#MariaErostarbe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#MariaErostarbe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/04/03

Hau hasi besterik ez da egin!!!



Gogoan dut pasa den ikasturtean haurreskolako helbidera ikastaroaren berri ematen zuen mezua iritsi zeneko hura. Nire inguruan galdetzen hasi nintzen ea norbaitek bazuen honi buruzko informaziorik. Azkenean bigarren edizioan parte hartu zuen lagun bat aurkitu nuen eta berak animatu ninduen. Mila esker Leire! Bada bi aldiz pentsatu gabe izena eman eta....

...dagoneneko iritsi gara ikastaroaren helmugara. Hasieran galdera asko, eta bidean erantzunak jaso. Ikastaroaren martxa izugarria izan da, erritmo bizian joan da, aste batzuk larri pasa ditut, nire lanen kalitatean eragina edukiz, baina ezin daiteke uka, jorratutako gai bakoitzetik asko ikasi dudala. Gainera, ikastarokideen jakintza eta baliabide errekurtsoak izugarriak izan dira, hori dela eta, mila esker guztiei!

Betaurreko moreak jantzirik, ezin “mesanotxean” utzi. Nire lanean eragin zuzen izan du, haurreskola batean aritzean, ohartu naiz izugarrizko errespontsabilitatea dugula, etxe bat eraikitzen hasten denean bezalaxe, zutoinak zuzen ezartzeak, zein garrantzi duen...

Nire alabaren eskolan Hezkidetza Batzordeko kide berria naiz eta nire ekarpenak kontuan hartzen direla ikusteak izugarrizko subidoia ematen du. Datorren ikasturteei begira programazio eta plan bat diseinatzen ari gara. Hzkidetzaren bidean lana egiteko ilusioak ez dizkit dagoeneko inork zapuztuko!

Bidean elkar ikusiko dugu! Txin txin zuengatik!



2019/03/25

Tratu onak

2 gako edo ideia nagusi hauekin gelditzen naiz:



Iazko ikastarokide baten post aukeratzean ahinabat ideia hartu ditut ezberdinetaik baina Iarti Mendigurenen sarrera hau aukeratzen dut:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/pertsona-eta-kolektiboa-erdigunera.html

Bat egiten dut bere irakurketarekin hau da, “hezkuntza-sistema hezkidetzailearen aradatza izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetetntziak gara ditzaten laguntzea”

Bideo hau ere txertatu dut, maitasunak ere baduelako zeresabna tratu onri buruz ari garenean. Ez nuen ezagutzen eta elkarbanatzeko interesgarria iruditu zait. Luzea da bideoa.



Ikasleekin lantzeko baliabideak aurkezterakoan, gure alabaren eskolan bizikidetza positiboa lantzeko aurten erabili diren pare bat bideo atxikitzen ditut. Eskolako geletako famili bileretan lantzen ari gara. Ikasturte amaiersn ondotioak ateratzeko balioko digularik.






Hezkuntza eremuan lantzeko erronkak besteak beste:
- kalitatezko elkarbizitza sustatu eta kide guztien ongizatea bermatu
- zaintza Curriculumean txertatu eta balio positiboa ezarri
- maitasunezko tratu onak bultzatu
- ersntzunkidetasuna sustatu

Aste ona izan,

Maria

2019/03/18

Indarkeria matxistari STOP

Aste honetako gaiak  ideia asko ordenatzeko balio izan dit, fuen pisuaren dimentsioa zein haundia den ikusiaz, arazoa desglosatzeko giltzarriak emanez.
Beraz, indarkeria matxista, gizonek eragiten dute eta emakumeenganako zein emakumeen ezaugarriak , genero estereotipoari lotutakoa, erakusten dituen edozeinek pairatu ahal dituela eta matxismoa dagoela bere


Irudi hau benetan erabilgarria iruditu zait, edonori azaltzeko, ikasle zein heldu, indarkeria matxistaren manifestazio guztiak biltzen dituelako.

Silvia Federiciren hitzak jartzen ditut hemen: “ beharrezkoa dugu emakumeen kontrako bortizkeriaren kontram misoginiaren kontra, estatuek emakumeen gorputzeieragindako erasoen kontra....gizonezkoek ere borrokatzea...”

Hori dela eta, indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko maskulinitate berriak eraiki eta autodefentsa feminista ezinbestekoak izango dira.

Iazko Post hau aukeratu dut motzean ideia guztiak laburbiltzen dituelako, gainera “la historia de Pepa y Pepe” bideoa ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zait.

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/indarkeria-matxista-denon-ardura-da.html


Indarkeria matxista lehen hezkuntzako 3.n zikloan lantzeko leloa hauxe da:



Bideo hau ere DBHeko eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko interesgarria iruditzen zait:




Eremu hezkidetzailean landu beharrekoak labur-labur:

- Indarkeria matxista ongi definitu zer den, manifestazio guztiak. Izeberg-a
- Maitasun erromantikoaren mitosk hautsi
- Mikromatxismoak definitu eta aurre egin
- Maskulinitate eredu berriak aurkeztu
- Autodefentsa feministari dagokion lekua eman


Aste ona pasa!

2019/03/11

Gatazkak










gaitegia irakurrita argi gelditu da gizarte heteropatriarkalak dituen mekanismoak motz geratzen direla gatazkei irtenbide integralak emateko. Beraz, hezkidetzak bere biziko garrantzia dauka gatazken aurrean.
Ikusi bezala, hezkuntza esku-hartzeetan gatazken trataeran eta harremanen eta bizikidetzaren berregite-lanetan genero-analisia kontuan ez izatea bera da indarkeria mota bat.
Gilliganek proposatzen duen moduan, baloreetan hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezkoa da justizian zein zaintzan eginiko heziketa.

Iazko post hau aukeratu dut:  gatazkak edota liskarrak ebazteko estrategiak argitara eraman dituen dokumentu honekin egin dut topo. Interesgarria iruditu zait partekatzea. Hona hemen:



 http://www.gabiria.eskolatxikiak.org/wp-content/uploads/2012/08/Guia_7CLaves_res._conflictos_Geuz-EUSK.pdf 

Eskolan lantzeko baliabide aproposak Pixarren bideo hauek:







 


Hauek dira, eremu hezkidetzailetan ditugun erronkak:

- genero-ikuspegia kontuan hartzea edozein gatazkaren aurrean, bai analisian, interpretazioan, zein trataeran
- gatazkaren trataerarako eredu positiboa trasmititzea
- partaidetza aktiboa sustatu eta hori bermatzeko metodologi kooperatiboak erabili
- irakaslegoaren formazioa ezinbestekoa da
- bizikidetza behatokiak genero-ikuspegia izatea


Neuri ere abesti hau etorri zait burura!




aste ona izan,

maria





2019/03/04

Heziketa afektibo-sexuala





Galdera dezente egiteko aukera eman digu aste honetako gaiak, hemen planteatzen ditut berriro:
* askeak al gara nahi ditugun harreman afektibo-sexualak eraiki eta nahi ditugun moduan bizitzeko?
* zer egin dezakete eskolak, zein bestelako lan esparruek, inposaturiko arau heteropatriarkalA gainditzen duten harreman afektibo-sexualak sustatzeko?

Erantzun ezberdinez osatu dezakegu diagnosia baina argi dago komunitate osoaren elkarlanaz, errealitatea aztertu, helburuak adostu eta batetik bestera doan bidea egiteko plana diseinatu eta martxan jarri behar dugu, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen alde apostu egin behar dugu.

Iazko post hau aukeratu dut, batez ere baliabide zein proposamen interesgarriak bildu dituelako, besteak beste:

Chrysalis elkartearen:

Emozioak lantzeko:













Maria Luisa Otaduyk Hezkuntza Sexuala ariketan elkarbanatu du ondorengo bideo hau, modu erraz batean aniztasuna ulertzeko bideo gomendagarria:


Eskola osatzen dugunok helburu anitzak ditugu, baina heziketa afektibo-sexualari dagokionean begirada hezkidetzailea ezartzea ezinbesteko lana izango da. Hau da, sexualitatearen diskurtsoak aniztasunean integratu beharko ditugu esparru guztietan. 

