste asko suertatu zaizkit gaiaren
inguruan irakurtzen edo bideoak ikusten aritu naizenean. Interesgarria benetan
honetan aritzeko aukera. Eta, hona hemen Lorea Agirre Dorronsorok eta Idurre
Eskisabel Larrañagak egindako “Euskara
eta feminismoa” aurkezpenean topatu dudan esaldia:
Hizkuntzak gu erabiltzen gaitu hizkuntza
guk erabiltzen dugun bezainbeste
(Robin Lakoff, 1973)
Hori horrela baldin bada, erabili dezagun guk hizkuntza gure
helbururako modu kontziente batean. Hori adierazi nahi izan dut egin dudan
akrostikoaren bitartez:
Hizkuntza ez sexista GIDEI dagokienez, bi aukeratu ditut,
bat euskararako eta beste bat gaztelaniarako:
Euskaraz, Emakundek 2008an argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista, Amelia
Barquín-ek egina. Iruditzen zait eremu anitzak jorratzen dituela, eta
gaurkotasun osoa duela oraindik ere.
Gaztelaniaz, Kanariar Uharteetako Hezkuntza Sailak
argitaratutako -, 2020an argitaratua Rebeldes de Género bildumaren barruan. Ikasleei
zuzendutako gida da, oso bisuala eta zuzena. Lantzen dituen atalak
interesgarriak, eta gazteei oso modu eraginkorrean zuzendua nire ustez.
Hauen harira, eremu
hezitzailean honako hauek ikusten ditut landu beharreko lehentasunezko bi
alderdi:
Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaren
inguruko hausnarketa sakona sustatu, hizkuntzak duen androzentrismoa agerian
utziz. Nekez aldatu ahal izanen dugu ezer ez bagara jabetzen aldaketa beharraz.
Hausnarketa horretarako hainbat estrategia erabili daiteke: inbertsio erregela,
materialen azterketa, eztabaidak sustatu, etab.
Ikastetxeetan (bizitzaren beste esparruetan
bezala) hizkuntzaren erabilera ez sexistarako estrategia zehatzak adostu,
planifikatu eta ebaluatu, PDCA zikloak ezarriz.
Aurreko urteetako post-en artean oso interesgarria eta osatua
iruditu zait Amaia
Chuecarena: bideoak, irudiak, memeak, hausnarketak, erronkak… Gomendagarria
benetan!
Hizkuntzaren erabilera ez sexista berdintasunerako bide
ezinbestekoa izanik, erronkak asko dira eta bloke honetako irakurgaian argi
geratzen dira. Uste dut ikastetxeetan, jendartean bezala, honetan sinesteko
erronka dugula ezer baino lehen. Ikastetxearen kulturaren parte bilakatzen
baldin bada hizkuntzaren erabilera ez sexista bakarrik bihurtuko da
errrealitate. Gure neska eta mutilek benetan barneratuko badute, eskola “zipriztintzen”
duen egiteko modua izango da. Eta horrek ekarriko ditu, ezinbestean, beste guztiak: hitz
berriak sortzea beharrezkoa denean, edozein fobia adierazten dituzten terminoak
baztertu, eremu ez formaleko espresioak zaindu, irudiei ere erreparatu,
hizkuntzarekin lotuta doazen partaidetza eta hizkuntza ez-berbala, emakumeen
interesak diskurtsoetan barneratu, erabiltzen ditugun materialak aztertu,
hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili…
Bukatzeko, umore piska bat. Hemen dauzkazue Irantzu Varelak
hizkuntza inklusiboaz egindako bi bideo: