#Matti etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Matti etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/10/26

HEZKIDETZA... GIZARTEAK IRABAZTEN DUELAKO!!


Inkestaren ideia jaso nuenean ideia ezberdinak etorri zitzaizkidan burura: irakasleei egitea, ikasleei, lagun feministei, eskolan umeak dituzten gurasoei...  Irakasleei egitea berehala baztertu nuen, agian ez neukalako betiko irizpide pedagogikoak entzuteko gogorik, politikoki zuzenak diren horiek baina askotan inora ere iristen ez direnak.  Gurasoena polita izango litzateke, baina gauzatzeko zaila.  Beste biekin geratu naiz: pare bat lagun feminismoan ibiltzen direnak baina hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenak, ezta seme-alabak ere, eta nerekin hezkidetza taldean aritzen diren lau ikasle.

Hezkidetza hitza aipatzerakoan denei arrotza egiten zitzaien, beste modu batean azaltzerakoan zertaz ari nintzen berehala ulertu zuten.  Feministak diren lagun hauei ezinbestekoa iruditu zitzaien eskoletan hezkidetzan aritzea. Jarduera ildoetaz galdetzerakoan oso erantzun sinpleak eta sakondu gabekoan ematen zituzten.  Ikasleei galdetzerakoan berriz oso garbi azaldu zuten:  irakasleak berdin tratatu behar gaituzte eta ez da horrela gertatzen, ematen dizkiguten gaietan, apuntetan, emakumeak ez dira agertzen, neska bat mugituagoa bada berehala desaktibatu (beraien hitzak) egiten zaio....


Nere leloa:

BERDINTASUNEAN HEZITZEN DUGUNEAN GIZARTE OSOAK IRABAZTEN DU

Aurreko ikasturteko sarrerak salseatzerakoan, Garazi Esnaolak idatzitako poemarekin geratu naiz,  zergatik? berritzailea, sortzailea, originala iruditu zaidalako.


Nire bost arrazoi hezkidetzan aritzeko:

  • Lehenengoa, eta garrantzitsuena, gizarte osoak irabazten duelako, emakume zein gizon!
  • Indarkeria matxista ekiditeko bide bakarrenetariko bat iruditzen zaidalako.
  • Emakumezko sentitzen diren nire ikasleei, nire alabei, zor diedalako.
  • Kapitalismoaren aurrean borrokatzeko ezinbesteko bidea delako.
  • Feminismoa poterera eraman behar dugulako.









2018/10/13

SAREEK ERE GENEROA DUTE!


Sare sozialekin dudan harremana aspalditik dator. Facebook, twitter eta instagram dira erabiltzen ditudan sare sozialak. Facebooken aspaldi hasi nintzen eta gehien erabiltzen dudana da, bertan berriak irakurri, iritziak konpartitu eta interesatzen zaizkidan gaiak jorratzen ditut. Twitter ere aspalditik egina daukat baina egia esateko azkenaldi honetan ari naiz gehiago erabiltzen, hiztuna naiz eta hitzen kopurua mugatzearena hasieran ez zitzaidan gustatu, orain gusturago nabil. Instagram erabiltzen dut lagunen eta alaben argazkiak ikusteko, nik oso gutxitan publikatu dut zerbait. 

 Zirberaktibismoaz galdetzen duzue, zalantzarik ez dut, oso oso garrantzitsua da eta oraindik garrantzitsuagoa emakume baten partetik. Espazioak behar ditugu, baita ziberespazioan ere. Ziberespazioa gizonek antolatuta eta araututa dago, zalantzarik ez dago, ez dugu beste aukerarik, atera, publikatu, non gauden erakutsi…. Hezkidetzak ere bere zatia du, “claustro de coeducación” bezalako taldeek niri behintzat asko eman didate, bakarrik ez zaudelaren sentsazioa ere oso garrantzitsua da.




Zergatik esaldi hau?  Kuriosoa egin zait nola azkenaldi honetan beste eremu batzuetan aldarrikatzen duguna ziberespazioan ere betetzen dela, alegia, aspalditik emakumeak konturatu ginen gizonen mundua berreskuratu behar genuela eta hortan jarri ginen, baina hori ez da orokorrean gertatu gizonezkoen munduan.  Eskolan hau nabaria da.  Hezkidetzak hortan indar handia jarri behako zuela iruditzen zait.

2018/10/07

NIRE AURKEZPENA

Kaixo! Matti naiz, urte askotan IKTko arduraduna izan naiz eskolan eta gogoa nuen beste zerbait egiteko, hala ere, nahastu naizela uste dut eta hau da lortu dudana: Ea funtzionatzen duen!!