Heziketa afektibo-sexuala planteatzeko unean kontuan hartzeko dekalogo hau zinez interesgarria iruditu zait:




Eremu hezkidetzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak, irakurgaitik hartzen ditut eta nire egin:

* Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazios eta prestakuntza
* konpromisoa hartu et plan integral bat diseinatu eta aurrera eraman
* emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitosk deseraikitzea
* heteroaraua gaindituz, hezkiketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea
* sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea
* hizkuntza hezkidetzailea erabiltz n duen hezkiketa izatea
* material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea
* ikastetxea gune seguru eta askea bihurtzea








2019/02/25

identitateak eta aniztasun sexualak


Gurutzegrama egiterakoan bi aste hauetan errepasatutako glosarioa izan dut haintzat.

Iazko post hau aukeratu dut. Aste honetako irakurgaiaren hausnarketa borobila egiten du, nire ustez.
Gaiarekin lotura duten hainbat liburu gomendatzen ditu, besteak beste:




 sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bilduma hau oso interesgarria iruditu zait. Irakurgaieko 13. orrian aurki dezakezue. Hona hemen bildumaren linka.
https://view.genial.ly/57e2381794fdfe1b30461e31/lgtbiq-bilduma


Azken aste hauetan bideo hau izan dugu ikusgai, Chrysallis Euskal Herria zenaren berritze prozesuaren Naizen elkarteak elkarbanatu duena. hausnarketarako galdera luzatzen digu orori: NOR NAIZ?




Eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko erronkak hauek dira, besteak beste:
  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
  • Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea. 
  • Heteronormatibitatetik aldentzea.
  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
  • Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea.
  • Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
  • Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
  • Sexu eskubideak ezagutaraztea eta aldarrikatzea.
  • Irakasleek eta beste eragileek prestakuntza jasotzea. 

Aste ona izan,

Maria

2019/02/18

identitateak



http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/pertsonak-adina-identitate.html Irati Mendigurenen hau aukeratu dut, neuk ere Jule Goikoetxearen hitzak oinarri hartzen ditut, gaia borobiltzeko, hots, “ genero-sexu sistema gizonezkoa eta maskulinitatea bikaina, eta emakumezkoa eta feminitatea desbideratze eta gabetasuna dela pentsatzen duen sistema da” bien arteko aldea zenbat eta haundiagoa, orduan eta desmokratizazio sakonagoa. Heteropatriarkatuak gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena duela jendarte - ereduarekin.

Galdera interesgarriak ditugu erantzuteko aurretik, zer nolako jendartea nahi dugu? Pertonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?




Heziberri 2020 dagokionez, identitatearen garepenari lotua dagoen genero kontzeptuari buruzko esaldi honekin gelditzen naiz: “Genero aniztasuna: Gizarte-konstrukto bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna”.
Eskola inklusibo eta aniztasunaren atalean egiten da aipu hau, aurretik azpimarratuz “…baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako. Gizarte-talde guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu” .

Ezkutuko kurrikulumean ordea, badaude hamaika erronka egoera ideal honetara iristeko gainditu behar direnak. Nagusiki, esango nuke, bertan lan egiten duten profesionalen formazioarekin, borondate eta nahiarekin eta aurrekontu egoki batekin gainditu daitezkeenak; genero-identitate eta sexu-identitate eredu desberdinak aurkeztu eta landu, binarismoa saihesten ahalegindu, genero rol eta estereotipoak landu, espazioak, jarrerak, metodologiak, edukiak honen arabera aldatu etab.



Duela aste batzuk bideo hau elkarbanatu nuen eta aste honetako irakurgaia lantzean ari nintzela berriz   egiteko beharra sentitu dut!


Aste ona pasa!






2019/01/30

ORIENTAZIOA


Haurreskoletan ari naiz lanean eta pentsatzen nuen aste honetako gaia nire lanetik urrun zegoela baina txostena esku artean izan dudan momentuan konturatu naiz oker nengoela eta irakurtzen joan ahala, izugarrizko erantzunkizuna dugunaren sentsazioa izan dut. Izan ere, orientazioak, esku hartzen eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.
Beraz, esan dezakegu, hezkuntza eragileok adi egon behar garela momentuoro sexismo-bazterkeriaren desagerpena sustatzeko.


Iazko post hau aukeratu dut modu sinplean bere iritzia azaltzen duelako:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/neskak-aurrera.html
 
Aurreko urteetako blogak ikusten ari nintzela bideo hauekin egin dut topo, hotzkirria sortu didate eta hemen atxikitzen dizkizuet:

 

erronka nagusiak hauek ditugu:
  • Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duenez, emakumeok garatutako konpetentziak eta egindako ekarpenak ezagutza eremu guztietan isilarazita daude horregatik emakumeen ekarpenak eta emakumeek garatutako konpetentziak baloratzea ezinbestekoa da.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ezezik curriculumean lantzea.
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
  • Parte hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
  • Hizkuntza barnehartzailea erabiltzea.
  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.
  • espazio eta baliabide parekideak bultzatu                                                                                                                                                                                                                                                                                                                Aste ona izan!!                                                                                                                        maria                                                                                                                          

2019/01/24

Goazen Curriculum Hezkidetzailerantz!!

GOAZEN  CURRICULUM  HEZKIDETZAILERANTZ!!





Neli Zaitegi eta Maria Jose Urruzola egileen hitzak txertatzen ditut hemen:

“estereotipoak gainditzerakoan, testuliburuak eta ikasmateriala garrantzizko tresnak dira,             
gizartearen ikuspegi zuzenagoa eta berdintasunean oinarrituagoa erakutsi baitiezaiekete             
ikasleei. Ikaslearen eguneroko jardunean tarteko direla, irudien, adibideen, testuen eta                 
abarren bitartez erreferentzia berriak, bizimodu desberdinak nahiz beste balore-sistema               
bat erakutsi ditzakete, eta horrela, generoaren araberako estereotipo murriztaileak               
gainditu ditzan gizakiarekiko pentsamolde berria oinarritzen lagundu​.”


Helburuen artean hauek azpimarratuko nituzke:
- Erabiltzen den materiala, hizkuntza, metodologia, espazioak eta edukiak hezkidetzaileak izatea. hasieratik aztertu, diagnosia egin eta erabakiak hartu.
- Curriculumean arlo guzteietan emakumeen ekarpenak kontutan hartu
- Estereotipoak gainditu eta nesken ahalduntzeari bide eman
- Ikas komunitatea osatzen dugun orok formazioa jasotzea interesgarria eta beharrezkoa litzateke aurrera egiteko, kontzientzia hartzea beharrezkoa da, honetarako inbertitzea exijitu behar dugu!!

Hezkidetzailearekin zalantzarik ez, baina zer egin hezkidetzaile EZ direnekin?



Nola? Aste honetako irakurgargaiak bidea irekitzen digu:

- Dugun materiala ikuspegi kritikoz aurkeztu, MANTENDU:
Giza-garapenaren teoriei genero-ikuspegia gehitu:
https://mujeresconciencia.com/2015/05/13/las-narrativas-sexistas-en-torno-a-la-reproduccion-humana/

-  Detektaturiko ahuleziak konpontzeko unea, MOLDATU/OSATU:
 Emakume beltzak eskubide zibilen aldeko iraultzan
https://www.playgroundmag.net/studio/historias/revolucion-black-power-mujeres-historia_22680376.html

- hezkidetzailea den batekin ORDEZKATU:
dagoeneko baliabide asko sarean daude:
 https://edu.symbaloo.com/shared/AAAAAa6hqA4AA41-4Vv5-g==


Iazko Irati Mendigurenen post-a aurkitu dut interesgarri:

http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/BALIABIDEAK

Bideo hau ezagutu dut bere blogaren bidez.


Aste ona izan!!

Maria



2019/01/21

partaidetza parekidea


Gaur egun, eremu gehinetan emakumeen partehartzea haunditzen joan den arren, ez du esan nahi genero ikuspegia barne dagoenik, are gutxiago berdintasuna eman denik.

Hemen duela pare bat urte ONUk ateratako datuak:


Partaidetza eta generoa kontu politikoa dela ikusi dugu, emakumeen partaidetza eta giza eskubideak oso lotuta daude eta garrantzitsua da jendarte justuago bat lortzeko dauden ezberdintasunei aurre egiteko emakumeen partehartzea bermatzea.

Dagoeneko atxikitu duzue bideo hau baina interesgarria iruditzen zait, hausnarketarako bidea irekitzen du:


Zer egin dezakegu gure eskoletan?

- Eskola komunitatea osatzen dugun sujetu guztientzako parte hartze guneak sortu. Denon interesak, kezkak, proposamenak....jasotzeko
- Adostasunak eraiki hezkuntza komunitate guztiarekin
- Nesken ahalduntzea sustatu
- parte hartze parekidean oinarritutako kultura berria sortu, horretarako aurrez plangintza bat eginez eta baliabideak sortuz.



2019/01/14

errepresentazioa


Aste honetan, nire herriko kaleen izenak aztertzen aritu naiz, eta pertsonei zuzenduta dauden 23 kaleetatik 20 gizonei dagokie, eta soilik 3k dute emakume izena eta horietatik bi Santak dira. Clara LarraƱaga Parkea da emakume erreal baten atzean dagoena, XX. mende hasierako abokatu gaztea  izan zen Madrilera joan zen lanera.
Argi gelditzen da errepresentazioan emakumea hutsala geratzen dela beste behin ere. Dagoeneko udal ordezkari batzuekin jarri naiz harremanetan egoera honi buelta eman nahian.

Honekin lotuta, kezkatzen nauen beste gai bat eskoletako atarien diseinu eta erabilpenarekin lotuta dago. Nire alabaren eskolan bizpahiru urte dira hausnarketa egiten hasi zirela. Abendu honetan hasi dira Haur Hezkuntzari lotutako 3 eremuetan aldaketak egiten. Hemen pare bat argazki:
















Gakoa Lehen Hezkuntzako patioan dago, ez da lortzen kontsentsurik zer nolako aldaketa egin nahi den. Hala ere, Hezkidetza Batzordea osatzen dugunok, eztabaida Batzorde ezberdinetara bideratzeko hautua egin dugu, eta poliki poliki bada ere hasi da jendea kontzientziatzen aldaketaren beharraz.

http://www.tierraenlasmanos.com/reformar-patio-escuela-en-espacio-educativo/

http://www.fepsu.es/escuela/patios-coeducativos-abrir-la-escuela-para-transformar-la-ciudad.html




2018/12/10

Emakumeak protagonista


HASI GARA HISTORIA ALDATZEN!!!
POLIKI BADA ERE BAGOAZ!!






Bideo hau gure alabaren eskolako hezkidetza batzordean landu zen iaz. Aste honetan ikusi dugun bezela emakumeen presentzia eta ekarpenak ixilarazitakoak edo ezkutukuak izan dira. Aldatzeko unea iritsi da. 





Euskal emakume aitzindari bat aipatzeko orduan, bat baino gehiago izan ditut buruan baina Maurizia Aldeiturriaga panderojolea aukeratuko dut.





Zeberion jaioa,  erromerietan plazaz plazaz ibiltzen lehen emakume panderojolea izan zen. Ordurarte gizonen kontua zen plazarik plaza aritzea. Bere ahotsa eta kantakera izan zituen bereizgarri, gerra eta gerraoste garaiak ez ziren xamurrak izan baina beti aurrera egiteko kemena agertu zuen. Bere senar Benantzio Bernaola trikitilariarekin eta Leon Bilbao albokariarekin batera makina bat herritan ibili ziren erretiroa hartu arte. Duela 30 urte hil zen eta bera gogoratzeko irudi bikainez osaturiko bideo hau topatu dut youtuben. AUPA MAURIZIA!!!!!


Eremu hezkidetzaileetan eta jendartean lantzeko erronken artean besteak beste:

-  Kurrikuluma ikuspegi hezkidetzailetik birplanteatu, emakumeen ekarpenak azalaraziz.
- Formakuntza denontzat, hezkidetzan esku-hartzeko ezinbesteko tresna, baliabideak eskaini, inbertsio ekonomikoak...
- egindako lanaren ebaluaketa, hobetzeko.

Maria Jose Urruzola: "Emandako pausuen ebaluaketak akatsak zuzentzen lagunduko du, hutsuneak betetzen eta, batez ere, Eskola Misotik Eskola Hezkidetzailera gradualki hurbiltzeko eman behar diren pauso berriak definitzen"·



Iazko post-en artean Garazi Esnaolaren hau aukeratu dut:


Nire erronken osagarri hartuko ditut bereak.

Aste ona pasa,

Maria

 


2018/11/23

legedia




EAEko legeren bat aipatzearren 2013ko Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida aipatu nahiko nuke. Zergatik? 
* Planaren helburua gure hezkuntza sisteman transformazio‐prozesua sustatzea delako,eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egitea, genero‐indarkeriari aurrea hartzea eta, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten lagunduko duelako. 
* Eskola komunitatearen (familia, ikasle, administrazio..) parte hartzea sustatzen duelako.

Iazko post hau aukeratu dut bertan Maria Jose Urruzolaren "Reflexionar como profesionales" bideo motz baina argian pistak ematen dizkigulako ea zer nolako jendartea eraiki nahi dugun. Esate baterako erronka ezberdinak aipatzen ditu, besteak beste, zein sexualitate eredu nahi dugun, egota nola elkarbanatu botere ekonomiko zein politikoa.


Erronkak:

1- administrazio edota egitura publikoei, baliabideak erreklamatu: hezitzaile eta irakasleek hezkidetza barneratzeko ezinbesteko herramintak dira FORMAZIOA eta SENTSIBILIZAZIOA.
2- hezkidetza planek eskoletan nola eragiten duten EBALUATZEA. Nola lantzen diren, nola barneratzen diren ebaluaketa egiteko gaitasuna izatea. Ondorioak atera.







Aste ona izan!!!

Maria

2018/11/19

Ospakizunak




“Subertsioz eta plazerez ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak, barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere islatzen dira haietan. Izan ere, kultur (sistemen) adierazpen ahaltsu direnez gero, jendarte, herri, talde edota komunitate jakinen ezaugarri guztiak islatzen dira jaietan. Ondorioz analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku bilakatzen dira: bizimodu sozialak egituratzeko moduen berri ematen digute, baita jendarte horren eraldaketarako eta disidentziarako estrategien berri ere”


Miren Guilló «Festak, genero-harremanak eta feminismoa»



http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/11/tradizioakiraungitze-datarik-gabe.html Hauxe aukeratu dut iazko post-en artean. Oso analisi konpletoa egiten du tradizioaren inguruan.




Zumarragako ezpatadantza:
Urtero uztailaren 2an nire herrian erromeria bat egiten da Antioko Baselizaren inguruan. Ezpatadantza du oinarri. Eliza barruan (kristautasunarekin lotuta, honi buruz ere tesi bat idatzi genezakeen denon artean) eta kanpoan dantzariek dantza egiten dute. 2015 erarte soilik mutilek egiten zuten baina urte horretan neskak ere hasi ziren. aldaketa modu naturalean egin da, ez zen inolako zalapartarik sortu herrian eta

Zumarragatar guztiak pozik hartu genuen dantzariek harturiko erabakia.
Dantzak ez badu generorik, zergatik ez dute ba neskek ere ezpatadantzan aritzeko eskubide berbera izango!!! Zumarragan lortu bada, beste herri batzuetan oraindik ere mokoka jarraitu tradizioaren izenean?



Ezpatadantza lehen:


Ezpatadantza orain:




Izugarrizko altxorrak topatzen ari naiz aste honetako gaiarekin lotuta!! 


Aste ona pasa!q

2018/11/12

Feminismoak.


Azken aste honetan feminismoaren inguruan asko ikasi dut, eta oraindik ere gehiago jakiteko prest nago. Erreferente asko ikusi ditugu eta horietako bakoitzaren ekarpenak ikasi. Ezagutzen ez nuenik ere aurkitu dut Cristine de Pizan adibidez. 
Garrantzi haundikoa iruditu zait genealogia feministaren ideia. Oraina ulertzeko ezinbestekoa da historiaz jakitea, hau da, nondik gatozen, nora goazen. 
Kideengatik ere esku-hartze proposamen interesgarriak irakurri ditut, aberasgarriak denak.
Esaldi hau sortu dut:


Pasa den urteko post bat aukeratzean Loinaz Lekuonaren honekin gelditzen naiz. Interesgarria bere ikuspuntua.



Nik Onintza Enbeita aukeratu dut, kazetari, bertsolari, politikari... bere osotqsunean dut gustoko, ikuspegi errealista eta beti ere feminista txeratzen du egiten eta esaten duen guztian! Hem atxikitzen dizkizuet bi bideo gogoangarri!






Aste ona izan!

Maria



2018/11/05

Genero indarkeria. Denon ardura!







Zuen ekarpenak irakurri ondoren, gutxi dut gehitzeko. Argi dago genero-indarkeria ikasia dela, ez dela naturala. Emakume eta gizonen artean dagoen botere harreman desorekatuan edo hierarkizazioan dago oinarria. Hau horrela, emakumeak emakumeak izanagatik soilik sufritzen eta jasaten du edozein motako indarkeria.

"Ahora o nunca" bideoak argi eta garbi uzten du genero- indarkeria ez dela soilik fisikoa, eta haurtzarotik ikasten dela. Ohikoa da, emakumeak txikitatik honelakoak entzutea:
      
          "ez kezkatu, mutilek lurrera botatzen bazaituzte, gustoko zaituztelako da"
          "ez jolastu hain basati, mutila dirudizu"
          "andereinoek ez dute oihukatzen, ixildu zaitez"
          "zein guapa, ilea primeran orrazturik"
          .....
          .....
          "ez nazazu utzi edo erokeria bat egingo dut"
          "ez nazazu utzi edo hil egingo zaitut"


Pasa den urteko post hau aukeratu dut, ez dut denbora hartu iazko guztiak irakurtzeko, eta hau oso konpletoa iruditu zait.




Ez dakit zein neurritan lantzen den hezkuntza-eremuan gai hau. Gure haurreskolan (0-3 adin tartea) ez dugu honi buruz ezertxo ere landu, ezta familiekin ere.
Nire alabaren eskolan, dagoeneko eskolako ziklo guztiak Azaroaren 25a prestatzen ari dira. Haurrekin mailaren arabera ariketa edo ikasgai ezberdinak garatzen dituzte, eta egun horretan ikustarazten da emaitza. Honez gain, Familiei "guraso eskola" batzuk eskeintzen zaizkie urte guztian zehar hezkidetzaren inguruan.
Ez da nahikoa, jakin badakigu, baina tantaz tanta lortuko dugu, basakeriarekin amaitzea!


aste ona izan,

Maria.

2018/10/29

Sexu-genero sistema



Sexu-genero sistema, gizartean eta ingurune hurbilean ezarrita dagoela ezin da ukatu. Tokian tokiko aldaketa, hausnarketa, usaintzen den arren asko dugu egiteko. 3 adibide hauek etorri zaizkit burura eta segituan bisualizatu ditut.

1- Nire etxeko leihotik eskola bateko patioa ikusten dut. Oraindik ere baloiaren botereak agintzen du jolas eremuan. Honekin lotuta atzo "El Pais"en zetorren iritzi artikulu bat atxikitzen dut.

2- jostailu katalogoetan eta publizitatean sexismoa ikusten da.











3- oporretan orain gutxi terraza batean bikotearekin (mutila) nengoela, garagardo bat eta infusio bat eskatu ondoren zerbitzariak defektuz garagardoa bikoteari eman eta niri infusioa jarri, alderantziz zenean. Akaso emakumeok ez al dugu kaƱarik edaten?




Eskoletan, familian, lagun artean, pertsona anitzak ditugu, bakoitza unikoa delarik, beraz aniztasunaren trataeran modu egokian jarraitu behar dugu lanean.








Eskolan lantzeko pare bat euskarri:

* Laburmetrai bat: Vestido Nuevo. Ihauteri egunean Mario soineko batekin agertzen da eskolara....




* Luzemetrai bat: XXY. Nerabe intersexual baten bizitzari buruz...




Azken asteotan puri purian dagoen gaia.SKOLAEri buruz jakiteko:
http://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2017/09/Skolae-Berdin-bidean_Creciendo-en-Igualdad-hezkidetza-plana-eu.pdf

Iazko blog bat aukeratzekotan honekin egin dutu topo, CyborgHarawayek idatzitakoarekin. Drag King tailerrei buruz lehenengoz jakin dut. Interesgarria iruditu zait.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/11/aurreko-astean-irunen-ospatu-zen-bertso.html

Aste ona izan,

Maria




2018/10/21

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetako lehen jarduerarekin loturik, nire ingurune hurbilean wasap bidez galdeketa bat egin dut. 30 bat laguni “zer da hezkidetza?” galdetu ondoren hona hemen emaitzak:

- Guztira 14 pertsonek erantzun dute. 26-36 adin tarteko 6 mutil eta 33-47 adin tarteko 8 neska.
- 6 mutiletatik bakarrak jakin izan du erantzuten, gainontzeko bostek sekula ez dute HEZKIDETZA hitza entzun.
- Erantzun duten emakume guztiek aldiz, badakite zerri buruz ari garen.

Beraz ondorioztatu dezaket (nahiz eta lagina txikia izan) nire ingurune hurbilean hezkidetza emakumeen gauza dela, eta ondorioz egoerari buelta bat edo beste eman behar diogula. Aldiz positibismoa ezartzearren, esan beharra daukat erantzuten jakin ez duten mutil horiek (bostek) interesa agertu dutela gaiaren inguruan eta dudan informazioa pasatzeko eskatu didatela.




Aurreko edizioetako sarrera bat aukeratzea zaila bada ere Irati Mendiguren Cosgayaren hau aukeratu dut. Pista haundiak ematen ditu non gauden eta zer egin daitekeenaren inguruan hemen link-a:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/hezkidetza-norberetik-hasten-da.html

Bestalde, hezkidetza lantzeko 5 arrazoi  (eta ez bakarrak) hauek  dira:
- Genero-rolak/estereotipoak behin betiko desagertaraztea
- Indarkeria matxistarekin behin betikoz amaitzea
- Norbanakos aske bizi izatea
- Aniztasuna botere bilakatu, errespetua eta inklusioa bermatzeko
- Kurrikuluma eraldatu

Aste ona izan!

Maria

2018/10/10

SARE SOZIALEI BURUZ HAUSNARTZEN




SARE SOZIALAK


Sare Sozialekin izan nuen lehen kontaktua FOTOLOG izan zen duela hamabi bat urte, ondoren Facebook, Instagram eta Pinterest etorri ziren hurrenez hurren. Twitter da falta zaidana,  ez dakit zergatik ez dudan orain arte konturik zabaldu. Agian, datorren astean... Blog batean idazten ere hasi naiz duela gutxi šŸ˜‰ .

Ziberaktibismo Hezkidetzailea. Idaztea ere kosta zait. Nire hiztegirako kontzeptu berri bezain erakargarria. Uste dut, banaizela dagoeneko militante. Azken batean, betiko eztabaidan erori gabe (ea sare sozialak antisozialak diren,...adikzioa...) erronka interesgarri baten aurrean aurkitzen gara. 

Sareetan, material ederra topatu dezakegu feminismoaren alde borrokan jarraitzeko. Tresna eraginkorra, lan material modura herraminta aparta, eta modu kontzientean aplikatuz gero jendartean eragina izan dezakegula ez dut zalantzarik. Nire ustez gakoa erabileran dago. Teknologia orohar gure jendartean ziztu bizian zabaltzen, hedatzen eta hazten doan heinean gure inguruari, ikasle, lagun, edonorri hezten lagundu behar diegu eta Gloria Bonderrek egindako elkarrizketan azaltzen duen moduan...



Aste hona pasa ziberlagunak!!!



Maria

2018/10/03

NIRE AURKEZPENA


NIRE AURKEZPENA

Kaixo,

Maria naiz, 36 urteko Zumarragatarra. 2 urteko alaba baten ama ere banaiz.

Lanean, 0-3 urte bitarteko haurrekin dihardut. Bizitzaren etapa honetan finkatzen ditugu sustraituko ditugun jokamolde, balore, izateko erak.. Beraz, agente aktibo sentitzen naiz hezkuntza hezkidetzailea eta integratzailea helburutzat hartuz.

Gogotsu nator ikastaro honetara, azken urteetan hezkidetza, feminismoa, genero identitateak etabarri buruzko kurtso zein hitzaldietan parte hartu dut, eta bide bikaina iruditu zait eduki berriez janzten jarraitzeko. Hori dela eta, talde honetako bakoitzatik ikasteko prest nator.

Langiletzat dut nere burua, hitza betetzea gustatzen zait, baina egoskorra ere banaiz eta batzuetan  nere horretatik ateratzea kostatzen zait.

Ez dut jakin ni identifikatuko nauten kolore eta animaliak zeintzuk diren esaten, horrexegatik jolas moduan nire lankideari galdetu diot ea zerrekin lotzen nauen. Txuria, argitasuna transmitzen omen diot eta tigresa, behatzailea eta nortasun handikoa ikusten nauelako. Ala pues.

Niretzat berezia den abesti bat atxikitzen dut: Nina Simoneren "Ain´t got no, I got life¨ zehazki. 
Bizitza dugu. Gure askatasuna dugu.
Beraz, jarrai dezagun bizitza ospatzen!